Israel eta Hamasek su-etena adostu dute, zortzi - datu
Transcription
Israel eta Hamasek su-etena adostu dute, zortzi - datu
Osteguna Azaroaren 22a 2012. X. urtea 2.923. zenbakia 1,30 € www.berria.info Oparotasuna Durangon Azokan 300dik gora ekitaldi egingo dituzte, abenduraren 6tik 9ra q 36-37 Israel eta Hamasek su-etena adostu dute, zortzi eguneko indarkeria oldearen ostean Aire, itsaso eta lurreko erasoak bertan behera utziko dituztela hitzeman dute, astebetean 158 palestinar eta bost israeldar hil ostean ERREPORTAJEA Zerua infernu Ane Irazabal q Gaza Egiptok bi aldeen bermeak jasoko ditu, adostua betetzen dela ziurtatzeko. Nazioarteak begi onez hartu du su-etenerako akordioa q 20 Inpugnazio bati esker, Kutxan EAJren hautagaitza nagusitu da Xabier Iturbek zuzenean eragile sozialen ordezkaria hautatu duelako, EH Bilduk ez du gehiengorik lortu. Inpugnatu egingo dute q 16 GARI GARAIALDE &/ ARGAZKI PRESS Hiesdunei arreta emateko eskatu die Jaurlaritzak alboko herrialdeei DEuskararen komunitatearentzat,Hekimen. Herri ekimenetik sortutako euskarazko he- Osasun sailburuordeak salatu du murrizketengatik osasun txartela kendu dieten batzuk Osakidetzak artatzen dituela q 10 dabide ez-publikoek ahots batez hitz egingo dute aurrerantzean, Hekimen elkartean bat eginda. Iban Arantzabal zuzendariak esan duenez, «euskararen hiztun komunitateak eremu komunikatibo sendo bat behar du, eta hori sendotzera dator Hekimen». Irudian, hainbat hedabidetako ordezkariak, atzo, Hekimen aurkezteko agerraldian. q 2-3 «Legebiltzarrean akordio zabala lortzen badugu, Madrilek nekez botako du atzera» «Bihar etxetik botako dutenarentzat, independentzia bigarren mailakoa da» Elkarrizketa q 6-7 Elkarrizketa q 23 Bakartxo Tejeria Pere Navarro Eusko Legebiltzarreko presidentea PSCko hautagaia p GAUR 48 ORRIALDE q HARIAN 2 IRITZIA 4 EUSKAL HERRIA 6 EKONOMIA 16 MUNDUA 20 q ERDIZ ERDI 24 q KIROLA 26 Barrenak ETAren biktimei esan die ez zutela asmorik haien mina handitzeko q 9 q AGENDA 31 q PLAZA 36 2 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian› Hedabideak D Hekimen elkartea 2011 D Bi urte elkarlana taxutzen pEditorial bateratua. Otsailaren 1ean editorial bat kaleratu zuten euskarazko komunikabideek: Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua. Ohartarazi zuten larria zela komunikabideen egoera, eta sektorearen aldeko apustu estrategiko eskatu zieten erakundeei. pAgerraldia. Otsailaren 15ean elkarrekin agertu ziren hedabideetako ordezkariak. Publizitatea eta diru laguntzak areagotzea galdegin zieten instituzioei. pMahaia. Hedabideek eta EAEko erakundeek mahai bat eratu zuten, egoera aztertzeko. Hedabiderik gabeko egoera irudikatzeko kanpaina hasi zuten. pGutuna.Aurrekontu planak eskuan,gutun bat argitaratu zuten abenduaren 2an: Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute.Salatu zuten komunikabideen estrategikotasunak ez zuela islarik instituzioen diru kontuetan. «Behar eta merezi» zuten traturik ez izateko beldur agertu ziren. 2012 pHitzarmen eske. Gogoeta bat aurkeztu zuten sektoreari buruz martxoan. Diru laguntza deialdiak ez, itunak eskatu zituzten. pMozketak. Murrizketak salatu zituzten uztailean, eta inbertitzeko garaia zela nabarmendu. pElkartea. Hekimen elkartea sortu dute hedabideek azaroan. «Ahots bateratuz» arituko dira herri ekimeneko euskarazko hedabideak Elkarlanerako aldarria ez da oraingoa euskarazko hedabideen artean. Egungo egoerak, ordea, inoiz baino beharrezkoago egin du elkartea sortzea. «Hainbat saio egin dira azken urteetan euskal hedabideen elkarte bat sortzeko, eta azkenean hemen da», azaldu du Iban Arantzabalek. Elkartearen zuzendari izango da hurrengo bi urteetan. Karguan da dagoeneko: atzo bertan, Hekimen sortu zutela jendaurrean zabaldu aurretik, egin zituzten hasierakoak. Beste zazpi kide ere izango ditu zuzendaritzan Arantzabalek. Hekimen elkarteko zuzendaritzan egongo diren ordezkariak. Ezkerretik hasita laugarrena Iban Arantzabal da, presidentea. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS Hekimen elkartean bat egin dute publiko ez diren euskarazko komunikabideek; «egoera latzari» elkarrekin aurre egitea dute helburu Euskarazko hedabideak «nahitaezko» direla nabarmenduta, baliabideak galdegin dituzte Garikoitz Goikoetxea Donostia Elkar hartzea eta aurrera «ahots bateratuz» egitea erabaki dute publiko ez diren euskarazko hedabideek: Hekimen elkartean bildu dira. «Bakarka baino, elkarrekin hobeto egingo diogu aurre dugun egoera latzari», adierazi dute. Euskal hedabideak garatzea dute xede, «nahitaezko» direla iritzita. Orain bi urte hasitako elkarlanaren fruitua da, azken batean, Hekimen elkartea. Krisi ekonomikoak eta hedabideenak eraginda, egoera gogortzen ari zela konturatu ziren bateko eta besteko arduradunak, eta hizketan hasi ziren elkarrekin, indar gehiago egiteko asmoz. Editorialak, agerraldiak eta bestelakoak izan ziren, eta orain elkartea sortu dute. G Elkarteko kideak 28 Kanala Aiaraldea.com Aikor Aiurri Aizu! Anboto Antxeta Irratia Argia Baleike Barren BERRIA Bierrik Bilbo Hiria Irratia BLB (Berton + Prest) Elhuyar Erlo Telebista Euskal Irratiak Euskalerria Irratia Galtzaundi Gaur 8 / Zazpi Haizetara Gazteberri Gaztezulo Goiena Goierriko Hitza Goierri Irrati Telebista Hamaika Telebista Hernaniko Kronika Hik Hasi Hirinet.net Irria Irutxuloko Hitza Jakin Karkara Lea-Artibai eta Busturialdeko Hitza Mailope Noaua! Oarso-Bidasoako Hitza Pil-pilean Sustatu.com Tokikom Tolosaldeko Hitza Topagunea Ttipi-Ttapa Txintxarri UK Ukberri.net Uztarria Xorroxin Irratia Urola Kostako Hitza Uztaro Xaloa Telebista Zuzeu.com Ahulguneak, baina indartsu Zer egin izango dutela nabarmendu du, eta garrantzitsua izango dela lan hori. Uste baitute euskarak ezinbesteko duela hedabideak izatea: «Euskararen hiztun komunitateak behar du eremu komunikatibo sendo bat, eta hori sendotzera dator Hekimen». Indarra hor egingo dute, nahiz eta jakin txiki izateak zailtasunak ekarriko dizkiela: «Ahula eta hauskorra da euskararen komunikazio esparrua. Hala da, ez dugu geure burua engainatuko». Baina indarguneak ere badauzkate hedabideek: «Asko gara eta pertsona askorengana iristen gara. 600 bat langile sektorean, eta ehunka mila pertsonarengana heltzen gara». Baina egoera ez da erosoa, eta horretaz ohartarazi dute elkarte sorberriaren arduradunek. Urteak daramatzate erakundeei beste tratu bat eskatzen. Elkarrizketa mahai bat eratu zuten hedabideek eta instituzioek uda aurretik: Eusko Jaurlaritzarekin batera, partaide dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioak. Horri eustea eta mahai horretatik egoera hobetzeko bidea jartzea izango du xede elkarteak. Jaurlaritza berriarekin, kasu: «Serio berba egin beharko dugu diru laguntzez, publizitate instituzionalaz, mintzakidetza iraunkorraz...». 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 3 8›› Batera-k ez ditu ofizialtzat hartu Lebranchuk euskal elkargoa ukatzeko esandakoak 11›› Hollandek ez du onartuko sexu berekoak ez ezkontzeko kontzientzia eragozpena Hedabideak D Hekimen elkartea Zergatik Hekimen,‘h’-rekin? Herri ekimeneko euskarazko komunikabideek hitz jokoa egin nahi izan dute elkarte berriari izena jartzerakoan. Herri hitzetik h hizkia hartu dute, eta ekimen hitza erantsi diote horri. Horren bitartez, zer-nolako hedabideak diren adierazi nahi izan dute; alegia, herri mugimenduetatik sortutako komunikabideak direla elkartean bildu direnak. ? Euskara garatzeko, hiru zutabe ezinbestekoak direla azaldu dute elkarteko ordezkariek: administrazioa, hezkuntza eta hedabideak. «Baliabideei dagokienez, administrazioan eta hezkuntzan indar handia jarri da azken hamarkadetan; euskarazko hedabide publikoetan ere bai. Baina askoz gutxiago hedabide ez publikoetan». Hori eskatu diete, beraz, instituzioei: gainerako alorrei adinako babesa emateko herri ekimeneko euskarazko komunikabideei. Arantzabal: «Euskal gizarte moderno eta kohesionatua eratzeko, garaia da azken hamarkadetan sorturiko gizarte hedabideen sare zabala behar bezala babesteko». Komunikabideen behatokia Krisi garaia ez ezik, aldaketa aldia da komunikabideetan. Internetek iraultza ekarri du, oraingo ereduak ezbaian jartzeraino. Horren aurrean, pausoak ematen ari direla adierazi dute Hekimen elkartean batutako hedabideek: «Gogor ari gara lanean: XXI. mendeko Euskal Herri euskaldun eta modernoa nahi dugu». Kazetaritza ereduaren aldaketara egokitzeko eginahalak «etengabe» egiten ari direla nabarmendu dute. «Aurrera begira itzelak dira erronkak». Nora jo aztertzeko gune bat sortzea jarri du mahai gainean Hekimen elkarteak: Euskal Hedabideen Behatokia. «Euskararen komunikazio esparru sendoa garatzeko behar dugun guztia» aztertzea izango du helburu behatoki horrek: audientziak, teknologia berriak, ikerketak eta beste hizkuntzetako esperientziak aipatu ditu Arantzabalek. Hekimen elkartea bera ez ezik, beste kide batzuk ere balituzke behatokiak: instituzioak, unibertsitatea eta hedabide publikoak, esate batera. Iban Arantzabal Tokikomeko zuzendariaren eskutik egingo ditu urrats horiek guztiak Hekimen elkarteak. 52 kiderekin hasi du ibilbidea, baina jakinarazi dute ateak zabalik dituztela beste komunikabide batzuek ere, bat egin nahi izatera. Bi baldintza: euskara hutsez jardutea eta publikoak ez izatea. Elkarlanerako gonbitea helarazi die Arantzabalek: «Ezaugarri horiekin bat egiten duten guztiei dei egiten diegu gurekin bat egitera, elkarlanera». Etxeburua: «Garrantzi totala dute euskarazko hedabideek» 8 pElkarteko zuzendaritzan izango diren kideak. Zortzi kidek osatuko dute Hekimen elkarteko zuzendaritza: Argia-k, BERRIAk, Euskal Irratiek, Gaur 8-k, Gazteberri-k, Hamaika Telebistak, Tokikom-ek eta Xaloa Telebistak. Tokikomeko arduradun Iban Arantzabal izango da buru. Hekimen elkartearen aurkezpenera ordezkaritza igorri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak: Zigor Etxeburua,Euskara zuzendaria.«Babesa eta aldekotasuna» agertzera joan zela adierazi zuen,eta garrantzizkotzat jo zuen elkarte berriak aurrean daukan egitekoa: «Uste dut sektorea aurretik egiten ari zen lana finkatzera datorrela elkartea. Sektore eraginkorragoa izateko aukera handiak irekitzen ditu proiektuak.Erakundetzea,printzipioz, gauza positiboa da».Euskal hedabideen garrantzia nabarmendu zuen: «Euskaraz bizitzeko bidean euskarazko hedabideek duten garrantzia totala da.Erakundetzeak lagundu egingo du euskaraz bizi nahi dugunok hobeto,eraginkorrago eta tresna gehiagorekin egin ahal izaten». Elkartean bilduta, krisiaren eta erakundeen aurrean indar handiagoa izateko itxaropena dute hedabideetako arduradunek. Ilusioz eta itxaropenez hartu dute Hekimen, baina aitortu dute erronka handiak dauzkatela. Elkarrekin, indartsuago Irati Sarasua Arabaolaza Donostia Donostian egin zuten Hekimen elkartearen aurkezpena, atzo, Koldo Mitxelena kulturgunean. Kide izango diren komunikabideetako ordezkariak bildu ziren ekitaldira. Jendaurrean elkartearen berri eman aurretik sortu zuten taldea bera. «Ospakizun eguna da», adierazi zuen Iban Arantzabalek, lehen presidente izango denak. Dituzten erronkak hartu zituen hizpide: «Aurrera begira, gauza asko ditugu egiteko: Internetek markatuko dizkigu hain- bat gauza berri, baita teknologia berriek ere. Garrantzitsua da ikustea irakurleen kopurua nola ari den mugitzen alde batetik bestera; erronka handiak ditugu ikus-entzunezkoetan eta irratigintzan ere». Horri guztiari krisi ekonomiko betean erantzutea izango dute helburu: «Modu trinkoan horri erantzuna ematea egokitu zaigu. Guk emango diogu erantzun bat horri, eta elkarlan eske joango gara», azaldu du Arantzabalek. Tokiko hedabideak dira elkartean bildu diren batzuk; bakoitzak bere esparrua du, baina uste dute elkartuta esparru zabalagoa jorratu ahalko dutela. Elkartea bera berritasuna da; horrelakorik aurrez ez dela izan eta sortzeko garaia bazela nabarmendu dute ekitaldian izan diren ordezkariek. Behin pauso hori emanda, itxaropentsu agertu dira komunikabideetako ordezkariak: euskarazko hedabideentzat garai berri bat hasi dela goraipatu dute. «Batera egingo ditugu orain imajinatu ezin ditugun hainbat gauza» «Badago zer eginik elkarlanean eta aurrera begira» «Iparraldeak modu egokian ordezkatuta egon behar du» «Aurrera begira, ahots bateratua izango dugu komunikabideok» Iban Arantzabal Iban Arregi Aitziber Zapirain Xabier Letona Tokikom BERRIA Euskal Irratiak Argia «Egoera ez da oso ona, eta beti esan izan zaigu batuta indar handiagoa erakutsiko genukeela bai instituzioen aurrean, bai beste erakunde batzuen aurrean. Elkartea sortzeko beharra diru laguntzen eta publizitate instituzionalaren gaiak jorratzea izan da, esate baterako. Baina hori zati bat besterik ez da. Batera egin behar ditugu hainbat gauza, oraindik imajinatu ere egiten ez ditugunak. Horien artean, esaterako, behatokiarena dago; gure datuak etxetik landu nahi ditugu, modu iraunkor batean. Elkarteak erakusten du gai garela euskarazko herri komunikabideok batzeko eta garatzeko». «Beti egon da beharra publiko ez garen euskarazko hedabideok elkarrekin politika eta estrategia komunak batera aurrera eramateko, eta, gaur egungo egoeran, are eta gehiago. Badago zer eginik elkarrekin. Aurrera begira jarrita, diagnostikoan jaso genituen erronka horiei eustea lehentasunezko kontua da. Etorkizuna ez da erraza izango, eta, hizkuntza normalizazioari eta herri normalizazioari begira, euskarazko hedabideak garrantzitsuegiak gara desagertzen uzteko. Orain, helburua da diagnostikoan jaso genituen erronka horiek plan zehatzetara eta egitasmo batera eramatea». «Egitasmoari egitura nazionala eman nahi zaionez, eta Euskal Irratien Federazioak Iparraldean lan egiten duenez bereziki, hemen sartzea erabaki dugu garrantzitsua iruditzen zaigulako sektorea osatzea. Denon gabeziak eta erronkak antzekoak dira; batera bagoaz, errazago gaindituko ditugu. Horrez gain, zuzendaritzako kide izango gara, egitura nazionala nahi bada Iparraldeak modu egokian ordezkatua egon behar duelako. Hegoalde eta Iparralde, bat gara, baina errealitate oso ezberdinak dauzkagu. Horrelako elkarte bat ez da sekula sortu, eta bazen ordua. Asko dugu irabazteko, eta gogotsu gaude». «Guk nahi edo asmatzen dugun etorkizuna izango du Hekimenek. Bide horretan, hau hastapen bat besterik ez da, oso garrantzitsua. Orain arte ez da egon denok biltzen gintuen elkarterik, eta, aurrera begira, ahots bateratua izango dugu hedabideok. Gure erronka luze gabe krisiari aurre egitea da, eta horri hobeto aurre egingo diogu elkarrekin bakarka baino. XXI. mendeko komunikazioari aurre egiteko erronka asko ditugu. Irudipena daukat ondo ari garela, baina oso estu gabiltza. Orduan, sostengu publikoa handitzea behar dugu, eta guk geuk ere gure jardueran berrikuntzei erantzutea». lusioz eta itxaropenez hartu dute Hekimen elkartearen sorrera herri ekimeneko euskal hedabideek. Erakundeen eta krisi ekonomikoaren aurrean interes komunak defendatzea izango dute helburu nagusia. Elkarrekin indartsuago izateko asmoa bai, baina guztiek onartu dute erronkak badituztela; besteak beste, diru laguntzen auzia eta erakundeen publizitatea aipatu dituzte. I G Erreakzioak 4 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Iritzia Gorriz etxea izan nuenaren hondarrak, bazterrean utziak, higatuak, ez dakit zein izan ziren Santi Brouard eta Josu Muguruza, Wikipedian sartu eta gorriz zin erantzun dut, ez dakit, ez dakit dauden izenak egiten zaizkit interenormala den gazteek ez jakitea santeak, hauen biografiarik ez du inork zein izan ziren Santi Brouard eta Josu idatzi, Luis Morcillo, Rafael Lopez Muguruza, ez dakit normala den hain Ocaña, gizajo gaizto batzuk, Alberto gazteak ez diren askok ere ez jakitea Granados Cespedes, LSDtan bustitazein izan ziren, haientzako ez izatea ko bost kartoi puska sartu zizkioten, gaueko albistegiak zeharka eta nahi eta bala bat ere bai buruan, gabe bezala aipatutako bi izen besbadaezpada. terik, justu komunera jaiki aurretik Ez dakit ezer, belakia naiz, ikusi dituzten irudi batzuen gainease egiten naiz, hustu egiten an ezarritako izen batzuk baino naiz, ez dut ikasten, ez dakit ez, Santi Brouard, Herri Batasuatzo baino gehiago, ez na, Josu Muguruza, Alcala dakit ezer, zer nahi hotela, ez dakit zer diren dudan, zer naizen ez neuretzat ere, zer leku dakit. Wikipedian gorriz duten nigan, ez ote diren Jira dauden izenak gordeprehistoria bateko harri Xabier Gantzarain tzen ditut gaur. kozkorrak, aspaldi batean E Zuzendaria: Martxelo Otamendi Zuzendariordea: Iñaki Petxarroman Edizio arduraduna: Andoni Alvarez Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Publizitatea: Bidera publizitatea Lege gordailua: SS-0662/03 Batzorde parekidea: 0712I84059 Egoitza nagusia: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien Etorbidea, z/g. 20140 Andoain. Telefonoa: (0034) 943-30 40 30 Faxa: (0034) 943-30 09 43 Webgunea: www.berria.info Posta elektronikoa: [email protected] Publizitatea: [email protected] Harpidetza saila: (0034) 943 - 30 43 45 Date: 22/11/2012 Exemplaire: 2.923 Editeur: Euskal Editorea s.l. Directeur de publication: Martxelo Otamendi Comission paritaire: 0712I84059 Delegation Labourd: Lisses 3, 64100-Baiona. Tel.: (0033) 559256220. Fax: (0033) 559254303. E-mail: [email protected] ORDEZKARITZAK Araba: Bizenta Mogel, 6. Posta kodea: 01008 Gasteiz. Telefonoa: 945-15 04 52. Erredakzioko faxa: 945-14 83 07. Posta elektronikoa: araba @berria.info. Bizkaia: Uribitarte kalea, 18, 3. C. Posta kodea: 48001 Bilbo. Telefonoa: 94-435 26 00. Erredakzioko faxa: 94-423 49 75. Posta elektronikoa: [email protected]. Lapurdi: Lisses, 3. Posta kodea: 64100 Baiona. Telefonoa: 559-25 62 20. Faxa: 559-25 43 03. Posta elektronikoa: lapurdi @berria.info. Nafarroa: Iratxeko Monasterioa, 45, 13. Posta kodea: 31011 Iruñea. Telefonoa: 948-36 66 22. Publizitatea: 948-36 66 23. Posta elektronikoa: [email protected]. berria Etxekoandreak Ados nago Federicirekin.Are,esango nuke kapitalismoak asmatu badu zerbait oso ezkutuan gordetzen horixe izan dela: lan horien gutxiespena dela beste apitalismoa ugalketa lanaren dezapalketa guztietarako lehen harria. gradazioan oinarrituta eraiki dela diosku Silvia Federici pentsalari feminis- Hain ondo gorde du,eze ezkerrik ezkerrenari ere kosta egiten zaiola etxekoandretak. Alegia, zaintza lana esaten diogun horren gutxiespenean; mendeetan eta en zeregin horietan lana ikustea,eta, mendeetan emakumeen ardurapeko di- esaterako,grebarako subjektu izatea ere ren zereginen baliogabetzean. Funtseukatu egiten diela.Eta,noski,lan izaeraan, kapitalismoaren katea bera sosrik aitortzen ez bazaio,are eta gutxiatengatuko duten jendeen sortze go jakintzarena.Halaxe bizi gara, eta mantentzea (izan) da emakumendeetan ametatik alabetara meen zeregina, Federiciren termiigaro den ezagutza,gure ongizatenologia marxistan, lan indarraaren iturria mespretxatzen,harik ren ekoizpena. Edo beste era eta modako sukaldariren batera esanda, eguneroko batek edo mediku/psikopremien asetze ezinbestelogo ausarten batek gasko bezain ikusezina: jatetronomiaren edo zientziaBira koa, garbitasuna, jantzi ren kategoriara igotzen Idurre Eskisabel hornikuntza, hazkuntza... duen arte. K Elikadura burujabetza, herritarron burujabetza Jasone Mitxeltorena, Gabriel Vallin eta Leire Saitua Auzolan proiektuko kideak Z ein da oinarrizko beharretako bat, bizitzeko indarra ematen diguna? Elikadura. Noiz utzi genuen gure elikadura esku arrotzetan? Nork erabakitzen du zer jan behar dugun, eta jaten duguna nola ekoitzi behar den? Zenbat ordu lan egin behar dugu elikatu ahal izateko? Zenbat energia xahutzen da (nekazarien lana, elikagaien tratamendua, garraioa...) elikagaiak platerera iristeko? Nola eragiten digu jaten dugunak? Oinarrizko galderak, bizi dugun egoeraz ohartzeko. Elikadura burujabetza, mundu mailan zabaltzen ari den bizitzeko modu oso bat, herritarron burujabetzarako bidea ere bada, ezinbertzekoa. Zer behar dugu elikadura burujabetzarako? Elikatzeko ditugun baliabideak ezagutu eta horien erabilerari buruzko gogoeta. Gure herrietan badira lurrak bertan bizi izan direnak mendez mende elikatu dituztenak. Baina egun zein balio dute lurrek? Etxebizitzak eraikitzeko, salerosketa bidez dirua ateratzeko, aparkaleku, errepide eta azpiegitura berriak egiteko, edo jateko? Zein da egiazko beharra? Etxeak egiten segituko dugu, herriguneetan hainbat hutsik izanik? Lurrak baditugu, horiek nola eskuratu? Jabego pribatuaren kontzeptua gure buruetan eraldatuz, eta jabetasuna eman egiten dela ulertuz. Gure antzinakoek bazekiten hori, eta hala, ondasunak he- rriarenak dira, eta herritarrek erabiltzeko eskubidea dute. Egungo gazte zenbaitek ere ulertzen dute, eta beharrezkoak dituzten lurrak zuzenean eskuratzen dituzte. Herri-lur direnak erabili ahal izateko, tokiko erakundeekin adostu daiteke, hala egiten da geroz eta leku gehiagotan. Halaber, herri-lur izandako baina desamortizatuak edo pribatizatuak izan direnak berriz ere herriarentzat berreskuratzea zilegi zaigu. Erosketa bidez bakarka eskuratu ezin ditugun lurrak kolektiboki eros ditzakegu, GFA Lurra elkarteak egiten duen bezala. Behin lurra badugula, hazia behar. Funtsezkoa da belaunaldiz belaunaldi eta elkartrukearen bidez sortu, garatu eta zabaldu diren tokiko haziak eskuratzea, eta horien erabilera zabaltzea. Edo elikadura burujabetza merkatuan haziak erosiz lor daitekeela ulertzen al dugu? Baliabideak izan baditugu, baina zer ekoitziko dugu? Noski, egungo elikadura eta kontsumo ohiturak asetzeko adina baliabide ez dugu, eta ezta lortuko ere. Zenbat Euskal Herri beharko lirateke bertako herritarrok kontsumitzen duguna asetzeko? Hala ere, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian kontsumitzen den elikagaien %5 baino ez da bertan ekoizten. Eta elikagaien erdia zaborretara botatzen omen da (saltoki handietan, nagusiki). Desoreka gehiegi, eredu honi eusteko. Eta zein da gure elikadura eredua: gure beharrak asetzeko helburua du edo merkatuaren interesak? 1960ko hamarkadara arte, herritarren gehiengoaren elikadura zekale, lekale eta barazkietan oinarritzen zen, arrautzak, esnea eta haragia neurri batean kontsumituz; orduz geroztik, haragia eta esnea, bereziki, merkatuan balio handiko gaiak dira, eta ekoizpen guneak masiboki ari dira horiek merkaturatzen. Eta eredua erabat aldatzen: ordura arte jendeen eta abereen kontsumorako lantzen ziren landak ia-ia desagertu egin dira, eta egun, animaliak bazkatzeko belardiek hartu dute haien tokia. Negurako elikagai garrantzitsua ziren gaztaina edo ezkurra ematen duten basoen lekua ere pinuek hartu dute, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Araban eta Nafarroa Garaian, berriz, hainbat zekale eta barazkiren ustiatze intentsiboari bidea egiteko desegin dira zuhaitzak eta tokiko ekoizpenen aniztasuna, gehienetan, abereen elikadurarako. Beraz, norendako ekoizten dugu: jendeok zuzenean jateko, edo abereak hazi eta horiek saltzeko? Nolatan bilakatu dira buruaski izandako landa-komunitateak hiriguneen ekoizpen-gune eta, beraz, menpeko? Erantzun zehatz eta zorrotza: merkatuak eta erakundeen diru-laguntza politikek, eskutik hartuta baitaude, hala bideratuta. Eta bideratzen jarraitzen dute. Nekazaritza zuzentzearekin batera, beharrezkoa izan da herritarren elikadura ohiturak ere bideratzea. Ohartzen gara horrek dituen ingurumen eta energia kosteez? — Katalunian, bertako txerri-haztegiak hornitzeko, lurralde osoa soja ekoizpenera bideratu beharko litzateke—. Ohartzen gara gure osasunean duen eraginaz? Izan ere, elikadura-industriak ezarritako eredu honek gaixotu eta menpeko egiten gaitu. Azukrea eta gainerako estimulanteak, aberekien toxikoak, koipea, elikagaien indarrik eza eta erantsitako gai ki- miko guztiak... Aztertua eta frogatua izan da, berez (era biologikoan) ekoitzitako elikagaiekin 800 kaloria behar ditugula osasuntsu eta indartsu izateko; aldiz, kalitate eskaseko elikagaien 200 kaloria hartu behar izaten ditugu indarrak hartzeko. Berez, zekaleen ale osoak, lekariek eta barazkiek lagunduta, ematen digute osasuntsu izateko beharrezko indarra. Hala agertzen dute egungo hainbat elikadura ildok, eta hala ageri zaigu gure antzinakoen elikadura ohituretan ere. Antzinako erreferentziei behatuta, aniztasuna eta oreka jokatu izan direla ageri zaigu; ingurumenak eskaintzen dituen baliabideak zuzenean baliatuz (basa-elikadura) eta horretara egokitutako ekoizpen guneak sortuz (abereendako bazka mendi goietan, larreetan; jendeen eta abereen kontsumorako landa edo soro zabalak etxetik hurbil (zekaleak eta lekariak); eta baratzea, etxekoendako barazkiak ekoizteko. Gaur egun zaila da antzinakoek izandako aniztasun eta oreka hori berreskuratzea, tartean, herri-sistema ahalbidetu duen komunitatesarea desegin delako. Baina urratsez urrats bilatu behar genuke burujabetzaranzko bidea. Ekoizlearen eta herritarren figurak hurbilduz, landa eremuetako auzo-komunitateak berpiztuz, herri-baratzeak sortuz... Merkatuak eta erakundeek baliabide handiak dituzte euren ereduak ezarri eta horiei eusten segitzeko; herritarrok, aldiz, ahalmena dugu gure kontsumoaren bidez elikadura eredua norabidetzeko, eta subjektu pasibo izatetik aktibo izatera iraganez, talde gisa sarean eratu eta gure ekoizpena erabaki, antolatu eta egiteko. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 5 Iritzia ‹ Harian b Azokan Hizpideak Hekimen ezinbestekoa Iñaki Petxarroman [email protected] uskarazko hedabideek elkar hartu dute, «ahots bateratua» izateko. Segur aski beharrak bultzatuta, iraganean posible izan ez dena orain gauzatu dute: elkarte bat sortzea. «Jakitun gara: bakarka baino, elkarrekin hobeto aurre egingo diogu dugun egoera latzari». Esaten erraza bezain zaila da hori egiteko, eta iraganari begiratzea besterik ez dago horretaz jabetzeko. Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua izanik, euskal hedabideek irauteko egin E r behar duten ahalegin handia ikusita, onartu ezin zitekeen luxu bat zen bakoitzak bere aldetik jarraitzea. Analisi bateratuak egingo ditu sektoreak orain,eta ahots bateratua izango du.Eta horrek berez dauka indarra. Esaterako,instituzioek zailago izango dute hedabide batzuk eta besteak irizpide ezberdinen arabera hartzea.Hekimenek garbi izan behar duelako ideia hau: euskarazko hedabide bati kalte eginez gero guztiei egiten zaie kalte. Sektorea zenbat eta txikiagoa eta sakabanatuagoa orduan eta ahulagoa izango baita,eta zenbat eta zabalagoa eta trinkoagoa,orduan eta sendoagoa. uskal tradizioak ugaria du merkatuei buruzko kanten errepertorioa. Kantuotan agertzen denaren araura, azokatik azokara arre-arre mandako zebiltzanen kastak zapata eta gerrikoak zituen garraio eta salgai, eta klase guztietako ardoa, hariak eta oihalak, oilar eta astoñoak. Eta «ehun zaldi tropetan» Andaluziatik helduak. Baita bildumenak ere. Baina liburuak garraiatzen zituztenik, ez da inon agertzen. Horregatik da galdegarri Etxepare nola zegoen hain ziur bera zela lehen euskal idazlea, bera zela merkatuaren plazako ateak estreina zabaldu zizkiona euskal liburuari. Nafarroa Behereko Sarasketako batek nola ote zekien demagun Balmasedan edo Lizarran, demagun Arabako Larrean (Lazarragaren jaioterrian) ez zela euskal libururik egin berea baino lehenago? Argitaletxeetako furgonetek laster hartuko dute Durangoko bidea, liburuak dituztela garraio. Ez dakit bertako Azokari inoiz kantatu zaion arre-arre mandakorik. E Hitz beste Anjel Lertxundi Zaldieroa Balio etikoak H arrituta nago Espainian enpresa baloratuenak zein diren ikusita. Inditex, Santander, BBVA, Iberdrola, Repsol, Telefonica eta Nestle daude lehen postuetan. Egin duten inkesta baten emaitzak dira. Non lan egin nahiko luketen galdetuta, jendeak horixe erantzun du. Eta hara non, baloratutako ezaugarrien artean balio etikoak daude. Besteren kontura aberastea balio etikoa al da? Aipatutako enpresa gehienak multinazionalak dira. Erdiek baino gehiagok esplotatzaile sona dute. Eta euren kontrako salaketa mordoa. GKEenak, Greenpeacenak… Inditex (Zara, Bershka, Stradivarius). Marokon langileak lan baldintza kaskarretan izatea leporatzen diote. Astean 65 orduz josten edukitzea, hilean 179 euro ordainduta. Eta adingabeak lanean izatea. Bangladeshen langileentzat arriskutsuak diren teknikak erabiltzea. Repsol eta Iberdrola. Askotan salatu dute Hego Amerikan duten jarrera. Ingurumena suntsitzea Larrepetit Idoia Etxeberria Herri txirotuak esplotatzen dituzten enpresek oniritzia dute. Baina garapen proiektuek hika-mika pizten dute, antza u egozten diete. Amazonas kutsatzea. Indigenak bizileku gabe uztea. Nestle. Txokolatea egiteko, Indonesian ez dezala palma oliorik eros eskatu diote sarri. Bertako basoak desagertzen ari direla. Eta orangutanak. Ez dezala Boli Kostako kakaoa erabil. Hango plantazioetan umeak esklabo gisa dituztela. Santander. Presidentea, Botin jauna, ezaguna da iruzur fiskalarengatik. Suitzan kontu sekretu bat duelako, 2.000 milioi eurorekin. Aznarrek berak esana: «Aberatsek ez dute zergarik ordaintzen Espainian». Etorkinak ere 160.000 eurotik gora dutenak dira ongietorriak. Gainerakoei, osasun zerbitzurik ere ez. Joan zen astean, DV egunkarian, honako hau galdetu zieten irakurleei: «Krisi garaian, beste herrialdeetako GKEen diru laguntzak mantendu behar al dira?». Herri txirotuak esplotatzen dituzten enpresek oniritzia dute. Baina garapen proiektuek hika-mika pizten dute, antza. Zuzendariari BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BERRIAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Berria, Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected]. Maddi Sarasua gazteari Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko bertsolari txapelketa Amets Arzallusek irabazi du, eta zoriondu egin nahi dut. Harekin batera aritu diren beste guztiak ere aintzat hartzen ditut, oso gazteak izan arren dagokigun bidea zein den erakutsi digutelako. Eta, bereziki, haien artean, Maddi Sarasua aipatu nahi dut, 16 urteko neska goiztiar bezain adoretsua. Hasieran, ez nekien oso ondo nondik atera zen Maddi txapelketa honetan parte hartzeko, nor zen, baina gure prentsan begiratu ondoren, Aitor Sarasua bertsolariaren alaba eta Jon Sarasua bertsolari eta irakaslearen iloba dela jakin dut. Ematen du horregatik kokatu dudala. Hala eta guztiz ere azpimarratu nahi dut gazte askok hor dirautela, gurea izan behar duen etorkizuna guri hurbiltzen. Eskerrik asko! Aspalditik ereindako haziak fruituak ematen dituela erakusten dute bertsolari gazte horiek praktikan. Gazteak bezain ausartak dira, eta frogatu dute uzta oparoa dugula, ez bakarrik hegoaldean, baita iparraldean ere. Kasu honetan, inoiz baino gehiago agerian geratzen da guk ere arrazoiak ditugula harro egoteko, nahiz eta maiz bidean agertzen zaizkigun oztopoak ez diren nolanahikoak. Harritzeko parada ere izan dut oraingoan. Gero eta arreta gehiago jartzen dugun heinean, Iparraldeko egoeran are eta hobeto murgiltzen garelako. Biziki hunkituta adierazten diet nire esker ona gazte horiei guztiei. Tomas Anjel Gonzalez. Abanto. 6 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Euskal Herria JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS Bakartxo Tejeria q Eusko Legebiltzarreko presidentea Bakartxo Tejeriak uste du ezinbestekoa dela erabakitzeko eskubidearen gainean «ahalik eta adostasun zabalena» lortzea. Hala ere, uste du legebiltzarrean dagoen gehiengo abertzalea ezin dela erabili gainerako taldeen nahia «zapaltzeko». «Eusko Legebiltzarrean akordio zabala lortzen badugu, Madrilek nekez botako du atzera» Edurne Begiristain Gasteiz Kargu berriari tamaina hartzeko denborarik ez du izan oraindik Bakartxo Tejeriak (Donostia, 1971). Astearteko bilkuran legebiltzarreko presidente izendatu zutenean baino «lasaiago» dagoela aitortu dio BERRIAri. «Poliki-poliki etxearen martxaz eta atarian dauden ekitaldiez jabetzen ari naiz». Aholkuren bat eman al dizu Arantza Quirogak? Denbora gutxi egon naiz harekin. Osoko bilkura amaitu zenean, kafea hartu genuen elkarrekin, eta bulegoa erakutsi zidan. Berak aholkua eman baino gehiago bere lankidetza eskaini dit, edozein zalantza edo arazo dudala, laguntzeko prest agertu da. Behar izatekotan, deitu egingo diot. Zein da presidente moduan hartuko duzun lehen erabakia ? Ezer zehatzik ez daukat buruan oraindik. Nire helburua da guztien presidente izatea, alderdi guztiena, bozkatu didatenena eta bozkatu ez didatenena. Legebiltzarra akordioen gune izatea nahi dut, eta horretan lagundu nahi dut. Taldeen zerbitzura nago, eta akordio sendoak lortzeko bidean jarri beharreko guztia jarriko dut. Hori izango dut eguneroko lana. Legebiltzarreko presidenteak alderditik independente jardun dezake? Uste dut posible dela independentea izatea. Nik alderdi batekoa izaten jarraituko dut, baina presidente gisa nago hemen, erakunde bat ordezkatzen dut eta nire eginkizuna horixe da. Errespetatua izan nadin, nire lekua lortzen ahalegindu behar dut. Dudarik gabe saiatuko naiz independentea izaten, eta nahiko nuke nire alderdiak eta gainontzeko taldeek ere horrela ikustea. Aurrekoa baino euskaldunagoa izango da oraingo legebiltzarra? Bai, ni behintzat, saiatu, saiatuko naiz. Euskara da nire hizkuntza, eta euskara erabiltzen saiatuko naiz. Besteek ere erabiltzen badute, bultzada bat emango diogu euskarari. Legegintzaldi honetan bakearen eta bizikidetzaren oinarriak ezarri beharko direla esan zenuen zure hitzaldian. Nola lagundu dezake legebiltzarrak zeregin horretan? Legebiltzarra ez da hutsetik hasiko, joan den legealdian ere bide horretan saiatu egin baitzen. Bakerako lantalde bat osatu zen, eta emaitza batzuk izan zituen. Beraz, bidea irekita dago, eta jarraibide bat eman dakioke; baina taldeek erabaki behar dute bide hori nola jorratu nahi duten. Orain denok gaude ordezkatuta, eta, beraz, ez dago aitzakiarik oinarri sendorik ez jartzeko bakegintzan eta bizikidetzan aurrera egiteko. Orain dugu momentua. Zein eginkizun izan behar du legebiltzarrak aro politiko berrian? Gauzak erraztu egin beharko ditu legebiltzarrak. Aspaldi ez bezala, ETAren mehatxurik gabe eta alderdi guztien parte hartzea bermatuta ekin diogu legealdiari, eta horrek erabakiak eta akordioak lortzeko bidea erraztu dezake. Nire ustez, errazagoa izango da akordioak lortzea, batzuekin zein besteekin, baina hemen, parlamentuan. Bakerako foro bakarra izan behar du legebiltzarrak? Uste dut akordioak legebiltzarrean hartu behar direla, baina horrek ez du kentzen hemendik kanpo gaiari heltzen dioten eta bidea zehazten duten beste motatako talde batzuk osatzea. Ekarpenak beti dira onak, eta legebiltzarra elkarlanerako prest egon beharko luke, baina akordioak legebiltzarrean gauzatu beharko dira. Bi foro horiek bereizi egin behar direla uste dut. Azken batean hemen herri ordezkariak gaude, eta herriak krisitik ateratzeko eta bakegintzan urratsak egiteko aukeratu gaitu. Honek izan beharko luke, beraz, horretarako tokia. Uste duzu Aieteko bigarren puntua aktibatzeko akuilua izan daitekeela Eusko Legebiltzarra, alegia, Espainiako Gobernua ETArekin hitz egitera mugiarazten saiatu beharko litzatekeela? Alderdi guztiek hala erabakiz gero, bai noski. Baina akordioetara iritsi behar dugu, ados jarri behar dugu. Espainiako Gobernua mugiarazteko bada, izan dadila, baina betiere akordioetatik abiatuta. Ikusi dugu akordiorik gabe ez goazela inora. Denbora asko galdu dugu akordioak lortu ezinik, eta uste dut orain dela momentua gauzak adosteko. Lan hori legealdi honetan egin beharko da. Joan den legealdian eratutako bakerako lantaldea berriro martxan jartzeko aukera ikusten duzu? Baliagarria dela uste duzu? Aurreko legealdian lantalde horrek egindako lanak emaitza batzuk izan zituen, nahiz eta batzuek parte hartzeari uko egin zioten. Orain berriro osatu beharko dira lantalde eta batzorde berriak, eta alderdiek erabaki beharko dute bakerako lantalde hori martxan jarri ala ez. Nik uste dut lantalde horretan egindako lana oso garrantzitsua izan zela; benetan beharrezkoa zela, nonbaitetik hasi behar zelako, eta ezinbestekoa dela hasitako lanari jarraipena ematea. Orain denok egon behar dugu eztabaida horretan, eta une honetan ez dago aitzakiarik inork parte hartzeari uko egiteko. Norbaitek gelditu nahi badu kanpoan, arrazoitu beharko du. Eusko Legebiltzarra herritarren borondatearen isla da aspaldiko partez... Dudarik gabe garrantzi handikoa da. Aurreko legebiltzarra hanka motz zegoen, Alderdien Legearen ondorioz alderdi bat kanpoan geratu zelako. Orain ez dago horrelakorik, herriak botoa eman du eta erabaki du zein alderdi nahi dituen legebiltzarrean. Denok gaude, bakoitza bere indarrarekin, eta horrek guztion arteko eztabaida ahalbidetuko du. Hori, garrantzitsua ez ezik, beharrezkoa ere bada. Mahaia pluraltasun irizpideen arabera banatu da.Irizpide hori errespetatu egingo da legealdi osoan? Horrela beharko luke. Bakoitzak duen indarraren araberako lekua izango du legebiltzarrean. Mahaiaren eraketa horren ispilu izan zen, eta hemendik aurrerako erabakietan ere horrela izan beharko luke. Badago borondate hori, mahaiaren eraketan agerian geratu zenez. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 7 Euskal Herria ‹ Harian EAJ gutxiengoan egongo da legealdi honetan.Akordioak lortzeko orduan malguago jokatu beharko du? Bai; lana egin beharko da akordioak egiteko. Bakoitzak bere programa dauka, denak kontrastatu beharko dira, eta erdibide batera iritsiko beharko dugu. EAJk agindu du hori egingo duela. Benetan borondatea badago, ez da egongo lortu ezinezko akordiorik. Nire zeregina hori erraztea izango da, ahal den neurrian. Alderdi abertzaleak ia bi heren dira legebiltzarrean. Horrek zein garrantzi du zuretzat? Garrantzia dauka herriaren nahiaren isla delako. Eta nik, alderdi abertzale baten kide naizen aldetik, gustuko dut. Baina horrek ez du esan nahi abertzale ez direnekin elkar ulertzea eta akordioak lortu behar ez direnik. Abertzaleak gehiengoa direlako ezin dituzte gainontzekoak zapaldu. Denon arteko batasuna behar da gauzak aurrera ateratzeko. Legealdi honetan erabakitzeko eskubidearen inguruko akordioa lortuko al da? Mahai batean esertzen garenean ikusiko da noraino iristeko gai garen. Nire nahia da eztabaida horretatik ateratzen diren akordioek ahalik eta adostasun zabalena izatea, horrek indarra emango diolako. Etorkizunari begira, akordioak gero eta sendoagoak izan, orduan eta hobeto. Baina legealdi hau erabakitzeko eskubidearena izango dela uste duzu? EAJk alderdiekin egin duen elkarrizketa saioan bere asmoa zein den azaldu du. Baina horrek ez du esan nahi beste alderdiekin adostu behar ez duenik. Gehiengo abertzalea egoteak gauzak erraztuko dituen ez dakit. Beste alderdiek zer nahi duten jakin beharko da, eta erabaki. EAJk estatus politiko berriaren eztabaida eramango du legebiltzarrera. Zein izango da hemengo egitekoa? Lehendabizi jeltzaleen proposamena iritsi beharko da legebiltzarrera, eta gero lantaldea osatu beharko da. Eztabaidari bidea eman behar zaio, eta taldeei lan egiten utzi beharko zaie. Gauzak ateratzen joango dira, eta denborarekin ikusiko da noraino garen gai zerbait adosteko. Legebiltzarrari dagokio baliabideak jartzea eztabaida ahalbidetzeko. Ibarretxek bere garaian proposatutako bide orriaren antzekoa ari da proposatzen Urkullu. Berriro Madrilek zapuztuko balu kontsulta? Amaiera hori ekiditeko, hemen ahalik eta akordio zabalena lortu beharko da. Madrilek atzera botatzeko gai ez den akordio zabalena lortu behar da. Ibarretxek mugarria jarri zuen, eta hemendik aurrera hura baino adostasun zabalagoa lortzen saiatu behar dugu. Hemen lortzen badugu guztion arteko akordio zabala, nekez botako da atzera. Benetako akordioa lortzeko unea da oraingoa. Boterea nola eskualdatu aztertuko dute gaur Lopezen gobernuak eta EAJk beste, botiken berrordaintzea, etorkinei eman beharreko arreta, eta osasunari zein hezkuntzari dagozkien murrizketak. Jarduneko jaurlaritzak botere aldaketari buruzko bileraren berri eman duen egun berean, aldaketarako prozedura azkartu dadila eskatu du PPk. Urkulluren inbestidura saiorako epeak ahal bezain beste murrizteko esan dio EAJri, eta 2013rako aurrekontuak lantzen hasteko. «Krisi egoera larriak azkar aritzea eskatzen du, eta ez egungo desgobernuan jarraitzea». Epeak laburtzeko laguntza eskaini dio Antonio Basagoiti PPko presidenteak EAJri. Haren esanetan, bateraezintasunen batzordeak ez du bost eguneko epea amaitu beharrik. Bere lana bi egunetan egin dezakeela uste du, eta horretan laguntzeko prest agertu da. Hala, Urkulluren inbestidura saioa abenduaren erdialdea baino lehen egin ahalko litzatekeela adierazi du. Egun hori iritsi aurretik lanean hasteko gomendatu dio EAJri; «proposamen serioak» egin ditzala eta datorren urteko aurrekontuetarako babes bila has dadila. Horrekin, Jaurlaritza osatu bezain pronto legebiltzarrean aurrekontu proposamena aurkezteko moduan egongo litzatekeela esan dio: «Ez dago galtzeko denborarik; ardura osoz jokatzeko unea da». PPko legebiltzar taldearen organigrama ere aurkeztu du Basagoitik. Orain arte legebiltzarreko presidente izan den Arantza Quiroga PPren bozeramaile izango dela jakinarazi du. PPk lehen aldiz jarriko du emakume bat lan horretan. Laura Garrido, Borja Semper eta Iñaki Oiartzabal izango dira haren ordezkoak. Aieteko bilerari garrantzia kentzea leporatu dio Pello Urizarrek EAJri guntza «ongi etorria» izango dela adierazi du Mendiak, baina euskal gizartea lagundu nahi badute, ETArengana zuzendu eta desegin dadila eskatzeko esan die. nek ere kezka eragin diote Urizarri. Tejeriak esan du ekarpen guztiak «onak» direla, Aieteko egitasmoa ere bai, baina zehaztu du eztabaidak legebiltzarrean egon behar duela. Horixe da EH Bilduri gustatu ez zaiona. Idoia Mendia Jaurlaritzaren jarduneko bozeramaileak ere legebiltzarreko presidente jeltzalearen antzeko interpretazioa egin du. Duela urtebete Aieteko Adierazpenean jasotako neurriak betetzen diren ikusteko jarraipen batzorde bat osatzeko asmoa adierazi duten nazioarteko bitartekariei «abisua» igorri die: «Euskadiko politikaren muinak Eusko Legebiltzarrean egon behar du». Nazioarteko eragileek bakegintzari begira emandako edozein la- Raxoirekin adostu nahian EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Josu Erkorekak jakinarazi duenez, bestetik, Iñigo Urkullu Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin «oinarri adostua» lortzen saiatuko da bakegintzan eta autogobernuan aurrera egin eta «elkarbizitzarako esparrua» eraikitzeko. Lehendakari denean, Urkulluk horixe egin nahi duela esan du Erkorekak, baina bi buruzagiek ez dutela oraindik hitzordurik egin. EAJkoaren ustez, behin Kataluniako hauteskundeak pasata lortuko du Raxoirekin bilera. Urkulluk «adostasun zabalak» nahi dituela eta Espainia gobernatzen duena ezin dela bazterrean utzi esanez argudiatu du nahia. Prozedura azkartzeko eskatu du PPk, eta Eusko Legebiltzarreko bozeramailea Quiroga izango duela azaldu du Erredakzioa Jarduneko Eusko Jaurlaritzak eta etorkizunekoa osatuko duen alderdiak bilera egingo dute gaur, botere aldaketa nola gauzatu aztertzeko: Patxi Lopezen gobernu sozialistak eta Iñigo Urkullu buru izango duen ordezkaritza jeltzaleak. Aurreikuspenek diotenez, abenduaren 10eko astean egingo da, ziurrenik, Urkullu lehendakari izendatzeko saioa; Jaurlaritza osatzekoa, ondorengo astean izango dela espero da. Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzaren bozeramaileak eman du bileraren berri, eta jakinarazi du boterea eskualdatzeko sistema aztertzeaz gain Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko liskarren iturri diren hainbat gairi buruz ere mintzatuko direla. Horien artean premia berezia izango du EAEko administrazio publikoko funtzionarioen Gabonetako sariari dagokionak. Gobernu sozialistari dagokio erabakia hartzea, eta, Espainiako Gobernuaren aginduari muzin eginda, EAEko 70.000 funtzionarioei saria ordaintzearen alde dagoela esana du. Jaurlaritzak hori ordaintzeko «dirua eta borondatea» badituela esan du Mendiak. Baina Jaurlaritzaren agintea eskuz aldatzear dela eta, «Euskadiko politikaren muina» legebiltzarrean dagoela ohartarazi die Jaurlaritzak nazioarteko bitartekariei Erredakzioa Asteartean Aieteko Jauregian erakunde politiko, sozial eta sindikalek nazioarteko adituekin egindako bilerari garrantzia kendu nahi izan dio EAJk, Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkidearen ustez. Jonathan Powell buru izan zuen batzarraren esanahia «desbideratzeko» asmoa ikusi du Urizarrek hainbat eragilerengan: Antonio Basagoiti, atzo eskainitako prentsaurrekoan. ALFREDO ALDAI / EFE gaia EAJrekin aztertu beharra duela adierazi du. Beste gai batzuk ere izango dituzte mahai gainean PSE-EEko eta EAJko agintariek; besteak «Kezkatu egiten gaitu PSE-EEk bilerara ez joatea erabaki izanak, baina baita EAJk emandako mezuak ere; garrantzia kendu nahi izan dio bilerari». «Eusko Legebiltzarrak gai hau sakon landu behar duen instituzioa izan behar du, baina ezin zaie indarra kendu halako arazoak nola konpondu badakiten nazioarteko pertsona eta fundazioek sustatutako beste egitasmoei», adierazi du. Gainera, ohartarazi du EAEk ezin dituela Euskal Herri osoari dagozkien gaiei buruzko erabakiak hartu, eta hori kontuan hartzeko eskatu dio EAJri. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente berriak gaiari buruz egindako adierazpe- 8 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Euskal Herria Hitzemandakoa betetzeko eskatu dio Batera-k Lebranchuri Jenofa Berhokoirigoin Baiona sautaren hitzetan. «Errespetatuak» eta «entzunak izatea» galdatzen dutela zehaztu zuten Batera-ko kideek. Gainera, Lebranchuk proposatu Pays egitura azkar baten aukera «sinesgarritasunik gabekoa» dela esan zuen Nikolas Blain Makeako hautetsiak. Nahiz eta «onartezintzat» jo Marylise Lebranchu ministroak euskal elkargoaren kontra egindako adierazpena, ez du erantzun ofizial gisa hartu Batera plataformak. Erantzun bat eman aitzin, urriaren 11n hartu zituen engaiamenduak betetzeko eskatu zion atzo Batera-k Deszentralizazio ministroari, Baionan egin prentsaurrekoaren bidez. Batetik, hitzeman bezala bere teknikariak Hautetsien Kontseiluarentzat lan egin duten Jean-Pierre Massias eta Jean Gourdourekin biltzea; eta bestetik, 2013 hastapenean Euskal Herrira egin asmo zuen bisitari eustea. «Erantzun bat eman aitzin, bertako eragileekin hitz egiteko denbora hartu behar du», Martine Bisauta Baionako hautetsiak azaldu zuenez. Batera-k ez ditu onartzen euskal lurralde elkargorik ez dela izanen azaltzeko eman argudioak. Eskakizunari begira, «aterabide juridiko eta instituzionalik» ez dagoela azaldu zuen herenegun ministroak. «Hautetsien Kontseiluak proposamen bat landua du; horren ezagutzeko denbora hartu behar du, hori erran aitzin», Bi- Hautetsiei bidali mezua Hautetsien Kontseiluak etzi egingo duen biltzar nagusian, euskal lurralde elkargoaren alde bozkatzeko eskaera egin zien hautetsiei Batera plataformak. Hain zuzen, departamenduaren eskumenak eta beste zortzi eskumen berezi dituen lurralde elkargoaren alde edo kontra azaltzera deituak dira hautetsiak. Nahiz azken hilabeteetan hurbiletik aztertu instituzio mota hori, ez du oraindik bere jarrera argitu Hautetsien Kontseiluak. Etzi jakinen da zein aldarrikapen eramanen duten Parisera. Hautetsien Kontseilua lurralde elkargoaren alde agertuko balitz «beste pauso handi» bat izanen dela esan zuen Jean-Rene Etxegarai Baionako hautetsiak: «Gehiengoa alde baldin bada, gobernuak ezingo du eskaera horrela baztertu». Lurralde elkargoaren antolaketaz, zerga sistemaz eta bozka moldeez, txosten bat aurkeztuko dute etzi. Lebranchuk erantzun aitzin txosten horren berri ukan beharko duela esan zuen Bisautak, elementu guztiak esku artean ukaiteko gisan. Batera-k dio ministroak bertako eragileekin bildu behar duela elkargoari buruz erantzun aitzin Batera plataformak atzo egindako agerraldia, Lebranchu ministroak iragarritakoari erantzuteko. GAIZKA IROZ Nikolas Blain 1Batera-ko kidea «Ipar Euskal Herriak aho batez mintzatu behar du» J.B. Baiona Hautetsien Kontseiluko biltzar nagusia pasatu ondoren, lurralde elkargoaren alde diren eragileekin harremanetan sartuko da Batera, egin beharreko mobilizazioei buruz gogoetatzeko. Hautetsien Kontseiluaren bilerari garrantzi handia ematen diozue. Bai. Euskal lurralde elkargoari buruz hautetsien adostasun zabala lortzea genuen helburuen artean, eta lortu dugu. Agian lurralde elkargoaren eskaera Lebranchuri eramatea onartuko dute; horri buruz Batera-ren sostengu osoa dute. Hautetsien Kontseilua, Garapen Kontseilua, Merkataritza Ganbera edota beste eragile anitz, guztien artean ikusi beharko dugu nola batzen garen, gure galdera Pariseraino eramateko. Ez ote da herri mobilizazio handi baten garaia? Bai, argi eta garbi. Aldiz, orain arte dosierra aitzinatzen zen, azken hilabeteetan aurrerapausoak eman ditugu azkarki. Etzikoa pasatu eta, harremanetan sartuko gara eragile ugarirekin, zer-nolako ekintzak behar diren gogoetatzeko. Gai horri begira jendartearen sostengu zabala bada eta ondoko hilabeteetan, Lebranchuren bisita bitartean, emendatu beharko dugu presioa. Zer-nolako ekintzak izango dira? Manifestazioak, herritar foroak, herri galdeketak, bide blokeoak... Batera-ren historian hainbat mobilizazio antolatu ditugu. Ideiak ez ditugu eskas. Orain arte Batera-k kudeatzen zituen; orain, beste eragileekin lan eginen dugu. Ikusiko nola gauzatuko diren aferak. Baina lehenik larunbatekoa badugu. Hori da nolazpait lehen fasearen azken etapa eta bigarrenaren hasiera. Eragile guztiak batuko zarete beraz? Zer forma hartuko duen ez dakigu; guk ere Batera-ren baitan proposamena ez dugu ongi landua. Baina atea irekitzen dugu, Ipar Euskal Herriak aho batez mintzatu behar duelako Parisi begira. Sinboloen legea bete ez Oposizioak atzera botako ditu UPNren gobernuaren aurrekontuak duten udalei dirua kendu PSNk, Bilduk, NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik osoko zuzenketa aurkeztu diote 2013ko aurrekontu proiektuari Erredakzioa Iruñea Gaur da egun erabakigarria Nafarroako Parlamentuan. Bilduk, NaBaik, PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak Nafarroako Gobernuaren 2013ko aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatuko dira. PSNren lurralde batzordeak asteburuan osoko zuzenketa aurkeztu eta onartzea erabaki ostean, oposizioak atzera botako du 2013ko aurrekontu proiektua. Azkenean emaitza egiaztatzen bada, UPNrentzat porrot politikoa izango da. Dena den, praktikan 2012ko aurrekontuak luzatuta funtzionatu ahalko du. Yolanda Barcina lehendakariak aste hasieran arrazoitu du egoera horrek ez diela zailtasunik eragingo. Nahiz eta aurrekontuak atzera bota, zailagoa izango da etorkizunean oposizioak bat egitea Barcina gobernutik kanporatzeko. Pe- llo Urizar EAko idazkari nagusiak ETBri eskainitako elkarrizketan ziurtatu du Bildu koalizioa «erreminta aktiboa» izango dela UPN gobernutik kanporatzeko. Urizarrek eskatu dio EAJri Nafarroan UPN gobernutik ateratzeko gehiengoaren nahiarekin bat egiteko. Miguel Sanz Nafarroako lehendakari ohiak, berriz, Diario de Noticias egunkariari eskainitako elkarrizketan aitortu du UPNk huts egin zuela iaz PPrekin ituna eginda. Haren iritziz, pauso horrek UPNk PSNrekin zuen harremanari kalte egin zion. nahi izatea salatu dute PPk, UPNk eta PSNk onartu dute legea bete ez duten udalak Udal Ogasunen Parte Hartze Funtsetik at geratzea Joxerra Senar Iruñea Asteartean, parlamentuan, aldaketa erabakigarria egin zen PPren ekimenez. Zerga neurrien eztabaidan, Udal Ogasunen Parte Hartze Funtsean, udal bakoitzak izan beharreko diru kopurua eta formula zehazteko legearen eztabaidan, PPk proposatu zuen Sinboloen Legea bete ez duten udalak diru banaketatik kanpo geratzea. UPNk eta PSNk bat egin zuten. NaBaiko Xabi Lasak «antidemokratikotzat» jo du erabakia, eta atzerapauso larria dela deritzo. «Ideologikoki jazarpena egin nahi diete euren kolorekoak ez diren udalei». Gobernuak dio legea betetzen ez dutenen aurka jo beharra duela. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 9 Euskal Herria ‹ Harian Biktimei buruzko hitzaldi bat eman du Bartzelonan, Ernest Lluchen omenezko hitzaldi sortan Ernest Lluchen alabak dio elkarrizketa bultzatu behar dela Oihana Elduaien Bere erantzukizuna aitortu du ezker abertzaleak: «Aitortzen dugu ETAren ekintzek eragindako minaren aurrean sentsibilitaterik ezaren irudia eman dugula agian. Sentitzen dugu gure jarrera politikoagatik edo bozeramaile lanean nahi gabe handitu ahal izan dugun mina. [...] Sentitzen dugu, asko sentitzen dugu; ez zen gure asmoa izan». Ezker abertzaleak han eta hemen esandakoak errepikatu zituen funtsean Pernando Barrenak atzo. Baina berezitasun bat bazuen ezker abertzaleko bozeramaileak Bartzelonan emandako hitzaldiak: biktima batzuen aurrean mintzatu zen, eta sortutako mina haiei begietara begiratuz aitortzeko aukera izan zuen. Ernest Lluch ETAk hildako politikariaren omenezko jardunaldietan aritu zen Barrena, 120 bat lagunen aurrean. Biktimen gaia gai konplikatua da, baina nahitaez heldu behar zaio, Barrenaren irudiko. Ekarpenak egiteko intentzioa du ezker abertzaleak, «bake prozesuak aurrera egin dezan, eta inork eta ezerk hura usteltzerik lortu ez dezan». Zintzo hitz egin zuen Barrenak, eta aitortu zuen biktimen gaiak «errespetu handia» ematen duela, «gizatasun handiko» gaia delako, eta «gaizki jokatzea baino ezer ez egitea hobea delako». Baina euren erantzukizunari eutsi, eta egindako mina aitortu zuen. Gogorarazi zuen Euskal Herrian egin den min bakarra ez dela ezker abertzalearen eta ETAren aldetik etorri: «Zoritxarrez, guk ere badakigu zer den sufritzea», esan zuen, eta gogora ekarri zituen, hain justu, herenegun duela Pernando Barrena, atzo, Ernest Lluch zenaren alaba Rosarekin. LARA MADINABEITIA Mina handitzeko asmorik ez zutela esan die Barrenak biktimei: «Sentitzen dugu» 28 eta 23 urte hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza. «Badakigu zer den maite duzun jendea galtzea; badakigu espetxea zer den... Horregatik, ez diogu inori halakorik opa, eta nahiago genuke inork halakorik bizi behar izan ez bazuen. Inork ere ez». «Urte askoko sufrimenduak irekitako zauriak sendatzeko» lan asko egin behar dela espero du Barrenak, luzea izango dela berradiskidetzeko bidea: «Gainerakoen sufrimendua eta min guztia geure sentitzen dugunean lortuko dugu, agian, helburu handi hori». Sufrimendu hori «guztiena» denean izango dira posible «bizikidetza eta adiskidetzea», ezker abertzaleko bozeramailearen irudiko. «Ezker abertzaleak egindako alde bakarreko urratsei esker abiatu da prozesu demokrati- koa», Barrenaren esanetan. Eta hura burura eramateko, beharrezko da «justizia trantsizionala». Bost helburutarako behar da hori, Barrenak Bartzelonan azaldu zuenez: «Indarkeria guztiak amaitzeko; gatazkaren ondorio guztiei erantzuteko; elkar onartuz adiskidetzea bultzatzeko; Euskal Herriak egia jakiteko, gertatu diren egia guztiak batuz; eta berriz ez gertatzearen berme gisa elkarrizketa eta akordio demokratikoa kokatzeko». Biktima guztiak onartu behar direla esan zuen, eta ezker abertzalearen izenean, «giza eskubideen urraketa» sufritu duten guztiekiko «errespetua» azaldu zuen. «Biktimak alde askotan egon direla esatea ez da propaganda ekintza bat, baizik eta gertaera erreal bat», nabarmendu zuen. Euskal Herria bera ere biktima izan da, Poliziek mehatxatu egin zutela salatu du presoen senide batek Atxilotu egingo zutela esanez mehatxatu zuten; denbora gutxian, bi jazarpen salatu dituzte senideek Hodei Iruretagoiena Donostia «Esan zidaten amak nahikoa baduela semea eta suhia espetxean edukita, eta ea gai izango nintzen ni ere espetxeratzen utzi eta egoera gehiago zailtzeko». Neba eta bikotekidea espetxean ditu Izaro Arruartek, eta salatu du horrekin ETAk tiroz hil zuen Ernest Lluch zenaren alaba Rosa Lluchek hitz egiteko garaia dela nabarmendu zuen atzo, Hitz egin dezagun Euskadiri buruz jardunaldietan: «Hitz egin, hitz egin, hitz egin eta hitz egiteko garaia da. Hitzen garaia da». Gainera, adierazi zuen «ez dakiela» testuinguru honetan Arnaldo Otegik espetxean egon behar lukeen ere. «Beste biktimei» buruzko jardunaldiak izan ziren atzokoak, eta Rosa Lluchek argi dauka: «Gaurkoa izango zen gure aita gehien gogobeteko lukeen ekitaldietako bat». Gustura agertu zen: «Lehertu arte hitz egin behar da, elkar ulertzeko puntuak bilatzeko lana eginez. Gaur puntu horietako batzuk topatu ditugula uste dut». D egin ziotela mehatxu Espainiako Poliziaren plaka erakutsi zioten bi gizonezkok, joan den urriaren 25ean. Tenerifen (Espainia) zegoen, oporretan, eta korrika egiten ari zela, herrigunetik kanpo zegoen leku batean geratu zuten. Larri gaixo dagoen Gari Arruarte presoaren arreba —Almerian dute espetxeratua— eta Parisen preso duten Ugaitz Errazkinen bikotekidea da Arruarte. Senide den aldetik, egoera politikoari buruz zuen iritzia jakin nahi zutela esan zioten: «Ea behartuta nengoen galdetu nien, eta irribarretsu zioten ez nintzela konturatzen neukan zorteaz, Euskal Herrian beste modu batera lan egiten duela Poliziak». Atxilotzeko nahikoa froga bazituztela eta hurrengo egunean leku berera joateko esan zioten. Arruarte ez zen joan esandako lekura; salaketa jarri du. Etxerat-eko Elias Minerrek gogorarazi du presoen senideek jasan duten bigarren «eraso larria» dela denbora gutxian —Enara Rodriguezek ere salatu zituen mehatxuak urriaren 9an—: «Bizitza arriskuan jartzen jarraitzen dugu, eta gainera, mota guztietako jazarpenak bizitzen». Barrenaren ustez: «Biktima, termino politiko eta kolektiboetan. Bi estatuen indarkeria sistematikoaren biktima». Horregatik, Espainiako eta Frantziako estatuek ere «eragindako mina onartu» beharko dutela dio, bai herriari, eta baita «errepresioa beren larruan bizi izan duten milaka gizon eta emakumeei ere». Barrenak ezinbestekotzat jotzen du «egia jakitea», eta horretarako Egiaren Batzorde bat sortzea proposatu du, «nazioarteko izaerarekin, independentea, politikoki inpartziala, parte hartze irekiarekin eta biltzeko jarre duena». Batzorde horretan alde guztien parte hartzea behar-beharrezkoa izango dela uste du ezker abertzaleak. Entzuteko garaia Egiari Zor elkarteko Karmen Gal- deanok ere hitz egin zuen jardunaldietan. GALek hildako Xabier Galdeanoren alaba da, eta euskal presoen abokatu lanetan ere aritu da. Gogorra egin zaiola esan du, baina esperientziak kontatu egin behar direla dio: «Oso itxita bizi izan gara bakoitza geure munduan. Ordua da gertatutako dena entzuteko». Gorka Landaburu kazetari eta ETAren biktimak ere hitz egin zuen, eta nabarmendu zuen, Katalunian bezala, Euskal Herrian ere eztabaidatu egin behar dutela sentsibilitate ezberdinetako jende eta biktimek. Elkarbizitza bideratu behar dela dio: «Indarkeriarik gabe aukera asko daude denontzat». Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.berria.info @ 10 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Euskal Herria Hiesa dutenen arretari eusteko eskatu die Jaurlaritzak inguruko herrialdeei Osasun txartela kendu dieten gaixo batzuk EAEra etortzen ari direla salatu du Osasun sailburuordeak Osasun profesionalen lanabesa euskaratzeko eskariak dozena bat atxikipen jaso ditu egun gutxian Erredakzioa Bilbo Espainiako Gobernuak osasungintzan ezarritako murrizketa batzuen albo ondorioez ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Azken astetan hainbat erkidegok gaixotasun kronikoentzako botikak ukatu dizkiete osasun txartela kendu dieten pertsonei, adibidez, paperik gabeko etorkinei. Hiesa duten pertsonei buruz hitz egin du, zehazki, Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak. Erabaki hori hartu duten erkidegoei atzera egin dezatela eskatu die. Botikak ez jasotzearen ondorioz hiesa duten gaixo batzuek Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara jo dutela jakinarazi du Fernandez sailburuordeak, Hiesaren Aurkako nazioarteko Eguna dela-eta egingo diren ekintzen aurkezpena baliatuta. Espainiako Gobernuak agindutako murrizketen ondorioz, «milaka» pertsonari osasun txartela kendu diotela ekarri du gogora. Ordea, horrek ez du esan nahi behar dituzten botikak jasotzeko aukera kendu dietenik, eta «ardura» eskatu du. «Gaixotasuna dutenen bizia babesteko funtsezkoak dira botika horiek, baita gizartean birusak duen presentzia txikitzeko ere». Fernandezek azaldu du Eusko Jaurlaritzak banaka aztertzen duela kasu bakoitza, eta, egoki Jon Rejado Gasteiz 2011ko Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekimenak, Bilbon. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS ikusten badu, pertsonaren «jatorri familiar edo sozialera» jotzen duela botika horiek eman ahal izateko. Halaber, gaineratu du Eusko Jaurlaritzak ez duela Espainiatik heldutako gaixoak artatu nahi. «Ez dugu Espainiako GIBdunen ospitalea izan nahi». Hori dela eta, sexu bidez kutsatzen den gaixotasuna duten pertsona guztiek sendabidea doan jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatu du. Erkidegoen eskumena Espainiako Osasun Ministerioaren Hiesaren Aurkako Planeko zuzendari Olivia Castillok nabar- mendu du orain arte botikak jasotzen zituzten pertsonek aurrerantzean ere jaso egin behar dutela. Espainiako Senatuak hori eskatzen zuen mozio bat onartu zuela azaldu du, eta hori betetzeko ardura erkidegoena dela esan du. Dena den, botikarik gabe geratzen ari diren pertsonak daudela onartu du, baina gaur egun zenbat diren esaterik ez dagoela. Fernandezek jakinarazi du beste erkidegoetatik heldutako pertsonak «ezohiko kasuak» direla, baina heldu direnen eta helduko direnen datuak biltzen ari direla aurreratu du. Datu bilketa ho- rren helburua da, etorkizunean, pertsona horien jatorrizko erkidegoei botikak ordaintzeko eskatzea. Fernandezek jakinarazitako datuen arabera, GIBa duen gaixoen bakoitzaren urtebeteko tratamenduak 10.000 euro inguru balio ditu. Eusko Jaurlaritzak mintegi bat egin du hiesaren eta teknologia berrien arteko harremanaz hitz egiteko. Teknologia berrien bidez nahi duenak gaixotasun horri buruzko informazio anonimoa jasotzeko aukera du. Alde horretatik hiru egitasmo abiarazi ditu Jaurlaritzak, gizartearen sektore ezberdinetara heldu ahal izateko. Nafarroako genero politikak salatu dituzte Gazteen arteko genero indarkeriarekin kezkaturik agertu dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua Nagore Ares Amaya Nafarroako Gobernuak azken urteetan bultzatu dituen genero politikak salatu ditu Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak. Indarkeria sexistaren kontrako 22/2002 Foru Legea hamar urtean ez dela bete salatu dute, eta Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren «bilakaera ideologikoa- Sinadura bilketa hasi dute Osabide euskaraz erabili ahal izateko rekin» kezkaturik agertu dira: «Legea martxan jarri zenetik hamar urte pasatu diren honetan, Nafarroan hamar emakume baino gehiago hil dituzte. Indarkeria pairatzen duten emakumeen kopurua, gainera, handituz doa. Horrek argi erakusten digu sasi neurri horiek ez direla nahikoa». Berdintasunerako Institutuari dagokionez, salatu dute Nafarroako Gobernuak duen helburua zera dela: berdintasunerako politiketan norabide aldaketa bat izatea, praktikan politika horiek desagertuz joateko. Hala, iaz, institutuaren izenean familia hitza gehitzean, beste zentzu ideologiko bat eman ziotela salatu dute. Izenaren alde ideologikotik haratago, aldaketak alde materialari eragingo diola azaldu dute eta, hala, diru gutxiago erabiliko dela berdintasuna sustatzeko. Ondorioz, herritarrei deia egin diete igande eguerdian Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuko den manifestaziora joateko, eta emakumeen aurkako tratu txarrak salatzeko. Eguneroko indarkeria Eusko Jaurlaritza, Nafarroako gobernua eta Gasteizko Udala kezkaturik agertu dira indarkeria matxista areagotu egin dealko gazteen artean. «Belaunaldi gazteenetan indarkeria matxistarik eta desberdintasunik ez dela azal- tzen duen mitotik urrun, errealitateak erakusten digu gazteen arten genero indarkeria arazo kezkagarri bat dela», salatu du Eusko Jaurlaritzak. Indarkeria matxista, egunerokotasunaren parte dela agertu dute, eta adierazpen anitz dituela azaldu. «Guztiak» salatu dituzte. Hala izanik, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko, ezinbestekotzat jo dute «maskulinititate eta feminitate ereduen aldaketa sakonaren beharraz ohartzea». Donostiako Udaleko ordezkariek, berriz, «krisi ekonomiko matxista» salatu dute, eta kanpaina bat jarri dute abian herritarrak horretaz jabetu daitezen. Osakidetzako osasun profesionalek erabiltzaileen gorabehera medikoak jasotzeko sistema informatikoa gaztelera hutsean dagoela salatu, eta euskaraz jartzea eskatzeko sinadura bilketa hasi dute hainbat osasun profesionalek. 1999. urtean ezartzen hasi zen sistema hori, eta denbora gutxian lehen arretako zentroetan guztiz ezarri zen. Lanabes garrantzitsua dela aitortu dute osasun profesionalek, baina salatu dute gaztelera hutsez egoteak beren jarduna baldintzatzen duela. Aitor Montes Aramaioko (Araba) sendagileak abiarazi du sinadurak biltzeko ekimena, eta, egun gutxian, dozena bat osasun profesionalen sinadurak bildu ditu, baita beste askoren hitza jaso ere: medikuak, erizainak... «Mediku askok eskatu dute lan tresna hori euskaratzea, baina ez dute kasurik egin». Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratura zenbaitetan jo du Osabide euskaraz erabiltzeko eskubidea aldarrikatzeko: «Euskara hutsean bidali nuen lehen gutuna, eta hor egongo da galduta». Teknikariak, informatikoak Azaroaren hasieran bidalitako gutunari erantzun zioten, ordea. Eskaera Osakidetzako Informatikako zuzendariordetzara bidali zuten. «Orain hiru urte euskara teknikariek Osabide euskaratzeko eskatu zuten, baina teknikari bezala ez dute bertan esku sartzerik; hortaz, informatikariek euskaraz ez badakite...». Ildo horretan, Montesek azaldu du Katalunian katalan hutsez dagoela Osabideren baliokidea den programa, eta, horrenbestez, ez diola arazorik ikusten euskaraz egoteari. «Euskarak parekotasuna lortzen ez badu, bigarren mailako hizkuntza izango da». Osabide euskaratzeko sinadurak biltzeaz gain Elebidera, Hizkuntza Eskubideen Behatokira eta beste hainbat lekura jo duela azaldu du. Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzuetako erabiltzaileei ere haien eskubideak aldarrikatzeko eskatu die. Hau da, osasun historia euskaraz eska dezatela galdegin die, baita arreta euskaraz jasotzeko ere. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 11 Euskal Herria ‹ Harian Hollandek ez du onartuko kontzientzia eragozpena Sexu berekoen ezkontzen lege egitasmoa dagoen bezala utziko duela jakinarazi die gay eta lesbianen elkarteei Aitor Renteria Baiona Francois Hollande Frantziako presidenteak ez du auzapezen kontzientzia eragozpena aintzat hartuko sexu bereko pertsonak ez ezkontzeko. Horrela jakinarazi die astearte arratsaldean gay eta lesbianen elkarteko kideei, bezperan Frantziako auzapezen bilkuran errandakoa bertan behera utzita. Gay eta lesbianen elkarteek gogor salatu zituzten Hollanden hitzak, erranez haren hitzek herritarrek legearen aitzinean duten berdintasun irizpidea zangopilatzen zutela. Larrialdiko bilkura eskatu zioten Hollanderi. Paris, Nantes eta halako hirietan elkarretaratzeak antolatu zituzten Hollanden hitzak gaitzesteko. Auzapezen bilkuran Hollandek erran zuen pertsona guztiek ezkontzeko eskubide bera zutela, baita sexu berekoek ere. Alta, ezkontza egin nahi ez duten auzapezek ordezko baten esku utz zezaketela azaldu zuen. Adierazpen horrek bazterrak sutu zituen, eta gay zein lesbianen elkarteetako kideen haserre gorria piztu. Horregatik, berehala biltzea eskatu zioten Hollanderi. Ikusita haien haserrea, Hollandek gibelera egitea deliberatu du. Lege egitasmoa zegoen bezala utziko duela jakinarazi die. «Haserre gorria eragin zigun Hollandek, kontzientzia eragozpenaren aipaldiak lege egitasmoaren oinarria eta zentzua zapuzten zuelako», erran du Beñat Gachen Les Bascos elkarteko presidenteak. Izan ere, lege egitasmoak aintzat hartuko balu auzapezen kontzientzia eragozpena, bikote heterosexual eta homosexualen arteko ezberdintasuna onartuko luke, eta horrela urratu Frantzian indarrean dagoen legearekiko berdintasun irizpidea. Auzapezek badituzte tresnak, nahi ez badute ezkontzak ez egiteko. Alta, gay eta lesbianen elkarteek diote onartezina dela eskubide hori legean barnatzea. Eskuinari men Azken asteotan Eliza katolikoak eta eskuin muturreko alderdi eta eragileek sexu bereko pertsonen ezkontzen lege egitasmoaren aurkako kanpaina sutsua egiten ari dira. Urtarrilean bozkatuko da legea parlamentuan. Hori heldu baino lehen, «indar atzerakoien» haserrea «gozotzeko» egindako keinua onartezina dela dio Gachenek. Sexu bereko pertsonen ezkontza eskubidea unibertsala dela azpimarratu du, eta horregatik, dei zabala egin die alderdi, sindikatu eta gizarte eragileei ondoko egun eta asteotan antolatuko dituzten ekitaldietan parte hartzera. Gibelera egin badu ere, Hollan- den hitzek susmo txarrak utzi ditu gay eta lesbianen elkarteetako kideengan. «Konfiantza arraildu da. Zorrotz segituko dugu lege egitasmoaren bilakaera, urratsik ez egiteko gibelera». Legea onartu bitarte, iragarri ekitaldiak eta mobilizazioak atxikiko dituzte, pertsona guztien eskubideak berdin bermatzeko legearen aitzinean. Larunbatean gay eta lesbiana taldeek antolatutako musukatzea. GAIZKA IROZ 12 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Euskal Herria Miriam Floresq Bizkarrezur bifidoa dutenen Nafarroako elkarteko kidea Gorenak dio ez dela legezkoa Kristau Eskolako langileei soldata %5 jaitsi izana Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin du bizkarrezur bifidoa dutenen elkarteak, eta salatu du laguntzarik gabe utzi nahi dituztela. «Azido foliko bidez saihets daitezke bizkarrezur-bifido kasuen %70» Ainara Arratibel Gascon «Nafarroako Gobernuak gure eskariak entzuten ditu, baina gero ez ditu kontuan hartzen. Ez ditu guk eskatutako neurriak martxan jartzen». Miriam Floresen (Iruñea, 1980) salaketa da, Nafarroan bizkarrezur bifidoa duten elkarteko kudeatzailearenak. Prebentzioa sustatu beharra nabarmendu du. Gainera, aldarrikatu du gaixo kroniko moduan hartu beharko liratekeela bizkarrezur bifidoa duten pertsonak. «Jaiotzetik hil arte dute eritasuna, eta gaixo kronikoak direla argi dago». Gaur [atzo] da Bizkarrezur Bifidoaren Nazioarteko Eguna. Gaixotasun arraroen zerrendan dago. Zertan datza gaixotasuna? Haurdunaldiaren hirugarren astean, ornoetako batek ez du behar bezala bat egiten; ez da behar bezala lotzen. Ondorioz, bizkar muinean lesio bat gertatzen da. Lesio hori gertatzen den lekuaren arabera, ondorioak larriagoak edo arinagoak dira. Aipagarrienak hauek izan daitezke: lesioa gertatzen den lekutik behera sentikortasuna galtzea, giharretan sentikortasuna galtzea, hidrozefalia, gorabehera ortopedikoak, latexari alergia, pubertaro goiztiarra. Horri halako gaixotasun batek eragiten dituen ondorio psikologiko, sozial eta familiarrak gehitu behar zaizkio. Agerraldia egin duzue Nafarroako Parlamentuan.Zertarako? Batetik, eskatu dugu bizkarrezur bifidoaren inguruan Nafarroako Parlamentuak 2008an onartutako mozioa betetzea. Izan ere, Nafarroako Gobernuak ez du betetzen. Entzun, entzuten dituzte gure eskariak. Baina gero ez dituzte betetzen. Bestalde, datorren urteko aurrekontu zirriborroan ikusi dugu fisioterapia eta psikologia zerbitzua emateko jasotzen genuen 30.500 euroko laguntza kendu digutela, eta hori salatu dugu. Laguntza kenduta, gaixoek beren poltsikotik ordaindu beharko dituzte zerbitzu horiek. Argi dago krisi garaian denok estutu behar dugula gerrikoa. Baina ez da bidezkoa batzuei laguntza guztia kentzea, eta beste batzuei handitzea. Aurrekontuak luzatuko balira, nekez jasoko dugu, gainera, aurten eman diguten adinako laguntza. Gaixotasun arraroen kasuan, gainera, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du, eta pagatu ez dieten dirua eman beharko diete langileei Erredakzioa Donostia LANDER FDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS zailagoa da laguntzak lortzea. Izan ere, horiek emateko irizpide nagusia gaixotasuna dutenen kopurua izaten da. Zer eskatzen zuen 2008ko mozioak? Hiru eskari egin zitzaizkion mozio hartan Nafarroako Gobernuari. Lehena zen erreferentziazko sendagile batzuk jartzea, eriei arreta osoago bat eskaintzeko. Baina Nafarroako Gobernuak ez du beharrezko ikusten. Bigarrena prebentzio kanpainak egitea zen. Izan ere, haurdun geratu baino hilabete batzuk lehenago amak azido folikoa hartuta, bizkarrezur-bifido kasuen %70 saihets daitezke. Emakume askok ez dute hartzen, eta hartzen hasten direnerako berandu izan daiteke. Elkartean egin ditugun afixak eta kartelak ere eskaini dizkiogu Nafarroako Gobernuari, hark zabaltzeko dirua jar dezan. Falta zaiguna horiek zabaltzeko dirua da. Hirugarrena zen indarra egiteko bizkarrezur bifidoko gaixoak kroniko gisa hartzeko. Espainiako Gobernuaren esku dago hori. Baina orain arte ez du halakorik egin. Nahiz eta eriak gaixotasunarekin jaio eta gaixotasunarekin hiltzen diren. Zein abantaila izango lukete gaixoek kroniko gisa hartuta? Botika eta material ortopedikoetako asko doan izango lituzkete. Kontuan izan behar da urtean 6.000 euro inguru gastatzen dituela gaixo bakoitzak horietan. Jasotzen dituzten laguntzak oso eskasak dira. 3.000 euro balio duen aulki gurpildun batengatik, adibidez, 300 euro inguru. Osasun alorrean egiten ari diren mozketak zertan ari zaie eragiten gaixoei? Botikak berriz pagatzea nabarmen ari zaie eragiten, asko hartzen baitituzte. Bestalde, bizkarrezur bifidoa duten gaixoak tratatzeko erreferentziazko erietxea Bartzelonan dago: Vall d’ Hebron. Gaur egun zailagoa da gaixo bat hara bideratzea. Ikerketari dagokionez, lehen gutxi egiten zen, eta egun are gutxiago. Etorkizunari begira,zein beste eskari dituzue? Batez ere, Hezkuntza eta Osasun departamentuen arteko koordinazioa hobetzea nahi dugu, bizkarrezur bifidoa duten gaixoek normal egin ahal izateko beren hezkuntza jarduera. Sarri askotan, ez da horrela gertatzen, eskolak galtzen dituztelako medikuarengana joan behar dutelako edo ebakuntzak egin behar dizkietelako. Horren ondorioz, mantsoago doaz ikasketan, eta, azkenean, laguntza berezia jasotzen dute. Koordinazioa hobetuko balitz, ez litzateke horrela gertatuko. Izan ere, ikasteko arazorik ez duten haurrak dira gehienak. Egin behar dena da ume horien hezkuntzarako eskubidea bermatzea. Gizarte ekimeneko ikastetxe pribatuetan langileei ezarritako soldata jaitsiera baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala jakinarazi dute ELA eta EILAS sindikatuek. Gorenak EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du. Auzitegiak dio ezarri zitzaien %5eko soldata jaitsiera ez dela legezkoa. 2010tik dago indarrean neurria, eta ordutik zor zaiena pagatu beharko zaie langileei. Bestalde, eusko legebiltzar berria martxan dela kontuan hartuta, agerraldia egin zuen atzo EILASek. Han, eskari argia egin zion Jaurlaritza berriari: «Erabateko norabide aldaketa ezartzeko hezkuntzan». EILASek beharrezkoa ikusten du «orain arte ezarri diren murrizketak» atzera botatzea. «Bai lan taldeari begira hartu diren neurriak, bai eta baliabideei lotutakoakere». Aurrekontuak igotzea galdegin dio EILASek, eta Europako Batasuneko batez bestekoekin parekatzeko. Hau da, gutxienez barne produktu gordinaren %6,1 erabil dadila hezkuntzarako. Sindikatuak beharrezkoa ikusten du inbertsio publikoa igotzea. Espainiako Gobernuak egin dituen murrizketak eta erreformak salatu, eta horiek ez aplikatzeko eskatu du. «Ez dira gure hezkuntzari begira hartutako neurriak. Zerbitzu publikoak desegitea dakarte, eta gizarte batasuna haustea» Horri aurre egiteko, «benetako balioetan» oinarritutako hezkuntza sistema bat aldarrikatu du EILASek. «Gure herria, kultura eta hizkuntza aintzat hartuko dituen hezkuntza bat behar dugu, hezkidetzan, berdintasunean eta elkarbizitzan oinarritua. Doktrinatzea eta bazterkeria saihestu behar dugu». Hezkuntzako aldi bakoitzean dagozkion neurriak hartzea nahi du EILASek. Ondorengoak proposatu ditu: 0-3 urte arteko umeentzako eskaintza publikoa zabaltzea, eskola txikietan eta landa eremuetakoetan arreta berezia jartzea, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoan ordezkapenak lehen egunetik egitea eta Euskal Herriko Unibertsitateko lantaldeari eustea. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 13 ‹ Publizitatea 14 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Euskal Herria 1.780 30 urteko zigor eskaria Iparragirre eta Antzarentzat zigorra eskatu du Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre euskal presoentzat. ETAko arlo ekonomikoko eta militarreko buruzagiak izatea egozten diete. Leporatzen dizkieten delituengatik jaso dezaketen zigorrik handiena da 20 urteko espetxe zigorra. pIkerketan eta Garapenean Hegoaldean inbertitutakoa, milioitan. Iaz 1.780 milioi inbertitu zituzten Hego Euskal Herrian ikerketan eta garapenean. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.397 milioi, 2010ean baino %7 gehiago; eta Nafarroan 383 milioi, hau da, %5 gehiago. ‘Fracking’-a «arretaz» egitea baimendu du Bruselak %1,7 PARIS › Frantziako Fiskaltzak 30 urteko espetxe pAraban, Bizkaian eta Gipuzkoan turismoak izandako beherakada. Iaz baino %1,7 turista gutxiago izan dira urrian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 207.187 bisitari izan dira, 2011n baino 3.499 gutxiago. Araba gertatu da beherakadarik handiena. BRUSELA › Gasa haustura hidraulikoz erauzteko proiektuak sustatzea herrialdeen eskumena dela onartu du Europako Parlamentuak. Dena den, gogorarazi du «arretaz» egin behar dela, eta ingurumen kalteei buruzko plan zorrotzak izan beharko dituztela egitasmoek. Gainera, egungo araudia «sakon» begiratu behar dela adierazi du, eta berriro aztertu behar dela aldaketaren bat egin behar den ikusteko. CORUÑA › Prestige petroliontziak eragindako hondamendi ekologikoaren inguruko epaiketa eten zuten atzo Nunca Mais plataformako kideek, epaiketa gelara sartuta. Ardura politikoak eskatzeko sartu ziren, «Zigorgabetasuna Galizian. Nunca mais» salatzen zuten kamisetak jantzita. Horrekin batera, gogor salatu zuten epaiketan galiziera erabili ezin izatea. 2 Laburrean ‘Prestige’-ren epaiketa eten du Nunca Mais -ek Erredakzioa Eusko Jaurlaritzak umeen adopziorako dekretua aldatu du, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da adin mugarik izango umeak adoptatzeko. Orain arte, gehienez, 44 urteko aldea egon zitekeen umearen eta gurasoen artean. Hala ere, adina «kontuan hartzeko irizpidea»izango da aurrerantzean ere. Jaurlaritzaren ordezkariek azaldu dutenez, «baztertzailea» zen araua. Bestalde, aurretik ere, ez zegoen adin mugarik «beharrizan bereziak» zituzten umeak adoptatzeko. Talde horretan sartzen zituzten: elkartzekotan ziren anai-arrebak, osasun arazoak zituzten umeak, zazpi urtetik gorakoak eta ondoretasunezko ezaugarri kliniko larriak zituztenak. Hemendik aurrera ez da bereizketarik egingo. Irudia qDonostia j Nunca Mais plataformako kideak, atzo, Coruñan. EFE Haurrak adoptatzeko adin tartea kentzea onartu du Eusko Jaurlaritzak EUSKARAZ LAN EGITEA ALDARRIKATUZ Euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo,Donostian,hainbat herritarrek.Hala,erakundeei eskaria egin zieten: eremu sozioekonomikoan ere euskaraz bizi ahal izateko eskubidea bermatzeko neurriak hartzeko.Euskararen Gizarte Hilberriak ESKELAK (0034)943 30 40 30 [email protected] Erakundeen Kontseiluak deituta egin zuten agerraldia.Abenduaren 1ean egingo den manifestazioan beren eskubidea aldarrikatu dutela azaldu zuten.Horrekin batera,manifestazioan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei. JON URBE / ARP 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 15 ‹ Publizitatea 16 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Ekonomia Inpugnazio batek EAJ-PP-PSEren esku utzi du Kutxaren zuzendaritza Xabier Iturbek zuzenean hautatu du eragile sozialen ordezkaria, eta horrek saihestu du EH Bilduk gehiengoa izatea kontseiluan EH Bilduk inpugnatu egingo du erabaki hori, eta Permachek mafiarekin lotu du jazotakoa Xabier Martin - Jon Fernandez Donostia Zapatuan Kutxak eragile sozialen hautagaitza (Kontseiluaren ordezkariaren) adin epea ez betetzeagatik baliogabetu ez balu, EH Bilduk Kutxako zuzendaritza lortuko zuen atzo. Baina ez da horrela izan. Inpugnazioaren ostean, espero zitekeena gertatu da. EH Bilduk ez du lortu Kutxako buruzagitza, eta, ondorioz, Kutxabankeko administrazio kontseilutik kanpo geratuko da seguruenik. Gipuzkoan EAJ-PP-PSE koalizioa gailendu zaio, CCOO eta Pixkanaka sindikatuek haien alde egin dutelako, eta eragile sozialen ordezkaria aldatu eta DYAko Javier Baraze izendatu zuelako Xabier Iturbek —Kutxako giza baliabideetako arduradun ohia da Baraze—, nahiz eta ordezkorik ez eduki Kontseiluak ordezko izateari uko egin eta gero. Kutxaren lehendakariorde PSE-EEko Jose Miguel Martin Herrera aukeratu dute, eta idazkari Iñigo Barandiaran, EAJkoa. Hala ere, parez pare geratu zi- G Aginte banaketa pBBK. Mario Fernandezek jarraituko du presidente karguan (EAJ); bera da Kutxabankeko presidentea ere. Administrazio kontseiluaren banaketa: Bederatzi EAJk, hiru CCOOk, bi PSEk eta bat eragile sozialek. Kutxabankeko administrazio kontseilurako bederatzi ordezkari aukeratuko dituzte. pKutxa. Xabier Iturbek segiko du presidentetzan (EAJ). Administrazio kontseiluaren banaketa: zazpi EH Bilduk, hiru EAJk, bi PSEk, eta bana CCOOk, Pixakanak eta DYAk. Kutxabankeko zuzendaritzarako lau ordezkari izendatu behar dituzte. pVital. Fernando Arangiz izango da presidente berria (PP). Administrazio kontseiluaren banaketa: PPk zazpi, bina EAJk eta Cultura Vitalek, eta bana PSEk, Bilduk, CCOOk eta gizarte talde batek. Bi kide ditu Kutxabankeko kontseiluan. ren indarrak batzarkideek bozkatutako administrazio kontseiluan, eta zazpiko berdinketa baten ostean (Baraze bera abstenitu egin zen), bigarren bozketan, hautatu zuten Iturbe lehendakari. Mahaiko presidentea ordezkari zaharrena izatea erabakigarria izan zen. Jacinto Hernandez 69 urteko sozialistak —70 urte da muga kontseilari izateko; eragile sozialen zerrendako ordezkoak adin hori gainditzen zuelako baliogabetu zuen Kutxak hautagaitza— hautsi zuen berdinketa EAJ-PPPSEren alde kalitatezko botoa erabilita. EH Bilduren arabera, estatutuek ez dute jasotzen adinduenaren kalitatezko botorik; PSE-EEren esanetan, berriz, EAEko Kutxen Legean jasota dago. EH Bilduk lehendik ohartarazitako «iruzurra» salatu zuen. Joseba Permach Gipuzkoako Diputazioaren Kutxarako ordezkariak gogor kritikatu zituen gainontzeko alderdiek izandako «jarrera eta planteamendu mafiosoak». Jesus Mari Larrazabalek EH Bilduk batzarra inpugnatuko duela iragarri zuen. Zapatuan Kutxak egindako baliogabetzea ere epaitegietan dago dagoeneko. «Gaur eta hemen, beharrezkoa da eztabaida politikoa amaitzea», erantzun zuen Iturbek bozketa amaitu bezain laster. «Norbaitek eztabaida politikoarekin jarraitu nahi badu edo Kutxa borroka politikorako jokaleku egokia dela uste badu, erakundeari eta gipuzkoar guztiei kalte egiten ari da», gaineratu zuen. Hiru kutxetako administrazio kontseiluak hautatu zituzten atzo, eta Gipuzkoan zegoen ikusmin handiena, parez pare zeudelako EH Bildu (eragile sozialena gehituta) eta EAJ-PP-PSE koalizioa, sindikatuak alde zituelako: zazpina ordezkari hamabost kideko kontseiluan. Txanpon batek erabaki behar zuen hamabosgarrena. EH Bilduren alde izan bazen ere, baliogabetzeak eta azken izendapenak erabaki zuten azken emaitza: EH Bilduk zazpi, EAJk hiru, PSEk bi eta CCOOk, Pixakanak eta DYAk bana. Giroa bero egon zen Kutxako Batzarraren bozketan, eta baita kanpoan ere. Permachek gogor Xabier Iturbe (erdian) Kutxaren Batzarraren bileraren, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS kritikatu zuen gertatutakoa bozketaren ostean: «Erabat lotsagarria izan da». Pertsona eta alderdi batzuk boterean eta eserlekuetan jarraitzearen truke «edozer egiteko gai» direla salatu zuen. CCOOren botoa Zeresana emango du CCOOk azkenean EAJ-PP-PSEren alde bozkatu izanak. Atzoko batzarrean bertan, ikusi ahal izan zen Stop Kaleratzeak elkartearen oihuetan; izan ere PPren kontrako gre- ‘‘ Gaur eta hemen, beharrezkoa da eztabaida politikoa amaitzea» XABIER ITURBE Kargua Mafiak bururaino eraman ditzakeen jarrerak ikusi direla esan behar zaio jendeari» JOSEBA PERMACH EH Bildu ba orokorrera deitu eta kaleratzeen aurka eginda ere, haren aldeko zerrenda babestu du. EH Bilduk «politika neoliberaletan sakontzeko helburua duen EAJ-PPPSEren hautagaitzari» botorik ez emateko eskatu zion bozketaren aurretik. Sindikatuak, ordea, EH Bilduren alde egiteko «bi oztopo gaindiezin» dituela azaldu du. Batetik, «Kutxabankeko integrazio ituna salatzeko mehatxua, Kutxa fusiotik aterako lukeena»; bestetik, Euskal Herriko lan itunerako esparrua proposatzea. Hala ere, atzo EAJ-PP-PSEren alde bozkatuta ere, haien kutxa eredutik urrun dagoela berretsi du. Kutxak Kutxabankera bidaliko dituen lau ordezkariek kutxaren batzarreko aniztasuna irudikatzea eskatu du. Datozen egunetan erabakiko dute hiru kutxetako administrazio kontseiluek Kutxabankeko kontseilura zein ordezkari bidali. Atzoko bozketaren ondoren, Kutxari dagozkion lau ordezkariak EAJ-PP-PSEren zerrendakoak izango dira, azken orduko ezusterik ez badago. EAJko eta PSE-EEko agintariek ez dute adierazpenik egin, baina Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak bai. «Logikotzat» jo du EH Bilduri Kutxabanken sartzen ez lagatzea: «Kutxabankek ondo funtzionatzea eta bezeroak izatea nahi badugu ezin dute bertan egon Batasunakoek. Beharbada Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak ez du ulertuko, berak onartu zituelako Bilduren zerrendak eta berak legeztatu duelako Sortu, baina nik ulertzen dut». Nolanahi ere, ez da oraingoa EH Bildu Kutxabanketik kanpo lagatzeko emandako lehen pausoa. EAJren eta PPren arteko akordio bati esker iaz Kutxabankeko administrazio kontseilutik kanpo laga ituzten Bildu eta PSE. Oraingoan, ordea, EAJrekin eta PPrekin bat egin du PSEk. EAJ Kutxabanken gidari Gipuzkoan edozer gertatuta ere, argi zegoen EAJk segiko duela Kutxabank gidatzen. Hamabost ordezkarik osatzen dute Kutxabankeko administrazio kontseilua, eta BBK-k bederatzi eserleku ditu, Kutxak lau eta Vitalek bi. EAJk arazo barik kontrolatzen du BBK, eta PPrekin partekatzen du Vitalen gaineko kontrola. BBKn karguan jarraituko du Mario Fernandezek. Vitalen Fernando Arangiz popularra izendatu dute lehendakari, EAJren eta PPren arteko itun bati esker. Carlos Zapatero ordezkatuko du Arangizek, azken urteotan PSEEEren eta EAJren arteko akorido bati esker gobernatu baitu Zapaterok Vital. LABen eta Stop Kaleratzeak elkartearen protestak Kutxako egoitzaren aurrean Kutxabank osatzen duten hiru kutxetako ateetan izan ziren atzo protestak batzar berrien bilerak hasi baino lehen, LAB sindikatuak eta Stop Kaleratzeak elkarteak deituta. Euskal banku publikoaren alde lelopean, euskal aurrezki kutxak ez pribatizatzeko eskatu zuten LABeko kideek; etxe kaleratze gehiagorik ez egiteko, berriz, Stop Kaleratzeak elkarteko kideek. Kutxak Donostian duen egoitzaren aurrean bildutako bi elkarrateratzeek batera egin zituzten hainbat aldarrikapen Kutxako batzarkide berriak egoitzara bozkatzera sartu bitartean: Lapurretarik ez eta Putxerazorik ez, eta baita Xabier Iturbe Kutxako lehendakari eta EAJ-PP-PSE koalizioko hautagaiaren kontrako oihuak ere. D 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 17 Ekonomia ‹ Harian Irudia qBilbo Enpresetako lan itunetan zentratzea eskatu du ELAk Sektorekako hitzarmen probintzialak, ordea, «kasuz kasu» aztertu beharko direla esan du sindikatuak Lander Muñagorri Garmendia Bilbo KANPALDIRIK EZ LANBIDEN Ertzaintzak eragotzi egin zuen atzo Bizkaiko zenbait gizarte taldetako kideek Lanbideren bulego bat okupatzea.Hogei bat lagunek Mazarredo kaleko bulegoan kanpatu nahi izan zuten,haren eraginkortasunik eza salatzeko.Gizarte taldeen ara- bera,langile gutxi ditu bulegoak,eta egunean hamar lagun baino ez ditu hartzen.Salatu dute,halaber,15:00etan bulegoan badirela ilara egin eta haren atarian lo egiten dutenak ere,goizean harrera egin diezaieten. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS 24 milioi galduko dituela argudiatu du Guardianek 138 langile kaleratzeko Laudioko beiragileak gaur aurkeztuko die erregulazio espedientea sindikatuei; grebak bere hartan dirau Erredakzioa Donostia Guardianek Laudioko fabrikako 239 langileri kontratua hausteko erregulazio dosierra aurkeztuko die gaur sindikatuei. Langileen kaleratzea ezinbestekoa dela argudiatu du enpresako zuzendaritzak, «lantegiaren etorkizuna jokoan dagoelako». Enpresak dio aurten 24 milioi euro galduko dituela, eskariak asko gutxitu zaizkiolako. Langileek atzo bertan egin zuten kaleratzeen aurkako beste ekintza bat: Laudiotik Bilbora oinez joan ziren. Laudioko beira enpresak agiri baten bidez azaldu duenez, lan egiten duen hiru merkatuetan jaitsi zaio eskaria: automobilgintzan, eraikuntzan eta eguzki energian. Horrek ekarri dion galerari batu behar zaio langileen protestak eragindakoa. Urriaren 23an greba hasi zutenetik 16.000 tona beira txikitu behar izan dituzte, bere labeak etengabe lan egiteko prestatuta daudelako. Greba amaitu ez denez, urte amaieran galerak 24 milioitik gora egongo direla ziurtatu du enpresak. Sindikatuek ez dute greba amaitzeko asmorik. Aitor Garriga ELAko ordezkariak Efe agentziari adierazi dionez, espedientea aurkezteak «borrokak jarraitzeko gogoa» handitu die langileei. Haren iritziz, kaleratzeen bidez enpresak zigortu egin nahi du lan itunaren negoziazioetan sindikatuek izandako jarrera, eta haren porrotaren ostean hasitako greba. Garrigak haserre hartu du dosierraren aurkezpena lantegian ez egitea, Gasteizko hotel batean baizik. Hilabete izango dute negoziatzeko. Epe hori amaituta akordiorik ez badago, langileen ordezkariek epaitegietara jo beharko dute espedientea geratu nahi badute. Lan erreformaren ondoren, administrazioaren oniritzirik ez dute behar kaleratze kolektiboek. Grebalariak lanera Celsan Arabako beste enpresa handi batean, Celsa Atlanticen, auzitegietan dago langileen geroa. Garai bateko Laminaciones Arreguiko 352 langile kaleratzeko dosierra baliogabetu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Espainiako Auzitegi Gorenean dago orain gaia. Bitartean, langileak lanera itzuli dira Gasteizko eta Urbinako lantegietan. Greba luze baten ondoren urriaren 22an lanera itzultzen saiatu ziren grebalariak, baina enpresak ez zien sartzen utzi eta oporrak hartzera behartu zituen. Armando Ortega ELAko ordezkariak baieztatu duenez, atzo hasi ziren lanean azken 40 langileak. Auzitegiaren erabakiaren aurretik kalean geratutako 178 behargin ez dabiltza lanean. Ortegak azaldu zuenez, lanera itzulitako batzuk beste zeregin batzuetan trebatu nahi ditu orain enpresak. Lantegiaren geroari buruzko kezka azaldu du, zenbait makina garrantzitsu —laminatzailea, moztailea...— geratuta daudelako. CAFen ere erregulazio espedientea aurkezteko asmoa du zuzendaritzak, astelehenean enpresa batzordearekin egingo duen bileran, ziur aski. ETBk aurreratu duenez, trenak bukatzen dituzten IV. ataleko 300 edo 400 langileri eragingo lioke, talde horretan lan karga %40 gutxituko dela uste baitu enpresak. Lanaldia murrizteko espedientea izango litzateke. Espedienterik ez aurkezteko eskatu dio LABek zuzendaritzari, eta alternatibak negozia ditzala. Horien artean legoke lan gutxi duten langileak «etorkizuneko erronketarako» prestatzea. Enpresako hitzarmenak bultzatzea, horixe izango da ELAk datozen hilabeteetan negoziazio kolektiboaren arloan hartuko duen jarrera. «Arloz arloko hitzarmenak gaur egun ez dira bete beharrekoak, gomendioak besterik ez dira», esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Hori dela eta, indar handien duten itunak enpresaz enpresakoak izango direlako, indarrak hor metatuko dituzte negoziazio kolektiboa enpresaz enpresa zabaltzeko. Joan den astean, Gipuzkoan papergintzako lan ituna sinatu zuen ELAk, baina ez du halako askoz gehiago espero. Kasuak «banan-banan» aztertu beharko dituztela esan du Muñozek. Papergintzan, «erosteko ahalmena bermatu dugu langileen artean, eta lan erreformari hainbat zuzenketak bildu dizkiogu». Lanbide arteko itunetan, ordea, ELAk ez du parte hartuko. «Era horretako akordio batekin patronalak onarpen soziala besterik ez du lortu nahi, eta gure al- detik, bederen, ez du horrelako ezer lortuko», esan du. «Sindikalismoak bere sustraietara itzuli beharra dauka», esan du Muñozek. Hau da, enpresaz enpresa antolatzera eta hor negoziatzera. «Sindikalismoa ez baldin badago enpresetan oinarrituta, ez baitu ezertarako balio, eta ez du defenditzeko aukerarik izango». Ultraaktibitatearen muga Enpresaz enpresako hitzarmenak lortzeko epea jarrita dago: 2013ko uztailaren 7a. Egun horretan beteko da urtebete azken lan erreforma martxan jarri zenetik. Araudi berriaren arabera, epetik kanpo dauden hitzarmenak berriz ituntzeko urtebete izango dute. Egiten ez duten enpresetan eta sektoretan «egoera zaila» izango dela aurreratu du Joseba Villarreal Negoziazio Kolektiboko arduradunak. Enpresako hitzarmenik izan ezean, lurralde mailakoak izango luke garrantzia. Eta halakorik egon ezean, «zantzu guztien arabera», langileen estatutuen araberakoa izango litzateke ituna, ELAko ordezkarien esanetan. Egoera horretara iritsi baino lehen enpresaz enpresa mobilizatzea izango da bidea, Muñozen arabera. «Lan erreforma geldiarazteko modu bakarra enpresako negoziazioa izango da». 18 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Ekonomia Bizkaiak eta Gipuzkoak ondare zerga ezberdinak izango dituzte 2013an Erreformaren tramiteak aurrera egingo du orain harmonizaziorik gabe, eta Arabak zer egingo duen argitzea falta da Ivan Santamaria Zerga sistema ulertzeko eredu ezberdinen arteko norgehiagokak bere horretan jarraitzen du. Ondare zerga erreformatzeko asmoz Bizkaiak eta Gipuzkoak aurkeztu dituzten proiektuak aztertu zituen atzo Zergak Koordinatzeko Organoak. Batak zein besteak ez zuten aldeko irizpenik jaso, eta harmonizatu gabe egingo du aurrera tramiteak. Batzar nagusiek onartuz gero, ondare zerga ezberdinak izango dituzte datorren urtean Bizkaiak eta Gipuzkoak. Bi administrazioek iritzi ezberdinak dituzte zergaren egiturari eta antolakuntzari buruz. Fortuna handien gaineko zerga onartu zuen Gipuzkoak, ondare zerga ordezkatzeko. Besteak beste, zerga ezkutua desagertzea aurreikusten dute proiektu horrekin. Orain arte, zergapeko batek ezin zuen bere errentaren %60 baino gehiago ordaindu zergetan, eta muga hori kendu du Gipuzkoak. Puntu hori eztabaidagai nagusia bihurtu da Bizkaiarekin. Joan den aste- Bilbao eta Garitano ahaldun nagusiak. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS an ondare zerga berritzeko aurkeztu zuen Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak. Zerga ezkutuari eusten dio (%65), baina, hala ere, Gipuzkoarena baino «aurrerakoiagoa» dela ziurtatu du. Martin Garitanoren gobernuak, aldiz, eredu horrekin diru gutxiago bilduko lukeela ohartarazi du. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko adostasuna lortzea ezinezkoa izan da, eta, bien bitartean, zer egingo duen azaldu gabe jarraitzen du Arabak. Javier de Andresen gobernuak ez zuen ez baten eta ez bestearen alde egin atzoko bileran. Interpretazio ezberdinak ere kaleratu dira. Efe agentziak aipatutako Bizkaiko Aldundiko iturrien arabera, Bost langiletik batek du mila eurotik beherako soldata INEren arabera, Hego Euskal Herriko soldatapekoen %43,8k zuten 2.000 eurotik gorako saria 2011n Iker Aranburu Hego Euskal Herriko langileen %20,8k mila eurotik beherako soldata garbia dute. 204.300 behargin ziren 2011n, INE Espainiako Estatistika Institutuak atzo zabaldutako datuen arabera. Horiek baino askoz gehiago dira, ordea, soldata nahiko edo oso handia dutenak: 460.300 lagunek irabazten dute hilean 2.071 euroko soldata gordina baino gehiago: %43,8k, alegia. Espainiako soldatapekoak dezil izeneko hamar talde berdinetan banatu ditu INEk: soldata gu- txien duten herritarren %10 jarri ditu lehen taldean (1,5 milioi lagun inguru), eta horrela hamar talde osatu arte. Lehen taldean hilean 687,1 euroko soldata gordina baino gutxiago irabazten dutenak azaltzen dira. Hego Euskal Herrian Espainian baino nabarmen gutxiago dira: %7,6, hain zuzen ere. Kopuru osoetan, 78.700, eta horietatik guztiz gehienek (75.900) lanaldi partziala dute. Lanaldi partzialekoak nagusi dira bigarren dezilean ere —687 eta 1.008 euro arteko soldata gordina dutenak— , baina haien kopurua gutxituz doa soldata mailak aurrera egin ahala. Gehien irabazten dutenen artean, denek dute lanaldi osoa. 1.218 euroko soldata gordinak gutxi gorabehera mila euroko soldata garbia dakarrenez, muga horretatik dauden hamar lagunetik hiruk dute lanaldi osoa. haien proiektua gehiago atsegin du Arabak. Haatik, kontuak egin eta Bizkaiko ereduarekin Arabak dirua galduko lukeela adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik. Erreformaren gainetik, zergaren iraupena bermatu gabe segitzen du Arabak. Izan ere, neurri iragankor gisa zerga bi urterako indarrean jartzea onartu zuen foru aldundiak iaz, 2011. eta 2012. urteetarako. Oraingoz zergaren iraupena luzatzeko proiekturik aurkeztu ez duen administrazio bakarra da, baina denbora izango luke abenduaren 31 arte. Hasiera batean, gaur egun dituen baldintza eta ezaugarriei eustea zen PPko gobernuaren asmoa. Ondare zergatik aparte, Gipuz- koak astearteko Diputatu Kontseiluan onartu zituen neurri fiskalak aztertu zituen Zergak Koordinatzeko Organoak. Kasu horretan, aldeko irizpena eman zuen batzarrak, eta, honezkero, aldaketa posible horiek harmonizatutzat jo dira. Alegia, sistema fiskalarekin bat datoz, Batzar Nagusiek onartuz gero. Horrek ez du esan nahi ezinbestean Arabak eta Bizkaiak bere egingo dituztenik. Bizkaiak, esaterako, bere proiektu propioa laster aurkeztuko duela iragarri du, eta kapital irabaziei zergak gehiago igotzeari ezetz esan dio. Hain zuzen ere, aurrezkia hiru zatitan zergapetzea nahi du Martin Garitanoren gobernuak. 1.500 euro arteko errentek %21 ordainduko dute; 1.500 eta 10.000 euro artekoek, %23; eta hortik gorakoek, %25. Orain arte, 4.000 euro arteko kapital irabaziek %20 ordaintzen zuten zergetan, eta hortik gorakoek, %23. Bizkaian eta Araban tasa %20 da 10.000 euro arte, eta hortik gora, %22. Kapital irabaziei zergak igotzeaz gain, neurri fiskal sorta onartu nahi du Gipuzkoak datorren urterako. Errenta zergaren tarifari eta kenkariei %1,5eko deflaktazioa ezarri nahi die, inflazioaren eragina arintzeko. Era berean, dohaintzek duten kenkaria %30etik %10era jaitsi nahi du. G Soldatapekoen banaketa Hegoaldean Soldatapekoak, %10eko taldeetan banatuta Erreskatearen azken zatia atzeratzeak haserrea eragin du Grezian Astelehenean bilduko da berriz eurotaldea Atenasen zorra txikitzeko modua erabakitzeko Iker Aranburu Haserre, oso haserre hartu du Greziako Gobernuak euroguneak hari erreskatearen azken zatia emateko erabakia atzeratu izana. «Irtenbide tekniko bat aurkitzeko zailtasun teknikoek ezin dute aitzakia izan arduragabekeriak edo atzerapenak justifikatzeko», salatu du Antonis Samaras Greziako lehen ministroak. Astearte arratsaldean hasitako bilera goizaldeko bostetan eten zuen Jean Claude Juncker eurotaldeko buruak, ikusita ez zirela ados jartzen Greziaren zorra txikitzeko moduari buruz. Haien artean ez ezik, Nazioarteko Diru Funtsarekin ere eztabaida biziak izan zituzten ministroek; nazioarteko erakundeak nahi duelako EBko estatuek Greziari zorraren zati barkatzea, eta haiek ez daude guztiz prest. Junckerrek aitortu du Greziak eskatutakoa egin duela, eta atzerapena ez dela haien errua, baina azalpen horrek ez ditu greziarrak baretu. «Gobernua eskatzen dizkioten mesede guztiak egiten ari da, eta haren truke umiliazioak jasotzen ditu», adierazi du Syriza oposizioko talde nagusiko diputatu Dimitris Papadimulisek. (soldata gordinak) Soldata txikienak % 7,6 <687,1 euro % 7,6 687,1 <1.008,6 % 6,5 1008,6 <1.218,2 Erdibideko soldatak % 6,5 1.218,6 < 1.386,6 % 7,1 1.386,6 < 1.563,2 % 9,5 1.563,2 < 1.774,4 21,8 44,83 % 35,2 Hiru multzo nagusietan banatuta % 12,0 1.774,4 < 2.071,8 Soldata handienak % 13,8 2.071,8 <2.513,7 % 16,4 2.513,7 < 3.280,2 % 14,5 >3.280,2 ITURRIA: INE. Pentsa zitekeenaren aurka, krisia hasi zenetik ez da sekulako aldaketarik izan soldaten banaketan. Gutxitu egin dira soldata txikiena dutenak —%21,2 ziren 2008an; %20,8 iaz—, pixka bathanditu erdibidekoak —%34,5etik %35,2ra—, eta praktikoki berdin geratu dira gehien irabazten zutenak —%43,9tik %43,8ra—. Hamar taldeetatik, azkenaurrekoa da jendetsuena: 153.000 lagunek dute 2.513 eta 3.280 euro arteko soldata gordina. Alemaniaren jarrera Astelehenerako jarri dute hurrengo bilera euroguneko kideek. Orduan akordioa lortzeko itxaropena azaldu dute agintari gehienek, Angela Merkel buru dutela. Iturri batzuen arabera, ordea, Alemaniaren jarrerak eragotzi du akordioa. Financial Times-ek dio Berlinek ezezko borobila eman ziola Greziari emandako maileguei interes tasa txikiagoa ezartzeari. Halaber, uko egin zion aztertu diren beste proposamenetako bati: EBZk Greziako zorrarekin lortuko dituen etekinak Atenasi banatzea, banku zentralen bidez. Horren bidez, Alemaniak nahi du EFSF behin-behineko erreskate funtsak beste 10.000 euro uztea Atenasi. Greziari buruzkoak ez ezik, Europako Batasuneko aurrekontuei buruzko desadostasunak oso handiak dira. Gaur eta bihar bilera dute gobernuburuek 20132020ko kontuak lotzeko, baina ez da guztiz baztertu behar akordiorik gabe bukatzea. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 19 ‹ Publizitatea 20 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Mundua Ekialde Hurbila D Gazaren aurkako erasoa Hamasek eta Israelek su-etena adostu dute, astebeteko erasoaldiaren ostean Israelek lehengo astean Gazan hasitako operazioaren ondorioz, 163 lagun hil dira gutxienez: 158 palestinar eta 5 israeldar Egipto izango da su-etenerako akordioaren bermatzailea, bi aldeek hala adostuta Arnaitz Lasarte Astebeteko erasoaldiaren ondoren, su-etena hitzartu dute Israelek eta Hamasek. Gazan 21:00 zirenean jarri zuten su-etena indarrean, bi aldeak atzo arratsaldean ados jarri ondoren. «Israelek Gazaren aurkako aire eta itsaso bidezko eraso guztiak geldituko ditu, baita lurreko erasoak eta herritarren aurkako jarraipenak ere». «Milizia palestinar guztiek Israelen aurkako erasoak geldituko dituzte, suziri bidezko eta mugako erasoak barne». Horiek dira Israelek eta Hamasek lortutako akordioaren lehen bi puntuak. Hurrengo puntuak honako hau dio: «Pasabideak ireki behako dira herritarren eta lehengaien mugimenduak errazteko». 24 orduko epea dute horretarako. Israelek lehengo asteazkenean Gazan abiarazitako Segurtasunerako oinarria operazioak 163 hildako eragin ditu gutxienez: 158 palestinar eta bost israeldar. Su-etenerako akordioaren berri Mohamed Kamel Amr Egiptoko Atzerri ministroak eman zuen, Kairon, Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria ondoan zuela. Hain zuzen ere, Egipto izango da akordioaren bermatzaile. Suetenak hiru fase izango ditu: lehenik, erasoak bertan behera utzi beharko dituzte Israelek eta milizia palestinarrek; gero, Egiptok bi aldeen bermeak jasoko ditu, akordioak jasotzen duenarekin bat egiten dutela ziurtatzeko; eta, azkenik, bi aldeek hitzeman beharko dute akordioa urratzen duen alde bakarreko ekintzarik ez dutela egingo. Espero baino egun bat geroago iritsi da su-etena. Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak herenegun eguerdirako esan zuen akordioa lortuta zegoela Israelekin. Hamaseko eta Jihad Islamikoko gauerdirako indarrean jarriko zela esan zuten gero, eta handik gutxira, iragarpen bera egin zuen Turkiako Atzerri ministroak. Azkenean, ordea, ez zuten akordiorik lortu. Israelek Clintonek Ekialde Hurbilean egitekoa zuen bilera sailaren ondoren egin du azken urratsa. Clinton, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bildu zen herenegun gauean, Jerusalemen. Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazio- naleko presidentearekin atzo goizean, eta Mursirekin arratsaldean, Kairon. Su-etena iragarri ostean, Netanyahuk esan du Barack Obama AEBetako presidenteak «gomendatuta» onartu duela akordioa: «Israelen segurtasuna bermatzea da nire ardura, eta orain, Israelentzat egokiena su-eten iraunkor bat da». Halare, ohartarazi du Israelek «beharrezko neurri guztiak» hartzen jarraituko duela, «Israelgo zibilak defendatzeko». Hamasek, berriz, ontzat jo du akordioa, eta esan du Israelera suziriak jaurtitzeari utzi diola. Ga- zako herritarrek ere pozik hartu dute su-etenaren albistea. Hamasek, Israelen erasoen beldur, etxean gelditzeko agindu arren, akordioa ospatzeko kalera atera dira palestinarrak. Meskitetako bozgorailuetatik «garaipen bat lortu da» oihukatu dute. Nazioarteak ere berria ospatu du. Gazan, gero eta larriago Garaipen horren aurretik, hala ere, Israelgo armadak atzo gogor egin zion eraso Gazari. Gauez, hango ehundik gora eremu bonbardatu zituen. Horien artean, Hamasen gobernuko Segurtasun Ministerioa eta nazioarteko hedabideetako langileak hartzen dituen eraikin bat —France Presseren bulegoek izan dituzte kalterik handienak—. Ismail Haniye Gazako lehen ministroaren auzoari ere egin zioten eraso. Eraso horien ondorioz, Gazako herritarren egoera larriagotzen joan da. NBEk jakinarazi duenez, Gaza iparraldetik ihes egin duten 11.000 herritarrentzat kanpamendu bat prestatu behar izan dute. Iheslari horiek salatu dute azken egunetan ez dutela jaso umeentzako janaririk, esnerik eta edateko urik. Israelgo Poliziak eta salbamendu taldeetako kideak atzo, Tel Aviven, bonba jarri zioten autobusaren azpiak arakatzen. ABIR SULTAN / EFE Bonba bat Tel Aviven, Defentsa Ministerio ondoan Autobus batean jarritako bonbak 23 zauritu eragin ditu, hiriko eremu zainduenetako batean Amagoia Iban Gazan su-eten deialdiak misil jaurtiketekin tartekatzen ziren bitartean, autobus batek eztanda egin zuen atzo goizean Tel Aviven, non eta Kyriako gune milita- rraren atzealdean. Leku hori hiriko zainduenetako bat da, bertan baitago Israelgo Defentsa Ministerioaren egoitza nagusia. «Misil jaurtiketa mehatxuaz gain, bagenekien hiri handietan atentatuak izan zitezkeela, halakoak egiteko gogoa eta ahala badagoelako», adierazi zuen Yohanan Danino poliziaburuak. Hasieratik, nahasmena izan zen nagusi. Hedabide gehienen arabera, pertsona bat edo bi autobusera atzeko atetik sartu eta lehergailu txiki bat bota zuten ba- rruan. Segidan, lasterka egin ei zuten ihes. Tel Aviv ondoko Ramat Ganen pertsona bat atxilotu zutela zabaldu zen handik gutxira, baina ez zuten zehaztu atentatuaren egiletza egozten ote zioten ala ez. Ichilov ospitaleak, berriz, jakinarazi zuen 21 zauritu artatu zituela. Horietako hiruk zauri ez oso larriak zituzten, sei etxera bidali zituzten berehala, eta gainerakoak antsietateak jota zeuden. Beste iturri batzuek hiru zauritu larri zeudela zabaldu zuten. Berehala hasi ziren nazioarteko gaitzespen mezuak. AEBak, Alemania, Errusia, Erresuma Batua... Hamaseko Sami Abu Zuhrik, eztandaren berri jakitean, «Gazako zibil hilketei emandako erantzun naturala» iruditzen zitzaiola esan zion Reuters agentziari. Israelgo Jerusalem Post egunkariaren arabera, Al-Aksako Martirien Brigadek aldarrikatu zuten ekintza. Tel Aviveko leherketa gertatu eta berehala, misil zaparrada heldu zen Gazara. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 21 Mundua ‹ Harian Ekialde Hurbila D Gazaren aurkako erasoa Turkia, Egipto eta Iran gaur bilduko dira Siriako egoeraz eztabaidatzeko Iran da Al-Assaden gobernuaren aliatu nagusia; Egipto eta Turkia Siriako matxinoen alde daude Erredakzioa Su-etena lortzeko negoziazioak egin bitartean, Gazaren kontrako eraso militarrak familia osoak deuseztatu ditu. Palestinarrek duintasunez aldarrikatu dute euren bizitzeko eskubidea. Zerua infernu Hamasen Gazako aginte egoitzak birrinduta, atzo goizean. Besteak beste, Barne Segurtasun Ministerioko egoitza jo zuen Israelgo armadak. M. SABER / EFE Ane Irazabal Gaza A kram izeneko dendari batek xehetasun osoz azaldu du bere etxearen inguruan eztanda egin duen misilak utzitako zuloa. Urez beteta dago, baina inguruko autoak eta errepidea zeharo hondatu ditu. Akramen etxea 50 metrora dago, Gaza Hiriko itsasaldean. Lorik hartu ezinik pasatu ditu Akramek azken gauak: «Janarien denda txiki bat dut eraikinaren izkinan, baina itxita izan dugu astebetez». Akramen familiaren antzeko milaka istorio aurki daitezke Gazan. Palestinarrekin hitz egin besterik ez dago. Iragan astean Israelek Ahmed Jabari Hamaseko buruzagi militarra hil zuenetik, infernu batean bizi izan dira milaka herritar. Tel Avivek «Hamasen azpiegitura eta sare guztien kontrako operazio» gisa azaldu erasoak familia osoak deuseztatu ditu. Gazako biztanleek ez diote ahalegin diplomatikoari jaramonik egiten. Mohamed Mursi, Hillary Clinton edo Ban Ki-moon, berdin zaie. Analisi edo iragarpen politikoetatik harago, eztandak entzuteari utzi nahi diote herritarrek. Kalean, azken bonbardaketen inguruko zurrumurruak dira nagusi. Eraso militarraren zortzigarren egunak hamahiru hildako utzi ditu, izan ere. «Astebete igaro da, nahikoa dugu», adierazi du Um Khaled izeneko emakume batek. Inguruko meskitan, iragan gauean hildako gizonezko baten hileta egin dute. Zaki Gada, bere autoa gidatzen ari zen bonba batek jo zuenean. Ehunka gizonezkok Zakiren gorpua hilerrira eraman bitartean, urrundik entzuten dira ondoko eraikinean salbu gorde nahian ezkutatu diren emakumeen tristura oihuak. Umeek, berriz, kalean jolasten jarraitzen dute. Haur izateari uko egin gabe, irribarrea aurpegian agurtzen dituzte kazetariak. Asko dira, ordea, eraso militarraren ondorioz traumaren ondoko estresa nozitzen ari direnak. Larrialdi egoera Gazan hamabi ospitale publiko daude, baina azken astean AlXifa ospitalak erakutsi du gatazkaren aurpegi krudelena. Medhat Abbas da hango zuzendaria. «Aurrez antolatutako ebakuntzak geratu behar izan ditugu, eta orain larrialdiei bakarrik erantzuteko gai gara. Egiptoko Sinai penintsulako Arish ospitalera eraman behar izan ditugu dagoeneko 28 zauritu». Abbasek dio egoera okerrenari aurre egiteko prest daudela, «prest egoterik badago». Halere, ez du ezkutatzen Israelek legez kanpoko armak erabiliko dituen beldur dela. Fosforo zuria da inork aipatu nahi ez duen hitza. Tartean, anbulantziak uneoro iristen dira, eta, ospitaleko medikuez gain, kazetariz josita dago ospitala. «Larrialdi egoera okertu egin da azken egunetan. Gasolina amaitzen ari zaigu, eta 15 eguneko autonomia bakarrik daukagu argindar sorgailua erabiltzen hasi baino lehenago», nabarmendu du Abbasek. Barruan, laugarren solairuan, azken egunetan zauritutako palestinarrak ospitaleratu dituzte. Ilaran pilatutako ohe guztien artean Abu Salha familiako hiru anaia-arreba daude. Israelek aldarrikatzen dituen «bonbardaketa kirurgikoen» biktimak dira. Duela hiru egun, haien etxea jo Al-Xifa ospitalean, medikuak Israelen legez kanpoko armen beldur dira UNRWAko hiru eskoletan 3.000 palestinar baino gehiago babestu dira zuen bonba batek. «Hauek al dira terroristak?», nabarmendu du Norvegiatik iritsi berria den Gilbert Mads medikuak. Duela lau urte ere, Berun Urtuaoperazio garaian, Al-Xifa ospitalean izan zen gazatarrei laguntza eskaintzen: «Amets gaiztoa berriz ere bizitzen ari garela dirudi». Madsek argi du zeintzuk diren Israelen erasoaren biktimarik ahulenak: «Zaurituen erdia emakumeak eta umeak dira; hildakoen erdiak ere, beraz, haurrak eta emakumeak dira». Gazako egoera demografikoa erakusten dute estatistikek: «1,7 milioi biztanle ditu eremuak, eta horien erdiak 18 urtetik beherakoak dira». Ziurgabetasun osoa Gazako lurra geratu gabe kolpatzen duten misilez gain, Israelek ere milaka panfleto bora ditu zerutik, abisu gisa. Zenbait eremutako hiritarrei haien etxeak uzteko abisua eman diete, eta UNRWA Nazio Batuen Erakundeko Palestinar Iheslarientzako Agentziako hiru eskoletan 3.000 palestinarrek baino gehiagok babesa eskatu dute. Gaza hiriko erdigunean eta iparraldeko eremuetan bizi diren palestinarrek tokiz aldatu behar izan dute azken egunetan. UNRWAko eskoletan laguntza eskaintzen ari da Judita Bratini ekintzaile italiarra. «Gerra hitza ez zait gustatzen. Hemen ez daude bi armada elkar joka. 2007tik blokeopean den populazio batek munduko armada indartsuenetarikoa du aurrez aurre», salatu du. Babes etxe bihurtu zaien eskolan nola edo hala pilatuta moldatzen diren familietako kideei begiratu, eta beldurra sumatzen zaie. Ezin babestu eta ezin neurririk hartu. «Etxea utzi behar genuela esan ziguten, eta orain guztiz suntsituta dagoela dakigu. Nora itzuliko gara?», nabarmendu du Noura izeneko emakume batek. Arratsaldean, eguzkia ezkutatutakoan, bonbardaketek ez dute etenik. Iragan astetik gauak gogorrak izan dira erasoen kopuruaren eta gogortasunaren ondorioz. Alta, herritar askok, kalean xixa erretzen egiten diete aurre Israelgo misilei. «Eguneroko bizimoduari eustea da, agian, palestinarren garaipenik handiena», dio Madsek. Iluntasunaren babesean, baina, begiak zeruan dituzte guztiek. Gaur bertan batuko dira Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroa, Mohamed Mursi Egiptoko presidentea eta Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea, Siriako egoeraz hitz egiteko. Bilera D8 Garapen Bidean Diren Zortzi Herrialde Musulmanen Taldearen goi bileran izango da, eta Islamabad Pakistango hiriburuan egingo da. Aki Akbar Salehi Irango Atzerri ministroak adierazi duenez, «ahalik eta esfortzu gehien» egingo dute Siriako egoera modu baketsuan zuzentzeko. Salehik, hain zuzen ere, Siriako «elkarrizketa nazionala» antolatu du azken egunetan, eta elkarrizketon emaitzen berrri emango du Islamabadeko bilkuran. Iran Baxar al-Assaden gaur egungo aliatu nagusietako bat da. Turkia eta Egipto, aldiz, matxinoen alde agertu izan dira nabarmen. Jarrera horren erakusle, atzo Turkiak misilak eskatu zizkion ofizialki NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari. Turkiak misilak galdegin ditu Siriatik Turkiara jausitako bonbengatik, urriaz geroztik ari zen Istanbul nazioarteari esku hartzeko eskatzen. NATO ko idazkari nagusi Anders Fogh Rasmussenek atzo jakinarazi zuenez, erakundeak Turkiaren eskaera ofiziala jasoa dauka, Patriot misilak Siriarekiko mugan kokatzeko. «NATOren hego-ekialdeko mugako krisia arintzeko» balioko luke maniobrak, Rasmussenen aburuz. «Defentsarako baliabideak ezartzea izango da; ez dira erasorako izango, ezta aire eremua mugatzeko ere», gaineratu du. Alemaniak, AEBek eta Herbehereek dauzkate halako misilak, eta haiek erabaki beharko dute laga ala ez, baita lagatzekotan zein eperako izango litzatekeen ere. Bestalde, Marokon abenduaren 12an egingo da Siriari buruzko nazioarteko goi bilera. Siriaren Lagunen Taldeko kideek antolatu dute, eta Marrakexen izango da. Siriako egoeraren bilakaera, trantsizio politikoa eta giza laguntza izango dituzte hizpide nagusiak, Marokoko Atzerri Ministerioaren arabera. 22 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Harian › Mundua Bengaziko segurtasun zuzendaria tiroz hil dute Libian AEBetako enbaxadorea hil ostean hartu zuen kargua, iragan irailean, eta onik aterea zen beste atentatu batetik Erredakzioa Herritarrak Goma ingurutik ihesean, M-23 mugimenduko matxinoak Ipar Kivuko hiriburuan sartu aurretik. ALAIN WANDIMOYI / EFE Kongoko Errepublika Demokratikoa «erabat» hartu nahi dute matxinoek Bukavura eta Kinshasa hiriburura hedatzeko asmoa agertu dute matxinoek, Gomaren kontrola hartu ostean AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA Kongoko Errepublika Demokratikoa KAMERUN UGANDA Ipar Kivu Xabin Makazaga GABON Ipar Kivutik Hego Kivura, eta jarraian Kongoko Errepublika Demokratiko osora zabaltzeko asmoa agertu zuen atzo M-23 Martxoaren 23 Mugimenduak, bezperan Goma hiriaren kontrola hartu ostean. Joseph Kabila presidentearen aurka altxatuak, «Kongo erabat askatzeko zeharkaldia» hasi besterik ez dela egin esan zuen atzo M-23ko eledun Vianney Kazaramak, Gomako estadio batean, mila lagun ingururen aurrean. «Bukavura abiatuko gara, eta ondoren Kinshasara. Prest zaudete gurekin bat egiteko?», aldarrikatu zuen. Atzo bertan, Sake herria ere mendean hartu zuten matxinoek, Gomatik 30 kilometrora. Mai Mai miliziek aurre egin zieten Sake kanpoaldeko mendietan, baina M-23ak azkar eginarazi zien atzera. Gomatik ihes egin ezinik geratu ziren Kongoko soldadu eta poliziek M-23 mugimenduari entregatu dizkiote beren buruak, eta, hiriko iturri zibilen arabera, 398 soldaduk eta 232 poliziak bat egin dute matxinoekin. Gomako preso guztiak ere askatu, eta beren lerroetan sartu ditu M-23ak. Gaur bertan Goma ingurua administratzeko gobernu bat eratuko dutela iragarri dute matxinoek: Jean-Marie Runiga arduratu- SUDAN KONGO Goma RUANDA Bukavu Hego Kivu BURUNDI Kinshasa TANZANIA ANGOLA ZAMBIA ko da alor politikoaz, eta Sultani Makenga jenerala alor militarraz. Astebetean Kongoko armadarekin eta MONUC Nazio Batuen Erakundearen bake misioarekin Goma inguruan borrokatu ondoren, herenegun oposiziorik gabe sartu ziren matxinoak Ipar Kivuko hiriburuan. Armadak alde egin baitzuen Gomatik —Matata Ponyo lehen ministroak atzo onartu zuen gudu bat galdu duela, baina gerra ez—, eta NBEren kasko urdinek ere uko egin zioten hiria babesteari. Gomako aireportua, hala ere, kasko urdinek kontrolpean zuten atzo. CNDP Herriaren Defentsarako Batzar Nazionala milizian dauka ernamuina M-23 mugimenduak. 2009ko bake akordioen ostean, Kongoko Errepublika Demokratikoko armadan sartu ziren soldadu, baina iragan apirilean berriro armatan altxatu ziren herrialdearen ekialdean, Bosco Ntaganda buru zutela. Tutsi etniako militar ohia gerra krimenengatik auzipetuta dago Hagan. Ruandako Gobernuaren itzala Kongoko Gobernuari negoziatzeko deia egin zion M-23ak astelehenean, eta egun bateko epea eman zion Goma desmilitarizatzeko. Kabilak uko egin zion eskaintza horri, matxinoen atzean Ruandako Gobernua dagoela eta hitz egitekotan harekin egin behar duela argudiatuta. Kongoko Errepublika Demokratikoko indarrek «azken odol tanta isuri arte eusten» jarraituko dutela ere adierazi zuen gobernuko bozeramaile Lambert Mendek, «tropa ruandarrak kanporatzea lortu arte». NBEren Segurtasun Kontseiluko Adituen Batzordeko isilpeko txosten batek ere Ruandako Gobernuari egotzi dio, berriki, M-23 mugimendua babestea. Kongoko matxinoek Ruandako Defentsa ministro James Kabareberen «zuzeneko aginduak» jasotzen dituzte, Charles Kayonga jeneralaren bitartez, txosten horren arabera. NBEren eta AEBen salaketa M-23 mugimenduari «berehala» Goma uzteko, hedatzeko ekimen oro baztertzeko, taldea desegiteko eta matxinoek armak entregatzeko eskatu dio NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak, atzo gauean aho batez onartutako ebazpenean. AEBetako Gobernuak ere M23ak Goma hartzea gaitzetsi du, eta matxinoei Ipar Kivuko hiriburua utzi eta su-etena emateko eskatzeaz gain, Kongoko, Ruandako eta Ugandako presidenteei dei egin die «zuzeneko elkarrizketa zintzo bat» has dezaten, irtenbide baketsu bat lortzeko. Bezperan, Ruandako Atzerri ministro Louise Mushikiwabok ere, oso bestelako ikuspegi batetik, «aukera militarrak porrot» egin duela argudiatu eta irtenbide bakarra elkarrizketak ekarriko duela esan zuen: «Nazioarteko komunitateak Kongoko Errepublika Demokratikoari bakea ezartzen laguntzeko aukera galdu egin du, errua nori bota lehenetsi eta gatazkaren arrazoiak aztertzeari uko egin diolako». Faray al-Darsi, Libiako Gobernuak iragan irailean Bengazirako Segurtasun Nazionaleko zuzendari izendatua, tiroz hil zuten astearte gauean, bere etxe atarian. AEBek Libiako bigarren hirian duten kontsuletxeak jasan zuen erasoaren ondotik izendatu zuten Al-Darsi Bengazirako Segurtasun Nazionaleko zuzendari. Chris Stevens enbaxadorea eta AEBetako beste hiru herritar hil ziren irailaren 11ko eraso hartan, eta Bengaziko segurtasun buru guztiak berehalako batean aldatu zituzten, egoera arras okertua zelako. Hiru tiro jaso zituen astearte gauerdian Al-Darsik Bengaziko Al Sabri auzoan, etxeko atarira iritsi zelarik armatutako erasotzaileek ustekabean harrapatuta, eta hiriko ospitalean hil zen. Aurrez, karguan egin dituen hiru hilabeteetan, bere aurkako beste atentatu bat ere jasan zuen Bengazirako segurtasun zuzendariak, baina onik atera zen. Muhammar Gaddafi hil ostean asko ugaritu dira miliziak Libian, eta armak dituzten herritarrek haiek segurtasun indarren esku utz ditzaten kanpaina bat hasia zuen berriki Al-Darsik. Halaber, polizia etxeren bati erasotzen zion miliziano orori tiro egiteko baimena emana zuela zabaldu dute, erasotzaileak Barne Ministerioaren aterkipekoak izan edo ez. Eta, izenik eman gabe, hainbat goi kargudun droga trafikoan nahastuta daudela ere salatu zuen. Panetta eta Al-Qaeda Leon Panetta AEBetako Defentsa idazkariak iragan irailaren 11n Bengazin izandako atentatua gogoan izan zuen atzo, Al-Qaedari jazartzen jarraituko dutela nabarmentzeko, «doan lekura doala». Izan ere, Al-Qaedaren kontra Afganistanen egindako lanak «benetako aurrerapenak» ekarri arren, «minbizia» oraindik ez dutela deuseztatu eta beste herrialde batzuetan «metastasia» egin duela esan zuen Panettak. Al-Qaedako lau buruzagi hil arren —tartean Osama Bin Laden— «mehatxua» ez dela amaitu eta Yemenen eta Somalian zer egin handia daukatela erantsi zuen AEBetako Defentsa idazkariak. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 23 Mundua ‹ Harian KataluniaD Legebiltzarrerako hauteskundeak DLaburrak Pere Navarro q PSCren hautagaia Independentzia nahi dutenen eta Espainiaren mende jarraitu nahi dutenen arteko eztabaidak noraezean harrapatu du Kataluniako Alderdi Sozialista; federalismoa hartu du irtenbide gisa. «Bihar etxetik botako dutenarentzat, independentzia bigarren mailakoa da» Samara Velte Bartzelona q Berriemaile berezia Azaroaren 25ko Legebiltzarrerako hauteskundeek ez dute Kataluniako alderdi sozialista une sendoenean harrapatu. Espainiako eta Eusko Legebiltzarreko porrotak orbaintzeko ditu oraindik, eta Kataluniako inkestek ere ez diote patu hoberik desio: 28 eserlekutik hamabostera jaitsi daitekeela diote; kasu onenean, hemeretzira. Krisian dagoen alderdiaren gidaritzari heldu zion Pere Navarro PSCko zerrendaburuak (Terrassa, 1959) duela 11 hilabete, baikor: «Ziklo politiko zailean gaude, hori ez da berria. Europako alderdi sozialdemokrata guztiak egon dira hala, baina begira Franziari, Danimarkari, Herbeheerei... han agintean dira berriz». «Frentismoa haustera» dator PSC; independentzia nahi dutenen eta Espainiaren mende jarraitu nahi dutenen arteko aukera gisa saldu du bere burua, federalismoa banderatzat hartuta. Pil-pilean dagoen eztabaidan garaiz posizioa hartzen ez asmatzea leporatzen diote aurkariek. Kataluniako gizarteak federalismoa eskatzen du? Aukera federalista duela urte askotik dago present PSCren kongresuetan eta programetan. Pasqual Maragallek konbikzio handiz defendatu zuen. Kataluniako Estatutua ere, neurri handi batean, Konstituzioaren irakurketa federal bat egiteko saiakera izan zen. Guretzat, Espainiako aniztasuna, eta baita Kataluniakoa ere, modu egokienean bidera dezakeen estatu forma da. Autogobernurako eta gaitasun fiskalerako espazio handia eskaintzen du, denontzat ez baina bai askorentzat ondare sentimentala den lotura hautsi gabe. Duela urte askotatik, galdeketa guztietan gehien hautatutako aukera estatu federalarena izan da. «Europako Estatu Batuen» ideia aipatu izan duzue. Ez al litzateke posible, Katalunia estatu horietako bat izanda? Politikagintzan gauden guztiok ditugu epe luzerako helburuak, baina epe laburrekoak kudeatzen ditugu, uneko errealitatetik abiatuta. Europako estatu batuen Iranekin laster bilduko dela esan du 5+1 taldeak BRUSELA › NBEko potentzia nuklear nagusiak (AEB, Txina, Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua) eta Alemania batzen dituen 5+1 taldeak bilera egin du bruselan, eta Iranekin biltzeko asmoa duela adierazi. Datozen egunetan Islamabadekin harremanetan hasteko asmoa dute, bere programa nuklearra bertan behera utz dezan. Arma nuklearra lortuko duen beldur direla argudiatu dute. Indiak gizon bat urkatu du Bombayko erasoengatik NEW DELHI › Bombayn 2008an luxuzko hotel baten aurkako atentatuan parte hartu zuen Ajmal Kasab urkatu dute Indian. Kasabek barkamen eskaera egina zeukan. 2004an, heriotza zigorraren erabilera bertan behera utzi zuten Indian, eta Kasabekin berriz erabili dute. Nazioarteko Legelarien Batzordeak exekuzioa gaitzetsi eta heriotz zigorra berriz ez erabiltzeko eskatu dio Indiari. Fillonek uko egin dio UMPko buru jartzeari PARIS › François Fillonek esan TONI ALBIR / EFE ideia oso erakargarria da, baina oso konplexua da planteatzeko. Horrek funtzionatzeko, Europa osoaren ongizatean pentsatuz eraiki behar da, ez Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremanak dituen arazoak konpontzeko. Benetan proposatuko balitz, eta segun eta zein baldintzetan egiten den, hausnartu genezake Katalunia nola egokitu daitekeen horra. Oraingoz, estatuen Europa daukagu, eta europar guztioi ongizate gehien ekarriko digun formula bilatu behar dugu. Prozesu independentistaren inguruko eztabaida jarri da hauteskundeotan lehen planoan. Mas presidenteak lehen planoan jarri duen eztabaida da hori. Irailaren 11ko manifestariek ez zuten hauteskunderik eskatzen; Masek interpretatu zuen aldarrikapen harekin bozak aurreratzea eskatzen zutela. Hartara, ihesbide bat topatu du gobernari gisa izan dituen porrotei buruz ez hitz egiteko: oinarrizko gaietako batean ere ez du hobera egin Kataluniak azken bi urteotan. Konbikzio handiz hasi zen gastu publikoa desproportzionatuki murrizten, eta orain agerian gelditu da Kataluniarentzat akats estrategiko handi bat izan zela hori, Europan ere izaten ari den bezalaxe. Galdeketen arabera, bozen ostean parlamentuaren ia hiru laurdena au- todeterminazioaren alde legoke. PSCk bederatzi eta hamahiru eserleku artean galduko lituzke. Zein irakurketa egiten duzu? Egia da inkestak ez ditugula alde, baina udaletatik gatozen politikariok asko hitz egiten dugu herrritarrekin, eta zantzu guztiei egiten diegu kasu, ez soilik inkestei. Jakina, askok euren egoera pertsonal zaila aurreko gobernu so- «Irailaren 11ko manifestariek ez zuten hauteskunderik eskatzen» «Ezkerreko aukerek euren agenda soziala Masen hitzen truke ez ematea espero dut» zialistekin lotzen dute, Katalunian zein Espainian. Porrot handi batzuetatik gatoz, eta alderdira duela gutxi heldu garenok ez dugu astirik izan diskurtso bati nahikoa denboraz heltzeko eta behar bezainbeste hedatzeko. CiUri gehien egin diozuen kritiketako bat izan da diskurtso soberanistarekin azken urteotako kudeaketa txarra disimulatu nahi izatea. Hala ere, galdeketek gehiengoa ematen diote; gehiengo osoa,beharbada. Mas jaunak erabaki du iraganeko eta etorkizuneko kudeaketa ez dela garrantzitsuena; horren ordez, azken 32 urteotan erabili dugun eredu politikoa puskatzen duen proposamen bat egin du, batere zehaztu gabe horrek zein ondorio izango dituen. Katalanen zati handi baten ilusioen buru jartzea erabaki du, eta bere kudeaketaren balorazioa alboratzeko eskatu die, bestelako helburu baten ordainetan. Egia da Raxoiren gobernuarekin, Kataluniak baduela arazo larri bat: bere konpetentziak inbadituta daude, Estatutua ez da betetzen finantzazio arloan. Baina horri aurre egiteko okerreko bidea hartuta, are okerrago buka dezakegu. Zer moduzkoak dira beste alderdiekin dituzuen harremanak? Adostasunerako zein aukera daude? PPrekin ez dugu inolako fronterik osatuko, bakoitzaren eredu instituzional, ekonomiko eta sozialak desberdinak direlako. Bietako inork ez du independentza desio; horretan bat egiten dugu, baina bide desberdinak nahi ditugu. Bestalde, espero dugu ezkerreko aukerek ez dutela euren agenda soziala estatu propio baterako promesengatik trukatuko. Herritarren arazoak gaurkoak dira, eta gaur konpontzeko. Bihar etxetik botako dutenarentzat independentzia, gutxienez, bigarren mailako kontua da. du ez duela UMPko presidente kargua hartuko, botoen kontaketan izan diren irregulartasunengatik. «Nire alderdiaren ohorea dago jokoan». Guztia argitzeko ahaleginak egingo dituela gehitu du. JeanFrançois Cope irabazletzat jo zuten astelehenean, baina hainbat boto ez direla kontuan hartu esan dute Fillonen aldekoek. Yemenen 10 militar hil dira hegazkin istripuan SANA › Yemengo armadako hegazkin batek istripua izan du eta 10 militar hil dira bertan, gutxienez, Sana hiriburuaren kanpoaldean. Herrialde horretan maiz izan ohi dira hegazkin militarren istripuak, oso egoera kaskarrean daudelako. Kontserbadorea da EBko osasun komisario berria ESTRASBURGO › Europako Legebiltzarrak Tonio Borg kontserbadore maltarra hautatu du Europako Osasun eta Kontsumo komisario izateko. 100 boto baino gehiagoko aldeaz irabazi du bere hautagaitzak. Ezkerreko alderdiek eta liberalek kritikatu egin dute erabakia, Borgek abortuaren eta homosexualen aurka oso gogor jo izan duelako. 24 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Erdiz erdi › Literatura itzulia D Euskal idazleen lanak Euskal Herritik kanpo Juan Luis Zabala O Bernardo Atxagak beste pauso bat eman du bere lana munduan zabaltzeko bidean. ‘Zazpi etxe Frantzian’-en itzulpena goiko mailara iritsi da Erresuma Batuko eta AEBetako hainbat sariketa eta zerrendatan. Koxka bat zabalago babakoak-ekin duela ia 25 urte urratzen hasitako bideetan aurrera jarraituz, euskal literatura Euskal Herriko mugetatik kanpo ezagutarazi eta zabaltzeko zereginean «pauso bat harago» iritsi da Bernardo Atxaga Zazpi etxe Frantzian nobelaren (Pamiela, 2009) ingelesezko itzulpenarekin, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren ustez, eta hala erakusten dute nobela horrek batez ere Erresuma Batuan eta AEBetan jasotako laudorio suharrek. Erresuma Batuan, Foreign Fiction Prize sariko azken sei finalisten artean izan da aurten Seven Houses in France, Amos Oz eta Umberto Ecoren liburu berriekin lehian; AEBetan, Publisher Weekly aldizkariak urteko 18 liburu onenen artekotzat jo du oraindik orain, Alice Munroren Dear Liferekin batera besteak beste. Izendapen horiek Atxagak «Letren Mundu Errepublika selekto ho- rretan leku bat erdietsi duela» erakusten dutelakoan dago Olaziregi. «Liburuaren lehiakideak zeintzuk izan diren ikusita, izugarrizko arrakasta da». Zazpi etxe Frantzian nobelaren ingeleserako itzultzaile Margaret Jull Costak uste du «kontalariaren ahotsa» dela Seven Houses in France izaten ari den arrakastaren giltzarri nagusietako bat; «Belgikako soldaduek ustiatzen ari diren jendearekiko eta izadiarekiko erakusten duten erabateko axolagabekeria erakusten duen kontalariaren ahots hori», zehazki. «Liburuak arrakasta handia izan du Erresuma Batuan eta AEBetan», komentatu du Jull Costak, «eta litekeena da arrakasta hori gure iragan kolonizatzailea gaitzat hartzearen ondorio izatea; baita gizakiok gizatiar izateari uzteko dugun erraztasuna erakustearen ondorio ere. Afrikako ilunpeen bihotzetatik kanpo ere gertatzen den kontua da, dudarik gabe. Baina arrakasta prosatik ere badatorkio, itxuraz horren soil eta erakargarria den arren hala kontatzen duenarengatik nola kontatzeko moduarengatik irakurlea zanpatuta uzten duen prosa horretatik». Itzultzailearen iritzitik gertu dago Lourdes Otaegi ikerlariarena ere: «Liburu baten arrakastak badu osagai ausazkorik, jakina, baina beharbada anglosaxoientzat nabariagoa da liburu honen hizkeraren erregistro satirikoa. Errealismoaren itxurapean, aurpegia batere okertu gabe iradokitzen dituenek irakurlea asaldatzea dute helburutzat. Ezaxolaz bezala mintzatzen da egintza eta gertakari izugarriez, irakurleok asaldatzetik hausnarketara bideratzeko helburuz». Ikuspegi horretatik begiratuta, Jonathan Swift-en A modest proposalipuin ezaguna oroitarazi dio Otaegiri Atxagaren Zazpi etxe Frantzian obrak. «Swiftek, XVIII. mendeko Irlandako herriaren egoera miserablea erremediatzeko, urtebete inguruko haurrak elikagai gisa erabiltzeko errezeta sorta proposatu zuen, eta diskurtso guztiz arrazoitu batean, haren negatiboa seinalatu zuen: aberatsen hipokresia, ingelesen tirania Bernardo Atxaga, San Franciscoko City Lights liburu dendaren aurrean. ASUN GARIKANO 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 25 ‹ Erdiz erdi Literatura itzulia D Euskal idazleen lanak Euskal Herritik kanpo Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria «Prosatik ere badatorkio arrakasta Atxagari, zanpatuta uzten zaituen prosa horretatik» MARGARET JULL COSTA Bernardo Atxagaren itzultzailea «Anglosaxoientzat, nabariagoa da ‘Zazpi etxe Frantzian’-en hizkeraren erregistro satirikoa» LOURDES OTAEGI Literatur ikerlaria «Umorea gauza ederra da idazle batengan, eta ez dago inolako dudarik Atxagak baduela» BRIONY EVERROAD Random Houseko editorea Nolanahi ere, Jull Costak egindako itzulpena bera ere Seven Houses in France-ren arrakastaren arrazoien artean jarri behar da, Olaziregiren ustez. «Sarietan ere onartu izan da itzultzailearen lan ona», ohartarazi du. Jull Costaren itzulpena Oxford Weidenfeld Translation Prize sariketako finalisten artean izan da; azken urtean ingelesera egindako itzulpen lanik onenak saritzen ditu horrek. Atxagaren obraren nazioarteko harrera aztertuta, Erresuma Batua eta Italia izan dira Asteasun jaiotako idazleari harrerarik «Politika sendo bat behar du itzulpenak» Liburuen generoak Xede hizkuntzak Haur eta gazte literatura Gaztelania 446 436 Katalana 934 Eleberria 125 934 197 Ingelesa 79 69 Beste generoak 25 34 83 86 131 Po es ia Beste hizkuntzak 60 25 28 50 Alemana B este arlo askotan bezala, nahiko berantiarra izan da euskal literatura itzulpenen bidezko kanporako zabalkuntzari dagokionez. Bernardo Atxagaren Obabakoak-ek narratiba arloko Espainiako Sari Nazionala eskuratzeak —1989an— bultzada handia eman zion euskal literaturaren itzulpengintzari. Gaur egun, duela 25 urte baino askoz ere liburu gehiago itzultzen da euskaratik beste hizkuntza batzuetara. 2010. urtera arte, 1.176 itzulpen argitaratu ziren euskaraz idatzitako liburuak abiaburu hartuta, 935 berrargitalpenak kontaduriatik kanpo utziz gero, Elizabete Manterola ikerlariak (Orio, Gipuzkoa, 1982) Euskal literatura itzuliaren katalogoa-n (www.ehu.es/ehg/eli/) eta Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa doktore tesian jakinarazi duenez. Euskal liburuen kanporako itzulpengintzaz mintzatzean, ez da ahaztu behar itzultzen denaren zati handi bat ez dela Euskal Herritik ateratzen. «Itzuli egiten da, baina zein da gure merkatua?», dio Manterolak. «Kanporako itzultzen da, ala hemen barruan gelditzen dira liburuak? Ez da gauza bera itzulpen bat Alberdaniarekin argitaratzea edo Alfaguararekin, adibidez. Alberdaniak argitaratutako itzulpena liburu dendetan euskal literaturaren sailean sailkatuta geratuko da; Alfaguarak argitaratutakoa, gaztelaniazko edo Espainiako literaturaren sailean». Euskal Herriko mugak ez ezik Espainiakoak ere gainditzen dituzten liburuak idazle bakan batzuenak baino ez dira, oraingoz. Tesian aztertu dituen gaien artean, autoitzulpenaren eta itzulpen alografoaren —egilea ez den norbaitek egindako itzulpenaren— arteko aldea dago. «Autoitzulpenean, egileak askatasun handiagoa du aldaketak egiteko, testua berea baita», Manterolaren iritziz. «Tesia egitean, dena den, Atxagaren itzulpenen kasua aztertu dut, batik bat», ohartarazi du, «eta Atxagaren kasuan, itzulpenaren egile gisa beste norbait G Euskaratik itzulitako liburuak Na rra tib a Saia kera J.L.Z. Jatorrizko liburu itzuliak Italiera MARI JOSE OLAZIREGI Exotismoaz harago Seven Houses in France laudatu duten kritikarietako batzuek nabarmendu dute nobela hori ez dagoela Euskal Herrian girotuta, eta pertsonaien artean ez dagoela euskal herritarrik; idazle on baten eleberri gisa irakurri behar dela, ez euskal idazle baten eleberri gisa; interesa kalitatean dagoela, ez exotismoan. Atxaga ez da iritsi den lekura iritsi euskal idazlea delako, Olaziregiren ustez. «Atxagak aurrera egin du idazle ona delako, bistan da. Inork ez dizkizu obrak etengabe itzuli eta argitaratuko ‘euskal’ idazlea zarelako, ongi idazten duzulako baizik. Hasieran exotikotasun eta desberdintasun marka izan daitekeen horrek, euskalduna izateak, nahitaezkoa du kalitatezko literatura, berarekin aurrera egingo baduzu. Euskaldunok oso interesgarriak garela onartuz ere, sorkuntzaz ari garenean, literaturaz kasu honetan, parametro literarioek dute lehentasuna». Ez da Atxaga jatorriz euskaraz idatzitako literatura lanak mundu osora zabaltzen dituen idazle bakarra. Obabakoak duela ia 25 urte zabaltzen hasi zen bidean, gero eta handiagoa eta jariakorragoa da zirkulazioa. «Atxagaz gain, Kirmen Uribe ari da nazioartean oso bide deigarria egiten», Olaziregik dioenez. «Frantzian, Gallimard argitaletxearekin argitaratzen du; Japonian egon da oraintsu, Bilbao-New York Bilbao-ren itzulpena aurkezten; nobela hori beste sei hizkuntzatara itzultzear dago; ingelesez aurki aterako da… Espainiako merkatuan, Iban Zalduak bere lekua du: erregularki argitaratzen ditu itzulpenak argitaletxe komertzial ezagunetan, liburu horien kritikak kaleratzen dira; Eider Rodriguez ere ongi sartu da, kritika bikainekin, eta Harkaitz Canoren Twist oraintxe aterako da. Poesiari dagokionez, Rikardo Arregik ere badu bere izena nazioarteko poesia jaialdietan». Euskal literaturak beste hizkuntza batzuetara izan dituen itzulpenen inguruko tesia egin du Elizabete Manterolak. Haren ustez, itzulpena «jatorrizko hizkuntzaren kulturatik» sustatu behar da merkatu berrietara iristeko. a tses Fran ‘‘ ‘Zazpi etxe Frantzian’-ek izan dituen lehiakideak ikusita, izugarrizko arrakasta da» beroena egin diotenak, Olaziregik dioenez. «Erresuma Batuan, izugarri ongi joan dira ingelesera itzulitako lanak, egunkari eta aldizkari onenetan aipatua izan da, leku enblematikoetan azaldu. Duela aste batzuk, esaterako, Finantial Times-en ere elkarrizketa bat egin zioten. Italian, berriz, oso sari garrantzitsuak jaso ditu: Pavese poesia saria, Mondello eta Grinzanne Cavour. Prestigio handia du Italian, argitaletxe enblematiko baten bermeaz gain, Einaudirena». Mundu anglosaxoian eta Italian ez ezik, Alemanian ere sumatu du Olaziregik euskal literaturaren inguruko interes eta jakinmin handia; ez soilik Atxagaren obraren inguruan, oro har euskal literaturaren inguruan baizik. Ipuinak eta irlandarren ezgaitasuna. Atxagaren obra honek ere beste horrenbeste egiten du, eta historikoki inperio kolonialez ari bada ere, irakurlearen interpretazioak beste testuinguru hurbilagoetara ekar dezake gogoeta». Ez da oso bestelakoa itzulpenaren editoreetako baten ikuspegia, Briony Everroadena: «Gu oso harro gaude Atxagaren liburua Harvil Secker argitaletxean argitaratu dugulako [Random Housek bereganatutako argitaletxea da Harvil Secker]. Orriak bizi pasatzera bultzatzen zaituzten narrazioak idazten ditu, baina irakurlea pentsatzera bultzatuz, eta hori lortzen duten idazleak bakanak dira. Umorea gauza benetan ederra da idazle batengan, eta ez dago dudarik Bernardok baduela. Seven Houses in France-n, eragin birrintzailea du haren umoreak. Zirrara handia eragiten duen liburua da. Atxagak Afrikako kolonialismoaren aroa erakusten digu, talentu handiz. Ez du inolako alderaketarik egiten orainarekin, baina alderaketa horren ideia une oro dago gordea irakurlearen buruaren barruko gune batean». G al izi er a Argitaratutako itzulpenak Tituluak Tituluak Juan Kruz Igerabide 44 Bernardo Atxaga 173 Bernardo Atxaga 35 Mariasun Landa 83 Patxi Zubizarreta 29 Juan Kruz Igerabide 61 Mariasun Landa 23 Patxi Zubizarreta 57 Anjel Lertxundi 14 Anjel Lertxundi 23 Xabier Mendiguren Elizegi 10 Unai Elorriaga 16 Harkaitz Cano 9 Xabier Mendiguren Elizegi 16 Jon Arretxe 8 Miren Agur Meabe 15 Gabriel Aresti 7 Harkaitz Cano 12 Miren Agur Meabe 7 Kirmen Uribe 12 ITURRIA: ELIZABETE MANTEROLAREN TESIA (‘EUSKAL LITERATURA BESTE HIZKUNTZA BATZUETARA ITZULIA’) ageri denean ere, gauza jakina da erabaki denen atzean Atxaga bera dagoela, behintzat aldaketa handiak egon direnean. Itzultzaileek ez dute eskumenik izaten horrelako aldaketak egiteko». Beste hizkuntza batera itzultzean, zuzeneko itzulpena «beti da egokiagoa», Manterolaren ustez, ‘‘ Itzulpena egitea erraza izan daiteke, baina merkatu berri batean sartzea zailagoa da» ELIZABETE MANTEROLA Literatur ikerlaria zubi hizkuntza baten bidez egindakoa baino. «Baina hori ez da nahikoa. Zuzeneko itzulpenak babes bat ere behar du. Nik liburu bat itzul dezaket zuzenean, baina gero inolako promozio lanik ez badago eta liburua testuinguru ezezagun batean inolako babesik ga- be agertzen bada, normalean ez da inora iritsiko. Itzulpena egitea erraza izan daiteke, baina merkatu berri batean sartzea zailagoa da, konplikatuagoa. Itzulpen politika sendo batzuen barruan kokatu behar dira itzulpenak, eta gure kasuan, hizkuntza gutxitu baten kasuan, hizkuntza nagusiago batzuetara itzulitakoan kontuan hartu behar da hizkuntza nagusiago horiek ez dutela eskatzen euskarazko literatura itzulirik. Horregatik, jatorrizko hizkuntzaren kulturatik bultzatu behar dira itzulpenak, ezagutza eta zabalkunde minimo bat lortuko bada. Itzulpenak itzulpen politika sendo baten barruan egon behar du». Alemaniako Pahl Rugenstein argitaletxeak euskal literaturari eskainitako sailari eredugarri irizten dio. «Urtero euskarazko bi libururen itzulpenak argitaratzeko asmoarekin hasi zuten saila, eta itzulpen horiek nolabaiteko testuinguru batean kokatzen dituzte». 