Greziar mitoak

Transcription

Greziar mitoak
Greziar mitoak
Maria Angelidou
Egokitzapena: Miguel Tristán
Irudiak: Svetlin
Greziar mitoak
Bildumaren zuzendaria
Francisco Antón
Maria Angelidou
Greziar mitoak
Egokitzapena eta oharrak
Miguel Tristán
Irudiak
Svetlin
Itzulpena
Manu López Gaseni
Jarduerak
Santiago Muras
Vicens Vives
Papadopoulos Publishing eta Vicens Vives argitaletxeek, elkarlanean, hogeita bat mito greziarrez osatutako
liburu bat ekoitzi dute. Liburuko testua Maria Angelidou-rena da, eta irudiak Svetlin-enak.
Edizio honetarako, jatorrizko liburuko hogeita bat mitoetatik hamalau hautatu dira, eta Miguel Tristán-ek
egokitu, luzatu eta eraberritu du Maria Angelidou-ren testua, hezkuntzaren alorrean zabaldua izateko.
Ezin salduzko edizioa, 2013
ISBN: 978-84-682-1621-8
V.V agindu zka.: FQ04
© MARIA ANGELIDOU
Jatorrizko testurako.
© SVETLIN
Irudietarako.
© MIGUEL TRISTÁN
Jatorrizko testuaren egokitzapenerako eta oharretarako.
© SANTIAGO MURAS
Jardueretarako.
© MANU LÓPEZ GASENI
Itzulpenarena.
© PAPADOPOULOS PUBLISHING
Jatorrizko liburuaren koprodukziorako.
© VICENS VIVES PRIMARIA, S.A.
Argitalpen honena, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera.
Apirilaren 12ko 1/1996 ELDak, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onesten
duenak, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak babesten dute lana. Copyrightaren titularraren edo
onuradunen alde aitortutako eskubideak urratzen dituztenak auziperatuak izan daitezke
aipatu legearen 138.etik eta 141.era bitarteko artikuluen arabera eta Zigor Kodearen 270., 271.
eta 272. artikuluetan zehaztutako zigorrak jaso ditzakete. Erabat debekatua dago lan hau,
zatika nahiz osorik, bikoiztea edozein bitarte erabilita, biltzeko zein erreproduzitzeko sistema
elektronikoak barne, baita tratamendu informatikoa ere. Editorearen esku dago lan honen
mailegu publikoa egitea, lana alokatzea edo beste era batera lagatzea.
ESPAINIAN INPRIMATUA. PRINTED IN SPAIN
Aurkibidea
Greziar mitoak
Prometeo, su-lapurra
9
Pandoraren kutxa
15
Deukalion eta Pirra
23
Apolo eta Dafne
29
Herkules eta Lernako hidra
36
Europaren bahiketa
42
Teseo eta Kretako labirintoa
47
Ikaroren hegaldia
54
Edipo eta Esfingearen enigma
59
Arakneren erronka
65
Midasen urrea
72
Pertseo eta Medusaren burua
77
Orfeo infernuan
86
Ulises eta Troiako zaldia
91
Jarduerak
99
GREZIAR MITOAK
Prometeo, su-lapurra
Garaien hasieran, jainkoek Olinpo1 mendiaren tontorrean finkatu zuten beren bizilekua, izarretatik hurbil. Toki idiliko hartan,
bizimodu guztiz laketgarria2 egiten zuten: ibilaldi lasaiak egiten
zituzten hango lorategi atsegin koloretsuetatik, otoruntza handiak antolatzen zituzten beren marmolezko jauregietan, eta nektarra eta anbrosia hartzen zuten etengabe, hilezkortasuna ziurtatzen zieten edari eta janari ezin goxoagoak baitziren.
Bizkitartean,3 gizonek beren bizitza egiten zuten han behean,
Lurrean. Buztinez sortuak izan ziren, eta soroak lantzen eta abereak hazten ematen zituzten egunak. Ataka4 zailetan, jainkoei
otoitz egiten zieten laguntza bila, eta gero jasotako laguntza eskertu, haiei eskaintzak5 eginez. Gizonek jasotzen zuten uzta
bakoitzetik eta hiltzen zuten abere bakoitzetik, erdia tenpluetan
erretzen zuten, halaxe eskaintza, ke bihurturik, Olinporen tontorreraino helarazteko.
