bizente batizen olerki aukeratuak

Transcription

bizente batizen olerki aukeratuak
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 122
OLERKIAK
BIZENTE BATIZEN OLERKI AUKERATUAK
Leyotik aitarekin izketan
(Gipuzkeraz)
(Argitaratu bakoa)
(Espetxeratua nengolarik
egin nitun itz neurtuak)
Iragan egun batez oldoztun nengoan
“azkatasunaz” ames espetxe leyoan...
Eta kalean zehar aitatxo ikustean...
pil-pilka asi zitzaidan biotza barnean.
Azke zebillen aita espetxe aurrean;
begira nengokion tinko ni leyoan.
Keñu goxoen bidez elkar aitu giñan...
- “bekaitza dizut, seme...” berak esan zidan.
“Ni, berriz, zure bekaitz naiz, aita maitea...
Azkatasun gozoa ez al da zurea?
Ni, orde, emen barruan estuntzez loturik,
negarrez bizi nauzu naigabez mindurik.
Zein bizi da obeto, aitatxo nerea,
mendian abeslari dabillen txoria
ala kayolan ixil dagon egaztia?
Zoruntsu mendikoa, betillun bestea...”
122
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 123
OLERKI AUKERATUAK
Baño nere aitaren keñu maitatiak
darantzut: “Ez, semetxo, ez dira egiak
txori abeslarien ipui-edestiak:
atzekoz aurre oin baitira gauz guztiak.
Estuntzez zaukatela espetxeratua?
Orixe dezu orain egiz zoruntsua.
Kalea zear “azke” dabillen gaxua,
ori bai dala orain benetan “lotua”.
Jauntxo gaiztoen mende bizi nai kalean?
Truk-egin daigun, seme; pozik espetxean
biziko naiz “loturik” aixkide artean;
zu, berriz, nere ordez “azke” jauntxopean...”.
“Agur –keñuz esan nun- joan zaite etxera,
an dituzun besteak zoaz laztantzera.
Ni lasai biziko naiz kayola barruan;
ez bekaitzik, ez trukik ez det nai beinguan.
Azkatasun-euzkia mendien ostean
agertu arte, pozik nago espetxean.
Ordu zoragarri au datorkigunean,
betiko “lotuko” naiz LEGE ZAR menpean.
(El Carmelo-Begoña espetxean, 1938-VII-14).
LITERATURA
123
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 124
BIZENTE BATIZ
Aberri egunez
(Argitaratubakoa)
Orain dirala 40 urte beste apaiz eta pralle mordoa lagun nituela San Isidro de Dueñas’ko espetxean nengoela, Aberri egunez bertsotxo batzuek egin nitun. Ara emen bertso aiek:
Euzkotarrak jai dute
gaurko egunean;
gut ere ospa zagun
emen espetxean.
Guziok dakizute
zer dan Aberria;
gu denok sortu gaitun
amatxo maitia.
Denok ondo dakigu
nor, zer dan “amatxo”;
maitasun-iturri bat,
xamur, ezti, goxo...
Zeruko izarretan
ederren eguzki;
ludiko errietan
Euskadi nagusi.
Zeru goietan Ama
santuen Erregin;
emen Euskadi ama
euzkoen atsegin.
Zu lako Aberri bat
nai dute guztiak,
baiño euzkoak gera
bakarrik zureak...
Euzkotarrak jai dute
gaurko egunean...
Guk ere ospa zagun
emen espetxean.
San Isidro de Dueñas (Palencia)’n, 1939-IV-9.
Julian Besteiro sozialisten buru ospatsua ere gure lagun genduan andik lau illabetera eta gurekin joan zan Carmona, Sevillako espetxera eraman ginduztenean. Apaiz eta praille aietatik
geienak Aita’ren etxera juan dira aspaldi, baiñan banaka batzuk oraindik emen gaude lurrean. Gaur, Aberri egun ontan
ainbat oroi datozkit burura...
Bizi geranok ikusiko al dugu Aberri maite au azke, kate ta
estuntzarik gabe”
Xalokin, 1979-IV-15.
124
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 125
OLERKI AUKERATUAK
Belen eta sagara
(Argitaratubakoa)
“Au al da? Etxeño au al da
Errege-Jauregia?