26 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Kirola› Athleticeko jokalariak fakturatzen, atzo goizean, Loiuko aireportuan. Minutu batzuk geroago jakin zuten Hapoel Kiriat Xmonaren aurkako partida bertan behera geratu zela. MIGUEL TOÑA / EFE Ez zegoen berme nahikoa UEFAk atzeratu egin du Hapoel Kiriat eta Athleticen arteko partida, Israelen segurtasun baldintzak nahikoak ez zirelako Zuri-gorriak gaur bertan gera daitezke Europako Ligatik at, Spartak berdinduz gero Haritz Gallastegi Bilbo Athletic gaur goizeko hamarretan entrenatuko da Lezaman. Marcelo Bielsak entrenatutako taldea igandean San Mamesen Deportivoren kontra jokatu beha- rreko norgehiagoka prestatzeko asmoz elkartuko da. Berez, bestelako egutegia zuen talde zuri-gorriak. Gaur, Europako Ligako norgehiagoka erabakigarria jokatu behar zuen Kiriat Xmonan (Israel), etxeko taldearen aurka. Baina partida hori ez da jokatuko. Europako Futbol Federazioak (UEFA) ezin izan du «bermatu» zuri-gorrien segurtasuna Israelen. Atzo Tel Aviven autobus baten aurka izandako atentatuak aldatu du Europako futbol agintari nagusien iritzia. Horren erakusle argiena da espedizio zurigorriari Loiuko aireportuan harrapatu zuela erabakiak, jokalari, entrenatzaile, ordezkari eta zaleak hegazkinera igotzeko zain zeudenean. Athleticentzat albiste pozgarria dela esan daiteke. Izan ere, Ibaiganen kezka handia zegoen neurketaren inguruan. «Guk larri ikusten genituen gauzak. Horregatik, azken egunotan UEFArekin eta Espainiak Tel Aviven duen enbaxadarekin harremanetan egon gara, espedizioaren segurtasuna bermatze aldera», adierazi zuen atzo Josu Urrutia Athleticeko presidenteak aireportuan bertan, partida atzeratu zela jakin bezain laster. Neurketa jokatzearen alde zeudenak defendatzen zutena zen Israelgo hegoaldean dela egoera larria, baina iparraldean «normalnormal» ari direla bizitzen. Athleticek Haifan, Tel Avivetik ehun kilometrora jokatu behar zuenez, ez zegoela kezkatzeko arrazoirik, alegia. Baina atzo Tel Aviven izandako atentatuak argi gorria piztu zuen klubeko agintarien artean. «Gu Tel Aviven ginen lur hartzekoak eta zer gertatu zen jakin genuenean areagotu egin genituen harremanak bai UEFA- rekin, baita Espainiako Federazioarekin ere. Urrunetik gaitza iruditzen zitzaigun gure segurtasuna erabat bermatuta egon zitekeenik eta UEFAk ere hala ikusi du». Zuri-gorriei babesa ematera abiatuta ziren jarraitzaile apurrak dira UEFAk azken unean hartutako erabakiak kalterik handiena egin dienak. Eguna, gaur edo bihar artean Kontua da azkenean neurketa ez dela jokatuko. Eta horren harira, bi galdera datorkie burua zailei. Lehenengoa eta garrantzitsuena da noiz jokatuko den neurketa. UEFAk gaur edo bihar hartuko omen du erabakia. Baina dagoeneko lanean ari dira egutegian ‘‘ Gaitza zirudien gure segurtasuna erabat bermatuta egotea, eta UEFAk ere hala ikusi du» JOSU URRUTIA Athleticeko presidentea leku bat aurkitzeko. Lehen pista Israelgo Federazioak eman zuen. Datorren astean joka daitekeela aipatu zuten atzo. Ezinezkoa dela pentsatuko dute Athletic jokatu behar dituen neurketen berri dutenek. Izan ere, datorren asteazkenean Eibarren kontrako Espainiako Kopako final-hamaseirenetako itzulikoa jokatu behar dute zuri-gorriek San Mamesen. Hala ere, inork ez dezala baztertu aukera hori. Izan ere, ez dirudi oso gaitza Eibarrekin eta Espainiako Federazioarekin Kopako itzulikoa jokatzeko beste egun bat adostea. Aukera bat da. Europako Ligako ligaxkako azken jardunaldia hamabost egun barru jokatuko dela kontuan hartuta, ez pentsa denbora asko dagoenik. Dena dela, egoeraren larritasunez ohartuta egutegia ez dela «lehentasuna», azaldu zuen zuri-gorrien presidenteak. Non jokatuko den ere eztabaidatuko dute hurrengo egunetan. UEFAk orain arte erakutsi duen jarrera aintzat hartuta, argi dago Israelen jokatzeko ahalegina egingo duela. Baina auskalo. Hala ere, baliteke Hapoelek eta Athleticen arteko norgehiagokak ezertarako ez balio izateak. Beti ere kirol arloa aintzat hartuta. Sparta Pragak eta Olympique Lyonek gaur 19:00etan jokatuko duten partidan etxeko taldeak puntu bat lortzearekin nahikoa izango litzateke Athletic eta Hapoel Kiriat Xmona sailkatzeko aukera barik geratzeko. Beraz, mereziko luke atzeratutako partida jokatzea? Bai. Batetik, txapelketa serioa baldin bada neurketa guztiak jokatu behar direlako. Eta, bigarrenez, diru asko dagoelako jokoan: publizitateari lotutakoak diruak, telebista eskubideenak, txarteldegietakoak… eta, era berean, irabazitako puntu bakoitzeko klub0 bakoitzak irabazten dituenak. Interes ekonomikoa handia da. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 27 29›› Gescrap Bizkaiak 64-85 irabazi du Sofian, eta esku-eskura du Eurokopako Top16a 30›› Denboraldi ezin gorabeheratsuagoa daramate Miarritzek eta Baionak Top14an Carlos Velak hiru partidaz behin sartzen du gola, eta horrek Realak irabazteko aukera handitzen du. Azken bi hamarkadetan, Meho Kodrok eta John Aldridgek soilik dituzte batez besteko hobeak. Unerik egokienean Ander Altuna Donostia utbol talde guztiei gertatzen zaie. Jokalaririk desorekagarriena ez badabil fin aurkariaren atea zulatzeko garaian, ez bada eraginkorra, derrigorrean izango du horrek eragin zuzena neurketak irabazteko zailtasunak areagotzearekin. Bi hitzetan azaltzeko, besteengandik ez dela nabarmentzen. Horrelako zerbait da Realari gertatu zaiona Carlos Velarekin (Cancun, Mexiko, 1989). Haren azken ukitu erabakigarriaren zain, —batez ere Antoine Griezmann min hartuta egon denean—, beharrak gehien estutzen zuen unean etorri dira azken bi partidetan sartu dituen hiru golak. Garrantzitsuenak, gainera; markagailuko oreka hausteko baliagarriak izan baitziren Malagan sartutakoa eta Rayo Vallecanoren kontrako aurreneko biak. Bost gol daramatza, horrenbestez, sasoi honetan Realarekin; beste inork baino gehiago taldean, eta atera erremate gehien egin duen ligako hamargarrena da. Joan den sasoiko bidera itzuli —hamar gol sartu zituen bigarren itzulian—, eta bere alderik eraginkor eta erabakigarriena berreskuratu du. Aintzat hartzeko albistea, Velaren zenbakiek txuri-urdinen historia liburuko azken orrialdeetan azaltzen diren golegile bikain horiekin alderaketa onartzen baitute. 1989tik, John Aldridgek Atotxa zapaldu zuenetik, 2007 arte, Realak maila galdu eta Darko Kovacevicek Grezia alderako bidea hartu zuen arte, aurrelari bikai- nak izan zituen Realak. Bi horien pare Meho Kodro dago. Koska bat beherago azaldu arren, Oscar De Paulak, Gica Graioveanuk eta Nihat Kahvecik ere arrastoa utzi zuten. Seiren artean, 339 gol sartu zituzten ligako hemezortzi denboralditan. Beste era batera esanda, tarte horretan gipuzkoarrek sartutako gol guztien herenetan baino gehiagotan, ez da erdira iristen gutxigatik, horien izenabizenak irakur litezke. Norberaren agiriei banaka helduz gero, Kovacevicek sartu zituen beste inork baino gol gehiago: 93 denera. Kodrok, 73. De Paulak eta Nihatek, 57na. Aldridgek, 33 eta Craioveanuk, 26. Velak hamazazpi daramatza 46 partidatan. Esan beharrik ez, horiek guztiek ez zituztela neurketa kopuru berberak jokatu, baina golak sartzeko behar izan zituzten minutuen araberako azterketan oinarri liteke konparaketa. Aldagai horrekin, Kodro azaltzen da guztien buru, 162 minutuz behin zulatzen baitzuen aurkariaren atea. Bigarren tokian, alde txikiarekin, Aldridgek egindako lan aparta bereiz daiteke. 168 minutuz behin sartu zuen gol bat ehiztari irlandarrak. Haien atzetik dator Vela (184), gainontzeko lauei aurre hartuta. Hitz lodiak. Mexikarrak egungo taldean duen pisu eta garrantziaren adierazle argi. Aurrelariak berak adierazi duenez, bere tokia aurkitu omen du Zubietan. Bilakaera bat antzeman daiteke haren jokoan. Ia beti jokatzeak egonkortasuna ekarri dionez, ez da bere maila oso noizean behin erakusten zuen aurrela- DLaburrak F Azken zortzi derbietatik seitan nagusitu da Reala REALA-OSASUNA › 2001-2002 denboralditik Realak eta Osasunak Anoetan jokatutako zortzi derbietatik seitan irabazi du talde txuri-urdinak. 2005-2006 sasoian, gorritxoak nagusitu ziren (1-2), eta aurreko sasoian, hutsean amaitu zen. Carlos Vela, Rayo Vallecanori bigarren gola sartzen, herenegun, Anoetan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS G Datuak pMeho Kodro. 25 gol, 19941995 denboraldian. pNihat Kahveci. 23 gol, 20022003 denboraldian. pDarko Kovacevic. 20 gol, 2002-2003 denboraldian. pJohn Aldridge. 17 gol, 19901991 denboraldian. pCarlos Vela. 12 gol, 2011-2012 denboraldian. pGica Craioveanu. 11 gol 19951996 denboraldian. pOscar de Paula. Bederatzi gol, 2000-2001 denboraldian. Vela oso gustura dago Donostian. Jokalariak berak argi esan zien Arsenaleko arduradunei ez zuela gehiago Londresko taldean jokatu nahi. Hori horrela eta Realak eskaintzen zizkien ordainketa bermeekin, Arsene Wengerrek Velaren salmenta onartu zuen. Aurrez, hori bai, aurrelaria berreskuratzeko aukera akordio paperean izenpetuta. Eragiketa sinplea da. Realak hiru milioi euroren truke ekarri zuen, eta Londresko taldeak nahikoa luke beste hainbeste jartzea hura berreskuratzeko. Diru kontuen gainetik, noski, Velaren borondatea dago. Hark izango du azken hitza, eta hark ez du Arsenalekin deus jakin nahi. Hori dela eta, Realeko agintariak ziur daude eurek egindakoak ez duela atzera bueltarik izango. Gainera, ez dute Wenger eta enparauen berririk izan aspaldian. Hilabete asko geratzen da sasoia amaitzeko, eta Velak ondo daki zer egin behar duen bitartean: besteengandik nabarmendu. Zaleek buruz baitakite ekuazioa: harrobia gehi bizpahiru atzerritar on. Eta Velarekin, zelaian emaitza ona lortzen du Realak. Raoul Loe: «Ez dut sinesten Lehen Mailan ari naizenik» Ilarramendi: «Ezin gara erotu laudorioekin» Bravo: «Zehaztasun pixka bat falta zait baloia jotzen» OSASUNA › «Ametsa» ari da bizitzen Raoul Loe Osasunarekin jokatuta. «Hirugarren Mailan jokatzen eta hilabetean mila euro irabazita pozik banengoen, zer esan orain. Ez dut sinesten Lehen Mailan ari naizenik. Ziurrenik, bi urte barru jabetuko naiz bizitzen ari naizenaz», esan zuen atzo. Taldearen egoeraz, berriz, esan zuen «konfiantzaz» daudela eta orain «dena errazagoa» dirudiela. REALA › Asier Illarramendik REALA › Claudio Bravok «ondo pozik hartu ditu Rayoren aurka egindako lan onagatik jasotako laudorioak. Hala ere, Realeko erdilariak ez du horrekin denbora asko galdu nahi. «Bolada txarra batean ginen, baina azken bi garaipenekin bederatzigarren postuan jarri gara, eta ostiralean aukera polita dugu jauzia emateko. Laudorioak ondo daude, baina ezin gara haiekin erotu», esan zuen atzo. eta lasai» ikusi zuen bere burua Rayoren aurka, bi hilabete eta erdiz min hartuta egon ondoren jokatu zuen lehen partidan. Hala ere, Realeko atezainak azaldu zuen oraindik «zehaztasun pixka bat» falta zaiola baloia jotzen. Bihar Osasunaren aurka jokatu beharreko derbiaz, berriz, adierazi zuen azken garaipenak eta datorren partidak «gosetu» egin dituela. ri galdu hori. Realeko aldagela barruan batek baino gehiagok dio Velarik onenak Real Madrilen edo Bartzelonan tokia izan dezakeela. Anoetako harmailetan erabateko estimua du. Ez, ordea, sorterrian, non iritzi kontrajarriak aurki daitezkeen. Txuri-urdinek aurrelaria fitxatu berritan begira zer zioen Luis Garcia Realean aritutako mexikarrak. «Galduta dabil, etengabeko egonkortze prozesu batean sartuta bezala. Segidan ez jokatu izana, hori da haren arazo nagusia». Hugo Sanchezek, ordea, laudorioak izan zituen. «Chicharito baino hobea da [Javier Hernandez Manchester Unitedeko aurrelari mexikarra]». Hark du azken hitza Segidan ez jokatu izanak eta denbora luzez iragarpenen azpitik aritze horrek eragin du zatiketa. Diziplina arazoak izan zituela ere zabaldu zen, nahiz eta Velak beti gezurtatu izan dituen. Realarentzat lanean dabilenetik, Luis Garcia bera konbentzitu du. «Mexikoko selekzioarekin jokatu beharko luke, zelai erditik aurrerako jokalaririk desorekagarriena baita». Raoul Loe. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS GOLA ZENBAT MINUTUKO pMeho Kodro. 162 minutuko. pJohn Aldridge. 168 minutuko. pCarlos Vela. 184 minutuko. pGica Craioveanu. 207 minutuko. pOscar de Paula. 232 minutuko. pNihat Kahveci. 252 minutuko. pDarko Kovacevic. 272 minutuko. GOL GEHIEN SASOI BATEAN 28 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Kirola › DLaburrak Benitez da Chelseako entrenatzaile berria FUTBOLA › Rafael Benitez da Chelseako entrenatzaile berria, taldeko zuzendaritzak Roberto Di Matteo kargutik kendu ondoren. Londresko taldeak ia ezinezko du Txapeldunen Ligan jarraitzea eta horregatik kaleratu dute. Di Matteok pasa den sasoi erdi aldera hartu zuen kargua eta Txapeldunen Liga irabazi zuen gero. Chelseak zazpi entrenatzaile kaleratu ditu azken bost urteetan. Irujok gaur ziurtatuko du igandean jokatuko duela SASKIBALOIA › Juan Martinez David Silva Manchester Cityko jokalaria Sergio Ramos Real Madrilekoa atzean uzten, atzo jokaturiko partidan. KERIM OKTEN / EFE Libra asko, baina euro gutxi Manchester Cityk agur esan dio Txapeldunen Ligari; Real Madril, Borussia, Arsenal, Milan eta PSG, aurrera Imanol Magro Donostia Dirua bai, baina Ingalaterran. Librak Esterlinak soberan ditu Manchester City puntako talde bilakatu duen xekeak. Milioiak sartu ditu taldean puntako jokalariak fitxatzeko, eta etxean bai, etxean jaso ditu fruituak. Iragan sasoian Ingalaterrako liga irabazi zuen, eta sasoi honetan lehen postuan dago. Europan, halere, ez dio etekinik atera inbertsioari. Atzo Real Madrilen aurka berdindu zuen etxean (1-1), eta Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da lehen fasean. Iragan sasoian ere ez zuen hasierako langa pasa. Librak bai, baina nonbait Europan barna ibiltzeko beharrezkoak diren euro gutxi dago taldean. City-a Ingalaterrako eta Espainiako ligetako txapeldunen arteko partida irabaztera behartuta zegoen itxaropena bizi mantentzeko, baina Manchester Hiriko estadioko zaleek burumakur egin zuten etxerako bidea. Real Madrilek, bere aldetik, C multzoko bigarren postua eta final-zortzirenetako sailkapena ziurtatu zuen. Multzoko lehen postua, berriz, Borus- sia Dortmundentzat izango da, Ajaxi 1-4 irabazi ziolako. Milanek, Paris Saint Germainek, Schalkek eta Arsenalek ere ziurtatu zuten aurrera egitea euren partidak irabaziz. A multzoan Portok txartela aurretik ziurtatua zuen, eta heldu den astean lehen postua izango du jokoan PSGren aurka. Parisko taldeak 0-2 irabazi zuen Kieven Lavezzik sarturiko bi golei esker. Portok, bere aldetik, ez zuen ustekabekorik ametitu etxean Dinamo Zagreben aurka (3-0). Emeryren taldea, etxera Unai Emeryk agur esan dio txapeldunen Ligari, Zenit San Petersburgok bina berdindu zuelako Malagan eta matematikoki kanpora- tuta dago. Cityren antzeko kasua da, fitxaketetan diru asko xahutu arren Europan ez du distirarik egin eta Irungo entrenatzailearen postua kolokan dago. Malagak lehen postua ziurtatuta du, eta Milan izango da bigarren Anderlechti sufrituz 1-3 irabazi ondoren. Azkenik, B multzoan, Arsenalek eta Schalkek etxeko lanak egin zituzten eta multzoko bi faboritoak egongo dira hurrengo fasean. Schalkek ondo kostata irabazi zion Olympiakosi (1-0), Arsenalek, berriz, partida erosoa izan zuen Montpellierren aurka (2-0). Oraindik erabakitzeke dago zein pasako den lehen postuan. Bi aste barru jokatuko dituzte azken jardunaldiko partidak. G Txapeldunen Ligako ligaxka A multzoa (Atzo) B multzoa (Atzo) Porto-Dinamo Zagreb Dinamo Kiev-PSG 3-0 0-2 Pt. J I B G 1.Porto 13 2.PSG 12 3.Dinamo Kiev 4 4.Dinamo Zagreb 0 5 5 4 5 4 4 1 0 1 0 0 1 1 2 0 5 C multzoa (Atzo) Arsenal-Montpellier Schalke 04-Olympiakos 1.Schalke 04 2.Arsenal 3.Olympiakos 4.Montpellier 2-0 1-0 Pt. J I B G 11 10 6 1 5 5 2 5 3 3 2 0 2 0 1 1 0 3 1 4 D multzoa (Atzo) Zenit-Malaga Anderlecht-Milan 1.Malaga 2.Milan 3.Anderlecht 4.Zenit 2-2 1-3 Ajax-Borussia Dortmund Manchester City-Real Madril 1-4 1-1 Pt. J I B G Pt. J I B G 11 8 4 4 5 5 5 5 3 2 1 1 2 0 2 1 1 3 1 3 1.B.Dortmund 11 2.Real Madril 7 3.Ajax 4 4.Manchester City 2 5 4 5 4 3 2 1 0 2 0 1 1 1 3 2 2 Azken jardunaldia (Abenduak 4) D. Zagreb-D. Kiev (20:45) PSG-Porto (20:45) Azken jardunaldia (Abenduak 4) Montpellier-Schalke 04 (20:45) Olympiakos-Arsenal (20:45) Azken jardunaldia (Abenduak 4) Milan-Zenit (20:45) Malaga-Anderlecht (20:45) Azken jardunaldia (Abenduak 4) Dortmund-M. City (20:45) Real Madril-Ajax (20:45) E multzoa (Herenegun) F multzoa (Herenegun) G multzoa (Herenegun) H multzoa (Herenegun) Nordsjaelland-Xakhtar Donetsk 2-5 Juventus-Chelsea 3-0 Bate Borisov-Lille Valentzia-Bayern Munich 0-2 1-1 Spartak Mosku-Bartzelona Benfica-Celtic Glasgow 0-3 2-1 Galatasaray-Manchester United Cluj-Sporting Braga 1-0 3-1 Pt. J I B G Pt. J I B G Pt. J I B G Pt. J I B G 1.Xakhtar 10 2.Juventus 9 3.Chelsea 7 4.Nordsjaelland 1 5 5 5 5 3 2 2 0 1 1 3 0 1 2 1 4 1.Bayern Munich10 2.Valentzia 10 3.Bate Borisov 6 4.Lille 3 5 5 5 5 3 3 2 1 1 1 1 1 0 3 0 4 1.Bartzelona 12 2.Benfica 7 3.Celtic Glasgow 7 4.Spartak Mosku 3 5 5 5 5 4 2 2 1 0 1 1 2 1 2 0 4 1.M.United 12 2.Galatasaray 7 3.Cluj 7 4.Sporting Braga 3 5 5 5 5 4 2 2 1 0 1 1 2 1 2 0 4 Azken jardunaldia (Abenduak 5) Azken jardunaldia (Abenduak 5) Xakhtar-Juventus (20:45) Chelsea-Nordsjaelland (20:45) Lille-Valentzia (18:00) Bayern Munich-Bate Borisov (20:45) Azken jardunaldia (Abenduak 5) Celtic-Spartak Mosku (20:45) Bartzelona-Benfica (20:45) Azken jardunaldia (Abenduak 5) M. United-Cluj (20:45) Sporting Braga-Galatasaray (20:45) de Irujok Bilbon egingo du gaur azken entrenamendua igandeko Olaizola II.aren aurkako partidaren aurretik, eta arazorik ezean jokatuko duela ziurtatuko du. Ez da ezustekorik espero. Bestalde, Bengoetxeak atzo BIlbon entrenatu zuen, halere, esan zuenez, ez daki finala han edo Gasteizen jokatuko den. Mikel Larunberen debuta aztertzen ari da Asegarce PILOTA ›Asegarce Mikel Larunbe 19 urteko atzelari galdakoztarraren debuta noizko antolatu aztertzen ari da. Iñaki Otxandorenak etzi utziko du enpresa eta Larunbe izango da ondo bidean pilotari multzoa indartsuko duen hurrengo atzelaria. Litekeena da urtarrilean egitea debuta, beti ere ez badute 2. Mailako binakakorako aukeratzen. Pisten zabalera handitu nahi du Euroligak SASKIBALOIA ›Euroligak hainbat arauren aldaketa proposatu dizkio nazioarteko federazioaren batzorde teknikoari. Aldaketa nabarmenena pisten zabalera handitzea da, toki gehiago egon dadin. Era berean hamalau segundora mugatu nahi du eraso errebote osteko jabetza eta biren arteko jauzia egon dadila baloi atxikien ondoren. Dakar Rallya Perun hasiko da,urtarrilaren 5ean RALLYAK ›2013ko Dakar Rallya urtarrilaren 5ean hasiko da Liman, eta Peruko, Argentina eta Txileko lurretan ibiliko da urtarrilaren 20an bukatu aurretik. Antolatzaileek ibilbide «gogorra» diseinatu dute, desertu eta Andeetan barrena. Ibilbideak 4.000 kilometro izango ditu hamalau etapatan banatuta. Era berean antolatzaileek «ezinezkotzat» jo dute 2014ean Afrikara itzultzea. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 29 ‹ Kirola Lamont Hamilton izan zen onena atzo Sofian, hemeretzi puntu sartuta. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS Serio jarri ziren arte Lukoil Academic Sofia 64 Gescrap Bizkaia 85 Lukoil Academic Sofia. Heath (5), Abramov (6), Green (13), Abukar (11), Watkins (10) —hasierako bostekoa—; Banev (8), Stoikov (2), Veselinov (5), Marinov eta Massamba (4). Gescrap Bizkaia. Zisis (7), Vasileiadis (15), Mumbru (13), Hervelle (9), Hamilton (19) —hasierako bostekoa—; Rakovic (6), Moerman, Grimau (5), Pilepic (10), Samb eta Sergio Sanchez (1). Markagailua. 25-23, 42-43 (atsedenaldian); 51-64 eta 64-85. Epaileak. Dozai, Herceg eta Ciulin. Lukoil Academic Sofiako Green kanporatu zuten (39. min.). Bestelakoak. 1.300 ikusle inguru Sofiako Samokov Arenan. Hogei minutu behar izan ditu Bizkaiak makurtu eta lanean hasteko, baina hasi denean, aise menderatu du Lukoil A.Urbistondo Jolas baten pare. Gescrapek sobera sufritu gabe irabazi nahi izan zuen Sofian, eta bertako Lukoil taldearen amuari heldu lehen 20 minutuetan: jokaldi azkarrak, buruz buruko norgehiagokak, defentsa lanik ez, eta erasoak nagusi. Ezin hobeto moldatu zen egoera horretan etxeko taldea molde horretan, eta 42 puntu sartu bizkaitarrei lehen erdian. Bat gehiago (43) sartu zituen Katsikarisen taldeak, baina greziarrak ez zuen pozik hartu aldageletarako bidea. Markagailuan aurretik joanda ere, bestelako jokoa du gustuko, defentsan aurkaria zailtasunean jarriko duena, eta agindu garbia eman zuen atsedenean. Jokalariek fin-fin bete zuten ugazabaren agindua. Hortzak estutu, eta giltzarrapoa jarri zioten euren saskiari. Han sartuko zenik ez zegoen, eta sartzea lortzen zuena uztarik jaso gabe bueltatzen zen bere kantxara. Lukoilek bost puntu bakarrik sartu zituen hirugarren laurdeneko lehen erdian, eta bederatzi baino ez laurden osoan. Bizkaiak, ostera, berean jarraitu zuen, lehen zatian bezala, laurden bakoitzean hogei puntuko langa gaindituz, eta partida hautsi zuen erabat. Hamahiru puntuko zuloa ireki zuen, eta bere ezinean ito. 51-64 zioen markagailuak azken hamar minutukoaren faltan, baina dinamika argia zen: Lukoilek ezinezko zuen irabaztea. Bizkaiak egurrean jarraitu zuelako defentsan partida bukatu arte. Zenbat eta errazago irabazi, orduan eta konfiantza handiagoa, eta Bilbokoak bikain ari dira beren saskia zaintzen sasoi hasiera honetan. Lukoilek hamaika arazo izan zituen berriro saskiratzeak lortzeko, eta Mahmadou Samb eta Sergio Sanchezen kantxaratzea baliatu zuen arnasa pixka bat hartu eta 13 puntu lortzeko. Sanchezek bere taldearen azken puntua sartu zuen, 85. puntua, eta Eurocup txapelketan punturen bat sartu duela esateko moduan dago, behintzat. Bizkaiak konfiantzaz lepo ekin zion norgehiagokari, Alex Mum- bruk hamar puntu saskiratuta, erraz. Baina Lukoilek erantzun egiten zuen. Devin Green nahierara zebilen, trantsizio jokoan korrika bizian, eta Darryl Watkinsek ere erakutsi zuen Bulgariako liga baino hobeagoa den liga batean aritzeko lehengaia baduela. Etxeko Bozidar Abramov ere oso bizi zebilen, eta zaleek, behintzat, partida polita ikusi zuten. Lukoilek bost punturen errenta ere eduki zuen bi alditan, eta tarteka Bizkaia mendera zezaketela pentsatu zuten. Moermanen bihurritua Azkar esnatu ziren beren ametsetik, hirugarren laurdenean horma gaindiezina eraiki baitzuen bere saskian Bizkaiak. Zoritxarrez, jokalari bat galdu zuen lan horretan: Adrien Moerman. Hegaleko frantziarrari eskuin orkatila bihurritu zitzaion barneraketa batean, eta aulkira eraman behar izan zuten. Bigarren lesioa du hilabetean, eta berri txarra da. G Eurokopa Lehen ligaxkako 3. jardunaldia Jokatutakoak Emaitza Lukoil Academic-Gescrap Bizkaia 64-85 Spirou Charleroi-Buducnost 53-66 Sailkapena J I G 1.Gescrap Bizkaia 3 3 0 PA PK 255 211 2.Buducnost 3 2 1 219 210 3.Lukoil Academic 3 2 1 229 235 4.Spirou 3 0 3 197 244 30 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Kirola › Eneritz Zabaleta Baiona G Top 14a T op14ko lehen 11 jardunaldiak jokatu direlarik, ez dira egoerarik onenean Miarritze eta Baiona. Sailkapenari behako bat emanez, argi ikusten da bi euskal taldeak gora begiratzeko baino gehiago, behera begiratzeko moduan daudela. Top 14ko lehen erdia bururatzekotan direlarik, bi taldeek pausoa aldatu nahi dute. Sailkapena Puntuak J I B G 1.Toulon 42 11 9 0 2 2.Clermont 40 11 9 0 2 3.Tolosa 38 11 8 0 3 4.Montpellier 32 11 7 0 4 5.Castres 32 11 7 1 3 6.Grenoble 30 11 7 0 4 7.Miarritze 24 11 5 0 6 8.Paris 24 11 5 1 5 9.Perpinya 21 11 4 0 7 10.Racing Metro 21 11 4 0 7 11.Baiona 20 11 4 0 7 12.Agen 16 11 3 0 8 p 13.Bordele 16 11 2 0 8 p 14.Mont de Marsan 6 11 1 0 10 p Heineken kopara p Bigarren Mailara p p p p p p 1. Baionaren hastapen txarra Baionak anbizioarekin hasi nahi zuen sasoi berria. Iragan sasoia beltza izan zen, eta Christian Lanta eta Christophe Deylaud entrenatzaile berriak ekarri ondotik, proiektu berri batean sartu nahi zuten zuri-urdinek. Zaleek esperantza zuten entrenatzaile berriek aurreko denboraldiko fitxaketa handiei zukua ateratzen asmatuko zutela. Lehen partidak jokatu ondotik, baina, Joe Rokocoko, Mike Phillips edo Cedric Heymansek ez dute dakiten moduan jokatu oraino. Sasoi hastapena bereziki txarra izan zen Baionarentzat. Lehen sei partidetatik bost galdu zituen, eta azken postuetan egon zen, luzaz. Hastapen txar horrek taldea berriz tentsioan eman zuen, eta jokalariek presiopean jokatu zuten sasoi hastapena. Horren adierazle da Miarritzeren aurkako derbiaren atarian Alain Afflelou presidenteak Heymans eta Phillips zigortu izana. 2. Miarritzeren hastapen biribila Baionak ez bezala, Miarritzek jende anitz ezustean harrapatu zuen bere sasoi hastapen ederrarekin. Dudak ez ziren guti Top14a hasi aitzinetik, Aguilerako taldeak bere bi jokalari nagusiak gabe jokatu behar izan baitzuen: Dimitri Yachvili eta Imanol Hariñordoki. Baina haien falta ez zuen asko nabaritu Miarritzek, eta lehen lau partidak jarraian irabazi zituen. Benoit Guyot, Wenceslas Lauret edo Raphael Lakafia gazteak bikain aritu dira, eta Miarritzek kritika oso onak jaso ditu. 3. Derbia,mugarri Bi taldeak erabat egoera desberdinean iritsi ziren orain aste batzuk jokatutako euskal derbira. Miarritze sasoi betean zegoen, derbiaren atarian etxetik kanpo bi partida galdu arren —Castres eta Racingen aurka—. Baiona, ordea, krisi betean zegoen, bost aldiz jarraian galduta. Inork ez zuen zentimo bakar bat ere Baionaren alde jokatuko, baina gauzak nola diren, Baionak irabazi zuen derbia (15-16). Usu gertatzen den bezala, derbia mugarri izan da bi taldeentzat. Baionarrek Aguileran hasi Ian Balshaw Miarritzekoa, baloiarekin, Dwayne Haare eta Benjamin Boyet Baionakoak gainditu nahian. GAIZKA IROZ Miarritzek eta Baionak ibilbide desberdina egin dute Top14aren hastapenean: batek, goitik behera egin du, eta besteak, behetik gora. Biak, halere, suspertu beharrean dira, behealdean baitaude. Azpitik goiti begiratzeko zuten susperraldia, eta Agen eta Bordeleren aurka irabazi zuten jarraian. Miarritzek, ordea, bere bolada txarrarekin jarraitu du; Baionakoaren ondotik, beste hiru partida jarraian galdu zituen. Sasoi hastapenean bi taldeak elkarrengandik biziki urrun egon arren —Miarritze lehen postuetan eta Baiona azkenekotan—, pixkanaka bi euskal taldeak hurbildu egin dira elkarrengana. Azaroaren 10eko partiden atarian, puntu bakarraren aldea zegoen Baiona eta Miarritzeren artean. Sasoi honetan bi taldeen artean izan den alderik txikiena. Gauzak, baina, pixka bat aldatu dira, joan zen jardunaldian Miarritzek etxean Perpinyari irabazi ziolako, eta Baiona Grenoblen galtzaile aterako zelako. Top14ak atseden hartu duen honetan, lau punturen aldea dago Miarritze eta Baionaren artean. 4. Miarriztarrak Europari begira Miarritze paradoxa batean dago. Top14an, sailkapeneko erdiko postuetan dago. Jaitsiera postuekiko segurtasun tartea dauka —zortzi puntu ateratzen dizkio Ageni, jaisteko postuetako lehe- nari—, baina Heineken Kopako postuetatik urrun, Grenoble seigarren sailkatuak sei puntu ateratzen dizkiolako. Perpinyaren aurka irabazita martxa zuzendu arren, azken bolada ez du oso ona izan. Hala ere, helburua gora begira ezartzea da, eta lehen sei postuetan sartzea. Horretarako, aldeko egutegia izanen du. Hurrengo astean, ez jaisteko borrokan dagoen Bordele jasoko du. Ondoren, gaizki dabiltzan Paris eta Mont de Marsanen zelaietan ariko da. Puntuak lortzeko aukerak dira horiek, Heineken Kopako borrokan bete-betean sartzeko. Europako lehiaketa nagusian, bestalde, bizirik dago Miarritze. Gaizki hasi zuen arrunt, Harlequinsen zelaian astindua jasota. Porrotaz gain, Londresko taldeari erasoko puntua eman zion Miarritzek. Multzoko lehen postua lortzea oso zail izanen du orain. Alta, bigarren postuan bukatzeko aukera du. Ibilbide ona eginez gero, multzoetako bigarren sailkatu onenen artean sartzen ahalko da, eta horrela final-laurdenetarako sailkatu. 5. Baionarrak, konfiantza bila Baionari dagokionez, azken hilabete eta erdiak esperantzarako tartea ireki du. Derbia irabazi ondoren, itxura hobea ematen ari da. Ageni eta Bordeleri irabazi dio, eta jaitsiera postuetatik atera da. Top14ko azken partidan ere, etxetik kanpo Grenobleren aurka galdu arren, itxura ona eman zuen. Pixkana, Deylaud eta Lantaren joko sistema plantan ezartzen ari dira jokalariak, eta taldeak partida hobeak jokatu ditu. Hala ere, hobekuntza horrekin jarraitzeko lanak izanen ditu. Hurrengo partidetan, aurkari zailak egokitu zaizkio. Clermont eta Montpellierrera joan beharko du lehenik. Ondotik, etxean Mont de Marsan jasoko du, eta Parisen zelaira joanen da. Lehen bi partidak zailak badira ere, hurrengo bietan emaitza onak lortu beharko ditu, sailkapenean gora egiteko. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 31 D ‹Agenda Ekitaldiak Zure ekitaldia BERRIAn agertzea nahi baduzu: www.berria.info/zerbitzuak/agenda/bidali/ Musika pAndoain. Bi arreba, Andoni Egaña eta Xabier Lizasorekin. Gaur, 20:00etan, Bastero kulturgunean. pBilbo. All Nighters' Club. Gaur, 19:00etan, Fnac saltokian. pBilbo. Bilboko Udal Musika Eskolako irakasle eta ikasleen kontzertua. Gaur, 19:30ean, Hika ateneoan. pBilbo. Free the Wheel eta Janire. Gaur, 20:00etan, Santana 27 aretoan. pBilbo. Betagarri. Gaur, 21:30ean, Kafe antzokian. pBilbo. Greg Diamond Quartet. Gaur, 22:30ean, Bilbaina Jazz Clubean. pDonostia. Ty Segall. Gaur, 20:30ean, Gazteszenan. pElorrio. Elorrioko XXIII. Jazz Blues Jaialdia: Miguel Salvador Quartet. Gaur, 22:00etan, Arriola antzokian. pErrenteria. Brasilgo musika, Yemamah taldearekin. Gaur, 22:30ean, De Cyne Reina tabernan. pIruñea. Neguari Abesten. Gaur, 19:00etan, Elkar aretoan (Comedias). pUrretxu. Cisma eta Dictadura taldeen kontzertua. Gaur, 20:00etan, Gaztetxean. pBeasain. Loinatz Musika Eskola. Gaur, 19:00etan, Igartzako Multzoan. Bertsolaritza pAndoain. Bertso afaria. Gaur. Bertsolariak: Alaia Martin, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi. pLaudio. Bertso saio didaktikoa. Gaur, 09:30ean, AEK euskaltegian, eta, 11:15ean, Udal euskaltegian. Bertsolariak: Unai Mendibil eta Izar Mendiguren. Hitzaldiak pAbadiño. Fábricas de creación y la experiencia de Astra en Gernika. Gaur, 20:00etan, Matienako Errota kultur etxean. pBilbo. Mileva Maric: la gran marginada de la teoría de la Relatividad, Mercedes Gonzalez Moreno hizlariarekin. Gaur, 19:30ean, Bidebarrieta kulturgunean. pDonostia. Sakelakoentzako aplikazioez mintzatuko da Nagore Guarretxena Akting Ingeniaritza enpresako burua. Gaur, 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Garate eraikinean. pDonostia. Iñaki Perurenaren ‘Badu, bada’. Gaur, 19:00etan, San Telmo Museoan. pDonostia. Jesus A. Nuñez: Egipto, clave de las revoluciones árabes. Gaur, 19:30ean, San Telmo museoan. pGaldakao. Independentziaren bideragarritasun ekonomi- koa, Oskar Aranzabal ekonomialariarekin. Gaur, 19:00etan, Gandasegi eskolan. pGetxo. Alberto Iñurrategik Porrotaren gorazarrea hitzaldia emango du. Gaur, 19:30ean, Fadura kiroldegiko aretoan. pOlatzagutia. Jostailuak... Bidezko Kontsumoa... Gaur, 15:00etan, udal ludoteka. pVillabona. Prekaritateari buruzko mahai ingurua. Gaur, 18:00etan, balio anitzeko gelan. Ikus-entzun pAretxabaleta. Emakumeak Francoren espetxeetan dokumentala, Josu Martinez eta Txaber Larreategirekin. Gaur, 19:00etan, Zaraia aretoan. pArrasate. Zuloak dokumentala. Gaur, 22:00etan, Gaztetxean. pEibar. Amor bajo el espino blanco. Gaur, 17:30ean, Hezkuntza Esparruan. pErmua. Gazta zati bat filma eta solasaldia Jon Maiarekin. Gaur, 20:30ean, antzokian. pErrenteria. Qalbi (Nire bihotza) Palestinari buruzko film laburra. Gaur, 19:00etan, Mikelazulon. pIrun. Nafarroa, Miguel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaioren eskutik. Gaur, 19:30ean, Amaia kultur zentroan. Lehiaketak pDonostia. ZZ Blues Ban eta The Amendoins. Gaur, 20:00etan, Dokan. Bestelakoak pBilbo. Zinebi 2012. Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia. Gaur, 18:30ean, Golem Alondegian. pBilbo. Uxue alberdi idazlea izango da Irakurketa Txokoan. Gaur, 19:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko hitzaldi aretoan. pBilbo. Ahotsak elkarri lotuz. Gaur, 19:30ean, Alondegian. pDonostia. Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du. Gaur, 11:00etan, liburutegi zaharreko sotoan. pDonostia. Crisis y prostitución en el futuro lana aurkeztuko du Arrats elkarteak. Gaur, 19:30ean, Kaxilda liburutegian. pGasteiz. Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira. Gaur, 20:00etan, Ignacio Aldekoa kultur etxean. pGetxo. Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburua aurkeztuko dute. Gaur, 20:00etan, Algortako Aldai patronatuan. pZumaia. Mundipurdiko ipuinak. Oso urrutitik datozen kontuak. Gaur, 17:30ean, Alondegiko haur liburutegian. JON URBE / ARGAZKI PRESS Nagore Guarretxena q Ingeniaria Akting Ingeniaritza enpresako sortzaile eta buruetako bat da Guarretxena. Sakelako telefonoentzako aplikazioak garatzen dabiltza jo eta ke. Adibide batzuk erakutsiko ditu gaur, Donostian. «Enpresak eta garatzaileok sekulako ahalmena dugu hemen; baina lotura falta» Edu Lartzanguren Nagore Guarretxena (Andoain, Gipuzkoa, 1982) Akting Ingeniaritza enpresako sortzaile eta buruetako bat da. Aktingek ekitaldietarako sarrerak saltzea errazteko sorturiko BarraBarra aplikazioa eta Interneten enkanteak gardentasunez egiteko DingaDanga sistema aurkeztuko ditu gaur, 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Innogunean, Betor hitzaldi sortaren barruan. Sakelako telefonoekin maiteminduriko jendea gara. Zuek hasieratik zenuten argi etorkizuna poltsikoan egongo zela? Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi genuen Donostian; lehen promozioa izan ginen. Artean sakelako telefonoekin hasiberriak ginen geu ere, eta gailu bat asmatu genuen itxarote ilarak saihesteko. Txanda eskatu ondoren, busca moduko bat ematen zizuten. Kafea hartzera-edo joan, eta gailuak ohartarazten zintuen noiz zenuen txanda. Ez genuen aurreikusi sakelako telefonoekin gaur noraino irits gintezkeen, baina argi ikusi genuen geure ideia oso lotuta zegoela sakelakoekin. Hasierako ideia horren kumea da BarraBarra sarrerak saltzeko aplikazioa? Euskal Herriko Bertsozale elkarteak eskatuta egin genuen plataforma, ez zutelako Internetez sarrerak saltzeko modurik eta ilara handiak sortzen zitzaizkielako ekitaldien aurretik. Plataforman norberak jartzen du ekitaldia, sarreren salneurria eta kopurua, enter sakatu, eta, prest, sarrerak saltzen has daiteke. Bezeroak erosten du, eta mezu elektroniko batez jasotzen du sarrera. Inprimatu edo sakelakoan gorde, eta, gero, atean, hori erakusten duzu. lana kentzen dio ekitaldiaren antolatzaileari eta entzuleari. Gainera, une oroz kontrolatzen duzu zenbat saldu diren. EH Zuzenean jaialdirako erabili dute sistema, BECatu kontzertuan duela gutxi, Pirritxek eta Porrotxek... Tabletak heldu eta, agian, galdu egingo dira urte gutxitan,netbookekin gertatu bezala. Baina argiagoa dirudi telefonoak eramaten jarraituko dugula.Zuen apostua hori da? Gailu horietarako produktuekin asmatzea da gure erronka. Horretarako aplikazioak eskatzen dizkigute gehienbat gaur. Gure kasuan, ikerkuntza eta garapena ezinbestekoa zaigu, orain sakela- ko adimendunak bezala, bost urte barru beste zerbait izan daitekeelako. Askok pentsatuko dute mundu horretan dena jokoak direla. Trenen mantentze lanean dabilen enpresa batekin egin dugu lan: gurpilak neurtzeko, perfilometro laser bat erabiltzen dute, zenbat eta non gastatu diren jakiteko. Gailu hori lehen PDA batekin kontrolatzen zen, eta oso garesti ateratzen zen. Orain, aplikazio bat egin diegu, eta sakelakoarekin kontrolatzen du langileak. Berdin gabiltza ate automatikoen mantentzea Internet bidez kontrolatuz kilometro asko aurrezten duen beste enpresa batekin. Behar bezalako komunikazioa dago Euskal Herrian enpresen eta aplikazio garatzaileen artean? Askoz handiagoa beharko genuke; oso argi daukat. Haiek ez dakite aukera piloa daukatela halako teknologia erabilita, eta halako teknologian gabiltzanok ez dugu jakiterik haiek zer-nolako gauzak behar dituzten. Bi aldeetatik sekulako potentziala dago, baina lotura falta zaigu. Pentsatu beharko genuke nola sustatu komunikazio hori, denon artean gauza bikainak egiteko. 32 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Agenda › b Eguraldia Joera Bihar t° Itsasoa pHegoaldeko haizea,3-4ko indarrarekin.Lehenengo 2 milietan,itsaso kizkurra,eta itsaskirria gainontzekoan.Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metroko olatuak altxatuko ditu.Arratsaldean,2 metrokoak. t° t° Larunbata, 24 t° Igandea, 25 Astelehena, 26 p Baiona 8/18 p Bermeo 9/16 p Donostia 7/17 p p Bilbo 8/17 p Donibane Garazi 5/17 Durango 6/14 p Azpeitia 4/14 p p p Leitza 1/13 Arrasate 5/15 Amurrio 6/15 Maule 4/16 p p Balmaseda 6/14 Iruñea 6/14 t° Giro eguzkitsua eta epelagoa pGaur,zerua ez da erabat oskarbi egongo,batez ere Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian,non goizean tantaren bat bota dezakeen.Baina orduak aurrera joan ahala,denean jasoz joango da, eta eguzki ordu asko izango dira.Beroenak igo egingo dira,eta 18 gradura helduko di- b Lainotuta, baina ateri pBihar, laino asko izango dira, batez ere mendebaldean, hainbat fronte sistema hurbil ibiliko baitira. Nafarroan, hodei gutxiago agertuko da, baina lainoak ugarituz joango dira orduak aurrera joan ahala. Dena dela, ateri eutsiko dio denean. Eguneko tenperatura ez da askorik mugituko, aurreko egunekoarekin alderatuz, hego haizeak indarrez joko baitu, goizean batez ere. Beraz, tenperatura epela izango da, zein urtarotan gauden kontutan hartuta noski. p p Gasteiz 3/13 Agurain 2/12 Gaur ORDUA Itsasbehera 05:30 1,62 Itsasgora 11:58 3,65 Itsasbehera 18:12 1,44 METROAK p Abaurregaina -1/10 p Itsasaldiak p p Tafalla 5/14 Guardia 4/13 p ra kostaldetik hurbil.Egunaren amaieran,hego haizeak indarra hartuko du,eta mendi eta itsasotik hurbil bolada zakarrekin ibiliko da. Tutera 4/13 Isobara mapa Eguzkia S0RTU 08:14 Ilargia GORDE 17:42 EGUNA Ilbete Azaroaren 28a, asteazkena Ilbehera Abenduaren 6a, osteguna Ilberri Abenduaren 13a, osteguna Ilgora Abenduaren 20a, osteguna Hitz-jokoak G Logika jokoa G Sudokua Ibilbide luzeko tren batean jazotako lapurreta bat ikertzen ari dira bost euskal detektibe ospetsu. Diamante bat ostu dute. Arrastoetan oinarrituta, esaguzu zein susmagarri galdekatu duen detektibe bakoitzak, treneko zein tokitan topatu duen, eta zertan ari ziren susmagarriak detektibeek aurkitu zituztenean. Arrastoak Lotan 9 Musika entz. 10 Biltegia 11 Ikaztegia 12 Jangela 13 Logela 14 Lotan Musika entz. Idazten Irakurtzen Gidatzen Lokomotorra Jangela Logela Ikaztegia Zozaia Biltegia Sarobe Lertxundi Agirre TOPAGUNEA entzuten ari zen. ZERTAN ARI SUSMAGARRIA Badiola 1. Lokomotorrean topatutako susmagarria, gizonezkoa bera, egiazki gidatzen ari zen trena. 2. Agirre detektibeak galdekatu zuen Felix, eta Lertxundi detektibeak Ainhoa. Azken hori ez zen irakurtzen ari. DETEKTIBEA TOPAGUNEA ZERTAN ARI 3. Biltegian zegoena lo topatu zuen detektibeak. Haren arropak arakatzean, ostutako diamantea aurkitu zuen. 4. Badiola detektibeak ikaztegian topatu zuen susmagarria. 5. Sara jangelan zegoen detektibeak aurkitu zuenean. A B C D F G H I J K L M N O P 6. Iker, aldiz, 1 Ainhoa idazten ari zen detektibeak 2 Iker esan zionean 3 Gorka harekin 4 solastatu nahi Felix zela. 5 Sara 7. Zozaia detektibearen 6 Gidatzen susmagarria, 7 Idazten gizonezkoa 8 bera, musika Irakurtzen 7 4 2 5 4 6 7 4 5 7 4 1 2 3 1 8 3 6 5 4 6 6 9 1 5 8 G Goitibehera G Atzoko erantzunak 2 3 4 5 6 7 8 9 DETEKTIBEA 6 1 Lokomotorra 15 SUSMAGARRIA 9x9-ko laukian hutsik dauden gelaxkak bete behar dituzu, 1etik 9ra bitarteko zenbakiak idatziz, eta kontuan izanik zenbaki bakar bat ere ez dela bi aldiz azaltzen errenkada eta zutabe berean, ezta dagokion 3x3-ko laukian ere. 7 TOPAGUNEA ZERTAN ARI Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edo gehiago du asmatu beharreko hitzak. 1. Oxidoen taldeko minerala. 2. Eurasiako estatua. 3. Berehala. 4. Zuhaitz mota. 5. Akuri. 6. Ipar Euskal Herrian, lehengusu. 7. Lehorra. 8. Hozka. 9. Maisuen modura, bikain. 2 6 7 1 9 4 5 8 3 9 3 8 6 2 5 7 1 4 4 1 5 3 8 7 9 6 2 6 8 9 2 3 1 4 5 7 3 5 2 4 7 8 6 9 1 1 7 4 5 6 9 3 2 8 5 2 1 9 4 3 8 7 6 8 4 6 7 5 2 1 3 9 7 9 3 8 1 6 2 4 5 Goitibehera: 1. Mordoka. 2. Kromoa. 3. Mokor. 4. Koro. 5. Oro. 6. Orio. 7. Oroit. 8. Protoi. 9. Tropiko. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 33 ‹ Agenda 1 Aretoak D DURANGO. Zugaza. Araba A Roma con amor 20:30 D ERMUA. Ermua Antzokia. GASTEIZ Gazta zati bat 20:30 D FLORIDA San Prudentzio,22 (94-5231940).Ikuslearen eguna: asteazkena. Amanecer II Baztan Argo En la casa La parte de los ángeles Lo imposible Skyfall Todo es silencio 17:15 19:45 22:30 18:00 20:15 22:30 20:00 22:30 17:30 20:00 22:30 18:00 20:15 22:30 17:45 22:30 18:00 20:45 17:30 D YELMO BOULEVARD Boulevard merkataritza gunea (902-221622).Ikuslearen eguna: osteguna. Argo 17:50 19:30 22:30 18:40 17:50 20:00 18:35 20:35 18:00 19:00 21:15 21:45 17:30 17:50 18:50 22:30 Campanilla,el secreto de las hadas En la mente del asesino Hotel Transilvania Amanecer II Las aventuras de Tadeo Jones Lo imposible Looper Sinister Skyfall 20:10 21:55 Amanecer II Campanilla,el secreto de las hadas 16:20 Drácula 16:10 El profesor 16:10 En la casa 16:00 Hotel Transilvania 16:00 La isla de los Olvidados La parte de los angeles 16:30 Lo imposible Skyfall 18:10 20:20 18:00 20:20 18:30 20:30 18:10 20:20 19:50 22:30 22:30 22:30 22:30 22:30 La pianiste (JBA) 20:00 19:30 20:15 22:30 LEIOA 20:10 21:10 Artea merkataritza gunea (902-333 231).Ikuslearen eguna: asteazkena. D CINESA ARTEA D YELMO GORBEIA 3D 17:30 18:45 19:45 21:00 22:00 18:10 20:00 18:10 17:50 20:00 22:10 17:30 19:30 18:30 17:45 18:00 20:15 22:30 19:50 22:10 20:20 22:30 21:30 19:00 20:30 21:50 Bizkaia BILBO Amanecer II Argo En la mente del asesino Hotel Transilvania Lo imposible Los amos del barrio Si de verdad quieres Sinister Skyfall 16:00 17:00 18:15 19:30 20:30 22:00 22:45 17:00 20:00 22:20 16:00 20:45 22:45 16:15 18:15 16:00 18:15 20:30 22:45 16:00 18:10 20:20 22:30 16:00 18:00 20:00 22:00 20:00 22:20 16:00 18:00 19:00 22:00 D KULTUR LEIOA Ez dago emanaldirik. PORTUGALETE 20:00 17:50 20:00 17:45 20:00 17:40 17:50 20:00 18:00 18:00 20:00 IRUN ANGELU D CINEBOX MENDIBIL D MONCINE 22:10 22:10 22:15 22:15 21:30 22:10 Amanecer II Campanilla,el secreto de las hadas En la mente del asesino Hotel Transilvania Las aventuras de Tadeo Jones Lo imposible Los amos del barrio Skyfall Vacaciones en el infierno 18:00 20:20 18:15 18:15 20:20 18:15 20:20 19:00 18:00 20:20 20:20 22:30 22:30 22:30 22:30 22:00 22:30 D SERANTES (94-4839244).Ikuslearen eguna: asteazkena. 16:00 17:00 18:15 19:3020:00 22:00 22:45 Argo 20:00 22:15 Campanilla,el secreto de las hadas 16:00 18:00 Drácula 16:00 Hotel Transilvania 16:00 18:00 Lo imposible 16:00 18:15 20:30 22:45 Looper 20:00 22:30 Si de verdad quieres 16:00 18:00 20:00 22:00 Sinister 18:00 Skyfall 16:00 19:00 22:00 D GOLEM ALHONDIGA Amanecer II El artista y la modelo Incendies Amanecer II 16:00 17:00 18:15 19:30 20:30 22:00 22:45 22:30 18:30 20:15 18:30 20:30 22:30 18:00 20:00 DONOSTIA Argo Campanilla,el secreto de las hadas 16:30 Drácula En la mente del asesino Hotel Transilvania 16:10 Las aventuras de Tadeo Jones 16:30 Lo imposible 16:00 Sinister Skyfall D ANTIGUO BERRI D LASARTE. Manuel Lekuona. Melancolía 21:30 17:15 19:45 22:15 17:30 20:00 22:30 18:00 20:30 Gipuzkoa Argo El profesor En la casa La parte de los angeles Amanecer II Lo imposible Zinebi 17:15 20:00 17:30 17:15 20:00 17:15 20:00 17:30 20:00 22:15 22:15 22:15 20:10 22:15 22:15 22:15 D MULTICINES 17:30 20:00 17:30 20:00 19:45 19:45 17:30 17:30 20:00 17:30 19:45 17:30 20:00 17:30 22:15 22:15 22:15 22:15 22:15 22:15 22:15 BARAKALDO D COLISEO CINESA MAX OCIO Kareaga kalea z/g (94-4310310).Ikuslearen eguna: astelehena. 16:00 17:00 18:15 19:30 20:30 22:00 22:45 19:00 22:00 18:00 19:30 20:30 22:45 20:20 18:10 22:45 18:15 20:30 22:45 Argo 16:00 Campanilla,el secreto de las hadas 16:00 Clint Eastwood zikloa Drácula Drácula 3D El fraude 16:00 El ladron de palabras 16:00 En la mente del asesino 16:00 Frankenweenie 16:00 Hotel Transilvania 16:00 Hotel Transilvania 3D Lo imposible 16:00 Looper Los amos del barrio 16:00 Paranormal activity 4 Salvajes Si de verdad quieres 16:00 Sinister Skyfall 16:00 Todo es silencio Venganza: Conexión Estambul 19:45 17:15 20:00 17:15 17:00 19:45 17:15 20:00 17:15 19:45 17:15 19:45 19:30 22:15 18:00 17:30 18:15 20:30 22:45 17:00 22:00 18:15 20:30 22:45 20:20 22:45 18:15 20:30 22:45 18:00 20:15 22:30 19:00 20:00 22:00 20:00 22:00 18:10 22:30 Amanecer II 16:00 17:00 17:50 18:15 19:30 20:10 20:30 22:00 22:30 22:45 Argo 20:00 22:30 Campanilla,el secreto de las hadas 16:20 18:00 En la mente del asesino 16:00 18:30 20:30 22:45 Hotel Transilvania 16:10 18:00 Lo imposible 16:00 18:10 19:45 20:20 22:30 Los amos del barrio 18:15 20:30 Sinister 22:45 Skyfall 17:00 19:45 22:00 22:30 Tadeo Jones 16:00 Todo es silencio 16:00 D PRINCIPE San Joan,10 (943-421247).Ikuslearen eguna: asteazkena. Argo Blancanieves Bypass Drácula El festin da Babette El festin de Babette(JBA) El fraude El ladron de palabras El profesor En la casa La parte de los angeles Lo imposible Pura vida (JBA) Reality Skyfall Skyfall (JBA) 17:15 19:45 22:15 20:00 17:30 22:30 17:00 20:00 22:15 16:45 22:00 17:15 19:45 17:30 17:00 19:30 22:00 17:15 20:00 22:30 22:15 22:00 19:30 22:00 16:45 19:00 D TRUEBA S.Esnaola,10 (943-271391).Ikuslearen eguna: asteartea. En la casa (JBA) Holy Motors (JBA) 17:30 19:45 22:00 17:15 19:45 22:00 D BEASAIN. Usurbe. Tyranousaurius 21:00 D YELMO MEGAPARK Erribera etorb.(94-4181672).Ikuslearen eguna: astelehena eta asteazkena. Amanecer II 15:45 16:30 17:15 17:30 18:00 18:45 19:30 19:45 20:15 21:00 21:45 22:00 22:30 23:15 Argo 19:55 22:15 Campainilla,el secreto de las hadas 17:35 En la mente del asesino 17:40 19:50 22:05 Hotel Transilvania 16:05 18:00 Hotel Transilvania 3D 17:00 Las aventuras de Tadeo Jones 17:30 Lo imposible 17:45 19:00 20:00 21:30 22:10 Looper 15:50 Los amos del barrio 21:35 Sinister 19:20 Skyfall 18:20 19:30 21:15 22:30 BASAURI D IBAIGANE Ez dago emanaldirik. 20:00 22:00 D COLISEO Ikuslearen eguna: astelehena. Ez dago emanaldirik. D ELGOIBAR. Herriko Antzokia. Carmina o revienta 21:30 ERRENTERIA D NIESSEN ZINEMAK (943-345291). Amanecer II Campanilla,el secreto de las hadas En la mente del asesino Hotel Transilvania Las aventuras de Tadeo Jones Lo imposible Sinister Skyfall 17:15 20:00 22:45 18:00 17:30 20:00 22:45 17:45 17:00 17:00 19:45 22:30 22:30 19:40 22:35 Après Mai Comme des frères Dans la maison La fille du régiment Le capital Royal Affair (JBA) Thérèse Desqueyroux Une nouvelle chance (JBA) 16:30 19:30 22:00 14:00 21:00 18:00 18:00 15:00 D CINEBOX URBIL Urbil merkataritza gunea (943-221622). 16:00 18:15 20:00 20:30 22:30 22:45 20:00 22:30 18:00 22:00 18:00 20:00 18:00 18:05 20:25 22:45 20:00 22:30 19:00 22:00 Argo Campainilla,el secreto de las hadas 16:00 El fraude Hotel Transilvania 16:00 Las aventuras de Tadeo Jones 16:00 Lo imposible 15:45 Los amos del barrio Skyfall 16:00 D ZUMAIA. Aita Mari. El topo 22:00 D ROYAL Amour Après Mai Chinatown (JBA) Dans la maison Frankenweenie (JBA) L’air de rien N’aie pas peur (JBA) Red Heart (JBA) Royal Affair (JBA) Thérèse Desqueyroux 21:00 21:00 18:40 16:25 21:40 14:00 21:00 22:10 18:00 18:00 D CGR CENTRE (0559-599090). Argo Asterix et Obelix: au ...3D Comme des frères Looper Nous York Paranormal activity 4 Skyfall Stars 80 The Impossible Twilight Chapitre 5... Une nouvelle chance 11:15 15:45 11:15 11:15 13:45 16:00 18:00 20:00 22:15 22:15 13:45 20:00 22:15 11:00 13:45 16:30 19:45 22:15 17:55 11:15 13:45 15:55 18:05 20:15 22:30 11:15 13:45 15:55 18:05 20:15 22:30 11:15 13:45 15:50 17:55 20:00 22:15 D L’ATALANTE (05559-557363). Amour Le capital Royal affair 21:00 16:30 14:00 18:30 15:30 14:00 16:00 19:40 19:40 IRUÑEA 17:15 20:00 17:30 20:10 19:30 17:30 20:10 17:30 20:10 17:15 17:00 Amanecer II 16:30 17:30 18:30 19:0020:00 21:00 21:30 22:30 Argo 17:15 20:00 22:30 Brave indomable 16:30 Campanilla,el secreto de las hadas 16:30 18:30 En la mente del asesino 17:30 20:30 22:30 Hotel Transilvania 16:30 18:30 20:30 22:30 Las aventuras de Tadeo Jones 16:30 18:30 Lo imposible 16:30 17:30 19:00 20:00 21:30 22:30 Looper 20:00 22:30 Los amos del barrio 20:30 22:30 Pura vida (JBA) 16:30 18:00 20:30 22:30 Skyfall 17:00 19:45 22:30 D GOLEM YAMAGUCHI 18:15 17:15 21:00 20:45 19:00 Amanecer II El fraude El ladron de palabras Skyfall Todo es silencio 17:30 19:45 22:00 17:30 19:45 22:00 17:30 19:45 22:00 17:00 22:00 19:45 D GOLEM LOS LLANOS D OCINE Amanecer II Argo Campainilla,el secreto de las hadas Drácula El fraude En la mente del asesino Hotel Transilvania Lo imposible Sinister Skyfall Tadeo Jones 18:15 20:30 20:15 18:15 18:30 20:30 18:30 20:30 22:30 18:00 20:00 22:30 20:00 22:00 19:00 22:00 18:00 UHARTE (902-463269).Ikuslearen eguna: osteguna. Amanecer II 16:00 16:30 17:00 18:10 18:45 19:30 20:20 20:55 22:00 22:30 16:00 18:10 20:20 22:30 18:10 20:20 22:30 20:15 18:15 20:15 22:15 18:15 20:15 22:15 Los amos del barrio Sinister Skyfall Vulnerables 18:10 18:45 19:45 20:20 22:20 22:30 16:20 18:20 20:20 22:20 16:00 19:00 22:15 18:10 19:10 22:10 VIANA D LAS CAÑAS Atraco! Blancanieves Campanilla,el secreto de las hadas El fraude En la mente del asesino Hotel Transilvania Amanecer II Las aventuras de Tadeo Jones Lo imposible Vulnerables 17:15 16:15 18:15 16:15 18:15 20:15 18:15 20:15 17:15 20:00 16:15 20:15 20:00 17:15 19:45 22:30 20:00 22:35 17:00 18:45 20:30 22:45 17:30 20:00 22:40 18:00 17:00 18:00 19:30 20:15 22:00 22:45 18:00 17:15 19:45 22:30 20:00 22:30 Nafarroa Beherea D DONIBANE GARAZI. Le Vauban. Ombline 20:30 A Roma con amor Baztan El profesor En la casa (JBA) Holy Motors (JBA) La pequeña Venecia Reality 14:15 22:15 22:15 22:30 22:15 (948-222333).Ikuslearen eguna: astelehena. (948-222333).Ikuslearen eguna: asteazkena. 16:15 22:15 22:15 D GOLEM LA MOREA D L’AUTRE CINEMA 14:30 (948-245400).Ikuslearen eguna: astelehena. Argo Atraco! 16:00 Campanilla,el secreto de las hadas 16:15 El ladron de palabras En la mente del asesino 16:15 Hotel Transilvania 16:10 Las aventuras de Tadeo Jones 16:00 Lo imposible 16:00 Nafarroa (05559-555298). 22:30 22:30 D ITAROA 14:00 D GOLEM BAIONA BAIONA 22:30 TUTERA (948-222333).Ikuslearen eguna: asteazkena. Lapurdi 22:30 22:30 Ez dago emanaldirik. 18:00 Amanecer II Argo Barrura begiratzeko leihoak En la casa La parte de los angeles Lo imposible Skyfall 17:30 20:00 20:00 18:00 17:30 20:00 18:00 17:30 20:00 20:00 LIZARRA 20:00 14:00 14:00 MIARRITZE USURBIL Amanecer II Argo Campanilla,el secreto de las hadas En la mente del asesino Hotel Transilvania Lo imposible Skyfall D SAIDE OLITE Les saveurs du palais 20:30 Sólo es el principio (JBA) 19:15 21:45 Au-dela des collines Etre la Frankenweenie La chasse Rengaine Traviata et nous EIBAR 16:30 16:30 16:30 16:30 D KANBO. Aiglon. D OÑATI. Herri antzokia. Playgravity 2 20:00 Amanecer II Arraindegi eraikina (943-421371). 22:00 19:30 21:30 19:30 22:00 19:30 22:00 19:30 22:00 Les saveurs du palais 21:00 D TOLOSA. Leidor. 22:15 22:30 22:15 22:15 22:30 22:30 D LA BRETXA Eskutza kalea,13 (94-4310310).Ikuslearen eguna: astelehena. Amanecer II Baztan El festín de Babette El fraude El ladron de palabras Holy Motors La parte de los angeles Lo imposible Reality (JBA) Argo (JBA) Buscando a Eimish Campanilla,el secreto de las hadas En la casa La pequeña Venecia La saga crepusculo 2.zatia Lo imposible Skyfall 16:45 ¡Atraco! 14:00 14:00 14:00 14:00 14:00 14:00 19:30 17:00 20:30 D HAZPARNE. Haritz Barne. 18:15 20:30 22:30 22:45 17:00 19:45 (943-001200).Ikuslearen eguna: astelehena. (94-6070767). 14:00 16:30 D LE SELECT (943-635441).Ikuslearen eguna: astelehena. Amanecer II Argo La Bretagne Paranormal activity 4 Skyfall The Impossible Thérèse Desqueyroux Twilight Chapitre 5: Revelation II Un plan parfait Une nouvelle chance D SAIDE CARLOS III (948-245400).Ikuslearen eguna: astelehena. DONIBANE LOHIZUNE D OCINE TXINGUDI Leizaola Lehendakariaren kalea,Ikuslearen eguna: astelehena. D SOCIAL ANTZOKIA Cosmópolis (JBA) Comme des frères, Hugo Gelin zuzendariaren filma. BERRIA Mendibil merkataritza gunea (943-630223).Ikuslearen eguna: osteguna. D BALLONTI Animal´s Atraco! En la mente del asesino Hotel Transilvania Los amos del barrio Skyfall Tadeo Jones Venganza SANTURTZI D COLISEO CINESA ZUBIARTE Amanecer II 17:00 19:30 22:00 18:20 D IGORRE. Lasarte aretoa. Gorbeia merkataritza gunea (94-5460623).Ikuslearen eguna: asteazkena. Campanilla,el secreto de las hadas El fraude En la mente del asesino Hotel Transilvania Hotel Transilvania 3D Las aventuras de Tadeo Jones Lo imposible Looper Los amos del barrio Sinister Skyfall D LAUREN GETXO Arriluze z/g (94-4310310).Ikuslearen eguna: asteazkena. 22:10 22:35 20:10 22:25 18:45 21:30 Amanecer II GETXO 22:15 22:15 Zuberoa 22:15 22:15 22:15 D MAULE-LEXTARRE. Baitha. L’air de rien 21:00 Después de Lucía (JBA) 21:00 34 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Agenda › Komunikazioa D Gerra propaganda Interneten Irlen sarea Gorka Julio G erra propaganda Internetera ere aspaldi iritsi bazen ere, orain gordintasun osoan ari da agertzen. Aldi berean, orain arteko hedabideen neutraltasun faltsua agerian uzteko ere balio du Internetek. Internetek aukera eman digu Ekialde Hurbilean gertatzen ari denari buruzko informazio asko izateko. Batez ere sarean, Palestinarren sufrimendua eta Israelen biolentzia argi gelditu diren bi gauza dira. Bide horretatik iritsi zaizkigun haurren argazkiak, adibidez, beldurgarriak dira. Horiek ikusirik, Israelgo Estatuaren propagandaren erantzuna espero genuen, baina zenbait hedabidek, baita Interneteko batzuek ere, ez ikusiarena egiten diote. Indar korrelazioaren ezberdintasunak alde batera utzi, eta bi berdinen arteko borroka dela is- latu nahi duenik ere bada. Aire erasoak, misilak, teknologia aurreratua... suziriekin parekatzerik balego bezala. Hori ere ezaguna zitzaigun, eta askotan gertatutako gauza, behintzat, hedabide tradizionalagoetan. Oraingo berrikuntzak bi dira. Alde batetik, berria ez, baina garrantzi berezia hartzen duen AlJazeera-ren garrantzia. Bere gordintasun osoan eta beste ikuspuntu batzuetatik, herrialde arabiarretako egoera islatzen baitu. Interneteko sare sozialetan zabaldu den bideo horrek, adibidez, garrantzi hori azpima- rratzen du: www.youtube.com/ watch?v=SqeZoW7C2Ng. Bestalde, sare sozialen esparruan gerra izaten ari da. Batzuetan zuzena da, gerra hori alde bien bozeramaileek bitartekari gabe hitz egiten dute. Haien elkarrizketak eta akusazioak ere egon daitezke, zenbaitetan. Horren adibideak dira @alqassambrigade eta @idfspokesperson Twitterreko erabiltzaileak. Baina borroka nagusia gerra edo gatazka esparru batean ikusezina izaten da. Horretaz gain, bada beste ekimen mota garrantzitsuago bat. Ustezko injustizia baten ingu- ruan mobilizaziora deitu eta erantzuten duten pertsonena. Orain arte, mugimendu sozialak, elkartasun taldeak eta pertsona arruntak izan dira, baina horien artean baziren hacker kultura errotuta zuten hacktibistak ere. Orain eta etorkizunean, horiek ere izango dute zer esanik injustizien inguruan, eta hurrengo urteetan ikusiko ditugu hacker talde antolatuen erasoak ere. Elementu askotarikoak izango dira hemendik aurrera; hori bai, oraindik ere egia izan ohi da lehen biktima kasu horietan guztietan. Arantxa Iturbe q Euskadi Irratiko esataria Euskadi Irratiaren 30. urteurrena (II) q Kulturgintzako ahots askotarikoak uhinetara eramaten ditu arratsaldero Iturbek. «Euskadi Irratiak behar luke euskal kultura guztien topaleku» Urtzi Urkizu Donostia 1985. urtean hasi zen Euskadi Irratian esatari lanetan Arantxa Iturbe (Alegia, Gipuzkoa, 1964). Idazlea eta zutabegilea. Bere lanarekin maiteminduta dagoela aitortzen du, entzuleen mesederako. Nola gogoratzen duzu Euskadi Irratian 80ko hamarkadan bertan lanean hasi zineneko unea? Ametsetako maitearekin lehendabiziko hitzorduan bezala esatea, gehiegi esatea izango da beharbada. Baina elkarrekin zerbait egiteko gogoa, istorio eder bat bizitzeko ilusioa, ezezagunarekin topo egiteak sortzen duen pudorea eta aukera ona egin izanaren itxaropena oso desberdinak ez zirela esango nuke. Nolakoak ziren baliabideak 80ko hamarkadan? Nola bizi izan duzu gertatu den bilakaera teknologikoa? Garairako egokiak ziren. Elkar ezagutuz eta garaian garaikora egokituz joan gara. Bilakaera ikaragarria eta garrantzitsua izanik ere, funtsean irratiaren baliabi- derik garrantzitsuenak berberak dira oraindik ere: entzuten dakiten kontalari onak. Hori egiten duen teknologiarik ez dute oraindik asmatu. Irratia euskaraz 24 orduz entzutea mirari txiki bat izan zen entzule askorentzat. Entzuleek gertu sentitu al dute beti Euskadi Irratia? Eurek esan beharko dute hori. Guk entzuleak oso gertu sentitzen ditugu gehienetan. Saiatzen gara egunero belarrira hitz egiten. Gertuago, nekez. Jaime Otamendirekin batera egiten zenuen Goizean Behin saioa oraindik jende askok du oroimenean.Nolakoak izan ziren programa horretan bizi zenituen urteak? Gazteak ginen, eta freskoak. Hasiberriak eta langileak. Gogotsuak eta ausartak. Urte zailak ziren, zentzu askotan. Ordukoak ditut lankiderik leialenak eta lagunik kuttunenak. Kulturari lotuta zabiltza azkeneko urteetan. Euskal kulturak Euskadi Irratiarekin lotuta joan behar al du? Ez naiz loturazale, baina horixe da plazera ematen didan lotura gutxietako bat. Euskadi Irratiak JON URBE / ARGAZKI PRESS behar luke euskal kultura guztien topaleku. Eta ez bakarrik oihartzun lanerako. Zirika dezake, eta bultza egin. Zertan asmatu du Euskadi Irratiak 30 urte hauetan,eta zertan ez? Asmatu du komunikabide handiago eta boteretsuagoen ondoan bizirik irauten eta entzule komunitate leial bat sortzen. Ez du asmatu (oraindik) komunikabide handiago eta boteretsuagoak imitatzeari utzi eta txiki izatearen onurak sinisten, eta entzule komunitate gazteenak erakartzen. Euskadi Irratiko langileek, oro har, askatasunez lan egiteko aukera izan duzue 30 urte hauetan, hau da, presio politikorik gabe? EITBko beste batzuek baino dezente presio txikiagorekin, seguru asko. Seinale txarra. Ez da askeago utzi gaituztelako; politikariek gure jardunari garrantzi txikiagoa eman izan diotelako baizik. Han eta hemen, adituek diote irrati eta telebista publikoek menpekotasun txikiagoa izan beharko luketela gobernuetatik. Kasu honetan, EITBk Jaurlaritzatik. Nola ikusten duzu gai hori? Menpekotasun guztiek egiten diote kalte kazetaritzari: ekonomikoak, sentimentalak, boterearekikoak, ideologikoak, ospearekikoak, itxurarekikoak... Azkeneko hiru urteetan asko sumatu al da 2009. urtean egon zen gobernu aldaketa? Bai. Baina ez bereziki agintzen dutenak aurreko urteetakoen aldean ideologia desberdinekoak direlako. Hizkuntzaren aldetik, erabilitako euskaraz zer esan dezakezu? Entzule guztiak asetzeko moduko hizkera da Euskadi Irratikoa? Ezer ez da entzule guztiak asetzeko modukoa. Esatariok batuaz —euskalki guzien erabiltzaileekiko errespetuz— eta gonbida- tuek bakoitzak berean eginez gero, bihotz gehiagotara iritsiko gara. Zer eskatuko zenioke Euskadi Irratiko hurrengo zuzendariari? Izateko konfiantza bere ardurapeko lantaldean, markatzeko irizpideak eta uzteko lanean; jokatzeko ausardiaz eta argi izateko urte batzuetarako dela. Asmatzeko langileak ilusionatzeko bideak. Eta emateko lehentasuna irratiari. Sinis dezala belarriz mundua erakusteko gaitasuna duen tramankulu majiko eta miresgarri honetan, inguruko apaingarriekin itsutu gabe. Eta gogoratzeko lidergoa ez doala karguarekin. Zertan hobetu daiteke Euskadi Irratiak etorkizunean? Dena hobetu liteke. Baina belarria kalean jarri eta soinuz jasotakoa besteei erakusteko ahalegina irudimenez garatuz gero, hogei urte barru izango dugu zer ospatua. Seguru naiz horretaz. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 35 ‹ Agenda E Gaurko filmak La dama de la frontera 1 p Etb2, 19:05. Zuz.: Charles Lamont. Akt.: Yvonne De Carlo, Rod Cameron, Andy Devine. AEB. 1945. Au nom d’Anna 11 p Arte, 20:45. Zuz.: Edward Norton. Akt.: Ben Stiller, Edward Norton, Jenna Elfman AEB. 2000. Altxor kulturalaren inguruan berriketan Hauteskunde kanpaina, barrutik Senda al daiteke hiesa? Israel eta Palestinaren arteko gatazka hizpide Atik Zra saioan hizkuntzari buruz hitz egingo dute. Eztabaidan, Isabel Isaselaia irakasleak, Jone Uria bertsolariak, Adriano Mata itzultzaileak eta Iker Martinez de Laos Topaguneko kideak hartuko dute parte. Iñaki Lopezek Kataluniara egingo du bidaia bertako politikarien ikuspuntua gertutik ezagutzeko. Besteak beste, Carod-Rovira (ERC) eta Jordi Turull (CiU) elkarrizketatuko ditu gaurko saioan. Timothy Ray Brownen kasu berezia aurkezten dute dokumentalean. Hiesa atzeman zioten 2007. urtean, eta tratamendu berezi bat jaso zuen. Handik urtebetera GIB birusa desagertu zitzaion. Azken egunotako Hamasen eta Israelen arteko gatazka izango da Hora GTM saioaren ardatz nagusia. Bigarren zatian, UMP alderdi frantziarrean dauden barne eztabaidak ere aztertuko dira. ‘Atik Zra’. Hamaika, 22:00. ‘60 Minutos’. ETB2, 22:30. ‘Guérir du VIH?’. Arte, 23:45. ‘Hora GTM’. ETB2, 00:50. Licencia para matar 1 p La1, 22:30. Zuz.: John Glen. Akt.: Timothy Dalton, Carey Lowell, Erresuma Batua. 1989. Danger immédiat 11 p France3, 23:30. Zuz.: P. Noyce. Akt.: Harrison Ford, Anne Archer. AEB. 1994. Seducción obsesiva 1 p Antena3, 00:00. Zuz.: Peter Svatek. Akt.: Elizabeth Berkley, Corey Sevier. AEB. 2003. D D Telebista ETB 1 ETB 2 Hamaika Antena 3 Cuatro TF1 08:20: Balbemendi. 09:20: DBH. 09:30: In english please. 09:35: Kerman mintzalagun bila. 09:40: Euskal Herritik. 10:05: Ibiliz. 10:30: Mendebalde Basatia. 11:20: Bidaide. 12:15: Martin. 12:45: Mugaldekoak. 13:30: In english please. 13:35: Oihaneder bere saltsan. 14:00: Gaur egun. 14:45: Eguraldia. 15:05: Euskal Herria bide batez. 15:30: Barne barnetik. 16:05: Goenkale. 16:35: Euskal Herria: Lau Haizetara. 17:00: Bidaide. 17:50: Haratago. 18:50: In english please. 19:00: Oihaneder bere saltsan. 19:20: Iparraldearen orena. 19:30: Azpimarra. 20:00: Gaur egun. 20:45: Eguraldia. 21:00: Kantuan Prest. 21:30: Mihiluze. 22:15: DBH. 22:55: Harian. 23:25: Bi eta bat. 00:50: Martin. 01:15: Jatekoak auzitan. 07:00: Los increibles viajes de Steve Leonard. 07:50: In english please. 07:55: Forum. David Barberok aurkeztua. 08:30: Egun On Euskadi. 11:00: Vaya Semanita. 13:50: Robin Food. 14:58: Teleberri. 16:05: Eguraldia. 16:25: Ni mas ni menos. Klaudio Landak aurkeztutako saioa 19:05: Zinema. ‘La dama de la frontera’ Zuz.: Charles Lamont Akt.: Yvonne De Carlo, Rod Cameron, Andy Devine. 20:25: Euskadi directo. 20:58: Teleberri. 22:10: Eguraldia. 22:30: 60 minutos. 23:30: Equipo Euskadi Directo. 00:20: Me lo pongo. 00:50: Hora GTM. 01:20: Zinema. ‘Una trompeta lejana’ Zuz.: Raoul Walsh Akt.: Troy Donahue, Suzanne Pleshette, James Gregory. 03:10: Forum. 03:50: Musika gauak jazz. 08:00: Gurean gaur. 09:15: Euskal Herria esnatuz. 12:30: Ekogunea. 13:00: Sakelakotik. 13:15: Beranduegi. 13:30: Onein. 14:00: Gurean gaur. 15:15: Gurean gaur orain. 15:30: Esatea libre. 16:30: Sakelekotik. 16:45: Hamaika.bit. 17:15: Bizi musika. 18:10: Ikusmira. 18:25: Gurean gaur orain. 18:50: Herriz herri. 19:30: Gipuzkoa kultura. 19:50: EH kirola. 20:45: Gurean Gaur. 22:00: Atik Zra. 23:00: Skapa. 23:15: Gurean gaur. 00:30: Atik Zra. 01:45: Gurean gaur. 02:45: Atik Zra. 03:35: Bizi Musika. 06:15: Noticias de la mañana. 09:00: Espejo publico. 12:00: Karlos Arguiñano en tu cocina. 12:30: La ruleta de la suerte. 14:00: Los Simpson. 15:00: Antena3 noticias. 15:45: Deportes. 16:00: Tu tiempo con Roberto Brasero. 16:15: Bandolera. 17:15: El secreto de puente viejo. 18:30: Ahora caigo. 19:45: Atrapa un millon diario. 21:00: Antena3 noticias2. 21:30: Deportes. 21:40: El Tiempo. 21:45: El hormiguero 3.0. 22:30: El barco. 00:00: Zinema. ‘Seduccion obsesiva’. 06:30: Puro Cuatro. 07:00: El zapping de surferos. 08:30: Top gear. 09:30: Alerta cobra. 12:30: Las mañanas de Cuatro. 14:00: Noticias Cuatro. 14:50: Deportes Cuatro. 15:45: Castle. 19:00: Las tardes de cuatro. 20:00: Noticias Cuatro. 21:00: UEFA Europa League. At.Madril-Tel Aviv. 23:00: Zinema. ‘G.I JOE’ Akt.: Stephen Sommers Akt.: Dennis Quaid, Channing Tatum eta Brendan Fraser 2009. 01:00: Conexion Samanta. 03:00: Minutos magicos. 04:00: Shopping. 09:20: Quatre mariages pour une lune de miel. 10:20: Mon histoire vraie. 10:50: Au nom de la vérité. 12:00: Les 12 coups de midi!. 13:00: Journal. 13:55: Les feux de l’amour. 14:55: Telefilma. ‘Insoupçonnable’. Zuz.: Allan Kroeker. Akt.: John Corbett. 2011. 16:35: American wives. 17:25: Quatre mariages pour une lune de miel. 18:20: Une famille en or. 19:05: Le juste prix. 19:45: Nos chers voisins. 20:00: Journal. 20:50: No Limit. Telesaila. 22:50: New York, section criminale. 01:20: Reportages. La 1 Tele 5 Arte France 2 ‘Kantuan Prest’ saioa. 21:00 ‘La dama de la frontera’. 19:05 06:30: Telediario matinal. 09:00: Los desayunos de TVE. 10:15: La mañana de La 1. 14:05: Informativo territorial. 14:30: Corazón. 15:00: Telediario1. 16:05: Informativo territorial resumen. 16:15: Eguraldia. 16:30: La Señora. 17:40: Amores verdaderos. 18:30: +Gente. 21:00: Telediario2. 22:15: Eguraldia. 22:30: Zinema. ‘Licencia para matar’ Zuz.: John Glen Akt.: Timothy Dalton, Carey Lowell eta Robert Davi 1989. 00:30: El debate de La 1. 02:00: La noche en 24h. 03:35: Es Musica. 06:30: Informativos Telecinco. 08:55: El programa de Ana Rosa. 12:45: Mujeres y Hombres y viceversa. Emma Garciak aurkeztutako saioa. 14:30: De buena ley. 15:00: Informativos Telecinco. 16:00: Sálvame diario. 20:00: Pasapalabra. Lehiaketa. 21:00: Informativos Telecinco. 22:00: La Voz, la hora de los elegidos. 22:30: Hospital Central. ‘Algo que quiero decirte’ 00:00: El coche fantástico. 00:30: La Voz, la hora de los elegidos. 02:00: Premier Casino. 05:00: Fusión sonora. 12:40: Reg’arts de femmes. 12:50: Arte journal. 13:00: X: enius. 13:25: Le Retour de l’aingle de mer à queue blanche. 14:10: Photo. 14:40: Le Père de mes enfants. 16:30: X:enius. 16:45: Alerte rouge sur le thon. 17:00: Jardins célestes. 17:45: Le Trésor du lac Kivu. 18:30: Prochain arrêt: Montreal. 19:00: La Kenya en montgolfière. 19:45: Arte journal. 20:05: 28 minutes. 20:45: Silex and the city. 20:50: Borge, une femme au pouvoir. Telesaila. 23:45: Guérir du VIH?. Dokumentala. 09:55: C’est au programme. 10:55: Motus. 11:30: Les z’amours. 12:00: Tout le monde veut prendre sa place. 13:00: Journal. 14:00: Toute une historie. 15:10: Commet ça va bien!. 16:15: Le jour où tout a basculé. 17:10: Seriez-vous un bon expert?. 17:55: On n’demande qu’a en rire. 18:55: N’oubliez pas les paroles!. 20:00: Journal. 20:45: Envoyé spécial. 22:15: Complément d’enquête. 23:15: Grand Public. 00:50: Journal. 01:05: Telefilma. ‘Gérald K. Gérald’. Zuz.: Elisabeth Rappeneau. ETB 3 ETBK Sat La 2 La Sexta Teledeporte France 3 11:05: Pingu. 11:35: Doraemon. 12:10: Abeltxoroak. 12:30: Berebiziko espioiak. 13:10: Doraemon. 13:55: Kodea Lyoko. 14:45: Doraemon. 15:25: Abeltxoroak. 15:50: Etxekaltetxoak. 16:15: Benetako mamuak. 17:00: Etxekaltetxoak. 17:20: Burdin aho. 18:05: Kodea Lyoko. 18:50: Doraemon. 19:40: Kodea Lyoko. 20:00: Sin Chan. 20:45: Clang inbasioa. 21:20: One piece. 22:10: Megaman. 23:10: Abentur@roa. 23:40: Kultura gaua. 00:40: Fringe. Mugako zientzia. 01:25: Zirriborro. 10:00: Egun On Euskadi. 12:30: Esto no es serio. 12:40: Zona zapping. 13:35: Futbol: Gol a Gol. 14:30: Gaur egun. 15:20: Eguraldia. 15:30: Saskibaloia. Eurokopa: Academic SofiaGescrap Bilbao Basket. 17:10: La entrevista. 17:45: Zona zapping. 18:00: Futbola: 2.B Maila. Real Union-Amorebieta. 19:40: Etb Kantxa. 20:45: Saskibaloia. Euroliga: Bartzelona-Lietuvos. 22:30: Jai alai 2012: Zesta. Foronda-Hernandez/Egiguren II-Alliez II. 23:30: Zona zapping. 00:00: Boxeoa. 08:00: Dokumentala. 08:55: Biodiario. 09:00: La fabrica de ideas de TVE. 09:30: Aqui hay trabajo. 10:00: La aventura del saber. 11:00: Dokumentala. 12:00: Para todos La2. 13:45: Comida global. 14:40: Docufilia. 15:35: Saber y ganar. 16:05: Grandes documentales. 18:00: Docufilia. 19:00: El arca de Noe. 19:30: Para todos La 2. 20:00: Miradas 2. 20:15: Frasier. 20:55: Docufilia. 22:00: Un mundo aparte. 22:55: Cronicas. 