Dena ongi zihoan, harik eta, egun batean, idi sendo bat hil eta
gero, gizonak eztabaidatzen hasi ziren arte: aberearen zein zati
jan zezaketen eta zein eskaini behar zieten jainkoei.
1
2
3
4
5
Olinpo benetako mendia da, Greziakoen arteko garaienetarikoa.
laketgarri: gustagarria, atsegina.
bizkitartean: bitartean.
ataka: estuasuna, une larria.
eskaintza: jainko bati egiten zaion oparia, egindako mesederen batengatik esker ona adierazteko edo laguntza eskatzeko.
11
greziar mitoak
—Haragia guretzat gorde dezagun eta hezurrak erre —proposatu zuten batzuek.
—Ez esan erokeriarik! —oihukatzen zuten beste batzuek—.
Jainkoei zatirik txarrena emanez gero, kupidarik gabe zigortuko
gaituzte.
—Baina, zer jango dugu haragia eskaintzen badiegu?
Jainkoen aita bera ere, Zeus, eztabaidan sartu zen.
—Idiaren haragiak guretzat izan behar du —esan zuen.
Gizonek, hala ere, uko egin zioten idi-haragia eskaintzeari, eta
denbora luzez segitu zuten eztabaidatzen. Azkenean, Zeusek proposatu zuen Prometeo izatea idia nola banatu erabakiko zuena.
—Prometeo jakintsua eta zuzena da —esan zuen—, eta irtenbiderik egokiena aurkituko du. Besteok onartu egingo dugu
haren erabakia eta, aurrerantzean, abere guztiak banatuko dira
Prometeok agindutakoaren arabera.
Prometeo titanen arrazakoa zen, eta titanak jainkoak baino
lehenago ere sortuak izan ziren. Denek miresten zuten Prometeoren jakinduria eta zuhurtzia. Etorkizuna aurreikusi ez ezik,
zientzia eta arte guztietan aditua ere bazen: medikuntza eta matematika, musika eta poesia… Adimen argia zuen, eta zaldiaren
lauhazka bezain azkarra. Zeusek idia banatzeko dilema azaldu
zionean, Prometeo gogoeta egitera eseri zen eta bere buruarekiko
elkarrizketa luzea abiatu zuen.
—Gauza naturala da gizonek haragia eskaintzeari uko egitea
—esan zuen bere baitan hasieran—. Haiek baitira idia hazi dutenak, eta zatirik onena gordetzeko eskubidea dute.
—Bai, Prometeo —erantzun zion bere buruari—, baina ahantzi duzu jainkoak gutiziatsu eta berekoiak direla. Ez dute onartuko gizonek haragia gordetzea…
12
prometeo, su-lapurra
—Baina jainkoek ez dute haragirik behar… Nektarra edaten
dute etengabe, eta anbrosia jaten dute sabela betetzeko. Gizonek,
aldiz, jan egin behar dute bizirik irauteko…
—Haragia gizonei ematen badiezu, Zeus haserretu egingo da.
—Orduan, Zeusi pentsarazi behar diogu berak hartu duela
hezurrak onartzeko erabakia…
Prometeok berehala asmatu zuen behar zuen amarrua. Gero, idia larrutu, zatikatu eta hondakinak bi meta handitan banatu zituen. Dena prest izan zuenean, Zeusi deitu eta nahiago zuen
multzoa aukeratzeko esan zion.
—Ongi aukeratu —ohartarazi zion—; izan ere, badakizu aurrerantzean gizonek hiltzen dituzten animalia guztiak idi hau bezalaxe banatuko direla.
Prometeok burua apaldurik esan zituen hitz haiek, Zeusek
amarruaren distira izukorra begietan ez antzemateko. Zeusek bi
metei begiratu zien. Bata grisa eta nazkagarria iruditu zitzaion;
bestea, ordea, distiragarria eta gustagarria. Beraz, ez zuen luzaz pentsatu beharrik izan. Meta erakargarria seinalatu eta esan
zuen:
—Horixe izango da gurea.
Hermes, Zeusen semea,6 aurrean zegoen. Amarruak asmatzen
trebea zenez gero, ez zen erraza hari iruzur egitea. Zeusen belarrira hurbildu eta esan zion ahapeka:
—Ez erabaki arinegi, aita. Banaketa honetan bada zerbait
arraroa… Ez zara ohartu Prometeok burua apaldu duela hitz
egin dizunean? Hark aurpegira begiratu ohi du beti…
6 Hermes jainkoa beste jainkoen mezulari-lanean ibili ohi da; bidaiari eta
merkatarien babeslea da; lapurrak eta gezurtiak ere babestu ohi ditu.