Idazle-apaizak ez ote
izan oker-aldia?”
Atean tan-tan...
Iru alditan.
Nexka eder bat, ama gazte bat
etxe barnetikan;
Urratsa txairo, begia garbi,
ezpanak irritan.
Zeru-irria,
unkigarria!
Ta iru Errege, iru Errege
seaska-oñetan;
Lurrean belaun, buruak markur,
opak eskuetan...
Au al da? Kutxatxu au al da
Jaungoiko-Jauregia?
Idazle-apaizak ez ote
izan oker-aldia?
Sagaran tan-tan...
Aunitz alditan!...
Zer esan zenien, Ama, Magoai, irriz,
Belen’go etxeñoan,
atea idikitzean?
Oi! mintza zakizkit, Ama, mintza itz aiek
ene biotz-barnean!
Arequipa, 1955-I-6.
LITERATURA
125
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 126
BIZENTE BATIZ
Nik gaur bai dudala poza: POZA!...
(Argitaratu bakoa)
Nik gaur bai dudala poza: POZA!
Atsegin xamur-gozoa.
Alai biotza dut oso. Alleluia! Gora zu!
Ur gozodun ibai antzo... Gora!
Ur bizidun ibai, Gora! Ur bizidun ibai neregan!
Anai maite ta Jauna goretsi,
anai maite ta Jauna goretsi!
Aintza Goiko Jaunari, Jaunari.
Anai maite ta Jauna goretsi.
Alai ta pozik goraldu Jainkoa,
Alai ta pozik goraldu Jainkoa;
Aintza! kanta, Jaunari berari
alai ta pozik goraldu Jainkoa!
Adiskide bat dut nik, ta maite nau, maite nau, maite nau,
adiskide bat dut nit, ta maite nau... izena du Jesus.
Goazen bere mastegira, lan dezagun Jaunaren maastian,
eten gabe lan dezagun, lan dezagun Jesusen maastian.
Zuk duzun aixkideak maite zaitu, zu maite, bai, maite,
zuk duzun aixkideak maite zaitu, izena du Jesus.
Goazen bere mastegira... lan dezagun Jesusen maastian,
eten gabe gau ta egun, lan dezagun Jaunaren maastian...!
Guk dugun aixkideak maite gaitu, maite, bai maite,
guk dugun aixkideak maite gaitu; izena du Jesus.
Goazen bere mastegira, lan dezagun ain maite dun maastian.
Gau ta egun lan dezagun Jesusen maastian.
126
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 127
OLERKI AUKERATUAK
Gut dugun Ama onak maite gaitu, gu maite, bai maite,
guk dugun Ama orrek Semea du gure lagun Jesus.
Goazen, bada, mastegira lan eitera Jesusen maastian.
Gau ta egun eten gabe lan dezagun Jaunaren maastian!
(Data barik)
Yosu’ren ametsa
Argia 14 (1934, 677.zk.) 3.
Beti bezela ni ameslari
izan naiz bart arratsean.
Ijito’n geunden. AN bizi dira
Joxe, Jesus ta Maria
lastoz eindako etxe landerxo batean.
Arratsaldea; Maria an dabil
afari gozo gertatzen
Joxe ordea semetxoakin
alai ta pozik jostatzen...
Noizik beinean patxoak dizka ematen.
Eguzki goriya ortz-ertzean
ostentzera badijoa;
sorkaldean berriz illargiya
eder, borobil-osoa
lurrari eman nairik argi zerukoa.
Atzean daude diz-diz ein nairik
izartxo polit-argiyak;
bañan oraindik eguna bait da
ezin biyaldu izpiyak.
Ta gaberarte gorde egin bear diztiyak.
LITERATURA
127
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 128
BIZENTE BATIZ
An urrutiyan ageri dira
Nazaret’eko mendiyak,
t’urrutiyago odei-ertzean
belen aldeko zelayak.
Ayek bai dira toki polit et’argiyak.
“Arratsaldea ona bai-dago
ni ibiltzen nua, Maria”.
Emazteari dasayo, eta
arturik Jesus maitia,
gure Yoseba mendirantz pozik da-abiya.
Eta bidean erakutsirik
Israel’ko mendiyak
aur txikiari edesten dizka
kondaira zarrak ‘ipuyak
Adan’engandik asita beste guztiyak.