23:40: La2 noticias. 00:05: Días de cine. 01:10: Somos cortos. 06:00: La Sexta en concierto. 07:45: Al rojo vivo. 09:25: Crimenes imperfectos. 10:20: Crimenes imperfectos, ricos y famosos. 11:15: Informe criminal. 12:25: Al rojo vivo. 14:00: La Sexta noticias. 15:00: La Sexta deportes. 15:30: Alguien tenía que decirlo. 16:30: Bones. 18:05: Más vale tarde. 20:00: La Sexta noticias. 20:55: La Sexta deportes. 21:30: El Intermedio. Gran Wyomingek aurkeztua. 22:25: Pesadilla en la cocina. 23:20: Pesadilla en la cocina EEUU. 02:15: Astro TV. 09:00: Motor freestyle. 11:15: Conexion teledeporte. 11:45: Eskubaloia: Asobal liga. 11. jardunaldia: At.Madril-Granollers. 13:15: Futbola. Txapeldunen Liga: Ajax-Borussia. 14:15: Futbola. Txapeldunen Liga: Zenit-Malaga. 15:20: Futbola. Txapeldunen Liga: Man.City-R.Madril. 16:25: Igeriketa. Europako Txapelketa. Frantziatik zuzenean. 18:50: Motoziklismoa. Superbikes. 19:30: Futbola. Zenit-Malaga. 20:30: Conexion teledeporte. 21:00: Futbola. Man.CityR.Madril. 10:50: Midi en France. 12:00: Le 12/13. 12:55: Méteo à la carte. 13:45: Si près ce chez vous. 14:45: Keno. 14:55: Sénat. 16:10: Des chiffres et des lettres. 16:50: Harry. 17:30: Slam. 18:10: Questions pour un champion. 19:00: Le 19/20. 20:15: Plus belle la vie. 20:45: Zinema. ‘Air Force One’. Zuz.: Wolfgang Petersen. Akt.: Harrison Ford, Gary Oldman. 1997. 22:55: Soir 3. 23:30: Zinema. ‘Danger immédiat’. 00:00: 23:20. 01:50: Libre court. 02:45: Soir 3. 03:15: Plus belle la vie. 36 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Plaza›Kultura 47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka D Azoka bakar bat osatuz Durangoko Azokako guneak kudeatuko dituzten eragileek Bilbon egin zuten agerraldia, atzo. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Flamenkoa eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizun baten aurrerapenarekin inauguratuko dute 47. Durangoko Azoka Azokak zazpi gune izango ditu, eta hainbat arlotako 300dik gora ekitaldi egingo dituzte Irune Berro Urrizelki Bilbo 2003an Landako eraikina estreinatu zutenean, azokak goia jo zuela pentsatu zuten Gerediaga elkartekoek, Nerea Mujika lehendakariak onartu duenez. Berehala konturatu ziren ezetz. Euskal kulturaren sorkuntzaren oparotasunak gaina hartzen ziela lau pareta haiei. Urteen joan-etorrian guneak abian jarriz joan dira, iaz zazpi areto antolatzeraino. Eta krisiak azokaren aurrekontua higatu duen arren, egiturazkoak diren apustuei eusteko eta ahal den neurrian indartzeko ahalegina egin dutela adierazi du Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendariak. Hainbat elkarterekin elkarlanean landu dute egitaraua. 300dik gora ekitaldi izango dira, orotara, gune horietan. Abenduaren 6tik 9ra egingo dute azoka. Ijito kultura izango da 47. Durangoko Azokako kultura gonbidatua, eta haren erakustaldi batekin irekiko dute azoka. Abenduaren 6an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 12:00etan, eta euskal kultura eta flamenkoa uztartuz hainbat sortzaileren artean onduriko ikuskizunaren aurrerapen bat emango dute. Besteak beste, Las Fanis eta Bien me sabe taldeek eta Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute. Ikuskizun osoa Plateruenan emango dute abenduaren 7an, 22:30ean. Aurreiritzi eta uste okerren bidez kriminalizaturiko ijito herria eta hark landutako kultura ikusgarri egiteko xedez, hainbat ekinbide antolatu dituzte auzolanean Gerediagak eta Kale Dor Kayiko elkarteak. Hala, Emakume ijitoaren aldarria hitzaldia izango da abenduaren 7an. Halaber, erromintxelaren nondik norakoak aztertuko dituzte beste hitzaldi batean, abenduaren 9an. Ez dute ze- haztu nortzuk izango diren hizlariak. Oroitzakizenburupean, bi urtemuga gogoraraziko dituzte 47. Durangoko Azokan: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta 36ko gerrako bonbardaketen 75. urteurrena. Hiru horien inguruko hitzaldiak eta mahai inguruak egingo dituzte areto nagusian. Esaterako, Patxi Zabaletak Nafarroa: 500 hitzeko gutuna hitzaldia emango du abenduaren 7an. Eta Xabier Irujo Ametzagak eta Jon Irazabalek bonbardaketen testuinguru historikoan sakonduko dute, abenduaren 9an emango duten hitzaldian. Orobat, euskarazko kulturgintzak hedabideetan duen oihartzunaz hausnartuko dute Goizalde Landabasok, Karmelo Landak eta Urtzi Urrutikoetxeak. Abenduaren 8an egingo dute mahai ingurua, eta Alberto Barandiaran izango da moderatzailea. Ahotseneak ere egitarau joria izango du. 88 aurkezpen izango dira, orotara. 10:30ean irekiko dute, eta 22:00 arte, ordu erdiro izango dira literatura zein musika emanaldiak, abenduaren 6tik 9ra. Sortzaile konsagratuak zein hasi berriak igaroko dira karpapetik. «Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria nahiz debuta aurkeztera datorren talde gaztea», adierazi du Gotzon Barandiaran Ahotseneako arduradunak. Irudieneak jauzi kualitatiboa emango du. Topaguneak eta Gerediagak kudeatuko dute, eta euskarazko film laburrez gain, bideoklipak ikusteko parada eskainiko Piztien bidez pentsamenduari leku bat egin dio Txilikuk Bi abezedariotan banatuta irudimenetik nahiz naturatik jasotako 54 piztia bildu ditu ‘Piztiarioak’liburuan Gorka Erostarbe Donostia Ireki liburua A letratik eta, batetik, Akelarreetako piztia azalduko da, eta bestetik, Arratoi-sator larrugorria. Ireki liburua azken letratik, Z-tik, eta beste bi piztiak agurtuko dute irakurlea, Zaldi hegalaria-k eta Zakur-burudun jainkoa-k. Horixe da Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren Piztiarioak liburu berriaren funtsa. Abezedarioaren arabera antolatutako bi piztiarioz osatu du liburua, eta Elkar argitaletxearekin plazaratu berri du. Txilikuk berak azaltzen du argi zer den piztiarioa: «Liburu bat da, gehienetan irudiduna, eta animaliak gai dituena, eta haien izaera nolakoa den eta zer ohitura dituzten argitzen saiatzen dena». Animalia horiek bi modutakoak izan daitezke: «Batzuetan benetako animaliez aritzen da, baina ez da harritzekoa benetakotasuna irudimenarekin nahastea. Beste batzuetan asmatutako animaliak deskribatzen dira, besterik gabe. Piztiarioetan deskripzioa ez da behin ere deskripzio hutsa izaten, beti izaten ditu aldamenean sineskeriak, adierazpen moralak eta etsenpluak. Badu beti irakatsi nahia». Piztiarioa ez da entsegu liburu bat. Ez da dibulgazio lan bat. Ez da nobela. Ez dira ipuinak. Bere horretan du indarra, generotzat har liteke, Erdi Aroan Ingalaterran eta Frantzian bereziki indartutako generotzat. «Ez da erraza esaten zer den. Zineman aipatzen den dokumental faltsuaren antza Jose Belmonte marrazkilaria eta Txiliku liburuaren egilea. GARI GARAIALDE / ARP 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 37 38›› Mikel Aierbek apailatu gatazkari buruzko antologia Mexikon aurkeztuko du Etxeparek 40›› Miguel Etxauriren sekula erakutsi gabeko lanak jarri dituzte ikusgai hari eskainitako fundazioan 47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka D joaten ahal denez testuen bidez: «Hori da behar bada idazleen ametsa. Biziari iraunaraztea hitzekin. Beharbada, hori entseatu naiz egiten. Esperantza nonbait badela sinetsi nahiz». dute. Abenduaren 7an, hiru dimentsioko hiru lan estreinatuko dituzte: Aiert Goenagaren Morritson eta Gartzia filma eta Goseren eta Keu Agirretxearen bideoklipak. Bide bat egina duten filmak ere erakutsiko dituzte, hala nola Bertsolari, Gazta zati bat, Barrura begiratzeko leihoak... Zuzendariekin solastatzeko aukera izango da. Landako barruan kokatuko dute Irudienea, autobusa txiki geratu baitzen iaz. Sei2012 sari banaketa Szenatokian, berriz, hiru eguneko antzerki maratoia izango da aurten. Euskal Herriko 12 taldek erakutsiko dituzte beren lanen laginak, goizez zein arratsaldez. San Agustin kulturgunean atonduko dute gunea, eta Ehazek kudeatuko du. K@bia gunea hiru egunez irekiko dute, abenduaren 6tik 8ra. Gorka Julio, Maite Goñi, Joxe Rojas eta Imanol Epeldek kudeatuko dute. Besteak beste, ipuin kontalari inprobisatuak, hainbat aplikazioren aurkezpenak eta hitzaldiak izango dira. Euskarazko Wikipedia osatzeko, hainbat testu sareratuko dituzte. Halaber, Rojasek sustaturiko Sei2012 sari banaketa egingo dute, abenduaren 7an. Berbarok zuzentzen duen haur literatura aretoak Saguganbara izena izango du aurrerantzean. Transmisioan egingo dute indarra aurten. Horretaz gain, Plateruena kafe antzokia azokaren parte izango da ofizialki, aurrenekoz. Hala, azokari loturiko egitaraua abenduaren 1ean hasiko da, Willis Drummond eta Joseba Irazokiren kontzertuekin. Abenduaren 6an, Bizardunak-ek eta Vendettak joko dute; eta abenduaren 8an, Betagarrik. Halako tripako min batekin zebilela aitortu du Lucien Etxezaharretak. Hain usatua Maiatz aldizkariaren zenbaki berriak aurkezten, edota argitaratu liburuen berri ematen, aldi honetan, hark berak idatzi Begirada liburua aurkeztea zaio tokatu. Hainbat lan argitaratuak baditu euskarri kolektiboetan, bakarkako biga- rren lana du Begira. Hortaz, hauskortasun bat senti zitekeen liburuaz mintzatzean: «Duda anitzen ondotik sortu lana» dela azaldu du. Azalean agertzen den irudiak ere izan du horretan bere eragina. Hor, neska txiki bat ageri da, gora begira, eskuekin ikurrina atxikitzen duela. Gernikako geltokiaren inguruetako murru bateko freskoa da: «Haur horren begiradak inpresionatu ninduen. Harritua, munduari begira dela. Eta ohartu naiz, azken batean, ni ere horrela egona nintzela». Garai berdintsuetan, bilketa lanean ari zela, zaku batean elkarturik, duela 45 bat urte izkiriatu gauza andana bat aurkitu zuen. Hortik galdera, «ea berrikiago izango luke, agian». Zientzia eta liburua uztartzen ditu idazleak liburuan, Txilikuren bi zaletasun handi bestalde, baina helburua «literarioa da», haren hitzetan; idazlearen kezkek, nahiek, beldurrek eta abarrek isla dute liburuko piztia horietan. Irudimenak sortutako piztiak liburuetan bilatzea «aspaldiko zaletasuna» du Txilikuk. Juan Luis Baroja Collet artista lagun hartuta Piztiario bat sortu zuten, hark egindako 26 grabatu izanik lanaren oinarri. «Benetako piztiarioa izan zen hura, Erdi Aroko haien antzekoa». Liburu berria egiteko proposamena Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editoreak proposatu zion, baina oraingo honetan, animalia benetakoak ere sartu zituen: «Animalien bila hasita, piztiarioetan agertzen diren piztiek adinako lilura sortzen zituztenak aurkitu nahi nituen, irudikatzen ere zailak egiten zaizkigun benetako animalia arraro batzuk». Espezie horretakoak dira, esaterako, fugua arraina, glaziarretako herensugetxoa intsektua, hiena pikartaedota kapibara. Orotara, 54 piztia bildu ditu liburura Txilikuk. Letra bakoitzarekin bi piztia hautatu ditu. «Lehenengo alfabetoko 27ak irudimenak sortutako animaliak dira guztiak, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Beste 27ak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak, arraroak baina benetakoak». Antzinako tradizioetatik ekarritakoen artean badira euskal mitologiak elikaturikoak, lamiarena esaterako, edo bestelako tradizioetan oihartzuna lortutakoak. Honela dio, adibidez, JinshinUwo-ri buruzko testuaren hasierak. «Jinshin -Uwo izeneko aingira erraldoiak bere bizkar gainean darama Japoniako uharte-multzoa. Jinshin-Uwok bizkarra mugitzen duenean, lurrikarak (edota tsunamiak sortzen dituzten it0sasikarak) sortzen dira Japoniako lurraldeetan». Piztien bilaketan ordu asko pasatu ditu Txilikuk Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian, «eta are ordu gehiago Interneten informazioa biltzen eta bildutako informazio hori baieztatzen». Liburuko marrazkiak Jose Belmontek egin dizkio. Hark ere Internet eta liburuetan egin du dokumentazio lan handiena. Lucien Etxezaharretaren bakarkako bigarrena da Begira eta Xabier Soubeleten bosgarrena Oroitzirriak II. G.IROZ Sentimenduz Lucien Etxezaharreta, Xabier Soubelet eta Ainara Maia Urrozen liburu bana argitaratu ditu Maiatzek Nora Arbelbide Baiona idatzi gauzekin junta zerbait bazenez». Eta baietz dirudi, guztiak elkartu baititu Begira bilduman. 80 testuen bidez, poemak barne, iraganari, barnean sentitu duenari begira jartzen den liburua da: «Hemen bildu testuak bide bazterretan ibili mirail batzuen gisara itzali nahi ez den argi zerbaiten umeak dira, presaka doan biziak bazuela eta baduela, libertatearen adarrei lotuz, munduen soka luzean, irauteko arrazoirik». Gazte denborako munduaren berri emateaz gain, oldar franko ere agertzen da bertan: «Diskretuki, sobera oihukatu gabe ere. Heriotzaren aurka bereziki». Aspaldiko desioa baitu ikustea ea heriotzaren, ezabatzearen aurka Irria sortu nahi dutenak Barneko sentimenduz josirik, oroitzapenak ditu ekartzen Xabier Soubelet Xubiltz margolari idazleak Oroitzirriak II liburura. Hau ere Maiatzek argitaratua, duela bost urte argitaratu Oroitzirriak (Maiatz) liburuaren haria segitzen du. Hemen ere berrogei bat kronika elkartzen ditu. Bien artean, enfokea da aldatzen doi bat, azpititularrek azaldu dezaketena. Lehena Baztaneko lapurtar baten leihotik zuen azpititulatu Soubeletek. Berri hau, berriz, Lapurdiko baztandar baten leihotik: «Lehenbizikoan Baztango istorioak ziren. Gazte denbora eta oporretan egindakoak. Hemen, gehiago agertzen dira Lapurdin bizituak, nahiz eta Baztan agertu», esplikatu du autoreak. Hori bai, lehenean bezala, bigarrenean ere «irri egiteko istorio umoretsuak dira». Bazuen gogoa horrelako zerbaiten idazteko: «Irri guti agertzen baita euskal literaturan». Etxezaharretak nabarmendu du euskaltzaleen, abertzaleen mundua aipatzen dela ere, «halako saihetseko begirada batekin». Maiatzek kaleratu hirugarren berrikuntza Ainara Maia Urroz irundarraren Chansons d’amour / Ilargi beterik gabeko gaualiburua da: «Amodiozko atsegin, minak eta esperantzak» agertzen dituena Etxezaharretaren hitzetan. «Barneko sentimenduen inarrosaldi horietan anitzek beren burua aurkituko dute dudarik gabe». Txekian irakasle, abenduan aurkeztuko du autoreak berak liburua Irunen. Hitzak. Hika Teatroaren antzezlan berria. Hitzak, hitzak besterik ez. Hitzez eragindako tratu txarrei buruzko istorioa. Klara Badiola, Ainhoa Aierbe, Ane Pikaza eta Jabi Barandiaran, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Estreinaldia Donostiako Antzoki Zaharrean, azaroaren 23, 24 eta 25ean arratsaldeko 20:00etan. 38 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Plaza › Kultura Gatazkari buruzko ipuinen antologia bat apailatu du Mikel Aierbek Renoko Center for Basque Studiesek argitaratu du, ingelesez, eta Etxepare Institutuak Mexikon aurkeztuko du Juan Luis Zabala Donostia Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria lagun dutela, Harkaitz Cano idazleak eta Mikel Aierbe literatur ikerlariak liburu bana aurkeztuko dute azaroaren 24tik abenduaren 2ra arte Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (Mexiko) egingo duten egonaldian: Canok Twist nobela (Susa, 2011) aurkeztuko du; Mikel Aierbek Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict, Aierbek berak Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) Center for Basque Studies-en enkarguz apailatutako bilduma. Horrez gain, Etxepare Euskal Institutuak 10 Books from the Basque Country aurkeztuko du, Estibalitz Ezkerra literatur ikerlariak hautatutako euskarazko hamar libururen berri ematen duen katalogoa. Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict (Gure gerrak. Fikzio laburra euskal gatazkan) bildumak 36ko gerrari eta Euskal Herriko egungo gatazkari buruzko Aizpea Goenaga, Harkaitz Cano, Mari Jose Olaziregi eta Mikel Aierbe, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS narrazio laburrak jasotzen ditu ingelesera itzulita, Mikel Aierbek hautatuak eta egile berak idatzitako hitzaurre batez aurkeztuak. Bernardo Atxaga, Inazio Mujika Iraola, Ramon Saizarbitoria eta Iban Zalduaren narrazio bana dago 36ko gerrari eskainitako atalean; Euskal Herriko egungo gataz- ka politikoari buruzko atalerako, berriz, Jokin Muñoz, Eider Rodriguez, Xabier Montoia, Arantxa Iturbe, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Ur Apalategi, Aingeru Epaltza eta Joseba Gabilondoren ipuin bana hautatu du Aierbek. Basque Literatur Series bilduman kaleratu du Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studiesek Aierbek prestatu duen bilduma. Mari Jose Olaziregiren An Anthology of Basque Short Stories ipuin antologia (2004) da bilduma horretan argitaratutako lehen liburua. «Our Wars bildumako bigarren antologia da», beraz, Aierbek gogora ekarri duen moduan. Enkargua Euskal Herriko gatazka politikoaren berri jasotzen zuten ipuinen bilduma osatzea izan baldin bazen ere, Aierbek nahiago izan du «XX. mendeko gatazka nagusien artean lerro bat egin» eta 36ko gerrari buruzko ipuinak ere sartu liburuan. «Espainiako Gerra Zibila gisa ezagutzen denaren eta egungo euskal gatazka eufemismoaren baitan jorratzen diren narrazioak ekarri ditugu liburu honetara, Harkaitz Cano ere Guadalajarako Liburu Azokan izango da, ‘Twist’ aurkezten memoria eta testigantza literarioaren erakusle», adierazi du Aierbek. «Hein batean, ETAren indarkeria armatuak eta bestelako auzi politikoek markaturiko egungo euskal gatazkaren bilakaera gerra osteko errepresio bortitzaren ondorioa ere badela ulertzen dugulako, eta euskal literaturak gertaera horien inguruan eraturiko errepresentazioekin lagin sendo eta esanguratsua eskaini nahi izan dugulako». Behin, esparru hori zedarrituta —36ko gerra eta egungo gatazka politikoa gaien artean dituzten ipuinak—, «kalitatea» izan da «irizpide nagusia» ipuinen aukeraketarako. «Baina kontu horretan halako muga bat ere ezarri nahi izan dugu, denborari edo argitaratze garaiari dagokiona. Liburu honetan 2000tik 2010era bitartean argitaratutako lanak baino ez ditugu bildu. Horrela, denbora murriztu dugu, betiere gertukoena den euskal literatura garaikidea biltzeko asmoz, lehen aipatutako gaien inguruan». Luzeak zein laburrak Ipuinen luze-laburrari begira «laxoago» jokatu du Aierbek, berak aitortu duenez. «Ipuinetako batzuk nouvelle-aren edo nobela laburraren neurrira hurbiltzen dira, Saizarbitoriarena eta Atxagarena adibidez». Atxagaren kasuan, gainera, Soinujolearen semea nobelaren baitatik narrazio autonomo gisa aterea da hautatutako lana, Obabako lehen amerikanoa, liburuan Obaba’s First American gisa itzulia. 10 Books from the Basque Country katalogoak interes handia piztu zuen, urriaren hasieran, Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokan, eta Guadalajaran ere hala gertatzea espero du Mari Jose Olaziregik. Honako hauek dira Estibalitz Ezkerrak katalogo horretarako hautatutako liburuen egileak: Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi, Jokin Muñoz, Eider Rodriguez, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Arantxa Urretabizkaia eta Iban Zaldua. Euskal Editoreen Elkartearen eta Euskadiko Editoreen Elkartearen erakusmahaian erakutsiko ditu katalogo hori, ipuin antologia berria eta beste hainbat argitalpen Etxepare Euskal Institutuak Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan. Azokan ez ezik, Olaziregi, Cano eta Aierbe bertako hainbat ikastetxe, fakultate, liburu denda eta kultur gunetan ere izango dira, hitzaldiak ematen eta mahai inguruetan parte hartzen. Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.etxepareinstitutua.net @ 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 39 ‹ Publizitatea 40 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Plaza › Kultura Artiumetik bere lan bat kendu du Marrodanek, museoaren aurka protesta egiteko Lana erregulatzeko dosierra onartu du museoak, eta hiru lagun kalera bota eta zortzi lanaldi murriztuko ditu Erredakzioa Miguel Etxauri margolariaren Homenaje izeneko koadroa da Iruñean haren fundazioan ikusgai jarri dutenetariko bat. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS Harrien tragikotasun arina Miguel Etxauriren sekula erakutsi gabeko lanak jarri dituzte ikusgai Iruñean, hari eskainitako fundazioan Iñigo Astiz Iruñea «Harrien pintorea». Ongi irabazia du ezizena Miguel Etxauri margolariak (1927, Iruñea). Lurraren kolore ñabardura guztiak hartzen ditu haren paletak, eta basamortu paisaia idor eta biluziak dira nagusi haren koadroetan. Abandonatutako etxe eta inguruak. Harea zaporea dute, kasik. Pertsonarik ez da ageri; harriak. Harri pilo bat. Hondakinetan diren etxeak eta hutsik diruditen herriak. Artistaren hitzek ongi deskribatzen dute haren margolanek irudikatzen duten giroa. «Ez dakit zer neurritaraino den soila nire pintura, baina bada serioa, eta arinki tragikoa». Aurrez sekula erakutsi gabeko haren lanak jarri dituzte orain ikusgai Iruñean, Miguel Etxauri Fundazioan, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik erakusketa. 85 urte ditu artistak egun, eta lehen baino gutxiago bada ere, margotzen jarraitzen du oraindik. Iruñeko San Anton kaleko 6. zenbakian ditu etxea eta estudioa, bere fundazioaren gaineko solairuetan, hain justu. Bertan sortzen ditu irudi idor horiek. Pertsianak itxita, eta argi artifizialez, beti. 18 urterekin Kuban familiaren negozioak gidatzen aritu ondoren, Uruguain emandako urteetan hasi zen hala margotzen. Pintura eskolak ematen zituen egunez, eta gauez sortzen zi- tuen bere lanak. Argi artifiziala erabili behar, beraz, ezinbestean. Eta mantendu egin du geroztik joera hori. Hortik datoz koadroetako argiztapen efektista eta dramatikoa. Barroko garaiko argi indartsu eta zuzenen modukoa. Caravaggio, Zurbaran eta Daliren eragina igartzen dio, adibidez, Edorta Kortadi arte historialariak Etxauriren argiari. Javier Ziga margolariarekin hasi zituen ikasketak, baina Uruguain egin zen pintore. Sorterrira itzuli zenean, «kolpe bat» izan ziren Etxauriren piezak garai hartako Iruñeko arte zaleentzat, Emilio Quintanilla fundazioko zuzendari teknikoak azaltzen duenez. «Gauza guztiz klasikoetara ohituta zeuden hemen, eta Etxauriren margolanak apurtzaileak izan ez arren, deigarri egin zitzaizkien harriz betetako bodegoi horiek. Interes handia piztu zuen. Berehala izan zuen arrakasta, eta oso kritika onak jaso zituen». Luzea da, ordea, Etxauriren ibilbidea. Berrogei urtez aritu da lanean, eta garai guztietako lanak bildu dituzte erakusketan. Informalismoak tentatu zuen Etxauri gaztea 1960ko hamarkadan, baina abangoardiaren orpotik zoraturik joan gabe egin zuen bere ibilbidea. Antonio Tapies eta garai hartako beste artista askoren eragina igar daiteke koadro horietan. Margolariaren ibilbide osoko lanak bildu dituzte bilduma partikularretatik Harriz osatutako bodegoiak dira Etxauriren bereizgarri nagusietariko bat «Kiskalitako lurren garaia» deitzen du Quintanillak, eta inguru lehor bat irudikatzen duten bi triptiko aipatzen ditu frogatzat. Lur koloreak eta paisaia idorrak dira nagusi garai horretako margolanetan ere, eta ez da figu- Urtebete egingo du zabalik Etxauri anaien lanari eskainitako fundazioaren egoitzak Etxauri anaien lana bizirik mantentzea da Miguel Etxauri izeneko fundazioaren asmoa. Orain bi urte sortu zuten Miguel Etxauri artistak eta Fermin Etxauri galeristak irabazi asmorik gabeko erakundea, eta iazko abenduan zabaldu zuten Iruñeko Alde Zaharrean haien egoitza. Etxauriren lanari eskainitako bi erakusketa antolatu dituzte ordutik hona, eta katalogo bana ere egin dute, margolariaren lan osoa aztertzea baita asmoa. Hiru dira fundazioaren xedeak: Etxauriren figura aldarrikatzea, hiriko erdiguneko eskaintza kulturala indartzea eta sortzaile gazteak laguntzea. Bisita gidatuak egiten dituzte erakusketan, aurrez 948-22 30 24 telefonora deituz gero, eta, hemendik gutxira, margolariaren etxean ere egin nahi dituzte bisitak, fundazioaren urteurrenaren aitzakian. D raziotik aldentzen, baina garrantzi berezia ematen dio materiari. Agerikoak dira pintzelaren arrastoak mihisean, baita espatularenak ere. Baretuz joango da gero haren margokera urteekin. Koloreak indarra galdu, eta lerroa gailenduko da berriz ere. Zehaztasuna irabaziko dute haren irudiek horrekin, eta pisu handiagoa hartuko dute harriek koadroetan. Xehetasun gehiago. Oroitzapen egiten den bizitza Trantsizio horretan sortu zituen bere lehen harri bodegoiak, eta bere sinadura dira egun. Garai hartatik datorkio ezizena, Quintanillak azaltzen duenez: «Harrien pintorea». Izan ere, denboraren joana da Etxauriren margolanaren konstante nagusia, arte adituaren hitzetan. «Obsesioa», dio hark. «Desagertu egiten den mundu bat irudikatzen du. Badoan denbora. Eta ikuslea da, gero, horri emozioa jartzen diona. Hor daude abandonatuta diruditen herri zaharrak, esaterako, eta haien ondoan haiek baino are zaharragoak diren harriak. Pasatu egiten dira gizakiak, eta harriak dira irauten dutenak». Bildumako koadroak biltzen dituen katalogoan, Maria Luz Arlaban poetaren bertso lerro batek deskribatzen du sentsazio hori: «Oroitzapen egiten da bizitza». Bilduma pribatuetan izan dira orain arte erakusketako koadro guztiak, eta orain erakutsi dituzte publikoki lehenengoz. Erakusketari buruzko bideoa ikusteko, bisitatu BERRIAren webgunea: www.berria.info @ Arte garaikidearekiko eta gorabidean diren artistekiko konpromiso handiagoa eskatu dio Imanol Marrodan artistak (Bilbo, 1964) Gasteizko Artium museoari. Horregatik eskatu dio erakundeari bere lanetariko bat bildumatik kentzeko. Haren politikaren aurkako protesta gisa. ¿Vienes conmigo? —Bazatoz nirekin?— izeneko lana da Haritik tiraka erakusketatik kendu duena, zehazki. Gainera, museoaren egoera ekonomikoa bereziki estua denean egin ditu artistak salaketa horiek. Zorrotza da Marrodanek erakundeari egin dion kritika. Artistak dio museoak bekarik ez duela ematen, ikerketarik ez duela egiten eta ekintzarik ere ez duela antolatzen. Bere egitekoa hori izan arren, arte garaikidea eta sortzaileak ez dituela nahikoa laguntzen, alegia. Gogorrak izan dira artistaren hitzak: «Oso bilduma ona du Artiumek, eta izan zitekeen erreferente nazionala. Baina zuzendaritzaren kudeaketa txarrak probintziako museo zahar bilakatu du». Ikusgai diren erakusketa batzuen kalitatearen aurka ere aritu da. Museoak onartu du Marrodanen lana bildumatik kentzea. Baina ez du haren kritikarekin bat egin. Artiumeko arduradunek azaldu dutenez, artistaren jarreraren oinarrian dagoena zuzendaritza taldeak artistak proposatutako bakarkako erakusketa bat antolatzeko proposamenari emandako ezetza da . Lana erregulatzeko dosierra Estua da egoera, bestalde, museoarentzat. %25eko murrizketa izango du datorren urteko aurrekontuetan, eta lana erregulatzeko dosierra proposatu du horregatik zuzendaritzak. Hiru kaleratze, zortzi lanaldi murrizketa eta %7 eta %14 arteko soldata jaitsiera proposatu dituzte, eta aho batez onartu du museoko batzorde eragileak plana. Erabakia «zaila» izan dela esan du udal eta gobernu erakundeetako kideetako ordezkariek osatutako batzorde horrek, baina aurrekontu murrizketa aipatu dute argudiotzat. 2013an, 150.000 euro gutxiago izango dituzte, adibidez, programaziorako. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 41 Kultura ‹ Plaza Malandainek zuzenduta,bi emanaldi egingo ditu Ballet Biarritzek Donostian Kubako Ballet Nazionaleko bi dantzarik ere parte hartuko dute asteburu honetako emanaldietan ‘Macabros’eta ‘Huellas de azul eléctrico’ serietako inoiz erakutsi gabeko 61 lan bildu dituzte Odei Irigoien Donostia Datorren zapatuan eta domekan emanaldi bana eskainiko ditu Malandain Ballet Biarritzek Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Thierry Malandain koreografoa aritu da zuzendaritza eta koreografo lanetan, eta hiru pieza aurkeztuko dituzte: Une derniere chanson, Malandainen sorkuntza berriena, Frantziako Kritikaren Sari Nagusia jaso duena aurten; L’apres-midi d’un faune, Stephane Mallarmeren poema batean inspiraturikoa, eta Le spectre de la rose, Michel Fokineren obraren berrinterpretazio bat. Horretaz gain, Annette Delgado eta Dani Hernandez Kubako Ballet Nazionaleko bakarlariak ere gonbidatu dituzte Malandain Ballet Biarritzek eta Viktoria Eugenia antzokiak. Azken horiek, zapatuko emanaldian Muñecos eta Don Quijote piezak eskainiko dituzte, eta domekakoan Muñecos eta Diana y Anteon. Une derniere chanson balletaren koreografiarako Errenazimendu garaiko musika piezak aukeratu ditu Malandainek, «nahiz eta abesti batzuk gaur Amable Ariasen marrazkiak jarri ditu ikusgai Irungo Gal aretoak Erredakzioa Donostia Miyuki Kanei eta Daniel Vizcayo dantzariak. OLIVIER HOUEIX egungo haurrek oraindik abesten dituzten», koreografoaren berbetan. Aux marches du palais eta Le petit cordonnier dira abestiotako batzuk. Azaroaren hasieran, Malandain Ballet Biarritz Kuban izan zen, Habanako Ballet Jaialdian dantzatzen. Thierry Malandain taldearen zuzendariak eta Alicia Alonso dantzari ohi eta koreografo ospetsuak elkarlanean aritzea erabaki zuten. Kubako Ballet Nazionala bere gidaritzapean izan du luzaroan, eta bera izan zen balletari zeukan kutsu tradizionala erauzi eta ballet klasikoa herrialdean indartu zuena. Gaur egun, 91 urte ditu Alonsok. Malandain bi ikuskizunetan izan da Alonsorekin Kuban. Adierazi duenez, «jendaurrean agertzen denean jendea tente jartzen da, eta estatuburua balitz bezala txalotzen dute». Bere ibilbidean Malandainek horrelakorik «sekula» ez duela ikusi aitortu du. Izan ere, «Kuban soldatak apalak izan arren, balleteko sarrerek euro erdi baino gutxiago balio dute, eta jende guztiak dauka ikuskizunaz gozatzeko aukera». Baieztapena egiaztatzeko, «duela zazpi urte, Kuban izan nintzenean taxi bat hartu eta gidariak aurreko eguneko emanaldiagatik zoriondu ninduen», kontatu du Malandainek, beste inon gertatzea esperoko ez lukeena. Malandain Ballet Biarritzen eta Kubako bakarlarien bi emanaldiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 30, 22 eta 16 euroan eskuratu daitezke. Amable Ariasek (1927-1984) Macabros eta Huellas de azul eléctrico serietarako egin baina inoiz ikusgai jarri gabeko 61 marrazkik osatzen dute Irungo Menchu Gal aretoan ireki duten erakusketa. Erakusketa 2013ko otsailaren 10era arte egongo da ikusgai. «Garrantzi handiko gertaera». Hitz horiekin definitu du Juan Pablo Huercanos Jorge Oteiza Fundazioaren zuzendariordeak Amable Ariasen erakusketa, «haren marrazkirik gabe ezin delako artistaren obra bere osotasunean ulertu». Marrazkietako 36 Macabros seriekoak dira, eta indarkeria dute ezaugarri nagusi. 1983an egin zituen, bizitzako azken garaian eta ordurako gaixo zegoela. Gainerako 25 marrazkiak Huellas de azul eléctrico seriekoak dira, eta tinta urdinez bustiriko tanpoien gainean daude eginak. Horietan biluziak, autorretratuak eta faunarekin lotutako irudiak azaltzen dira. Ez daude ez sinatuak ez datatuak, baina Huercanosen arabera «ziurtasun osoz» esan daiteke 1973an eginikoak direla. 42 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Plaza › Kultura Justiziarik ez den lurraldea Analisia Beñat Eizagirre Indo I az Palestinari buruzko ziklo bat antolatu zuen Zinebik, baina gatazkak ez dirudi amaierarik duenik, eta, hortaz, Ra’anan Alexandrowicz zuzendari israeldarraren Shilton Ha Chok —The Law in These Parts, 2011— dokumentala ikusteko aukera izan da aurtengoan. Gatazka mila bider eraman da pantailara, beraz, zuzendariak beste alderdi batzuk azpimarratu nahi izan ditu. Zuzenbidean aditua ez den arren, unibertsitateko irakasleen lanak baliatu ditu proiektu hau gauzatzeko unean. Israeldar eta palestinarren arteko desoreka ahalbidetzen duten legeei buruz hausnartu nahi izan du, eta, horretarako, Israelgo fiskalak, epaile militarrak… elkarrizketatu ditu. Astun samarra suerta daiteke une askotan, baina biziki interesgarria denik ezin uka. 1967an Israelgo armadak Palestinako hainbat lurralde okupatu zituen, eta Israelgo Gobernuaren legeak aplikatu beharrean, lege berriak onartu zituzten. Lege horiek palestinarrak israeldarrengandik bereizten zituen. Harrigarria badirudi ere, militarrek euren lege propioak ezarri zituzten, eta, beraz, armadaren ekintza oro legitimatuta geratu zen. Euren betebeharra herritarren segurtasuna bermatzea zen, eta, beraz, palestinar eremuan nazioarteko legeek eta Genevako Konbentzioak ez zuten inongo baliorik. Hasiera batean, kolonoak lurralde okupatuetan ezartzea legez kanpokotzat jo zuen Israelgo Auzitegi Gorenak, baina militarrek otomandarren garaiko lege bat baliatu zuten egoera desblokeatzeko. Orduz geroztik, militarrek eta kolonoek nahi duten guztia egin dute legearen babes osoa eduki baitute. Zoritxarrez, gauzak ez dira aldatu ordutik. Palestinarren giza eskubideak defendatzea absurdoa da, palestinarrak gobernuaren etsai direnez gero, eta epaitegi militarrek herritarren segurtasuna bermatzea baitute helburu bakartzat. Justizia eta segurtasuna ez direla bat etortzen esan nahi du horrek. Militarrek egiten duten guztia legezkoa da; palestinarrek, ordea, ez dute inongo babes juridikorik. Jeroen Van Velzenen Wavumba erabat bestelako proposamena da. Poetikoa eta intimista da, eta sekulako lilura eragiten du. Desagertzear dagoen mundu bati egindako omenaldi bizi eta kitzikagarria da. Kenyako Wavumba tribuko azken arrantzalearen bizitza kontatzen du, eta une askotan dokumental baten aurrean gaudela ahazten zaigu. Dokumental autobiografikoa da, baina protagonismoa arrantzale zaharrarena da. Egileak bere haurtzarora egingo du bidaia txikitako istorioen bila. Ametsezko mundu batean murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du. Zoragarria. Berpizkundea Kritika Zinema ‘Holy Motors’ 1111! Zuzendaria: Leos Carax. Aktoreak: Denis Lavant, Edith Scob, Kylie Minog, Eva Mendes. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 115 minutu. Gontzal Agote P elikula batzuk sentitu behar dira eta, hala eginda, zorte apur batekin gozatu, disfrutatu. Beste adierazpide artistikoetan ere antzeko zerbait gertatzen da, baina zinemarekin istorioaren atzean dagoena ulertzeko joera izaten dugu ia beti. Zer esan nahi zuen zuzendariak? Nola interpretatu behar da amaiera? Holy Motors-ekin alferrikakoa da horrelakorik saiatzea, horren ordez pelikulak harrapatu behar gaitu. Bestela, jai. Isilaldi luze baten ostean, sasoi betean itzuli da Leos Carax. Dagoeneko ez da garai bateko enfant terrible-a, ez da Godarden tronua okupatu behar zuen esperantza frantziar berria. Urte asko pasatu dira 1984an bere lehen film luzea Cannesen aurkeztu zuenetik; zinemagintza guztiz irauli da, eta denboraren pasaerak utzi duen arrastoa agerikoa da haren azken filmean. Horregatik, zerbait izatekotan, Holy Motors zinema moderno eta garaikideari botatako begirada zorrotz eta poliedrikoa da. Federico Fellinik La Dolce Vitarekin egin nahi izan zuena bere erara egin nahi izan du Caraxek, eta italiarraren ifrentzu iluna sortu. Pantaila eta begirada aniztuetan errealitatea sakabanatzen den garai nahasietan, pilula txiki eta pozoitsuak eskainiko dizkio ikusleari. Pont Neufeko maitale ero haiekin gertatzen zen bezalatsu, Parisek bere alderik anti- Holy Motors filmeko irudia. erromantiko eta gordinena erakutsiko du berriro, gauaren muturrerainoko bidaia batean murgilduko dira Denis Lavant zuzendariaren alter egoa eta hari lotutako hamaika pertsonaiak. Gauza asko da, edo izaten ahal da, Holy Motors, horien artean zinemaren historiari eginiko begiratu subjektiboa. Hainbat genero eta garaitako collage harrapagaitza, Georges Franjurengandik David Lynchenganaino ailegatuko den ibilbide guztiz pertsonala. Era berean, Caraxen beraren filmografiaren gaineko berrinterpretazioa da filma, aspaldi batean bisitatu zituen geografia eta pertsonaietara itzuliko baita zinemagilea. Hori guztia oso pelikula garaikidea izateari utzi gabe Hortik aurrera, norberaren lana da filmak ezkutatzen dituen sekretuetako batzuk antzematea, haren arrakaletan arakatzea, erreferentzien bitartez batetik bestera jauzi egitea. Zuzendariak hartu duen askatasun bera du ikusleak filma bere egiteko, sentitzeko, gozatzeko eta disfrutatzeko. Atzera (gehiegi) begiratu gabe Bi ahotsetara Antton Iturbe T he Ex eta Saint Etienneren kontzertuak gure artean izan ditugun asteburu honetan, Yo La Tengo-ren biografia irakurtzen bukatu dut. Kasualitateak hiru taldeen ibilbide eta jarrera miresgarriak ekarri dizkit gogora. 