13
prometeo, su-lapurra
—Ni jainkoen aita naiz —erantzun zuen Zeusek—; beraz,
ulertzekoa da Prometeo nire beldur izatea. Ez da niri begiratzean burua apaltzen duen lehena. Eta ziur egon azkena ere ez dela izango.
Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seinalatu eta esan zion:
—Hori eramango dugu!
Laster ohartuko zen Zeus egindako hanka-sartzeaz. Izan ere,
Prometeok meta batean idiaren haragia eta erraiak jarri zituen
eta, gero, urdailaz estali zituen, hau da, animaliaren atalik motelenaz. Beste metan, berriz, hezurrak eta zurdak ipini zituen,
baina koipeaz estalita, hots, jateko gogoa pizten duen gai distiratsuaz. Zeusek, noski, horixe aukeratu zuen eta, Olinporen tontorrera heldu eta amarruaz ohartu zenean, amorrazioz erotu zen.
—Prometeok adarra jo dit! —esan zuen garrasika, eta Lurreraino iritsi zen haren sumindura, zerua tximistez bete baitzen—. Baina mendeku hartuko dut, bai horixe! Aurrerantzean,
jainkook abereen azal-hezurrak jasoko ditugu, bai, baina gizonek
gordinik jan beharko dute haragia!
Halaxe, egun hartan berean, Zeusek sua lapurtu zien gizonei,
jakiak gordinik jan zitzaten. Surik gabe, ordea, Lurreko bizitza
jasanezin bihurtu zitzaien gizonei. Ezin zuten ezer egin eskuak
izozten zizkien hotz handiaren aurka, ezta gauez ikaran jartzen
zituen iluntasun beldurgarriaren aurka ere. Prometeo, gizonak
hainbeste sufritzen ikustean, hunkitu egin zen.
«Gaixoak», esan zuen bere baitan, «nola edo hala lagundu behar diet».
Hurrengo egunean, Prometeo Olinpo mendira igo zen eta,
isilpean, Zeusek gizonei lapurtutako sutara ezpaltxo bat hurbil15
greziar mitoak
du eta intxaur-oskol batean gorde
zuen. Lurrera itzulita, ezpal harekin zuzi bat piztu eta gizonei oparitu zien, berriro berotu ahal izateko. Baina Zeusek Olinpotik Lurrean
sua berriz ere piztua zegoela ikusi zuenean, ikaragarri sumindu zen.
—Prometeok berriro engainatu gaitu!
—esan zuen orroka—. Irrigarri utzi gaitu
gizon guztien aurrean!
Zeusek, orduan, mendeku bikoitza hartu zuen. Lehenbizi, gizonak zigortu zituen
Pandora izeneko emakume bat bidaliz, zeinari buruz aurrerago hitz egingo baitizuet. Gero,
Prometeo Kaukasoko mendi batean kateatzeko
agindu zuen, Itsaso Beltzetik hurbil. Han titanak
milaka urte eman zituen mugitu ezinik, zerupean, gaueko hotz ikaragarria eta eguneko bero
itogarria pairatzen. Goizero, Zeusek arrano beldurgarri bat igortzen zuen Prometeoren gibela
jatera, eta gauero gibela berez birsortzen zitzaion, hurrengo egunean arranoak berriro irentsi ahal izateko. Prometeoren bizitza, bistan denez, infernu bizia izan zen, baina
Zeusek zuzena iritzi zion beti zigor hari, jainkoak engainatzea
baino huts larriagorik ez baitago.
16
Pandoraren kutxa
Egun batean, Prometeo Kaukasora bidali baino lehentxeago,
Zeus Olinpotik jaitsi zen bere seme Hefesto bisitatzera. Hefesto errementaria zen, eta Lemnos uharte eguzkitsuan kokatuta
zegoen lurrazpiko kobazulo ilun batean lan egiten zuen.1 Haren
sutegia2 infernuaren guztiz antzekoa zen. Sua etengabe zegoen
piztuta, eta burdina goriak bero kiskalgarria hedatzen zuen. Eta,
hala ere, Hefesto oso gustura bizi zen toki hartan, lanean atsedenik hartu gabe, egunez eta gauez, presoentzako kateak, zaldientzako ferrak, gerlarientzako kasko eta ezpatak eta beste gauza
asko lantzen. Egia esanda, Hefestok beste jainkoengandik bakartzeko erabiltzen zuen lana, besteek iseka egiten baitzioten itsusia
eta herrena zelako. Inoiz ez zuen bisitarik hartzen eta, beraz, oso
harrituta geratu zen Zeus sutegira sartzen ikusi zuen egunean.