“Ikusten dezu, ene semetxo,
an urrutiko mendiya?
Aren guenian arantxo baten
dago Nazaret uria,
zure amaren eta nere jayoterriya.
Et’an eskuian bai al-dakusu
maindiratxo bat bezela,
zelai tipi bat, bere egaletan
zuaitz asko dituela?
An dago Belen... Zu jayo ziñan txabola...
Antxe, kutuna, jayo ziñan Zu
neguko gau otz batean;
antxe amatxok yarri ziñuzen
lasto batzuen artean,
gau otza bait-zan nolabait berotu nayan.
128
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 129
OLERKI AUKERATUAK
Aurtxoa berriz pozez txoratzen
edesti ori aitzean.
“Edestu geyo”, esaten zion;
baño gaba ere urrean
noizbait izan-ta, etxeruntz abiya ziran.
Gau ederra zan; gañean zegon
illargi bete-betia,
ortzea berriz izar liraiñez
agitz poliki yantzia;
gaba izan arren zirudin egun argiya.
Itxas-aldeko aize xamurrak
arpegiyetan bigunki;
Jesus’ek berriz irriparrezka
begik itxirik poliki,
Joxe aitaren bizkar gañean lo-dagi.
Etxeratzean esnatu gabe
yarri du seakatxoan,
t’antxe digaro gaba irriparrez
gotzonakin lo gozoan,
amesten noski Belengo txabolatxoan.
1934-II-28.
LITERATURA
129
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 130
BIZENTE BATIZ
Kalamu mendiko iturria
Eguna (1937, 22.zk.) 6.
Guda oñean lenen zauritua izan dan jaupari
Atutxa’tar Justo A. Karmeldarrari biotzez
Kalamua mendiko zelaitxo baten
dagon ur goxodun iturria
uraxe bai dala benetan toki
atsegingarri ta ikusgarria.
Antxe ninduzun ni egurastutzen
juan dan udako goiz batean
iturrin edan nun mama gozoaz
nolako poza nere barnean.
Egun asko dira jun da etorri:
amesak narama ni iturrira
gaur Kalamu’ko iturri inguruak
odol putzuak baizik eztira...!
Oi, Kalamu’ko iturri txit polita,
ire edaria len ain garbia,
gaur zergaitikan zegok ain loitua.
Zergaitik zekark margo gorria?
Len ain alaya, oin zergaitik itun?
Zergaitik len par ta oin negarrez?
Esaidak, iturri, emen naixegok
aldatze oin berri jakin nayez.
Eta iturri-oyartzunak darantzu:
“Gaur ezin ase zure egarria
ur gozoaren ordez bait daramat
zure anayen odol gorria...!
130
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 131
OLERKI AUKERATUAK
Emen il ziran ainbat abertzale,
emen jausi zan beren odola...
Orregaitik ur gozoaren ordez
iturri dago odol dariola”.
Nastea guda, gorroto beltzena
anayak elkar etsai egiñak
bata besteren odoltzan itotzen
ara zer dakarren guda-miñak.
Zorun, maitasun ta egizko poza
atsekaben ordez atsegiñak
anaitarteko batasun gozoa
orra zer dakarren gentza-miñak.
Kalamu mendiko zelaitxo artan
agoan iturri begikoa
noiz emango didak ire txiritik
len ugari eukan ur gozoa?
“Lea” inguruan
Eguna 1 (1937, 70.zk.) 3.
Noan lipar batez jayoterrira,
Mendittoak zear Oiz-gibelera
“Lea” ibai inguruak ikustatzera,
netzat politenak antxe baitira.
“Lea”-gañean dan nire txokoa
datorkit gogoa poz-gozatzera.
Ta beartu bait nau abestutera,
kanta dagiodan abestitxoa!
LITERATURA
131
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 132
BIZENTE BATIZ
Zenbat toki eder dozun aldean!
Maldarretan gora, nai bide zear,
biotza atsegiñez ler-egin bear
ainbat geldugarri begiz jotean!
Oiz mendi-maldetan artzain gazteak
lasai, txistulari gentza gozoan...
Guda dan antzik ez arein gogoan,
agian entzun bez dunbots-lertzeak.
“Lea” ubide zear zenbat atsegin
nabari oi dodan biotz-barnean!
