Donostia,Bilbo,Arrasate,Azpeitia eta Errenteria
Transcription
Donostia,Bilbo,Arrasate,Azpeitia eta Errenteria
berria Igandea,2009ko abenduaren 20a testuak:Aitor Castejon,Leire Lardizabal,Ainitze Agirrezabala,Myriam Gartzia eta Nahiara Gago san tomas Donostia, Bilbo, Arrasate,Azpeitia eta Errenteria KOSK EGITEKO AZOKA JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS 02 san tomas ›› donostia berria 2009ko abenduaren 20a,igandea IDOIA ODRIOZOLA › EUSKAL JANTZIEN SALTZAILEA «Supermerkatuekin daukagu lehiarik handiena» San Tomas egunean tradizioa da donostiarrentzat baserritar janztea. Bretxa inguruan dago Idoia Odriozola denda ezaguna,eta hara jo dugu jantzi horren xehetasunak ezagutzera. Idoia Odriozola da izen bereko dendako arduraduna. Euskal Herriko soineko tradizionalak saltzen ditu bertan, eta berak ere familiaren tradizioa darama gainean, 118 urte baititu dendak. Noiz ireki zen denda hau? Duela 118 urte ireki zuen nire familiak, Odriozola familiak, eta aspaldi, lantegietakoentzako arropa ere saltzen zen; arrantzaleentzat, adibidez. Eta noiztik saltzen da baserritar arropa? Duela 47 urte inguru, amak baserritar jantzi bat egin zidan. Lantegi batean lan egiten zuen gizon batek modeloa eskatu zigun, eta jantziak egiten hasi ginen; guk egiten genituen, eta haiek saldu. Orain dena aldatu egin da, eta guztiz desberdina da mundu hau. Urte guztian arropa saltzen al da? Bai, arraroa badirudi ere, hilabete guztietan saltzen dugu arropa, gehiena abenduan. Lanez gainezka gaude oraintxe bertan. Baina udan ere baserritar jantzi ugari eskatzen dizkigute, erromeria asko egoten baitira, herrietako jaiak… Euskal jaietarako ere asko egiten ditugu, eta dantza taldeek ere guri eskatzen dizkigute jantziak. Orain, gainera, modan jarri da baserritar jantzita ezkontzea! Zein da jantzi ofiziala? Mutilen kasuan, alkandora, brusa, prakak, txapela, abarkak, galtzerdiak eta zapia; nesken kasuan, alkandora, gona, gerruntzea, mantala, abarkak, galtzerdiak, eta zapia buruan; gutxienez! JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Ondoan antzeko denda bat dago… Bai, baina oso ongi konpontzen gara haiekin. Lehiarik handiena supermerkatu handiekin daukagu, denetik baitute. Txinatik ekartzen dituzte jantziak, eta kalitatean nabaritu egiten da; baina gureak politagoak dira, eta ehun hobea dute. Krisiak min egin al du sektorean? Baietz esango nuke. Jende asko sartzen da dendan; batzuek zer edo zer erosten dute, baina beste ba- tzuek bakarrik prezioa galdetzen dute. Zaila al da abenduan zenbat salduko duzuen jakitea? Ezin izaten dugu aurrez ikusi, urtero aldatu egiten baita kopurua, baina, egia esan, asko saltzen dugu, eta pozik gaude. Zein izango da aurtengo moda? Nesketan, batez ere kolore biziak eramango dira: urdina, gorria, morea… Moda urtero aldatzen da, baina jantzi tradizionala ez da inoiz aldatuko. donostia ‹‹ san tomas berria 2009ko abenduaren 20a,igandea 03 TRADIZIOAREKIN GOZATUZ Txistorra eta taloa,gazta,sagardoa... ongi pasatzeko osagai guztiak ditu San Tomasek. Horrez gain,baita animaliak eta musika ere. Ohi denez, txerriak ere bisitatuko du Donostia; aurten ‘Igone’-k. U rtero-urtero abenduaren 21ean San Tomas eguna ospatzen da. Egun handia da benetan donostiar guztientzat, baita beste herri eta hiri batzuetatik datozenentzat ere. Baina noiztik eta nondik dator tradizio hori? Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen San Tomas eguneko ohitura. Egun horretan negua hasten da eta baliteke ohitura hortik etortzea. Maizterrak hirira joaten ziren, lurren errenta ordaintzera; diru kopuru handia hartu eta hirira jaistean, oso aukera ona zuten berek landutako produktuak saltzeko eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko. Errenta ordaindu arren, diru bat ere atera nahi zuten berentzat. Diru horrekin txerria erosi, zaindu, hazi eta hil egiten zuten, txistorra egin ahal izateko beren lurren jabeentzat. Gainera, trukeak egiten saiatzen ziren beste merkatari batzuekin. Diru pixka bat, tresneria eta janari dezente lortzea zen baserritarren asmoa, negu gogorra igarotzeko. Hortik sortu zen San Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, abenduaren 21a festa eguna da Donostian, eta Gipuzkoa osora zabaldu da historian zehar. Donostian zehar, txistorra, taloak, gazta edo sagardoa hartzeko TXISTORRA. Ogi tartean edo taloan,baina beti dago txistorra.M.SOROA/ ARP hainbat postu izaten dira, baita eskulanen postuak ere. Aurten 209 postu jarriko dituzte, eta Konstituzio plazan, Gipuzkoa plazan, Zuloaga plazan, Trinitate plazan, Sarriegi plazan, Boulebarrean, Elkano kalean eta Txurruka kalean egongo dira. Produktuak saltzen dituztenek lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute. Hain zuzen, txistorra, ezti, txorimalo eta barazki eta fruiturik onenak sarituko dituzte. ‘Igone’izango da aurtengo txerria, eta Leitzako Arro baserritik dator; 350 kilo pisatzen ditu Kanpoko animaliak ere izango dira azokan: emuak, llamak eta gameluak, esaterako TXERRIA. ‘Igone’izango da azokako protagonistetako bat.J.MANTEROLA / A.PRESS Animaliak dira festa honetara gonbidatuta dauden beste batzuk. Hemengoak (oiloak, astoak, untxiak...) eta kanpokoak (emuak, llamak, gameluak), guztiak Sarriegi plazan bilduko dira. Eta urtero txerri bati ematen zaio protagonismoa. Egunean, edonor joan daiteke hura ikustera, argazkiak ateratzera edota bideoan grabatzera. Aurtengo txerria, Leitzako Arro baserritik etorriko da, eta Igone izena jarri diote. Dieta handirik ez du egin behar izan, eta 350 kilo pisatzen du. Animaliez gain, musika ere ezin da falta, eta trikitia entzungo da batean eta bestean. 19:30ean erromeria izango da Boulebarreko kioskoan, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin. 13:00etan, berriz, toki berean, euskal kantu zaharrak, Garazi Egiguren eta Garazi Esnaolaren eskutik. Gure gomendioa festara irten, txistorra jan, eta ongi pasatzea da. 04 san tomas ›› donostia berria 2009ko abenduaren 20a,igandea NICOLAS BLANQUEZ › IKASLEA «Txistorra saltzea oso esperientzia polita iruditzen zait» Gauzak ondo eginez gero diru dezente irabaz daitekeela esan du Nicolas Blanquez ikasleak. San Tomas egunean, taloak, sagardoa, pintxoak eta, batez ere, txistorra dira eguneko janaririk garrantzitsuenak, eta, hain zuzen, txistorra saltzeko postuak jartzen dira Donostiako kaleetan. Erakunde, talde eta ikastola ugari aurkezten dira urtero postu bat jartzeko, baina bakar batzuek lortzen dute helburua. Aurten, 50 postu zozkatu ziren azaroaren bukaeran. Duela zenbat urte dira postu batean egoten zarela San Tomas egunean? Ez naiz ongi oroitzen noiz hasi nintzen, baina, jende asko bezala, eskolan hasi nintzen San Tomas egunean postu batean laguntzen, duela urte asko. Unibertsitatean, gelako lagunekin postu bat jartzea bururatu zitzaigun, azken ikasturteko bidaiarako dirua lortu nahian, eta