—Nolatan hemendik, aita? —galdetu zion.
Zeusek begirada besteratua zeukan. Atsekabe larriren batek
aztoratua zegoela zirudien.
—Prometeok berriro engainatu gaitu —esan zuen—. Lehenbizi, haragirik gabe utzi gintuen, eta orain isilpean igo da Olin1 Hefesto suaren eta errementaritzaren greziar jainkoa zen; Lemnos Egeo itsa-
soko uhartea da, Turkiatik hurbil kokatua.
2 sutegi: errementariaren lantegia; bertan, metalak berotzen dira forma emate-
ko.
17
pora eta sua itzuli die gizonei… Barregarri utzi gaitu! Baina
erakutsiko diot gure boterea noraino iristeko gauza den. Inoiz
ahaztuko ez duten zentzagarri3 bat emango diet gizonei. Lagundu nahi didazu, Hefesto?
—Bai, noski, aita. Esadazu, zer egin behar dut?
—Emakume bat sortu behar duzu.
—Emakume bat?
Garai hartan, jainkosak baziren, izan, baina Lurrean emakumerik ez zen.
—Gizonez mendekatzeko erabiliko dut —azaldu zuen Zeusek.
—Eta nolakoa nahi duzu?
—Oso ederra behar du. Afroditari ongi begiratu eta hura bezalakoa egizu.
Afrodita, maitasunaren jainkosa, guztiz ederra zen. Begi-bistakoa zen haren antzeko edozein emakumek maite-grina handia piztuko zuela gizonen artean. Hefestok, beraz, buztina hartu
eta Afroditaren irudi eta antzerako forma eman zion. Bere esku
handien indar osoa erabili zuen burua, enborra eta gorputz-atalak modelatzeko, eta gero forma eman zien ezpain meheei, lepo
luzeari, adats sarriari… Izakiaren edertasuna hain zen liluragarria, Zeusi berari ere, itzalpe hartan eserita, zirrara izugarria eragin baitzion.
—Pandora izena izango du —esan zion Hefestori—, imajina
daitezkeen dohain guztiak bere baitan izango dituelako.4
3 zentzagarri: gaizki egindako zerbaitengatik emandako zigorra.
4 Pandora hitzak, grekoz, ‘dohainez betea’ esan nahi du.
18
Orduan, Hefesto Pandorarengana makurtu zen haren ahoan
putz egiteko asmoz, halaxe ematen baitzitzaien gizonei bizi-arnasa. Baina Zeusek geldiarazi zuen.
—Itxaron, Hefesto —esan zuen—: gizaki perfektuak putz
perfektua merezi du.
Orduan, Zeusek lau haizeei dei egin zien: iparraldekoa, hotzekarlea; hegoaldekoa, bero-ekarlea; ekialdekoa, penak eta pozak
ekartzen zituena; eta mendebalekoa, hitzak, hitzak gogotik ekartzen zituena. Haizeek Pandorari putz egin bezain laster, Pandora mugitzen hasi zen. Gero, Zeusek jainkoei deitu eta esan zien:
—Emakume honi gizakiak izan ditzakeen dohain guztiak ematea nahi dut.
Egun oso batez, jainkoak Hefestoren sutegian ibili ziren, Pandora era guztietako dohainez janztera: samurtasuna eta xarma,
buru-argitasuna eta zuhurtzia, ehuntzeko eta lurra lantzeko trebetasuna, seme-alaba ugariz erditzeko emankortasuna, kantatzeko ahots ona, konfiantza eragiten zuen irribarre adeitsua… Pandorak dohain guztiak jaso zituenean, Zeusek esan zion:
—Dagoeneko prest zaude gizonengana joateko. Baina lehenago neure oparia eman behar dizut… Begira.
Zeusek urrezko kutxa eder bat atera eta Pandorari eman zion.
—Oso polita da… —esan zuen gazteak—. Zer dauka barruan?