Neure erri koxkorra begiratzean
aurtzaro burura amets jantzikin...
Ames, jolas ezik, zer aurtzaroan?
Negar dargiste oin oroitzean,
orduko ibiliak oingo aldean
poz ugari sortzen eusten kolkoan.
Negu zanean, ta, Oiz-mendi zuri,
sutondoan sarri otzaren iges,
udaldian barriz soñak otz nayez
“Lea”-andaparetan giñan igeri.
Gomuta-piloa nire gogoan...
Baña ezin oro abes oingoan,
ta itxirik Sorterri Gentza gozoan
mendi zear lengo lekura noan.
Iraun beti ortze Oiz gibelian,
ene jayoterri zoragarria,
ederren artian eder nausia:
zulakoik niretzat ezta ludian.
132
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 133
OLERKI AUKERATUAK
Itxaso-erdian
Eguna 1 (1937, 33.zk.) 3.
Oresanz’dar Endika
aiskide miñari biotzez
Asarre dago gaur Itxasoa,
larri dabil ontzitxoa,
uinen artean ekatxen mende
nora ez dakila, an doa.
“Ta nun gagoz? Erritik urrean?
Itaunka dagoz barnean,
danak kezkati, danak urduri
noiz sartuko ote kayean?”
“Baña erria txit urrutian,
gu barriz itxas erdian
darantzutse ontziko nausiak
zelan sartuko kayean?
Ez ikaratu, lagun maiteak,
ez bildurtu, aixkideak,
Jauna gurekin da ta ez gaitu
jango itxaso asarreak.
Ta gau ondoren dan lez eguna
elduko yaku zoruna,
ta biotzetik igesko yakuz
kezka ta urduritasuna.
Orduan bai poza, lagun maiteak,
aske itxas-zabal bideak,
laster ontzi au elbururaño
bultzauko deusku aizeak”.
LITERATURA
133
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 134
BIZENTE BATIZ
Ekatx gogorra jun da urrutira,
aizeak be igesi dira,
aize bigunak atzetik bultza
t’ontzia an doa errira.
Andre ta umeak kayean dira
ontxitxoari begira;
aita ta anayen zain dagoz danak
noiz elduko legorrera.
Iritxi dira..., t’ango mosuak...!
Pozezko negar malkuak...
Itxas ekatxak mingotxak, baña
sendi-laztanak gozuak.
Itxas langile gizagaxuak
legortu zuen malkuak,
zuen lan, neke ta aldi samiñak
sarituko dauz Jainkuak.
Aurtengo udabarrija
Eguna 1 (1937, 75.zk.) 4.
(Zubizarreta’tar Balendin aixkideari.
Aixkidetasun agergarri).
Argi dizditsuz laster egalak,
alaitu ditu euzkijak;
jantzi apañez dotoretuta
dakustaz euzko-mendijak;
lora politez liluragari
aran, landa ta zelayak;
baña bijotza negar-samiñez,
gudan baidabiltz anayak”.
134
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 135
OLERKI AUKERATUAK
Goiko mendiko edur zurijak
ur biurtuta itxasora.
Artzain zintzoak maldetan zear
pozik txistuka basora,
bildots ta ardijak be... ta jauzika
zugaztipeko larrara;
anayak barriz kemen ta adorez
aberri aldez gudara.
Zugastitxoan txorrotxioka
urretxindorra kantari,
meseden ordez gelditu barik
eskerka dago Jaunari.
Ainbeste egazti abar ta sasiz
abijak eitten urduri;
ostean barriz dunbots gogorrak,
ekatx-lertzeak iduri.
Izadi dana jaiko soñekoz,
al daun ederren jantija,
jantzi zarpailtsuz, eskale antxo,
barriz gure Euskel-errija,
irribarrezka, maitte jarijo
izarrak eta illargija;
begijak malkoz, zauriz bijotzak...
orra aurtengo udabarrija!...
LITERATURA
135
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 136
BIZENTE BATIZ
Udaraberria
Eguna 1 (1937, 77. zk.) 5.
(Nere anai gudari Kispin’eri
biotz-biotzez)
Badator aurten ere bestetan bezela
urtean degun aldi alai, ederrena;
berez alai dan arren ¡aurten bai goibela!
Gudak oker baitiyo oitura zuzena.