aurten ere unibertsitateko jendeari lagundu egingo diot egun handi honetan. AITOR CASTEJON giak berotu, eta txistorra frijitzen hasten gara. Festa egun hau bizitzeko beste era bat da, eta edonori gomendatzen diot behin behintzat probatzea. Nolako ordutegia izaten da? Merezi al du? Dagoeneko, toki guztiak ezagutzen ditut; urtetik urtea toki batean tokatzen zaigu. Denak nahiko ongi daude, Trinitate plaza, Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Gros… Bai, jakina; oso ongi pasatzen dugu: jende berria ezagutzen dugu, esperientzia polit-polita da eta, gainera, diru dezente irabazten dugu. Besterik zer eska genezake! Ordutegiari dagokionez, nire ordutegia bost ordukoa bada ere, hamar ordu baino gehiago egiten ditut gustura nagoelako eta lagunei laguntzeko asmoz. Txistorra saltzea oso esperientzia ona eta polita iruditzen zait; oso egun ederra da, eta gustura egiten dut lan. Baserritarrez janzten naiz goizean goiz, eta gelakoekin topaketa bat egiten dut. Gero, janari guztia, edalontziak, ogia eta beste eramaten ditugu postura, zarta- Postu gehienek ikasturte bukaerako bidaiarako erabiltzen dute lortutako dirua. Gauzak ongi egiten badituzu eta lapurrekin arazorik ez baduzu, diru mordoa irabaz daiteke. Donostiako toki askotan jartzen dira postuak.Zein duzu nahiago? Nola pasatzen duzu egun hori? Diru asko irabazten duzuela diozu. Hala al da? Zertarako erabiltzen duzue gero? Zer da egun honetako gauzarik hoberena? Dena: jendea, giroa, txistorra. Zaila da hitzekin esplikatzea. Eta gutxien atsegin duzuna? Inori ez zaio gustatzen jaso behar izatea. Zikinkeria handia sortzen da, eta bukaeran oso nekatuak egoten gara denok, baina egin beharreko gauza bat da. Nolako bezeroak izaten dira San Tomas egunean? Denetarik ikus daiteke, baina %90 oso atseginak izaten dira gurekin. Hala jarrai dezala! Urte hauetan guztietan,pasadizo ugari izango zenituen,ezta? Egun bakoitzeko milaka kontatu ditzaket. Behin, hiru pertsona bakarrik geratu ginen postu guztia garbitu eta jasotzeko. Oso berandu zen, eta Udalaren zigorra ez jasotzeko, kalean zeuden hiru gazteei dirua eskaini nien laguntzaren truke. Denetarik pasa zaigu, eta ea aurten zer gertatzen den! azpeitia ‹‹ san tomas berria 2009ko abenduaren 20a,igandea 05 POSTUA. ‘Nava Jevan Bizi Berria’elkarteak postu berezia jarriko du.Goian,ezkerretik eskuinera:Esti eta Iratxe Korta,Bego Artola,Iurre Eizagirre eta Pedro Luengo.Behean,ezkerretik eskuinera,Rebeka Eizagirre,Belen Rodrigez,Karmele Prat eta Vanesa Cerrajero. UZTARRIA BIZI BERRIAREN ALDE,POSTUA Indiako umezurztegietan gaixorik dauden bost haurren tratamendurako diru laguntzak lortzea du helburu ‘Nava JeevanBizi berria’elkarteak. S abelak ez du jairik izango hilaren 21ean, San Tomas egunean. Nahiko talo eta txorixo izango da; baita zintzurra bustitzeko zer edana ere. Alabaina, Azpeitiko plazara joaten denak santomasetan ohikoa ez den postu batekin egingo du topo. Indiako umezurztegietan gaixorik dauden bost haurren tratamendurako diru laguntzak lortzeko asmoz Nava Jeevan-Bizi berria elkarteko kideek postua jarriko dute. Laguntzeko beharra Calcuttara (India) egindako bidaia batean izandako esperientziak bihotza hunkiturik, eta lagundu beharraren sentimenduak bultzaturik, Azpeitiko, Zumaiako eta Debako hainbat lagunek osatutako elkartea da. Taldeko kide Iurre Eizagirrek adierazi duenez, umezurztegi horretan talasemia deituriko odoleko gaitza pairatzen