20
pandoraren kutxa
—Hobe duzu inoiz ez jakitea, Pandora. Orain, hitzemadazu
inoiz, inola ere ez duzula kutxa hau zabalduko.
—Hitzematen dut.
—Nire bedeinkazioa daukazu, Pandora —esan zuen Zeusek, emakumearen burua eztiki ukituz—. Oi, ahaztuta nengoen!
Azken opari bat egin nahi dizut…
Orduan, Zeusek birikak arnasaz bete eta Pandoraren gorputzaren gainera putz egin zuen. Halaxe, azken dohain bat eragin
zion, guztien arteko arriskutsuena: jakin-mina.
Gero Hermes jainkoen mezulariak Pandora Lurrera eraman
zuen, eta Epimeteo titanaren etxearen aurrean utzi zuen. Epimeteo Prometeoren anaia zen, baina ez zuen haren antzik batere.
Prometeo trebea eta zuhurra zen; Epimeteo, aldiz, baldartasun
eta xalotasunagatik nabarmentzen zen. Epimeteok Pandora ikusi zuenean, hain harrituta geratu zen haren edertasunagatik, berehala emaztetzat hartzea erabaki baitzuen.
—Ez zaitez ezkondu —esan zion Prometeok.
—Zergatik ez? —galdetu zuen Epimeteok—. Zergatik ez da
ideia ona emakume batekin ezkontzea? Bakardadea, anaia, oso
zama astuna da, eta ziur nago Pandorak bizitza alaituko didala…
—Neska hori jainkoen oparia da, eta jainkoek gorroto digute
nik sua lapurtu nuenez geroztik.
—Esan nahi duzu Pandora zigor bat dela? Nolako burugabekeria! Txoriek bezala kantatu eta halako eztitasunez begiratzen
didan emakume eder hori ezin da zigor bat izan!
—Ez ahaztu etorkizuna ikusteko gauza naizela —amaitu zuen
Prometeok—, eta badakit Pandorak ezer onik ez digula ekarriko.
Hala ere, Epimeteo hain zegoen maiteminduta, ez baitzen iritziz aldarazteko aukerarik izan. Handik egun gutxira Pandora21
greziar mitoak
rekin ezkondu zen, eta denboraldi batez zoriontsuak izan ziren.
Jainkoengandik jasotako dohainei esker, Pandorak ehun ederrez
bete zuen etxea eta lorerik ederrenak landatu zituen lorategian.
Zorioneko etxe hartan barreak eta kantuak entzuten ziren etengabe. Pandorak edozein egokiera baliatzen zuen senarrari laztan
egiteko eta begirada ederrak zuzentzeko; Epimeteok, beraz, ezin
zion bizitzari gehiago eskatu. Pandorak, ordea, ez zuen lortzen
guztiz zoriontsua izatea; izan ere, gau eta egun, bere barneko
ahots bat entzuten zuen, hauxe zioela:
—Zer ote dago urrezko kutxaren barruan? Zer ote dago urrezko kutxaren barruan?
Jakin-minaren liztor ikusezina Pandoraren arimaren jabe zen,
eta burrunba zitala egiten zion belarrietan:
—Zer ote dago urrezko kutxaren barruan? Zer ote dago urrezko
kutxaren barruan?
Joaten utzi baino lehen, Zeusek urrezko kate bat zintzilikatu zion Pandorari lepotik. Gazteak etengabe begiratzen zion,
irrikaz, kateari lotuta zegoen urre-koloreko giltzatxoari, urrezko
kutxa zabaltzeko balio baitzuen. Behin baino gehiagotan, Pandora giltza lepotik kendu eta kutxa irekitzeko zorian egon zen,
baina azkenean beti esaten zion bere buruari: «Ez, ezin dut hori
egin. Zeusi hitzeman nion kutxa hau ez nuela sekula zabalduko».