Guda dan gauza ilun ta negargarria!
Negu beltz-beltz biurtzen du udaberria
izadi egon arren ederrez jantzia,
gizonak ase ezinik odol-egarria.
Baratzean ditutan loretxo alayak
eguzki argitara damazte ostoak;
baño gudan dabiltzan euzkotar anayak
oraindik illunpean dauzka gorrotoak,
Zelai belardietan aurki da abeslari
kilkerra; ta kukua goiko areztian
betiko leloakin laister det nabari;
bañan gudan gaude-ta pozik ez barnean!
Txoriak doñulari zugatz adarretan
kabi-giñan dakuskit urduri benetan,
gero berriz dunbotsak aitzean goyetan
bildurrez egalari mendi gibeletan!
Nun da urtero zetorren artalde txuria?
Ta bere zaindari zan gazte on, alaya?
Aberriak deituta utzirik elia.
Euskal erri aldezten il zaigu artzaya!
136
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 137
OLERKI AUKERATUAK
Ta soroan zebilen nekazari ona?
Oingo udaberriak ez du alaituko.
Igaz ezkon onduan ¡ura zoriona!
aurten bere emaztea alargun du utziko...
Esaidan esan, maite, i aiz udaberri?
Guda beltz buka artean ez adi etorri,
gero gentzaz ta pozez orni zan Aberri
ta gorroto lekura maitasun igorri.
Gorrotoaren beltza! Ua Euzkadi’tik!
Maitasunaren goxo! Ator Aberri’ra,
euzko guziak ire lokarriz loturik,
noizbat sartu gaitezen udaberri’ra!
Udaberri dan eder! Betor Euzkadi’ra
negu beltz ematen dun burruka uxatzera:
zeruko izar dirudin gentz argi-diztira
bekarkigu lenbaitlen gure Erri maitera.
Beltzak argitzera...
(Otoi-antzo)
Karmengo Amaren egutegia 6 (1956) 57-58.
Nere Gotzai Irizar Aba Agurgarri, K O.
Ormaiztegi’ko Mixiolari ospatsuari maite-oroiz
Aspaldi nabil, Iauna, bide gogorrez...
batzutan bateltxoan, askotan oñez...,
noizbeinka egalari, txorien antzez...,
egi bidera beltzak eraman naiez.
LITERATURA
137
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 138
BIZENTE BATIZ
Aberritik urruti... Mixiolari...!
Oian, basoak zear beti ibiltari...!
Poz banakakin naste oñaze ugari..!
Ori dut geienetan lanaren sari!
Zerbait eginen ba dut, ibilli bear
Beltz auek bizi diren baserri zear...
Baño ni iardun arren oiu ta dear,
Gor, gor diraute beltzak... Nik ordun negar..!
Soinak beltz, iantzi gabe, barnez beltzago...
Deabruaren mende noski pozago...
Auentzat Zeru eder ez omen dago...
ta orrelaxe eriotzaño naiago...!
Iarrai ortxe -dasayet-, beltz itsutuak...
Otoi, orde, eman neri zuen aurtxoak...!
Zerurako nai ditu aurrak Iainkoak,
Antxe daude-ta beste aingerutxoak.
Orrelaxe, noizbeinka aurtxoak lapurtzen,
pozaldiak ere ba ditut nabaitzen.
T’aurrekin naste zaarrik ba dut ostutzen,
Atsegin malkoak zaizkit iariatzen...!
Iainko...! Beltz-erri ontan Zuk iarri nauzu...,
bertoko aur ta zaarrak zure dituzu.
Guziak Zu-ganatzen lagundu idazu,
auentzat ere tokia or baiduzu...!
Aantzi al zera, Iaun on, gurutz gainean,
«egarri naiz» oiuka ari ziñanean,
nola txuri ta beltzak zeru barnean
sartzea nai zendula esan zenduan...?
138
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 139
OLERKI AUKERATUAK
Agian ainbat neke alperrik dira?
Zure odol, laun, iaurtzeko sastegira...?
Ez...! Beltzok erosteko izan baidira,
gezur bidea utzi ta... betoz Egira.
Atozkit, ba, lesus, neri laguntzera...,
jetxi zaite biotz aul au indartzera...