dute hainbat haurrek: «Odolaren substantzien desorekan oinarritzen da gaixotasuna. Hemoglobinaren ohiz kanpoko ekoizpena da, globulu gutxiago sortu eta gehiegi suntsitzen dira». Arazoa ez dela talasemia, soilik, gaineratu du Karmele Pratek: «Zenbait kasutan, GIBduna edota ihesduna izatearekin bat etortzen da». Beraz, talasemia duten bi haurrei eta HIESArekin gaixorik dauden MANUEL ARRIZABALAGA› HARAKINA «Ohi baino baratxuri gehixeago sartzen diot txorizoari» San Tomas eguna gerturatu ahala, ohikoa baino txorizo eta txistor gehiago egin behar izaten du Manuel Agirrezabala harakinak. Txorizoak egiteko sekretua «lana mimoz egitea» dela adierazi du . San Tomas egunaren atarian txorizo festa handia al dago zuenean? Astero, 30 kilo txorizo egiten ditugu, baina San Tomasak gerturatu ahala, lan gehiago izaten dugu. Hala eta guztiz ere, San Tomasetarako enkargu handirik ez dugu izaten. Guk egiten dugun txorizoa, txorizo ona da, eta nik uste dut, txorizoaren kalitateari baino, prezioari gehiago begiratzen diotela postuetan. Enpresa komertzialetan generoa merkeago eros- Zer saltzen da gehiago txistorra ala txorizoa? Makineriak eta teknologia berriek erraztu al dute txorizoak egiteko jarduna? Zer gai erabiltzen duzu? Jateaz inoiz aspertzen ez zaren jaki preziatua da,ezta? ten dute. Biak saltzen dira ondo. Baina txistorrak txorizo egosiak baino lan gehiago eskatzen du. Masa desberdina da. Txorizo egosiaren kasuan, hestea eta xehakina askoz ere lodiagoa da eta errazago egiten duzu lana, hausteko zailagoa baita. Dena txerrikia. Harakin batzuk txerriaren besorik ez dute sartzen, baina nik bai, txorizoa gihartsuagoa eta hobea ateratzeko. Hestea ere txerriarena izaten da, baina txistorrarena finagoa izaten denez arkumearena erabili izan dugu. Gaur egun makina hobeak daude; baina iruditzen zait oraingo eta lehengo oratzeko makinek funtzionamendu bera dutela. Oraingo makinek orea ondo nahastuta sartzen dute, eta lehengoek ere bai. Bai, jende gutxik egiten dio muzin txorizoari. Gauza askotarako erabiltzen da: eltzeari sartzeko, frijituta jateko… Sekreturik ba al duzu? Mimoz egitea lana, txukun eta garbi. Ohi baino baratxuri gehixeago sartzen diot txorizoari. beste hiru umeri laguntzea dute helburu elkartean. San Tomas egunean Azpeitian jende asko ibiltzen dela aprobetxatuz jarriko dute postua. Vanesa Cerrajeroren esanetan, «ez da San Tomasetako ohiko postua izango; jertseak, kamisetak eta gisako materiala izango dugu salgai ,eta gure asmoak ezagutaraztea eta jendea laguntza ekonomikoa ematera ani- matu nahi dugu». Talasemiaz gaixorik daudenen kasuan, «hilero odol transfusioetarako 120 euro behar» dituztela dio Pedro Luengok. HIESAren kasuan, tratamendua 72 euro kostako litzateke. Hargatik, Indiako umezurztegietan dagoen egoeraz hitz egin nahi diote jendeari, eta, harpidetza gisako metodoak baliatuz, hilean bost euro ematera animatu. 06 san tomas ›› arrasate berria 2009ko abenduaren 20a,igandea EGITARAUA ›› Abenduak 22,astelehena 9:00 › Etxafuegoak. 9:30 › Diana Udalaxpe txistulari taldearekin eta Arrasateko gaiteroekin. 10:00 › Laubide plazan,ganadu feria. 10:00 › Biteri etorbidean,hegazti erakusketa. 10:00 › Sebero Altube plazan,fruta eta barazki erakusketa eta lehiaketa. 10:30 › Herriko Plazan,Aramaioko sagardogileen sagardo dastatze eta taloak. 10:30 › Jokin Zaitegi plazan,eskulangintzen feria. 