Hala ere, egun batean Pandorak ezin izan zion gehiago eutsi. Haren jakin-mina hain zen indartsua, ezin baitzuen lorik ere
egin; beraz, tentazioari amore eman zion azkenik, eta kutxa zabaldu zuen. Istantean, burrunba gorgarri bat entzun zen, erotutako milaka erleren erlauntzarena bezalakoa. Pandora konturatu
zen berebiziko hutsegitea egin zuela. Izan ere, gizakien bizitzaren porrota eragiten duten zorigaitz guztiak sartu zituen Zeu22
greziar mitoak
sek kutxa hartan: itsustasuna eta gezurra, tristezia eta larritasuna,
gorroto amorratua, akitzeko5 beste ezertarako balio ez duen alferrikako lana, gizon-abereak hiltzen dituen izurritea… Pandorak doi bat besterik ez zuen kutxaren estalkia jaso, baina nahikoa
izan zen hura zorigaitz guztiak munduratzeko. Haizeek bultzatuta, gaiztotasuna, gezurra eta gaixotasuna Lurreko etxe guztietara iritsi ziren, eta berehala entzuten hasi ziren min-intziriak eta
erruki-lantuak.
Horixe zen Zeusek nahi zuena: mendekua bete berria zen.
Olinporen gailurretatik, jainkoak irribarre egin zuen eta hauxe
esan zuen hotsandiz:6
—Orain gizonek behin betiko ulertuko dute zein den jainkoak
engainatzearen ordaina.
Lurra erabat suntsituta geratuko zen, kutxatik atera zen azken
gauzagatik izan ez balitz: hats mehe bat, bedeinkapen bat. Hefestok isilpean jarria zuen kutxaren hondoan, Pandora, bere sorkaria, maite baitzuen, eta ez zuen hiltzen ikusi nahi. Bedeinkapen
hura itxaropena zen. Eta haren eraginez gizonek aurrera egitea erabaki zuten, zorigaitz guztiak gorabehera. Berdin zitzaien
zenbat sufritu beharko zuten: minik eta penarik gabeko, gerrarik
eta heriotzarik gabeko bizimodu hobe baten itxaropenari eutsiko
zioten beti.
5 akitu: nekatu, leher egin.
6 hotsandi: seriotasun handia, solemnitatea.
24
Deukalion eta Pirra
Pandorak bere kutxa zabaldu zuelarik, gizakiak elkarren kontra borrokatzen hasi ziren. Zelai eta hirietan gudaldiak egin ziren, eta Lurreko bazter guztietan geratu ziren isuritako odolaren
arrastoak. Zeusek, gaitzituta, ehunka pertsona hil zuen bere tximistekin, bortizkeria erabat alde batera utzi behar zutela ohartarazteko. Baina gizakiek ez zuten kasurik egin. Orduan, Zeusek
zerua ilundu eta orro egin zuen:
—Animaliak bezain basatiak zaretenez gero, ezabatuko zaituztet Lurraren gainaldetik! Urak mundua ito dezala denak hilik egon arte!
Lurra ilunpetan geratu zen, eta bederatzi egun eta bederatzi
gauez etengabe egin zuen euria. Ordu arte, urak bare egon ziren:
itsaso zabala poliki mugitzen zen, aintziretako urak lozorroan
zeudela zirudien eta ibaiak eztiki isurtzen ziren ozeano neurrigabera. Uholdearekin, ordea, itsasoa zakar eta arriskutsu bihurtu
zen, ibaiek herri eta hiriak suntsitu zituzten, eta Lur osoa urezko
geruza sakon baten azpian murgilduta geratu zen.
Bi pertsonak bakarrik lortu zuten bizirik irautea: Deukalion eta Pirra senar-emazteak. Deukalion Prometeo titanaren semea zen. Egun batez, Kaukasora joan zen aita bisitatzera, eta negar egin zuen ikusi zuenean, kateatuta, gibela jateko saihetsean
mokoka egingo zion arranoaren zain. Etorkizuna aurreikuste25
ko gauza zenez gero, Prometeok aldez aurretik izan zuen Zeusen
asmo ikaragarrien berri, eta Deukalion jakinaren gainean jarri
zuen iristear zegoen hondamendiaz.
—Zeusek Lurra urperatuko du —esan zion—, eta gizateria
osoa desagertuko da, baina zu salbatu ahal izango zara nire aholkuei kasu eginez gero… Ontzi handi bat eraiki behar duzu eta,
uholdea hasi bezain laster, bertan ontziratuko zara emaztearekin
batera.
Deukalionek aitaren jarraibideak bete zituen. Ontzia egin
zuen, elikagaiez bete eta uholdea hasi orduko emaztearekin batera ontziratua zegoen. Bederatzi egun eta bederatzi gauez nabigatu zuten euri gogorraren pean, erabateko ilunpearen erdian.