Iauzi Zu, Iainko ona, nere batelera...,
goazen oian-zear beltxak argitzera...!
Tumaco’n (Colombia’n),
1955’gn. Orrilla. [Loreillan]
Nere Anaiari idazkia.
(Amalaukoa)
Olerti 2 (1960) 205.
Buakizu, anai, nire oiua.
Giltzapean nago legausle bat lez.
Iru urte damazkit itun, negarrez
Iaunari dagiot otoitz beroa:
“Noiz dakusket, Jauna, nere txokoa?
Noiz beteko nere ainbeste amets?
Entzun zaidazula, daskatzut aozpez.
Arren, errukitu zaite, Iainkoa!”
Otoi dagit beti, anai kutuna;
arantzez iosirik baidut biotza.
Iaunagan bakarrik daurkit zoruna.
LITERATURA
139
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 140
BIZENTE BATIZ
Iaunak arintzen dit neke zorrotza:
Berak emango dit Azkatasuna.
Aurki izanen al da guzion poza!
Carmona’n, 1940.
Txindor gaixoa
(Englanderatik antolatua)
Olerti 3 (1961) 27.
Loreil ederreko arrats-bera zan,
zugatzpeko zelai zabal batean,
itzalpe gozoan, exeri nintzan.
Txoriek kantari nitun gaiñean;
Abere taldeak mauka landetan;
Osto orlegi ugari zugaztietan;
landarak ernetzen alor-lurretan...
izadi osoa lertzen pozetan.
Baiña antxe txindor bat, negar ta negar,
beste txoriñoei oiu ta dear,
odol zeriola... eri zegoan,
arantz zorrotz batek zauri baitzuan.
Orren gaizki ta itun bera ikustean,
bere abestitxo samiña aitzean,
nerau ere itundu nintzan naigabez,
txindor gaixoari lagundu naiez...
PI, PI, etengabe zion samiñez...
PIO, PIO gero laguntza eskez!
Espa aiek aitzean, nik barna dar-dar,
ta malkoak nere muxua zear!
Txindor gaixoaren min ain biziak
140
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 141
OLERKI AUKERATUAK
nigan zekarzkiten nere nekeak.
Alperrik ari aiz, txindor, dearrez...
iñork ire miñen errukirik ez!
Erantzupenik ez zugatz artean...
Berdin gerta zaizu abel-taldean;
beste txoriñoek alai kantari,
Entzun-gor egiñaz zure deiari.
Orobat, txindortxo, zuri bezala
urkoa itzuli zait izun, ustela,
beste urretxindorrak zu zaute ezetsi?
Ni ere anaiek naute galetsi!
Kantari izan nai nuke
Eman... (1967, 3-4.zk.) 13. / Zer (1987, 108.zk.) 9.
Kantari izan nai nuke, olerkari,
zuaitz abarrik abar, txoriak lez,
abesten jardutzeko goiz ta arratsez
zeru lurren Egille Jainkoari.
Baiñan ez-jakiña naiz t’ezin ari
gure ele zarrak ditun itz ederrez
ta beste izkerakin nik deus nai ez;
damaiodan, ba, oro euskerari.
Gure aiton maiteen mintzo zarra,
ludiko izkuntzetan goxoena,
Jainkoa goratzeko zu bakarra!
Zu Euskal-Erriko altxor bikaina;
euskal semeentzat zu ederrena;
zu gure oitura ta enda-zaina!
LITERATURA
141
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 142
BIZENTE BATIZ
Simon Bolibar’i ereserkia
Agur 5 (1974, 151.zk.) 6.
Aintza ta aintza ludi guztian
gudalari ospetsuari;
jaioterria goraltzearren
ainbeste jasan ebanari.
Nunai dakusguz gudalburuak
begira Simon Bolibar’i,
ba, berak argi-egiten dautse,
eguzkiak lez ludiari.
Bere burua erdikusten da
odei tartian Oiz ganian;
Bolibar’eko lur maitian.
Bere izena idatzik dago
eguzkian ta illargian;
Bolibartarrak be idatzi ta
irarri dabe biotzian.
(1927).
Azkatasuna, euskeraren zaindari
Karmel 1977-3, 79-80.
Nola dira munduan
batzuk ain gaiztoak?
Zer dala-ta laga ez
aske txoritxoak,
orretarako egin
bai-ditu Jainkoak?