11:30 › Kalejira:Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak,Arrasateko trikitilariak,Udalaxpe txistulari taldea,Arrasateko gaiteroak eta koplariak. 11:30 › Iturengo joaldunak herriko kaleetan. 11:30 › Incansables txaranga herriko kaleetan. 12:00 › Zaldibarren,herri kirolak: aizkolariak,Australiako erako aizkora aitzurrarekin mozketa,ingude eta lasto altxaketa,motozerrarekin irudiak eta trontza partehartzailea. AZOKA. Ohiko barazki eta fruta azoka ikusteko aukera izango da,besteak beste.BERRIA XIV. MENDETIK DATORREN TRADIZIOA 1351ean Petri I.ak baimendu eta legezko bihurtu zuen santamasetako festa. Hasieran Meatzerreka auzoan egiten zen. G aztelako errege Petri I.a Ankerrak 1351. urtean baimendu eta legeztatu zuen San Tomas jaia, eta hasieran Meatzerreka auzoan ospatzen zen —hipotesi nagusiak dio Arrasateko garai hartako ekonomia oparoaren erdigunea izan zela—. Bi gizonek berton labanaz elkar hiltzeak ekarri ei zuen azoka lekuz aldatzea, baina, zorionez, abenduaren 21etik 23ra arte egiten ziren feria egunak mantendu egin ziren. Makina batek aprobetxatzen zuen salerosketa itzel hura urte guztirako oinetako eta arropak erosteko. Baserritarrak, berriz, errentaren zorra ordaintzeko 12:15 › Herriko Plazan,Arrostaitz dantza taldearen ekitaldia. 12:45 › Herriko Plazan,Arrasateko trikitilarien eta koplarien ekitaldia. 13:00 › Zaldibarren,harri-jasotzaileak.Perurena aita-semeak eta Miren Urkola. 13:15 › Herriko Plazan,Lore Gazteak dantza taldearen ekitaldia. 13:45 › Herriko Plazan,txerri dantza herrikoia. 14:15 › Portaloitik irtenda herri kalejira kiroldegiraino. 14:30 › Musakolako kiroldegian, herri bazkaria.Txartelak salgai: Monte,Kaxoi,Basati eta Bengoa tabernetan.Salneurria:15 euro.Umeentzat tailerrak egongo dira Txatxilipurdiren eskutik. 18:00 › Uarkape udal pilotalekuan pilota partidak: Diaz-Beobide/ Olaetxea-Oteiza Berasaluze VIII - Begino / Olaizola II edo Bengoetxea VI - Beloki. 19:30 › Herriko Plazan,txerri dantza eta larrain-dantza. 20:00 › Herriko Plazan,txerri zozketa. 20:00 › Herriko Plazan,dantzaldia Egan taldearekin. jaisten omen ziren herrira urteko azken ferian. Mendeen poderioz, erosi eta ordaintzeko metodoak ikaragarri aldatu dira. Lehen, behintzat, baserritarrek jakiten zuten nork aprobetxatzen zituen beren ortuek ekarritako onurak... Zuzeneko tratua alor guztietan ia galtzear delako adierazgarrietako bat besterik ez da. Eta egun azokek duten egoera kezkagarriari begiratu besterik ez dago; azkar eta merke bizi behar honek ekarri du askotan ez jakitea erosten den hori zer den edo nondik datorren, eta merkatuetan egiten diren erosketak gero eta urriagoak dira, saltoki handiek eskaintzen dituzten ordutegi zabalen mesedetan. Festarekiko maitasuna Argi dago, beraz, egungo santamasak ere ez direla ordukoak. Bestela esanda: ea nor dagoen zain abenduaren 22a noiz helduko, urteko arropak erosteko! Baina egia da badela bizi-bizirik irauten duen zerbait: arrasatearrek festa honi dioten maitasuna eta gosea. Arrazoi sendo bat dago horren atzean: santamasak bertokoek eta bertakoentzako antolatutako jaiak dira. Eta, bestela, ikusi besterik ez dago zelako abiadan ibiltzen den jendea herri bazkariko txartelak eskuratzeko! Etziko giroa imajinatzeaz bat, ezin kendu burutik txistor usaina eta kaleko mugimendua. Euskaldunok badugu sen berezi bat halako giroan piztu eta zuzenean parrandaren biziora bultzatzen gaituena. arrasate ‹‹ san tomas berria 2009ko abenduaren 20a,igandea 07 IBAN GALAN › SANTAMASETAKO KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEA «Oso zaila izango da Olariagak utzitako lekua betetzea» Koadrilakoekin parrandan dabilela bere kartela ikusteak ilusio handia egingo diola esan du Iban Galanek. Zakilixuten eta Ez gaude denok-en bila ibili zen bat baino gehiago txikitan hark egindako karteletan, eta santamasetako ikono bihurtuak ziren Olariagak urte askotan egindako kartelak. Iazkoa azkena izango zela erabaki zuen, eta arrasatearrek, penaz bada ere, onartu dute gehiago ez dutela barrerik egingo haren txerri sinpatikoekin. Santamas Komisiñuak zinez eskertu nahi izan du hark egindako lana, eta, jai herritarren aldeko jarrerari eutsiz, herriko lehiaketa baten bidez aukeratu du aurrerantzean jaiak iragarriko dituen irudia. Iban Galan gazte arrasatearrak hartu du testigua, Udalak, batzordeak eta kultur taldeek osatutako epaimahaiak onena haren lana dela ebatzi ostean. Hark ere «txikitatik» miretsi izan ditu Olariagaren lanak, eta oso serio esan du «oso zaila» izango dela Olariagak utzitako lekua betetzea. «Baina garaiak ere aldatu egiten dira, eta txalotu nahi dut herritarrei jaietan parte hartzeko aukera hau zabaldu izana». Herriminez egin du kartela Ibanek, diseinu grafikoko ikasketek eta lanak Bartzelonako bizimoduan uzten dioten tartean. Gutxi falta zaio etxera bueltatzeko, eta «hemen ikasitako gauza guztiak Euskal Herrira eramateko asmoa» daukala azpimarratu du. Herriari egin berri dion ekarpena gurasoei, ALDAKETA. Iban Galan,ezkerretik bigarrena,Arrasateko kultur taldeen hainbat ordezkarirekin kartelari eusten.Kartel berria izango da aurten. BERRIA arrebari, koadrilakoei eta neskalagunari eskaini die. Lehiaketa irabaztea espero al zenuen? Bada, ez. Gainera, pentsatzen nuen Olariagak egingo zuela kartela, urtero bezala, eta lehiaketaren berri arrebak eta neska-lagunak eman zidaten. Haiek animatuta aurkeztu nintzen; ez nuen espero, baina neure irudia aukeratu dute, eta oso pozik nago. Zer esan nahi du zuretzat santamasak zeuk egindako kartelak iragartzeak? Olariagak herrian oso ezaguna den estilo bat markatu du, baina denboraren poderioz gauza asko ari dira aldatzen. Neuk zeharo ezberdina den zerbait egin dut, modu zuzen eta azkarrean informatuko duen kartel bat. Izan ere, pentsatzen dut jendea saturatuta dagoela kalean hainbeste kartel ikusteaz eta egun ez dela astirik izaten haiei begira jartzeko. Batzordearen asmoa da, aukeratutako irudiari zenbait urtetako jarraipena ematea. Olariagak utzitako markak ez al zaitu apur bat estutzen? Iritzi ona edo txarra izan dezakete, «Garrantzia eman diot beste euskarri batzuetan erraz aplika daitekeen diseinu bat egiteari» baina artearen ikuspuntutik garrantzitsuena da jendeak zure diseinuaz hitz egitea. Esan nahi dudana lehenengo begiradan era sinplean ulertaraztea da nire marka. Irudiak santamasen izaera adierazi behar zuen. Zer elementu erabili dituzu hori lortzeko? Oinarrietan jartzen zuen ezinbestean agertu behar zutela txerriak, Udalaitz mendiak eta Portaloiak. Alde horretatik, eskatutakoa betetzera mugatu naiz. Jendearen arreta erakartzeko asmoz, berriz, irudien mugimendua eta kontrastea topatu ditut, kartela lau zati asimetrikotan banatuz eta kolore kontrajarri bi aukeratuz: zuria eta beltza. Esan nahi dut sortzerakoan ez dudala kartelean bakarrik pentsatu. Izan ere, irudi hau eskuorriak eta zozketa txartelak ateratzeko ere erabiliko dute, eta garrantzi handia eman diot beste euskarri batzuetan erraz aplika daitekeen diseinu bat egiteari. Orduan ezin duzu hutsik egin. Hilaren 22rako etorriko zara Bartzelonatik Arrasatera,ezta? Goizetan lanean nabil, baina ahaleginduko naiz sikiera egun pare bat jai eskatu eta etortzen. Ilusio handia egingo lidake koadrilakoekin parrandan nabilela nire kartela kalean ikusteak! Gainera, jendearen iritzia ere bertatik bertara jakitea nahiko nuke, hortik ikasiko baitut hurrengorako. 