Zenbaitetan, haizeak zirimola handiak eragiten zituen uretan, eta
Deukalionek eta Pirrak ontziaren brankari1 eutsi behar zioten,
kareletik2 ez erortzeko.
Atertu zuen azkenik, ibaiak beren ibilguetara itzuli ziren eta
itsasoa berriro baretu zen. Orduan, zerumugan Athos3 mendiaren tontorra agertu zen, eta hantxe hartu zuen portua Deukalionek, eta gainezka egindako urak lurrundu arte asteetan zehar
itxaron zuen. Lurra berriro ikusgai egon zenean, Deukalion eta
Pirra Athos menditik jaitsi ziren gizakiren baten bila, baina ez
zuten inor aurkitu. Mundua hutsik zegoela ikusirik, Pirra negarrez hasi zen.
—Lasai —esan zion senarrak—. Jainkoei otoitz egingo diegu
eta babesa emango digute.
1 branka: ontziaren aurreko aldea.
2 karel: ontziaren alboetako goiko ertza.
3 Athos Greziako ipar-mendebaleko lurralde menditsua da.
27
greziar mitoak
Athosen oinean Temis zuzenbidearen jainkosari eskainitako
tenplu bat zegoen. Espero zitekeenez, hutsik zegoen: lokatzez eta
adar bustiez estalita zegoen lurra. Baina artean toki sakratua zen,
eta Deukalion eta Pirra aldarearen aurrean belaunikatu ziren.
Ahots apalez, Deukalionek galdetu zuen:
—Esaguzu, Temis, betiereko legeak eman dituzun horrek, gizon-emakumeak izango dira munduan berriro?
Erantzuna ez zen berehala etorri, jainkosak berak ere galdera
larri haren erantzuna jakingo ez balu bezala. Itxaronaldi luze baten ondoren, berriz, Temisen hotsandiko ahotsa indarrez entzun
zen santutegian, hauxe esateko:
—Mundua berriz populatu nahi baduzue, zuen amaren hezurrak bizkarraren gainetik jaurti behar dituzue. Zuk botatzen dituzun hezurretatik, Deukalion, gizonak jaioko dira, eta zuk jaurtirikoetatik, Pirra, emakumeak. Baina begiak estalita bota behar
dituzue hezurrak, ez baitagokizue halako mirari harrigarririk ikustea…
Temis isildu zenean, Pirrak esan zuen, asaldaturik:
—Gure amaren hezurrak botatzeko esan ez du ba!
Deukalion zurbilduta zegoen.
—Hala da, bai —esan zuen, emaztea bezain nahasirik.
—Baina ezin dugu gure amen hilobia profanatu!4 —ohartarazi zuen Pirrak—. Sakrilegioa5 da!
—Eta zer egin dezakegu? —erantzun zuen Deukalionek ahots
ezin tristeagoaz—. Gure betebeharra jainkoei men egitea da…
—Ez esan erokeriarik, Deukalion! Gure arbasoak lurpetik ateratzen baditugu, betiko nahigabetuko gaitu hildakoen espirituak!
4 profanatu: errespetagarria edo sakratua den zerbaitekin begirunerik gabe jokatu.
5 sakrilegio: pertsona edo leku errespetagarri edo sakratu bat profanatzea.
28
dekalion eta pirra
Deukalion eta Pirra burumakur eta nahasirik atera ziren tenplutik. Zer egin zezaketen? Temisi men egiten ez bazioten, jainkoak haserretu egingo ziren, eta hari men eginez gero, hildakoak
haserretuko zituzten. Egiten zutena egiten zutela, huts egingo zutela ematen zuen. Lur jota, Deukalion eta Pirra ibiltzen hasi ziren. Norabiderik gabe zihoazen, orkatiletaraino iristen zitzaien
lokatz-geruza zapalduz. Deukalion, Temisen hitzekin nahastuta,
ozenki pentsatuz zihoan, begirada lurrean iltzatuta:
—Ezinezkoa da jainkoek krimen bat egitea aholkatu izana
—esaten zuen berekiko—. Hildakoen errautsak sakratuak dira,
eta gerretan ere bakealdiak eskaintzen zaizkio etsaiari, hildakoak
lurpera ditzan. Ez, ziur nago Temisek ulertu ez dugun zerbait
esan nahi zigula… Gure amaren hezurrek…
Bat-batean, Deukalionek dena ulertu zuen.