Zertako sartu bear
kaiolan gaixoak...?
Nai-ta jaki gozoak
ipiñi ugari
baitegian daukazun
txori politari,
ez zaizu ariko, ez,
pozaren kantari;
azkatasun-eskale
dago abeslari.
Beren kantu politak
entzuteagaitik
burnizko etxeñoan
dauzkate loturik.
Baiña egaztitxoak
espetxeraturik
ezin dute abestu
eresi alairik.
Berton auzoko batek
kaiola barnean
bostpasei txori dauzka
negar samiñean...
Baiña berak uste du,
txioak aitzean,
pozez diardutela
beren ekiñean.
142
LITERATURA
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 143
OLERKI AUKERATUAK
Alde aundia dago
batetik bestera,
beti ez da berdiña
txori abeskera
lotu ta askearena
ez duzu ber-bera:
askeak poza dager,
lotuak minbera.
Eta dijoala, bai,
oian barrenera,
beste txoritxoekin
alai bizitzera...
askatasuna zer dan
pozik ikastera...
doiñu eztitsuekin
Jainko gorestera!
Askatasuna baita
eder ta gozoa,
denok nai dugularik
gerontzat osoa,
zergaitik atxillotzen
dugu txoriñoa?...
Zergatikan utzi ez
beretzat basoa?
Eta guk txoriari
eman dioguna,
gerontzat ere beti
gogoz nai duguna,
Aberriak aspaldi
gose dun kutuna,
bemaigu azkar Jaunak...
Bai!... ASKATASUNA!
Ez gabiltz aspalditik
irrintzi, didarrez
askatu bear dala
Erria nai-taez?
Ta geurean dauzkagu
lotuta, negarrez,
txoritxoak, mendira
egan joan naiez.
Betorkigu lenbaitlen
aske bizitzea,
Euskalerriak ba-duta eskubidea...
ASKATASUNA leendik
genduan gurea...
Atoz, ba, poztutzera
EUZKADI maitea!
Ikusi nai ba duzu
aske Aberria,
askatu zeuk kaiolan
daukazun txoria...
Irikiozu arin
espetxe-atia...
Aguro autsi, eten,
puskatu katia!
Orla EUSKERA zaarra,
asaben mintzoa,
guk maite-maite dugun
izkuntza gozoa
etzaigu galduko, ez,
ez ilko gaixoa,
ASKATASUNA lortzen
ba-dugu osoa.
LITERATURA
143
Karmel_260_pub2
12/12/07
15:13
Página 144
BIZENTE BATIZ
ASKATASUNA dala
orren maitagarri,
guk ematerakoan
txori lotuari,
bertan biurtzen zaigu
gerontzat ongarri...
EUSKERA MAITEAREN
BABES TA ZAINDARI.
Soná (Panamá), 1977-VI-15.
Emen urruti ontan
Goiz-argi 18 (1977, 368-369.zk.) 31. / Karmel 1977-4, 76-77.
Emen urruti ontan
zail zait jakitea
nola bizi dan gure
aberri maitea.
Ez dakit zutik dagon
baserri etxea,
edo bere ormakin
jo ba du lur-bea.
Orrela zenbat etxe
tankera larrian
orain arkitzen diran,
or Euskal Errian,
jakitea nai nuke
emen atzerrian,
naizta olan min artu
nere biotzian.
Sasiz beterik zegon
ni or nitzanean;
suge ta pizti txarrak
zebiltzan barnean.
Len bei ta txalena zan
korta zabalean,
abere basatiak
zeuden aterpean.
Ainbat soro ta lur-sail
len ondo landuak,
zergatik daude orain
guztiz zapalduak?
Biztuko ba’lirake
gure aurrekuak,
miñez ilgo lirake
berriz gizajuak...
144
LITERATURA

Similar documents

..t. . gEEnA

..t. . gEEnA T.E.I.il n.:.E. (T.E,L)rnq rrlq r1;re6onflg ovriororyqqerdrrorrlrogfl 4pe6onr1gn roorpoqrirAoqoXoAtbv fl oAAodonflg, g, owiororXrlger6rrorrlro g oAAo6on11 . Adeto dorqorlgenoyydtrporoq Korvrovrrflq...

More information