08 san tomas ›› errenteria eta bilbo TRADIZIOAK AURRERA SEGITUKO DU Errenteriako Zumardian postu ugari izango dira herritarren gozamenerako. G arai batean inguruko baserritarrak herrira jaitsi eta euren produktuak saltzen zituzten San Tomas egunean, egun baserritar gutxi bada ere, urtero Alamedako plaza postuz betetzen da, eta ogitartekoak, taloak, pintxoak eta edariak daude salgai. Horietako postu bat Oiartzo ikastolak jarriko du, eta ikasturte bukaerako bidaia ordaintzeko erabiliko dute lortzen duten dirua. Postuan jende gaztea izango denez girorik ez dala faltako esan du Enara Larrainek. Horrez gain, kartel handi bat jarriko dute postuan hura apaintzeko, eta kartelean azalduko dituzte beharraren arrazoiak. San Tomas jaiak izugarri gustatzen zaizkie; «giro oso ona dago, eta txistorra prestatzea, jendeari ondo pasaraztea oso polita da», Larrainen ustez, eta dirua lortzea gutxienekoa omen da, nolabait, «nahiz eta hasiera batean horixe izan lehen helburua». Ahal den diru gehien ateratzeko postu merkea alokatuko dute gazteek; eguraldi txarra egiten badu, estalkiren bat egin beharko dute nola-hala. Gainera, ikaskide baten gurasoek harategia dutenez, txistorren salmenta merkeagoa izango da, eta pintxoen prezioa ere bai, gainontzeko postuetakoekin konparatuz. Horrela aterako dute beren postua aurrera. Aukera gehiago Txistorra gustatzen ez zaionarentzat, beste motatako pintxoak ere egongo dira. Horrekin batera, eskaintzak ere egingo dituzte. Bidaiatuko dutenak asko dira, eta hiru ordutako txandak egingo dituzte, gehienez. Laurogei pertsona dira gutxi gorabehera bidaia prestatzen ari direnak, baina batzuek egun horretan azterketak dituztenez ezingo dute lanik egin. Gainera, Oiartzungo jendeak Oiartzungo San Tomasetan lan egingo du, eta han postu bat jarriko dute, egun bat lehenago. «Hau guztia sustatzeko, jendea kartelekin paseatzea pentsatu dugu», azaldu du Larrainek. berria 2009ko abenduaren 20a,igandea BASERRITARRAK JAITSI, ETA JAI GIROA NAGUSI BBKk antolatutako azokan 140 ekoizlek parte hartuko dute; bestalde, Bilboko Konpartsak are nabarmenago agertuko dira kalean E koizleak izango dira protagonistak San Tomas egunean, eta 140 produktorek parte hartuko dute urteroko enkontruan, Bizkaiko nekazaritza produktuak erakusten eta saltzen. Horien artean, produktore gazteek euren tartea izango dute. Guztira, 285 salmenta postu izango dira eta produktu hauek salduko dituzte: animaliak, barazkiak, ogia eta euskal pastela, gazta, landareak eta loreak, fruta, eztia, kontserbak eta txakolina eta sagardoa, salduko dira. Zazpi txosna ere izango dira jai eremuaren toki desberdinetan, Plaza Barrian, Areatzan eta Arriagako plazan. Animazioa egun osoan izango da, eta azoka 09:00etatik 20:00etara zabalik izango da. Konpartsak prest Bilboko Konpartsek ere bere tokia eta itzala izango dute Areatzan. «San Tomas egun handia da guretzat, Inauteriak eta Aste Nagusiaz gain, konpartseroen urteroko bilgunea