20 urte baino gehiagoz, estilo eta modu ezberdinetan aurrera egin baitute hirurek, inoiz atzera begiratu gabe eta beti aukera berriak probatzeko prest. Beren lehen urteetako punk jarrera mantenduta, gitarra elektriko zorrotzak afrikar erritmoekin nahastu eta inprobisazioaren askatasunarekin koloreztatu dituzte The Ex-ekoek. Konpromiso politikoa, Afrikaren garapena eta musika arkeologia etengabe hazten doan espresio artistiko eder batean bateratuz. Yo La Tengo-k 90eko hamarkadako indie-ean eta New Yorkeko musika kazetaritzan du oinarri. Rock glamour-etik urrunen dagoen ertz batetik, benetako jarrera independentea eta musikarako maitasun amorratuena eta zabalena erakutsi dute beti. Ondorioz, zarata bortitzari, bossa novari eta jazzari beldurrik ez dion obra aberatsa eta askotarikoa eraiki dute pixkanaka. Gainera, 2013aren hasieran disko berria plazaratuko dutenez, zorte pittin batekin gure artean izan ditzakegu berriz ere. Saint Etienne-n pop dantzagarriak komertzialitate hutsa bilatzen duen eskema estu batean mugitzen direla pentsarazi dezake. Duela 20 urteko festibal baten dance gunearen giroan geratu direla betiko. Ezta gutxiago ere, atentzio pittin batez entzunez gero, sumatu baitaitezke doinu erakargarrien atzean ezkutatzen den bilakaera etengabea, esperimentazioa eta jakituria harrigarria. Haren garaikide diren hainbat talde —baita Euskal Herrian ere— disko zahar mitikoak zuzeneko ekitaldietan abestiz abesti errepikatzeko ohitura hartzen ari dira azkenaldi honetan. Ez daukat ezer atsegingarri eta batzuetan hunkigarri ere izan daitekeen jardute horren aurka. Baina hiru horien adibideak ikusirik, 40 edo 50 urtez gorako poprock musikarientzat karaoke nostalgikoa baino irtenbide zirraragarriagoak daudela pentsatu nahi nuke. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 43 ‹ Publizitatea 44 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Plaza › Bizia Erreportaje bat egiteko asmoa zuen hasieran; gero etorri zitzaion liburua osatzeko proposamena. 2005. urtean egin zuen lehen bidaia, eta 2009an azkena; guztira, hamar bat. «Oso gogorra da. Ni hamar aldiz bakarrik joan naiz lau urtean». Argazkilaria joan den guztietan, jendearekin topo egin du, eta haiekin hitz egitean, konturatu da sekula ez dutela hu- ‘‘ Bidaia kontatu nahi nuen, haiek ezagutu: bai senideak, bai bidaiak antolatzen dituztenak» «Ez da bidaia huts bat, ezta bidaia normal bat ere; bidaia tramite bat besterik ez da» GARI GARAIALDE Argazkilaria Lau urtean Herrera de la Mancha espetxera eginiko bidaietan ateratako irudiekin, argazki liburu bat osatu du Gari Garaialde argazkilariak. GARI GARAIALDE Gari Garaialde argazkilariak senideek presoak bisitatzeko bete behar duten bidaia irudikatu du ‘Zu ikusteko bidean’argazki liburuan. Zuri-beltzean landutako 40 argazkiz osatua dago. Bihar aurkeztuko dute liburua, Donostiako Kaxilda liburu dendan. Bidaia soilik bitartekoa da Adrian Garcia E z da bidaia huts bat, ezta bidaia normal bat ere. Bidaia tramite bat besterik ez da; helburua errepidearen bestaldeko pertsona bisitatzea da». Gari Garaialde argazkilariak presoen senideek egindako bidaia «amaigabeak» irudikatu ditu, eta Zu ikusteko bidean argazki liburua osatu, Edo argitaletxearen eskutik. Bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburua, 19:30ean, Donostiako Kaxilda liburu dendan. Oiartzunen (Gipuzkoa) ostiralean furgoneta hartu, eta 22:00 inguruan hasi ohi da asteroko bidaia, asteburua hartuko duen ohiko errituala. Beste herrietan bidaia berbera egin behar duten senideak hartu, eta zuzenean helburura doaz: Manzanares herriko (Ciudad Real, Espainia) Herrera de la Mancha espetxera. Mirentxin boluntario taldeak gidatzen du furgoneta, senideek atseden har dezaten. Lau urtean eginiko bidaietan ateratarako argazkien aukeraketa egin eta bidaia bera bere ikuspegitik azaltzea izan da Garaialderen xedea. Argazki liburuan ez daude argazkiak bakarrik, ordea: Mikel Etxaburu preso izandakoaren idazki bat ere aurki daiteke bertan. «Argazkien bidez, bidaiaren irudikapen bat egin nahi nuen, baina norbaitek kontrapuntua ematea behar nuen». Mikel Etxabururen poema liburua irakurria zuen Garaialdek, eta bestaldeko ikuspegia emateko pertsona egokia zela iruditu zitzaion. «Liburu horretan gauzak nola planteatzen dituen gustatu zitzaidan. Erabat barruan dagoen baten ikuspuntua ematen du, zer den bidaian etorriko direnen zain egotea». Guztira, 40 argazkirekin osatu du liburua, denak zuri-beltzean. Betidanik izan du gustuko euskarri horretan lan egitea. «Beti gustatu izan zait zuri-beltzak ematen duen puntu estetikoa, eta argazkiak horrela lantzea egokia zela iruditu zitzaidan, batez ere jakinda argazki asko gauez atera nituela». Ostiralero presoen senideek egiten zuten bidaia barrutik ezagutzeko gogoa zuen Garaialdek. «Bidaia kontatu nahi nuen, kartzelaraino iristeko senideek egin behar dutena. Haiek ere ezagutu nahi nituen: bai senideak, bai bidaiak antolatzen dituztenak». Mikel Etxabururen idazkia irakur daiteke liburuan. GARI GARAIALDE Mirentxin taldeak antolatutako bidaietan joan da Garaialde. GARI GARAIALDE tsik egiten. «Astero-astero, urteko asteburu guztiak galtzen dituzte bidaiaren erruz. Bi orduko bisita egiteko, larunbat guztia hankaz gora jarri behar dute». Lanak eta beste etxeko zereginek utzitako tarteak baliatu ditu argazkilariak bidaia horietan joateko, eta nekagarria egin zaiola aitortu du. «Noizean behin joaten nintzen, baina oso nekagarria egin zait, horregatik utzi nion joateari». Harrigarria egin zitzaion konturatzea kartzelan baten bat zain duen jende askok erakusten duen irmotasuna. «Joan egin behar dute, eta ez dago aitzakiarik haientzat». Iluntzean abiatu ostean, goizeko lehen orduetan ailegatu ohi da furgoneta Manzanaresera, 06:30 inguruan. Bisitak hasi aurretik, gosaldu egiten dute furgoneta konpartitzen duten senideek. Horrenbeste orduko bidaiak ezinbestean nekea sortzen du bidaiarien artean. «Monotonoa egiten zaie. Gainera, taldean joanda, norberak ezin du bidaia nahieran antolatu». Hala ere, Garaialdek argi du elkarrekin joatea lagungarria zaiela oso, batak besteari aholkuak eman eta elkar babesten dutelako. «Batzuek, urte asko daramate kartzelak bisitatzen; beste batzuk, berriz, hasi berriak dira». Urtean behin bisitatzera joaten den lagunak eta astero bidaia egiten duen senar edo emazteak, guztiek elkar laguntzen dute. «Ez duzu ezezagun batekin bakar-bakarrik hamar orduko joan etorria egiten. Elkar ezagutzen dute, gutxienez elkarrizketarako gai komun bat edukitzeko». 1.600 kilometro inguru egiten ditu astero Mirentxin boluntario taldeak antolatzen duen furgonetak. Bisitak amaitzean, itzultzeko ordua da. Furgonetan sartu, eta etxerako bidea hartu. Hurrengo ostiralera arte. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 45 Bizia ‹ Plaza Asteburuko proposamenak D DLaburrak Ibilgailu bereziak BECen, asteburu honetan BARAKALDO › Antzinako ibilgailuak, klasikoak eta bereziak elkartuko dira ostiraletik igandera Barakaldoko (Bizkaia) BECeko bosgarren pabiloian. Guztira, 160 erakusle batuko dira. Iaz egin zuten lehen aldiz azoka, eta 30.000 lagun izan ziren; aurten, kopuru hori gainditu nahi dute antolatzaileek. Aurtengo Ekobira azokaren azken geldialdia Lehen probak mahaian eserita egingo dituzte lehiaketako parte hartzaileek. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS Euskarazko hitz egokien bila Irun q Hainbat proba gainditu beharko dituzte lehiakideek Hitz Gurutzatuen Txapelketan Nagore Rodriguez Euskararekin jolasteko modu asko daude, eta horietako bat da hitz gurutzatuak egitea. Hain zuzen ere, larunbatean hitz gurutzatuak egiteko elkartuko dira hainbat lagun Irungo Ola sagardotegian (Gipuzkoa), Luma aldizkariak antolatutako Hitz Gurutzatuen Txapelketan, euskararekin eta euskaraz jolasteko. Txapelketaren aitzakian, gai- nera, festa eguna prestatu dute. Goizean hasiko dira txapelketarekin, 09:30ean; eta ondoren, bazkaldu eta jai giroan pasatuko dute arratsaldea; sariak banatu, eta kantuan ariko dira. Bertsolariak ere izango dituzte. Lehiaketari dagokionez, parte hartzaile guztiek bi taula osatu beharko dituzte, 10x10 eta 11x11 neurrikoak. Proba horien ondoren, hamasei lagun sailkatuko dira finalerdirako. 12x12ko taula osatuko beharko dute horiek. Eta azkenean, lau lagun bakarrik igaroko dira finalera. Azkeneko taula 15x15 tamainakoa izango da. Ordubete izango dute finalistek azken lana osatzeko. Finalera arteko lanak eserita egingo dituzte parte hartzaileek, baina finala zutik jokatuko dute; kubo handi bat jarriko dute antolatzaileek, eta kuboaren alde banatan ariko dira finalistak, beste lehiakideek zer egiten duten ikusi gabe. Sari ugari Lehiaketa irabazi ahal izateko, hainbat taula osatuko beharko dituzte, eta horiek betetzeko, gai asko menperatu beharko ditu irabazleak, denetarik eskatuko baitzaie: geografia, hizkuntzarekin lotutako hitzak... Baina antolatzaileek diotenez, «batez ere, ondo ulertu behar da emandako definizioa; eskatzen dena ondo irakurri». Txapela eta 350 euro lortuko ditu txapelketa irabazten duenak. Bigarrenak, berriz, 225 euro. Hirugarrenak, 120, eta laugarre- nak, 60. Finalera iristen diren gainontzekoek 20 euro jasoko dituzte. Parte hartzaile guztiek, hala ere, Eusko Labela duen produktu sorta bana eskuratuko dute. Luma-k antolatutako lehiaketaren seigarren aldia izango da aurtengoa. Urtez urte, pixkanaka hazten ari da parte hartzaileen kopurua; lehen urtean, hogei parte hartzaile elkartu zituen, eta iaz, berriz, 37. Ainhoa Arregi bilbotarrak lortu zuen iaz txapela. Ekobira azoka. HITZ GURUTZATUEN LEHIAKETA pNon. Irungo Ola sagardotegian (Gipuzkoa). pNoiz. Larunbatean. pInformazio gehiago. www.xedera.com. Mahai inguruan kantuan aritzeko eguna Urdazubi q Egun osoa emango dute kantuan larunbatean, herrian ospatuko duten Kantu Zaharren Egunean Iñigo Astiz «Kantuz sortu naiz eta / kantuz nahi bizi / kantuz igortzen ditut / nik penak ihesi». Ezagunak dira kantuaren hitzak, eta egia bihurtuko dituzte asteburu honetan Urdazubin (Nafarroa). Urteroko ekitaldi bat da orain bederatzi urtez geroztik, eta aurtengoa ez da salbuespena izango. Kantu Zaharren Eguna ospatuko dute larunbatean. Aukera ederra lasai bazkaldu eta kantuan lasai aritu ahal izateko. Egun bete eztarriari eragiteko. Dantxarineko Peio Bentan egingo dute bazkaria, Lugarana jatetxean, eta abestien tartea izango da gero. Angel Mariezkurrena eratsundarrarena da ekitaldia, eta erantzun ona izan du beti. Ahoz ahokoari esker izan da. Jendetza elkartzen da beti elkarrekin abes- tera, eta amaituta daude jadanik aurtengo txartelak ere. 350 ziren guztira, eta denak saldu dituzte. Egun bakarrean. Sinplea da egitaraua, baina efektiboa. Bazkaria izango da 14:00etan, eta kantuan arituko dira gero gauera arte. 20:00etan merendua izango da, eta kantua berriz 22:30era arte. Kantu liburuxka Liburuxka bat prestatzen dute urtero antolatzaileek 155 euskal abestirekin, eta horiek dira jendeak abestuko dituenetariko batzuk. 2.500 ale argitaratu ditu DONOSTIA › Ekobira kontsumo iraunkorraren azoka Donostian izango da larunbat honetan, Europako hondakinen murrizketaren astearekin bat eginez. Ekobiraren bigarren aldia da aurtengoa: ekainaren 2an hasi zuen bere ibilbidea, Zarautzen. Asteburuan, Donostian izango da, eta han izango da, hain zuzen ere, azken geldialdia, Gipuzkoako hamar herri bisitatu ostean. Mariezkurrenak, eta bazkarian direnen artean banatuko ditu bostehun. Joaterik ez dutenentzat ere gordeko ditu batzuk, ordea. 5 euroren truke eskuratu ahal izango ditu nahi duenak, eta San Fermin ikastolari laguntzeko erabiliko dituzte gero lortutako sosak. Disko bat ere jarriko dute salgai, 12 abestirekin. Horrez gain, bazkarian eztusteak izango direla ere iragarri dute. KANTU ZAHARREN EGUNA pNon. Urdazubin (Nafarroa). pNoiz. Larunbatean. Igor Yebrarekin dantzan aritzeko aukera URNIETA › Igor Yebra dantzariak haur, gazte eta helduentzako dantza eskolak emango ditu larunbatean, Urnietan (Gipuzkoa). Aukeran dantza konpainiak antolatutako ekintza bat da. Egun osoan, adinen araberako taldeetan banatuta, dantza eskolak emango dizkie dantza klasikoko dantzariei. Niko Etxart eta Hapa Hapa, ikastolaren alde URRUÑA › Musikak eta euskara- ren aldarriak bat egingo dute igandean, Urruñako ikastolaren alde (Lapurdi). Kiroldegian, 16:30ean, kantaldia izango da. Lehenik, ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko haur eta gaztetxoek abestuko dute, eta ondoren, Niko Etxart eta Hapa Hapa taldearen txanda izango da. 46 berria 2012ko azaroaren 22a, osteguna Plaza › Bizia Ezarian D Zientzia Elektroiek eta beste oinarrizko partikulek daukaten propietate bat da spina, eta informazioa igortzeko eta, gordetzeko oso baliagarria dela erakutsi duenez, hori ustiatzeko bideak bilatzen dihardu spintronikak gaur egun. Hain zuzen ere, gailu elektronikoen etorkizuneko belaunaldiek bide horretatik joko dutela uste da. Spintronikaren barruan, isolatzaile topologikoen alorrean ikertzea da Nanoimaging taldearen egiteko zehatzetako bat orain, material hori oso egokia baita spinak baliatzeko. «Informazioa igortzeko spina erabiltzea, iraku- ‘‘ Naturaren efektu berriak bilatzen ditugu guk. Edo iragarri baina egiaztatu ez direnak» NACHO PASCUAL Nanoimaging taldeko burua Nacho Pascual Nanoimaging taldeko burua, CIC Nanogunen. JON URBE / ARGAZKI PRESS Nanoeskalari buruz gehiago ikasteko sortu dute Nanoimaging taldea; haren buru Jose Ignacio Pascual Berlindik etorri berri da,‘Science’aldizkariko artikulu bat besapean. Txikiaren handitasuna Amaia Portugal E z daukat bost urteko epean eraikitzeko moduko gailu bat sortzeko asmorik», esan du Jose Ignacio Pascualek, bere lan moldearen argigarri. Ez du ukatu bere ikerketek egin diezaioketela ekarpenik nanoteknologiari, baina horrek baino zirrara handiagoa eragiten dio jakintzak berak: «Naturaren efektu berriak bilatzen ditugu guk. Edo iragarri baina egiaztatu ez direnak. Bai eta dagoeneko balioztatuta dauden efektuak hartu eta horiek interes handiagoa izan dezaketen alorretan aplikatzea ere». CIC Nanogunen osatu berri duten Nanoimaging taldeko burua da Pascual. Hain zuzen ere, duela bi hilabete eskas iritsi da Donostiara, Berlingo Unibertsitate Libretik. Han egindakoaren uzta jasotzen ari da oraindik, bertan koordinatu zuen ikerketa taldearen lan baten berri eman baitzuen Science aldizkariak duela bi aste eskas. Artikulu horretan aipatutakoek badute zerikusirik gurean egingo duen jardunarekin: erabateko txikitasunetik energia mekanikoa ateratzea lortu zuten. Dagoen molekula txikienak, hi- drogenozkoak, mugimendu ia sumaezina, zorizkoa egiten du tenperatura oso hotzetan —bost kelvin kasu honetan—. Bada, eskala nanometriko horretan, molekulari elektroiak bidali zizkioten, eta haren mugimendu kaotiko hori modulatu eta baliatzeko gai izan ziren. Energia elektrikotik mekanikoa eskuratzeko aukera identifikatu zuten horrela. Tunel efektuko mikroskopioa —molekularekin eta elektroiekin jolasteko ezinbestekoa— da Pascualen jardunaren bereizgarria; Nanoimaging taldean ere bai. Baina ez hori bakarrik. Science-n argitaratutakoaren moduko lanak egiteko, beharrezkoa dute oso tenperatura hotzetan eta erabateko hustasuna duen espazioan lan egitea. Kondizio horiek hain dira bereziak, ordea, ezen ez baitute CIC Nanoguneko edo beste edonongo talderentzat balio, eta jardun zehatz horretan ezin dute inorekin elkarlanean aritu, beraz. Horrenbestez, talde berriak beste bide batzuk ere urratuko dituela esan du Pascualek, eta beste taldeekin ere aritu ahal izango dute horrela: «Nire estrategiaren zati bat zabaltzean datza. Ibilbide zientifikoan aurrera eginarazi didan lerro horri eutsi, baina aldi berean bide alternatiboak hartu». Spintronika Nanoeskalaren ezagutzen mugetan aurrera egitea da taldearen helburua. Horretan laguntzen die, adibidez, Science-ko ikerketa egiteko erabili zuten mikroskopioa Euskal Herriratu izanak. «Propietate magnetikoak, kimikoak... molekula bakarreko eskalari erreparatzeko aukera ematen digu. Banako molekula bat har dezakegu gure makinarekin, manipulatu eta molekularen bidez elektroiak txertatu. Horrelako gauza txiki batetik korrontea pa- satzen denean, gauza asko gerta daitezke. Argia sartzen da, molekula aldatu, berotu... Elektronika molekularrari informazio dezente ekar diezaioketen kontuak dira», esan du Pascualek. Nanoeskalak aurpegi asko ditu, eta spintronikan ekarpena egitea ere bada taldearen asmoetako bat. Kazetariaren grabagailuari erreparatu dio ikertzaileak: «Horrek funtzionatzen du transistore batzuk dituelako; karga sartu edo atera egiten duten gailu txikiak, oinarrian. Karga horrez gain elektroiaren spina erabiltzerik bagenu, askoz ere ahalmen gehiago izango lituzke». Madrildik Donostiara, Berlingo egonaldi oparoa tartean Jose Ignacio Pascual Chico (Madril, Espainia, 1968) fisikaria da. 1998an izendatu zuten doktore, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, nanometro eskalako objektuen propietate elektronikoen inguruan egin zuen tesiari esker. Jarraian, Max Planck Elkarteko Fritz Haber Institutuan (Berlin, Alemania) eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Material Zientzien Institutuan jardun zuen, 2004an Berlingo Unibertsitate Librera iritsi zen arte. Azken urteotan Fisikako katedraduna izan da bertan, eta hark zuzendutako ikerketa taldeak zenbait artikulu argitaratu ditu prestigio handiko aldizkarietan; hil honetan Science aldizkarian plazaratutakoa, tartean. Irailaz geroztik, Ikerbasque ikertzailea eta CIC Nanoguneko Nanoimaging taldeko burua da Pascual. D rri ahal izatea, horren bitartez eragiketa logikoak egiteko aukera edukitzea... Epe ertainera begira spintronikari laguntzeko pentsatuta daude bilatzen ari garen efektuak», esan du Pascualek. Horretarako, besteak beste, Luis Hueso Nanogailuen taldeko liderrarekin ariko dira elkarlanean, CIC Nanogunen bertan. Ikertzaileak behin eta berriz adierazi bezala, oinarrizko zientzia egiten dute haiek. Etorkizunean, agian, hariari tiraka, aplikazioren batera bideratu daitekeen oinarrizko zientzia. Halaxe gertatzen da isolatzaile topologikoekin. Bai eta Nanoimaging taldearen funtsezko beste ikergai batekin ere: eskala atomikoko magnetismoa. Konputazioari eta, batez ere, horren atzean dagoen logikari lotuta azaldu du Pascualek magnetismo atomikoa: «Gaur egun daukagun eredua goia jotzen ari da, gailu elektronikoak atomo gutxi batzuen eskalara iritsi baitira jada, eta handik aurrera materiak desberdin jokatzen du». Bestela esanda, gailuak txikitzen eta hobetzen jarraitzekotan, ereduak irauli behar dira, orain artekoak ez baitu garatzen jarraitzeko tarterik. «Logika mekanismo berriak diseinatu behar dira, eta, mekanismo horiei dagokienez, lan asko egiten ari gara konputazio kuantikoa garatze aldera. Horretarako, atomo eta molekulen eskalan magnetismoa nolakoa den ulertu behar dugu, eta ari gara lanean. Horrek ez du esan nahi gure ezagutzatik abiatuta konputagailu kuantiko bat aterako denik. Besterik gabe, esan nahi du atomo eskalako magnetismoa oso garrantzitsua dela gailu berriak garatzeko», esan du Pascualek. 2012ko azaroaren 22a, osteguna berria 47 Bizia ‹ Plaza Ezarian D Zientzia Javier Lakunza 1Iruñeko Planetarioaren kudeatzailea «Zientzia ekitaldietan erreferentzia izatea lortu da» Marian Iriarte EHUko kimika irakaslea Doinuak eta fisika A.Portugal Nafarroako Gobernuak datorren urterako aurkeztutako aurrekontuen arabera, 50.000 euro besterik ez du jasoko Iruñeko Planetarioak, oraingo 564.000 euroko diru laguntzaren aldean. «Dena dela, 2012an bertan ere, aurreikusitako laguntza 564.000 eurokoa izan arren, foru agindu batek % 25eko murrizketa ekarri zuen. 2012ko ekarpena 423.000 eurokoa izango da azkenean», azaldu du Javier Lakunzak. ENEC (Kultura Espazioen Nafarroako Enpresa) erakundearen kudeatzailea da, zeinak Planetarioa eta Baluarte batzen dituen. Diru laguntza hori aldatzeko aukerarik ba al da oraindik? Aurrekontuarekin zer gertatzen den, iazkoa luzatzeko aukerarik ba ote dagoen… horren araberakoa da. Baina nire abiapuntua, errealitatea, hori da: jasoko dugun diru laguntza 50.000 eurokoa izango da. Guk zifra horien arabera egin behar ditugu planak. Nafarroako Gobernutik bakarrik jasotzen al du Planetarioak laguntza publikoa? Proiektatzen ditugun ikus-entzunezko ekoizpen gehienak etxean egiten ditugu, eta, horregatik, batzuetan aukera izaten dugu FECYTen [Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa] diru laguntzetara aurkezteko. Halakoetan aukera izaten dugu bide horretatik sarreraren bat lortzeko, baina noizean behin izaten da hori. Halako murrizketarekin, ba al dago Planetarioari eusterik? Diru sarrerak lortzeko beste bide batzuk begiratzen ari al zarete? Otsailean kudeatzaile hasi nintzenean, zuzendaritza planean funtsezko lau bideak zehaztu genituen. Batetik, sarreren salmenta. Bestetik, espazioen alokairua gutxi baliatu dugu orain arte, eta landu egin behar dugu orain. Etxean egindako ekoizpenak merkaturatzeko bilaketa zorrotzagoa egitea da beste kontu bat: aktibo garrantzitsua da, eta hori ere jorratzen ari gara. Eta laugarren bidea, elkarlan hitzarmenak erakundeekin. Hori guztia zuzendaritza planean bazegoen, baina kontua da murrizketa oso handia izan dela; guk aurreikusi baino handiagoa, eta uste baino epe laburragoan. Diru laguntzak banatzeaz arduratzen direnen aurrean Planetarioa defendatu beharko bazenu, zer esango zenieke? Argi Aldian steburu honetan kuadrilla eder batekin musikaz gozatzeko aukera izan dut, eta horrek ekarri nau gaurko zutabetxoan musikaz eta fisikaz idazten ausartzera. Ezer baino lehen, esandakoren bat guztiz zehatza ez bada, fisikariek barkatzea espero dut, fisikaz baino gehiago, musikaz idatzi nahi baitut. Solfeoa ikasi duen orok ezin ahaztu teoriako lehenego liburuxkan azaltzen zen lehenengo definizioa: «Zer da musika? Soinuak elkarrekin eta denborarekin konbinatzeko artea» (hori noski gazteleraz zetorren, garai batekoak garenok ongi dakigun bezala). Eta gero soinu hori definitzen hasitakoan, lau ezaugarri dituela esaten ziguten: tonua edo altuera, bolumena edo indarra, tinbrea edo kolorea, eta iraupena. Hizkuntza arruntean, eta soinuaren izaera kontuan hartu gabe, nahikoa erraza da lau ezaugarri horiek zertan diren azaltzea. Denok dakigu eskala bat jotzen denean soinu batzuk baxuago eta beste batzuk altuago daudela (horixe da tonua, ez da gauza bera do edo mi edo sol jotzea). Bestalde, bolumena edo indarra ulertzea ere nahiko intuitiboa da, batzuetan ozenki abesten dugu eta beste batzuetan xuabe edo apalago. Iraupena ere antzera, nota edo soinu batzuk luzeak eta beste batzuk laburragoak izaten dira. Beharbada, zailena tinbrea zer den esatea izango litzateke, baina musika jakin gabe ere, doinu edo soinu berbera biolin batek edo piano batek jotakoan, gure belarriek ongi bereizten dute soinua nork egiten duen, eta horixe da tinbrea, hau da, badago zerbait tonu, bolumen eta iraupen berbera jotakoan bi soinu-tresnek edo bi ahotsek gure belarriak ongi bereizten dituena. Gatozen orain soinuaren izaera fisikoa pixka bat azaltzera. Gizakiok aditu dezakegun soinua uhin mekanikoek osatzen dute, azken finean presio-uhinak dira airean zehar presioaren aldaketak eragiten dituztenak eta gure belarrira iritsitakoan uhin mekaniko horiek gure garunak jaso egiten ditu. Uhina mugimendu periodiko baten moduan ikus dezakegu. Uhinak ibilbide osoa egiteko behar duen denbora uhinaren A BALUARTE Erreferente bat dela. Eskoletako bisitarien %42 Nafarroatik kanpokoak dira. Urtean eskoletako 20.000 bisita izaten ditugu, eta 80.000 bisitari gehiago urte osoan egiten diren ekitaldi guztiak kontuan hartuta. Ikus-entzunezko programazioari dagokionez ere erreferentea da. Defendatzen erraza da, daukan balioari eta garrantziari erreparatuta. Kontua da gobernuak erabaki oso mingarriak hartu behar dituela hezkuntzari dagozkion aurrekontuetan, eta hor garrantzi handiagoa eman diotela araututako hezkuntzari, eta kolpe zaila tokatu zaigu. Zientziari hertsiki begiratuta, zer ekarpen egiten dio Planetarioak gizarteari? Espezialitate nagusia astronomia da, noski. Bi astrofisiko ditugu, Javier Armentia eta Fernando Jauregi. Horrela, aukerak agorrezinak dira: zuzeneko zeru saioak, haien parte hartzea ikastetxeen saioetan, ikastaroak, behaketak, elkarlanak beste astronomia elkarteekin... Baina ez hori bakarrik. Dibulgazio zientifikoari lotutako gauza asko Planetarioan egiten dira: matematika hitzaldiak egon dira, biologiari buruzkoak, Telenatura jaialdia, zientziaren asteak gurean dauka erdigunea ia... Zientzia eta ikerketa ekitaldietan erreferentzia zentro bat izatea lortu da. Ingurune atsegina eskaintzen du, jendea gustura egoten da, eta herritarrek oso gertuko daukate. Gainera, langileen kategoria profesionala oso handia da. Era berean, kontuan izan behar da ekoizpen propioan, proiektatzen ditugun filmetan, astronomia beste diziplina askorekin lotzen dela: antropologia, artea... Orduan, beste diziplina zientifiko batzuetara gerturatzeko lana ere hartzen du astronomiak. Datorren urtean,ekitaldi horien guztien kopurua asko murriztuko al da? Ez. Kostuen egitura bestelakoa da: Planetarioan egiten diren gauza asko kanpo programatzaileen bitartez antolatzen da. Murrizketak langileen gastuetan du inpaktu garrantzitsua, eta, horrenbestez, gure baliabideak lanpostuak mantentzera bideratuta daude; izan ere, aldi berean, beharrezkoak dira zentroarentzat. Planetarioa ENEC enpresaren parte da,Baluarterekin batera.Batzuek ez dute begi onez ikusten halako instituzio bati enpresa ikuspegia ematea.Zure ustez,ikuspegi hori ona edo txarra da? Bi unitateotako bakoitzak bere aldetik egiten du lan, eta gero biei dagozkien zerbitzu orokor batzuk daude, administrazioari dagozkionak. Horren haritik, horrek Planetarioari aukera eman dio enpresa askoz handiago baten egitura baliatzeko. Alde horretatik abantailak daudela uste dut, beste egoera batean Planetarioak ez lukeelako, une jakin batzuetan, nominak ordaintzeko dirurik izango. Nik, kudeatzaile gisa, bi unitateek funtzionamendu ekonomiko independentea izan dezaten nahi dut, baina, horrelako krisi egoera batean, uste dut Baluartek egonkortasuna ematen diola Planetarioari. Gizakiok aditu dezakegun soinua uhin mekanikoek osatzen dute; presio-uhinek airean zehar presioaren aldaketak eragiten dituzte frekuentzia edo maiztasunarekin dago lotuta. Oszilazio oso bat egiteko denbora asko behar badu, frekuentzia baxukoa izango da eta alderantziz. Frekuentzia Hertz-etan neurtzen da (Hz) eta horregatik frekuentzia baxuko soinuak grabeak izango dira, eta frekuentzia altukoak agudoak, hots, frekuentziak mugatuko du soinu baten tonua edo altuera. Gizakion belarriak 20 Hz eta 20 KHz-en arteko soinuak aditu ditzake. Hortik gorakoak ultrasoinuak dira eta gure belarriak ez ditu jasotzen. Baina uhina handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, hots, sokasaltoan ari garenean gehiago ala gutxiago zabaldu dezakegu. Hori uhinaren anplitudea izango da, eta horrek mugatuko du zein den soinuaren indarra edo bolumena. Soinuaren intentsitatea dezibeliotan neurtzen da, jatorrizko unitatea belioa da, Graham Bell-en oroimenez, baina unitate handiegia da, eta horregatik erabiltzen da bere hamarrena, dB. Iraupena azaltzeko ez dago besterik, pianoko nota oso labur jotzen badugu edo luze sakatuta mantentzen badugu, soinua luzeagoa edo laburragoa izango da. Tinbrea zerekin dago erlazionatuta? Soinuaren armonikoekin. Uhina sortzen denean ez da soilik soinu hori sortzen, bere gainetik eta altuera jakin batzuetan beste batzuk ere sortzen dira, oinarrizko soinuaren armonikoak deitutakoak. Lehenengo armonikoa oinarrizko notaren errepikapena izango da, zortzikote bat altuago (eskala baten goiko nota hain zuzen), eta hori zergatik oinarrizko notaren frekuentzia bikoitza duelako. Hurrengo armonikoak lehenengoaren frekuentzia hirukoitza du, eta bigarrenetik 5eko tartean dago; laugarrena bigarrenaren frekuentzia bikoitza da, eta beraz oinarrizko soinutik bi zortzikotera aurkitzen da. Eta horrela jarraituz beste asko sortzen dira. Armoniko horien indarrak eta izaerak mugatuko du soinuaren kolorea, tinbrea. Soinu baten serie armonikoaren errezetak mugatzen du soinuaren distira, berotasuna, indarra... r Zakilixut Bilboren historia betidanik egon da bertako zubiei lotuta. Urteetan hirian eraiki izan dituzten zubien maketak bildu ditu Berreginen Museoak erakusketa batean. Maratila Xabier Etxaniz Rojo Bilbon, zubirik zubi Lelo-keriak Bilboko 19 zubiren maketak ikus daitezke Berreginen Museoan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS Egungo Areatzako zubia eraiki aurretik, Isabel II.aren zubia deiturikoa egin zuten XIX. mende erdialdean. Areatza eta Abandoko San Bizente elizatea lotu zituen, elizateak eraikuntza geldiarazi nahi izan zuen, ez baitzuten Bilbora batu nahi. Gerra Karlistan hondatu zen. Udaletxea Erribera kalean zegoen, San Anton elizaren aldamenean. Baina 1890ean, Abando Bilbora guztiz anexionatu zenean, udaletxe berria egitea erabaki zuten —egun dagoen tokian—. Itsasadarraren alde biak lotzea ezinbestekoa zenez, 1892an zubia eraiki zuten. San Agustin edo Udaletxeko Zubia birakaria zen, eta minutu bi baino gutxiago behar zuen zubiak irekitzen, itsasontziak bertatik pasa zitezen. Zubia igarotzeko, txakur txiki bat ordaindu behar zen, eta horregatik, Txakur Txiki zubia deitzen zioten bilbotarrek. Erakusketarekin bat etorriz, Berreginen Museoak, Euskal Museoak eta Itsas Museoak txartel konbinatua prestatu dute, 10 euro ordainduta hiru museoak bisitatzeko. Oinez eta tranbian egindako zirkuitu bat antolatu dute; hala, Bilbo ezagutzeko modu ezberdin bat proposatu dute. ehengo batean Euskaltelen azken iragarkia ikusi nuen, permanentearena, gazteleraz «te quedarás por el precio, no por la permanencia» leloa duen eta euskaraz «hemen prezioagatik geratuko zara, ez iraupen-konpromisoagatik» dioen hori. Jarraian bihurrikeria bat bururatu zitzaidan, edo nahiago baduzue, lelokeria bat. Bihurrikeria: demagun Euskaltelek kanpaina berri bat egin nahi duela non beste konpainietako bezeroak animatu nahi dituen Euskaltelera pasatzera. Beste konpainiak oso txarrak direnez eta Euskaltel onena denez, mundu guztiak popatik hartzera bidali beharko lituzke beste konpainiak. Ideia horrekin joan dira publizistarenera, eta han bi kanpaina jarri dizkiete aukeran: A) Lekeitioko Antzara Eguna oinarritzat hartuta, hango gazteak agertuko dira iragarkian, txalupetan gora eta behera, baina antzarei burua moztu beharrean antzarak ferratzen saiatuko dira. Leloa: bidal itzazu beste konpainiak antzarak ferratzera. Gaztelerazko bertsioan, irudi berberak eta leloa: «mandales a freir esparragos». B) Argiñano agertuko da bere sukaldean, lanean eta txisteak kontatzen. Halako batean zainzuriak frijitzen hasiko da. Eta leloa: «mandales a freir esparragos». Euskarazko bertsioan, irudi berberak eta leloa: «bidal itzazu beste konpainiak antzarak ferratzera». Bi kanpaina horien artean aukeratu behar izatekotan… zein aukeratuko lukete Euskalteleko agintariek? Nik, behinik behin, ez dut zalantzarik. Eta zuek? L D U holdeek, gudek, herdoiltze prozesuek... Faktore askoren eraginez, iraganean, zubiek ez zuten denbora askorik irauten zutik. Egun, Bilbon dauden zubiak eraiki aurretik, hainbat bertsio izan zituzten. Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen Berreginen Museoak hiriko zubi historikoei buruzko erakusketa ireki berri du. Zubiz Zubi du izena, eta Jaime Gustavo Laitak egindako 19 maketa jasotzen ditu, hiribilduan 1300. eta 1902. urteen artean eraikitako zubienak, hain zuzen. Telesforo de Errazkin XIX. mendeko argazkilari ospetsuaren argazkiek osatzen dute erakusketa, eta urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai guztia. Maketen egilea, Jaime Gustavo Laita, bere bizitza osoan egin ditu zubien maketak; horretarako, dokumentu zaharrez, planoez eta grabatuez baliatu da. Orain arte biltegi batean zituen gordeak, baina auzoko sortzailea izanik, eta museoan bertan zaharberritzaile lana egindakoa zenez, bere obra museoari uztea erabaki zuen, erakusketa antolatu zezaten. San Antongo zubiak irekitzen du erakusketa; diotenez, Bilbo sortu aurretik existitzen zen, 1300. urtean. San Anton zubiaren bertsio bi irudikatu zituzten Guiard eta Baldwin historialariek; izan ere, ez zegoen garai hartako zubiaren dokumenturik, ez da ezer kontserbatzen. XIX. mendean ere zubi esekiak eraikitzen zituzten. San Frantzisko zubia (1855-1880), alanbrezko pasarela ere deitua, eraiki zuten, bilbotarrek benetan gustuko zutena. Hala dio abestiak: No hay en el mundo puente colgante mas elegante que el de Bilbao —ez da Portugaleteko Bizkaia Zubiari buruz ari askok uste duten bezala—. Ondoren, Pablo Alzola ingeniariak zubia berregin zuen; burdinazkoa izan zen, eta oso dotorea. Bilboko erdigunea (Zazpikaleak) eta San Frantzisko langileen auzoa lotzen zituen; Miribilla eta Mena meategiak zeuden bertatik hurbil, eta hori dela eta, jende askok erabiltzen zuen. Errekako ibilbideari jarraituz, egungo Mesedeetako eta Areatzako zubien artean dagoen bihurgunean, txalupen zubia eraiki zuten. Ez zen kokaleku aproposa; izan ere, urak indar handia hartzen zuen eta uholdetan hondatu egiten ziren. Osteguna 2012ko azaroaren 22a Jonebati Zabala Bilbo
Similar documents
BERRIA, 2013-12-18 - datu
Zuzendaria: Martxelo Otamendi Zuzendariordea: Iñaki Petxarroman Edizio arduraduna: Jose Anjel Aldai Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Publizitatea: Bidera publizitatea Lege gordailua: SS-0662/03 ...
More informationLaurent Gbagbo atxilotu dute - datu
Muammar Gaddafiren indarrek bonbardatu duten etxe bat, igandean, Ajdabijan. Milaka lagunek ihes egin dute hiritik. VASSIL DONEV / EFE
More informationCharlie Hebdo - datu
naiz, baina ohartzen naiz hemen ikusita, askatasuna erabat urritu manipulazio bat izaten ari dela». Hori bikaina da, hori da nire senAsisko Urmeneta timendu nagusia. Erasoaren konMarrazkilaria tra ...
More information