—Badakit zer esan nahi izan duen Temisek! —oihu egin zuen,
pozaren pozez, eta bere tunikari piltzar6 bat erauzi eta bi zati egin
zizkion—. Tori, estali begiak honekin —esan zion emazteari—,
eta gero makur zaitez, jaso harri bat eta bota ezazu atzerantz zure bizkarraren gainetik.
Pirrak ulertu gabe obeditu zuen. Begiak estali zituen, makurtu zen eta lurra haztatzen hasi zen itsu-itsuan. Deukalionek gauza bera egin zuen, eta berehala ukabil baten neurriko harri bat
haztatu zuen. Orduan zutik jarri zen eta harria atzerantz bota
zuen, bizkarraren gainetik.
Mirakulua berehalakoa izan zen. Lokatzetan hondoratu zenean, harria bigundu egin zen eta berezko bizia izango balu be6 tunika: Grezia, Erroma eta antzinako beste zibilizazioetako gizon-emaku-
meen gorputza janzteko erabiltzen zen jantzi luze zabala; piltzar: ehun zatia.
29
greziar mitoak
zala hazten hasi zen, harritik sortutako eskultura bat bezala. Gizon baten altuerara iritsi zenean, itxura hartzen hasi zen: agertu
ziren enborra eta burua, besoak eta hankak, ahoa eta begiak.
Deukalionek ezin izan zuen ikusi, baina asko poztu zen jaio berria zela bere atzean mundu berriko lehen gizona pentsatuz.
Bata bestearen atzetik, Deukalionek eta Pirrak ehunka harri atzerantz botatzen jarraitu zuten. Jasotzen zituzten harriak,
izan ere, Lurraren hezurrak ziren, gizaki guztien ama baita Lurra.
Deukalionek botatzen zituen harrietatik gizonezkoak jaiotzen ziren, eta Pirrak jaurtitzen zituenetatik, berriz, emakumezkoak.
Harri zuriek gizaki zuriak sorrarazten zituzten, eta beltzek, ostera, gizaki beltzak; harri astunak pertsona sendoak bihurtzen ziren, eta harri arinak pertsona argalak. Denbora gutxian, bada,
hondartza gizon-emakumeez eta haurrez bete zen, batzuk itsusiak eta beste batzuk ederrak, batzuk alaiak eta beste batzuk malenkoniatsuak. Halaxe, Deukalionek eta Pirrak bigarren gizateria
sortu, eta gizateria hark mundua oso azkar populatu, eta poz eta
tristeziez, herra eta adiskidetasunez, itxaropen eta porrotez bete zuen.
30
Greziar mitoak
Antzinateko grekoek mitologia izenez ezagutzen
dugun elezahar liluragarrien sailaren bidez
azaltzen zuten munduaren zentzua. Istorio
zahar haiek, gertakari gogoangarriak hats poetiko handiz kontatzen baitzituzten, jainko ahalguztidunez, bihotz adoretsuko
heroiez eta izaera ahularen erruz zorigaitzean erortzen ziren
pertsonez mintzatzen ziren. Liburu hau greziar mitologiaren
errepertorio zabalaren erakusgarri bikaina da. Orrialdeotan
azaltzen zaizkigu, besteak beste, zer gertatu zen Pandoraren
kutxarekin eta Troiako zaldiarekin, zergatik Midas erregeak
urre bihurtzen zuen ukitzen zuen guztia, nor izan ziren Prometeo eta Minotauro, zer gertatu zitzaion Orfeori infernuetara jaitsi zenean eta zergatik Ikaro gaztea tematu zen txoriek bezala
hegan egiten, kanabera eta argizariz egindako hegoez. Bilduma hain da askotarikoa eta bizia, azken batean oso erraz ulertzen baita zergatik mitoek iraun duten bizirik hogeita hamar
mendez: zeren, egun orduan bezala, ezin hobeki betetzen baitute beren helburua, hots, giza bizitzaren gorabeherei buruzko
irakaspenak ematea, emozioaren eta ezustearen bidez.
C100655
Liburuki hau mitologiaren unibertsorako sarrera ezin hobea
da. Hamalau mito greziar biltzen ditu, famatuenen eta erakargarrienen artean hautatuak, era atsegin eta soilez,
baina baita ere literatura-asmo nabarmenaz kontatuak. Liburuak, gainera, Svetlin artista bulgariarrak
egindako ilustrazio bikainak dauzka.