baitugu» azaldu digu Gari Goikoetxeak, Bilboko Konpartsetako kideak. «Garratzitsua da guretzat, bilbotarrontzat ere egun berezia delako. Gure xedea, jaian parte hartzea eta konpartsen itzala nabarmenagoa izatea kaleetan barrena; are gehiago, azken erasoak kontuan hartuta. Hala ere, egun honetan, irabaziak baino gehiago, diru galerak izaten ditugu, egun bakar baterako azpiegitura guztia amortizatzea zaila delakoa». Bilboko Konpartsek San Nikolas elizako atarian izango dute txosna eta agertokia jarrita, eta jaiegun honetarako egitarau berezia prestatu dute. Egun handia bilbotarrentzat, baserri giroa hirira jaisten dene- BANAKETA. Bilboko konpartsek txerri pintxoak eta baba razioak banatuko dituzte.Argazkian iazko azoka. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKIPRESS koa. Baina baserri giroaz gozatzeaz gain, «konpartsek kontrapuntu bat, beste izaera bat ematen diogu jaiari, Udalak ez baitu egitaraurik antolatzen egun honetarako, ez bada Jai Batzordeko Konpartsek antolatzen dena», jarraitu du Gari Goikoetxeak. Bilboko konpartsen txosna 10:00etan zabalduko da, eta ordu horretatik hasita, jai eremua girotzen saiatuko dira konpartseroak. Bestetik, 12:00etan «adierazpen bat irakurriko dugu Bilboko Konpartsak jasaten ari garen erasoei erantzuteko». Eguerdi partean, txalaparta emanaldia, eta horren ostean bertsolariak izango dira konpartsen agertokian, 13:30 aldera. Horrekin batera, egun honetarako espresuki prestatutako txerriki pintxoen banaketa eta baba jana antolatu dute han biltzen direnentzat. «Carlos Ibarrondo sukaldariak egindako txerrikia banatuko dugu. Aurreko gauetik hasiko da prestatzen, eta gau osoz txerriak txingarretan erretzen egongo dira», azaldu digu Goikoettxeak. Horren ostean, baba janaz gozatu ahal izango da, hori ere berezia. «Aste Nagusiko Lehiaketa Gastro- nomikoak direla eta, Bilboko Konpartsak Slow Food edo janari lasaiaren aldeko mugimenduaren barruan gaude —Europan hainbat produktore txiki biltzen dituen elkartea—, eta, horren bidez, Bizkaiko labela duten produktuak bultzatu nahi ditugu. Babak zein txerrikia Bizkaiko labela duten jakiak izango dira». Mungiako babak erabiliko dituzte konpartsetako kideek, denon artean baba dastaketa egiteko. «Saiatuko gara, aurreko urteetan bezala, pintxoek zein baba janak modu oneko prezioan izan daitezen». Dastaketaren ostean, 14:30ean gaita jotzaileak izango dira jaia girotzen. Arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:00etara txosnan bertan erromeria izango dugu, eta 19:30 aldera, «Zazpi Kaleetan zehar Bilbo Kantari ekimena egingo dugu. Ekimen hori aski ezaguna da konpartsen ekitaldien artean, baina oraingoan bereziki Eguberrietako abestiekin girotuko dugu Alde Zaharra», azaldu digu konpartseroak. Txosna gaueko 21:00ak arte izango da zabalik; orduan, bukatutzat emango dute azoka, eta «norberak hauta dezala non bukatu nahi duen festa».
Similar documents
Udalbiltzako kideak auzipetuen aulkian eseriko dira - datu
txak.Eta Aznarrek tiro.Hemen horrela izan ohi da.Prentsa serioak dio: batek helburuak jartzen ditu,eta besteak jo. Egunkaria-rekin Del Olmok egin zuen bezala, Egin-ekin egin zuen Garzonek.Aznarrek ...
More informationNork hil zuen Begoña Urroz?
zuzendaritzako kideari honela jarri zioten Hego Euskal Herrian idatzitako gutun batean: «Lehergailuak. Egunkariek esan bezala gertatu da dena. Eta jendea ez dago pozik, ezta gutxiago ere. Komentari...
More information